euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Musika, dantza eta herri kirolari txikien erakusketa Tandilgo Gure Etxea EEaren 66. urteurren jaian

2015/12/07

Euskal herri kirolen erakustaldia --gazteenen eskutik, gezurrezko harriekin-- Tandilgo Euskal Etxearen urteurren festan

Egun osoko festa antolatu zuten Tandilgo Euskal Etxearen lagunek erakundearen urteak ospatzeko. Ekitaldia Martin Rodriguez plazan hasi zen goizeko 11ak aldera eta iluntzean bukatu, euskal etxearen egoitzan burututako karta txapelketekin. Arratsaldean, dantzak, musika eta paregabeko euskal giroa gailendu zen Gure Etxea tandildarrean.

Gehiago irakurri...


Euskal etxe berri bat Erresuma Batuan: Bristoleko Euskal Etxeak aurkezpen bazkaria egingo du bihar

2015/12/04

Bristoleko Euskal Etxea bere logoa aukeratzeko lehiaketa bat jarri du abian

Bristol eta Bath aldean bizi den euskaldun talde batek sortu du Bristoleko Euskal Etxea eta bihar elkarte berriaren aurkezpen ofiziala egingo dute. Gazteak dira elkartea osatzen duten gehienak, lana dela eta Erresuma Batuko hego mendebaldera etorriak; batzuk hilabete gutxi daramatzate bertan, eta bada 16 urte daramatzanik ere. Elkartearen helburua inguruetako euskaldunak batu eta euskal kultura ezagutzera ematea da.

Gehiago irakurri...


Iñaki Arrieta: "Renoko 'Jon Bilbao' Euskal Liburutegiak memoria instituzio bilakatu nahi du gure diasporarentzat"

2015/12/04

2015eko irailaren 1etik da Renoko 'Jon Bilbao' Euskal Liburutegiko liburuzain Iñaki Arrieta Baro hernaniarra (argazkia EuskalKultura.com)

Hiru hilabete bete berri ditu Renon Iñaki Arrieta hernaniarrak. Euskal Herria utzi eta familiarekin AEBetan jarri da bizitzen, Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegiko liburuzain. Ilusio handiz ari da laketzen Diasporaren bihotz akademikoa den honetan.

Gehiago irakurri...


Jean Pierre Cachenaut-ek, AEBetan euskaldunen omonier 9 urtez ibili zenak, 50 urte bete ditu apez

2015/12/04

Estatu Batuetako euskaldunen apez 9 urtez ibilitako Jean-Pierre Cachenaut joan den igandean, bere apezgoaren 50 urteak ospatzen Azkaingo bere parropia berrian (argazkia Graxi Solorzano-EuskalKultura.com)

Berrogoita hamar urte apez bete ditu aita Jean Pierre Cachenaut-ek eta iragan igandean Azkaingo eliza jendez mukurru ospatu dute Azkaingo eta eskualdeko herritarrek eta apezaren familia eta hainbat lagunek, ongi etorri ederra emanik heien zerbitzari berriari. Honako kronika aste huntako Herria kazetak eman du argitara, Graxi Solorzanok idatzia.

Gehiago irakurri...


Mezua zuzendu dio Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak Diasporari Euskararen Eguna dela eta

2015/12/03

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaren mezua Diasporako gipuzkoar eta euskaldunei 2015eko Euskararen Nazioarteko Eguna kari (ikus behean bideoa)

Azken urteotako ohiturari jarraituz bideo instituzionala egin eta zabaldu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiak munduan barreiatuta dauden gipuzkoar eta euskaldunei, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta. Diasporako euskaldunei, dauden lekuan daudela euskarari egiten dioten ekarpena eskertu ondoren, "hizkuntz berdintasuna"ren kontzeptua aipatzen du, euskararen erabileraren ikuspegitik euskarak euskaldunen artean behar duen lekua egokia aldarrikatuz.

Gehiago irakurri...


Erromako Associazione Culturale Euskara (ACE) euskal etxeak irabazi du aurtengo ENE saria

2015/12/03

Associazione Culturale Euskara elkartearen logoa

Erroman eta Italian euskararen alde egindako lanarengatik, Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguneko saria (ENE saria) eman dio Associazione Culturale Euskara euskal etxeari. Urte gogor baten ostean, sari hau ekinean jarraitzeko akuilutzat hartu du elkarteak, ilusioz eta kemenez. Elkarteak bihar ekingo dio bere urteroko euskal asteari (aurten, Euskal Astia) eta, horrez gain, abenduan bi liburu argitaratuko ditu italieraz: Sarrionandiaren "Lettere ad Ainhoa" eta Xabier Erkiziaren "Robin".

Gehiago irakurri...


Mundu osoko euskaldunek bat egingo dute gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen

2015/12/03

Bahia Blancako Euskararen Eguneko afixa

Iritsi da, Gaur da Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE). Aurten , gainera, omenaldi berezi bat eginez euskaldunberriei, euren ekarpen handi eta baliotsuari. Aurreko egunetan Euskal Herrian bertan eta Diasporako beste leku batzuetan egingo diren ekitaldiak aipatu ditugu. Gaurko artikulu honetan, ENEren ospakizunak Argentinako euskal etxeetan barrena.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Euskal Etxeak standa edukiko du Durangoko Azokan, Diasporan egiten den kultur lanaren ordezkari

2015/12/02

Bartzelonako Euskal Etxea elkarte gaztea eta kulturalki oso aktiboa da (argazkia Igotz Ziarreta)

Ostiraletik aurrera Durangoko Azokan egongo da Bartzelonako Euskal Etxea, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak eta azokak abian jarri duten programa bati esker. Helburua zera da, azokako bisitarien artean Zortzigarren Herrialdeko euskaldunen lana eta euskal kulturarekiko engaiamendua ezagutzera ematea. Bartzelonako euskal etxea, esaterako, euskal kulturaren erakuslehio da Katalunian eta azken urteotan makina bat euskal idazle, kantari, politikari, herri eragile eta sortzaile pasa dira bertatik. Egunotan, horietako asko azokako standean izango dira bisitari.

Gehiago irakurri...


Ameriketako euskal argitaldarien bilera Montevideon, "Euskararen Eguna-Euskal Liburua" saioen baitan

2015/12/02

Ekitaldietako programa

Euskararen Eguna eta ospakizun honen inguruan mundu osoan antolatutako ekitaldiak erabateko protagonista dira egunotan Diaspora osoan. Jarduera horien artean, Argentinakoekin eta beste herrialde batzuetakoekin batera, Uruguaikoak nabarmendu dira, "Euskara Eguna 2015 - Euskal Liburua Ameriketan" izeneko jardunaldiak egingo baitira Montevideon, abenduaren 3, 4 eta 5ean, Euskal Erria EEa antolatzaile, tartean Ameriketako euskal argitaldarien bilkura bat. Azpimarratzekoa, lehenengoz aspaldiko partez, Nafarroako Gobernuko ordezkari ofizial batek parte hartuko duela ospakizunean: Mikel Irujok Nafarroako Gobernuaren ordezkari denak Bruselan.

Gehiago irakurri...


Patxi Baztarrikak emandako hitzaldiaren baitan ikasturteko agiriak jaso zituzten La Platako euskara ikasleek

2015/12/02

Patxi Bazterrikak eskuratu zizkien ikasturteko agiriak La Platako ikasleei (argazkia Euskadiko Ordezkaritzak)

Argentinan Euskaraz Programaren 25. Urteurreneko egitarauaren barruan, “Euskarak azken 30 urteotan izan duen bilakaera soziala: kasu paradigmatikoa” hitzaldia eman zuen Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak La Platako Presidentzia Aretoan. Unibertsitateko eta Euzko Etxea-ko hainbat euskara ikaslek hartu zuten parte aktibitatean, eta hitzaldia bukatzean 2015eko ikasturteko agiriak jaso zituzten.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia