euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badator General Las Herasko 5. Euskal Astea-Urte Amaiera Jaia, herri kirolak, pilota, musa eta dantzak barne

2015/11/26

Gral. Las Herasko Zazpirak Batek antolatutako Euskal Astearen afixa

General Las Herasko Zazpirak Bat Euskal Etxeak antolaturik, abenduaren 1etik 13ra luzatuko da 2015 honetan Buenos Aires probintziako herri honetako Euskal Astea. Urtero egiten legez, hainbat ekintza burutuko dira programa barruan, guztiak baserri kultura eta ohiturekin lotuta. Gonbitea luzatuta dago eta lehiaketetan edota azken bazkarian parte hartu nahi duenak izena ematea baino ez du.

Gehiago irakurri...


David Romtvedt: “Ez nuen euskal artzainen bizitza bakartiari buruzko beste istorio estereotipiko bat kontatu nahi”

2015/11/25

Idazleak hamar gehi bat gai sartu ditu Zelestinaren istorioa kontatuaz batera (Argazkia: D.R.)

‘Zelestina Urza in Outer Space’ (Zelestina Urza espazio hutsean) du David Romtvedt idazle, musikari eta unibertsitate irakasle oregondarrak (AEB) azken nobela eta amaitu berri du berau aurkezteko bigarren bira. Montanan, Coloradon, Idahon eta, batez ere, bizitoki duen Wyoming-en egin ditu aurkezpenak. Bill Douglass izenaz berbataiatu duten Renoko Center for Basque Studies-eko blogean argitaratu dutenez, “Iparraldeko bere jaioterria atzean laga eta Wyomingo herri txiki batean instalatzen den emakume baten istorio erakargarria kontatzen du eleberriak”. Romtvedt-ek berak EuskalKultura.com-i esan dionez, “ez nuen euskal artzainen bizitza bakartiari buruzko beste istorio estereotipiko bat kontatu nahi”.

Gehiago irakurri...


2016ko Euskal Udaleku Chascomusen: abenduaren 20ra arte egongo da zabalik izena emateko epea

2015/11/25

2016ko Udalekua sustatzeko afixa

Ekitaldia Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak antolatuko du, eta urtarrilaren 5etik 9ra luzatuko da. Gonbitea euskal etxeetako 12 eta 16 urte arteko gazteei dago zuzenduta eta helburua, udan ere euskal kulturaz goza dezaten. Izena emateko epea abenduaren 20an bukatuko da; voucherren prezioa emailez eskatu behar zaie antolatzaileei. 

Gehiago irakurri...


Mendiburutar anaiak: Nancy ama gogoan, beharra dutenen alde "magia" egiten duten euskal-kaliforniarrak

2015/11/25

Brian eta John Mendiburu (argazkia The Northwest Voice)

Mendiburu Magic Foundation elkarteak 15 urte daramatza lanean, minbizia eta beste gaixotasun batzuk dituztenei laguntzen. Datorren abenduaren 9an fundazioak 15. "Mendiburu Compassion Awards" sariak banatuko ditu Bakersfieldeko Wool Growers Basque Restaurant jatetxean. Elkartea 2000. urtean sortu zuten Brian eta John Mendiburu anaiek, minbiziz hil berria zen Nancy amaren omenez.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak eta Paraguaiko gobernuak hitzarmena sinatuko dute euskara eta guarania lankide izateko

2015/11/24

Patxi Baztarrika (lehena eskuinetik) eta Sara Pagola (bigarrena ezkerretik) Paraguaiko Hizkuntzen Politikarako (Paraguài Ñe’ẽnguéra Sãmbyhyha) idazkari anderearekin eta bertako gobernuko beste kide batekin atzo Asuncionen

Euskara eta guarani hizkuntza lankide arituko dira Eusko Jaurlaritzak, batetik, eta Paraguaiko Gobernuko Hizkuntzen Politikarako Idazkaritzak, bestetik, gaur Asuncionen sinatuko duten akordioa medio. Patxi Baztarrika jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea Asuncionen da karia horretara eta bere kargukide paraguaitarrarekin gauzatuko du. Hego Ameriketan egiten ari den bidaian Baztarrikak hitzaldia emango du ostiralean Buenos Airesen Euskararen Eguna dela-eta antolatutako programaren barnean.

Gehiago irakurri...


Arrakasta handiz taularatu da Bahia Blancan ‘Gu, nosotros’, euskal eta argentinar musika eta dantza ikuskizuna

2015/11/24

‘Gu, nosotros’ egin zutenen agurra

Bertako Union Vasca Euskal Etxeko kideek ez ezik, komunitate osoak lagundu zien Beti Aurrera taldeko dantzariei eurak sortutako ikuskizunaren aurkezpenean Bahia Blancako Udal Antzokian. ‘Gu, nosotros’-ek Euskal Herria utzi eta Argentinan bere bizileku berria bilatzen duen Josune neskatoaren istorioa kontatzen du bi herrialdeetako kulturak batuz.

Gehiago irakurri...


Bordeleko Euskal Etxeak berriz ere batuko ditu Bilbo eta Bordele lasterketa zikloturista batekin

2015/11/24

Lasterketaren aurkezpena Bilbon, euskal etxeko ordezkariak partaide (argazkia Bordele EE)

Bueltan da Bilbo eta Bordele batzen dituen lasterketa, 2014an egin zen aurreneko edizioak izan zuen arrakasta dela eta. Mugaz gaindiko lasteketaren antolatzaileak bateko eta besteko elkarteak dira: Bordeleko Euskal Etxea, Bilboko Txirrindulari Elkartea  (Bilbo), Stade Bordelais–ASPTT (Bordele) eta Urgozo Iturriko Txirrindulari Elkartea (Zornotza). Txirrindulariak Bilbotik aterako dira maiatzaren 5ean eta Bordelera iritsiko maiatzaren 7an.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en zozketako proiektagailua Irune Urizar de Alcala eta Caracasko Eusko Etxearentzat

2015/11/23

Badugu saritua EuskalKultura.com-ek antolatutako proiektorearen zozketan: Epson proiektagailua Venezuela aldera doa eta irabazlea Irune Urizar de Alcalá eta Caracasko Eusko Etxea euskal erakundea izan dira. Zorionak bi irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duten guztiei. Orotara ia seiehun partaidetza bildu ditugu, mundu osotik. Ez da hau izango, baina, azkeneko zozketa; beraz, oraingoan irabaki ez dutenei, aukera berriak izango direla  nahi diegu adierazi.

Gehiago irakurri...


Albaolak Filipinetan aurkeztu du San Juan ontziaren proiektua, Urdanetaren bidaiaren 450. urteurrenean

2015/11/23

Xabier Agote, Albaolako presidentea, Manilako Kongresuan San Juan ontziaren proiektua aurkezten (argazkia Albaola)

San Juan ontziaren erreplika egiteko proiektua Filipinetaraino heldu da, Albaola Faktoriaren eskutik. Filipinar hiriburuan, Manilan, "The Global Impact of the Manila-Acapulco Galleon Trade: an International Conference Celebrating 450 years of Urdaneta´s voyage" egin zen azaroaren 14 eta 15ean eta bertan izan zen Albaolako Xabier Agote Ternuako euskal baleazaleen ondareari buruzko proiektua azaltzen.

Gehiago irakurri...


Hamabost artista plastikok talde-laneko ‘Guernica’ren erreprodukzio bat oparitu diote Chivilcoyko Euskal Etxeari

2015/11/23

Beti Aurrerako ‘Gernika’ berria

Atalka egindako arte-lana Euskal Etxearen areto nagusian kokatu dute, “Euskal Herriak jasandako sarraski hura gogoan atxikitzeko”. Muralaren inaugurazio zeremonian, Bonbardaketari buruzko poemak irakurri zituzten, Chivilcoyko Idazleen Elkarteko kideak laguntzaile, eta etxeko dantzariek euskal dantzak eskaini zituzten.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia