euskal diaspora eta kultura
2015/09/24
Behin bakarrik izana da Carlos Gabilondo fisikoki Euskal Herrian, 2006an, baina bere eguneroko martxa argentinarra euskaltzaletasunak lagunduta bizi du. Orain mende t'erdi pasexe Eibarko baserria utzi eta argentinaratu zen euskaldun baten berbiloba den honek 65 urte dauzka eta Argentina osoan dabil, jatorri italiarreko emazte Norma lagun, euskal zinema saioak eskaintzen hamaika euskal etxe eta elkartetan. "Nire harri koskorra jartzeko modua dut", aitortu dio EuskalKultura.com-i.
2015/09/24
Larunbat honetan Mendata (Bizkaia) Far Westeko herri bihurtuko da; rodeo, country dantzaldi eta karrokanpo desfile eta guzti. Herriak omenaldia egingo die Ameriketara artzain joan zirenei eta horretarako egitarau berezia prestatu du bere Euskal Jaiaren barruan. Gontzal Mendibil kantariak eta Kupela taldeak musika jarriko dute eta Julian Iantzi aurkezle lanetan ariko da.
2015/09/24
Emigrante eta errefuxiatuen krisia puri-purian dagoela, Europako Migrazio Erakundeen Elkarteak (AEMIk) bere urteroko bilkura eta mintegia hasiko du gaur Turinen, Italian. Eusko Jaurlaritzaren ordezkari, Turinen da Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria. Gaur eta bihar mintegia egingo da eta larunbatean bilera.
2015/09/24
Lan handiko egunak ari dira bizitzen Paranako Urrundik elkarteko dantzariak irail honetan; izan ere haiek dira hiri argentinar honetako euskal dantzen enbaxadoreak eta hainbat jaialditatik gonbidatzen dituzte Euskal Herriaren ordezkari. Euskal etxeak berak antolatutako ikuskizunak ere badituzte paranatarrek; eta urtero bezala aurten ere izan zuten euren Dantzaldia, hiriko 3 de Febrero Antzokian, adin guztietako dantzariak partaide, hiriburu entrerriostarrean.
2015/09/23
Irisarri, Irizarri, Hirisarri, Yrisarri… urteen bueltan aldaketa asko izan ditu abizenak, baina denek ala denek jatorri berbera dute. Larunbat honetan, Irisarri abizena duen edonork hitzordua du Igantziko Irisarri Jauregian. Bertan, abizen honen bilkura egingo da, eta izen bereko jauregia ezagutu ahalko dute. Horrez gain, abizenari buruzko hitzaldi bat emango dute eta bazkaria egingo da. Izena emateko epea bihar itxiko da.
2015/09/23
2016ko Apirilaren 26an aterako da Argentinatik Saladilloko lagunek osatutako taldea bi astetan zehar Euskal Herriko leku esanguratsuenak ezagutzeko. Hiri eta herriak bisitatzeaz gain, euskal kulturan ere murgilduko dira bidaiariak, gastronomia, festak eta herri kultura eta kirolen mundua ezagutuz. Erreserbak egiteko epea azaroaren 15eraino luzatuko da.
2015/09/23
Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldean azken euskal etxea da Seattlekoa (Washington estatuan), aurrez aurre British Columbia probintzia kanadatarra duela eta bertan, 250 km eskasera, Vancouver hiria, Zazpiak Bat euskal etxe senidearen egoitza. Seattle-ko euskal elkarteak irailaren 12an egin berria du bere Urteroko Festa Nagusia, Lake Sammamish-en “Eguraldia lagun, bazkari ederra izan zen, familia osoarentzat”, esan dio Fran Michelena euskal etxeko presidenteak EuskalKultura.com-i.
2015/09/22
Iragan larunbatean, irailaren 19an, Atxondo herriak bisitari oso bereziak hartu zituen: Gurtubai familiako 50 bat lagun; horietako batzuk Ameriketatik eta Ingalaterratik etorriak, gainera. Familiaren aurreneko bilkura izan zen eta antolatzaileen esanetan, egun zinez berezia, denbora luzez internet bidez hitz egin ostean lehendabizikoz aurrez aurre elkar ikusteko aukera izan zuten eta. Bahia Blancako German Blas Gurtubay euskal argentinarrak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, dagoeneko bigarren bilkura prestatzen ari dira.
2015/09/22
'Balda' eta 'del Río' 2016ko Txapelketak bultzatzeko atera berria du Pablo Ubierna historialari eta xare jokalariak “Xare, erraketa argentinarra. Euskal Pilotari buruzko historia bat Rio de la Platan” izenburuko liburua. Bertsio digitala doan jaits daiteke Internetetik eta paperezkoa urtea bukatu baino lehen kaleratuko da.
2015/09/22
Urteroko euren hitzordua izan dute Argentinako euskal etxeetako txikiek joan den asteburuan, Llavallolgo Euskal Echea eskolako instalazioetan. FEVAk proposatutako egitarauari jarraituz, mota askotako eta adinen araberako jolasetan aritu ziren hainbat euskal etxetatik propio joandako umeak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus