euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Las Floreseko EEko erreferentea den Graciana Goicoechandia, munduko 50 maisu onenen artean

2015/12/11

Graciana Goicoechandia, Global Teacher Prize saria jasotzeko hautagai

Argentina osoan izan du eragina berriak eta nola ez baita Argentinako euskal diasporan ere. Graciana Goicoechandia, Las Flores hiriko Euskal Etxeko lehendakari ohia, Global Teacher Prize saria jasotzeko hautagai geratu da aste honetan. “Aurkeztutako proiektuan teknologia berriek kultura bazter guztietaraino eramateko eskaintzen diguten aukera nabarmentzen dut; eta euskal kultura ere sartzen dut ezagutza zabaltze horretan”, adierazi dio Goicoechandiak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Skalari tren-makinak Mexiko DF eta Guadalajara dardararazi zituen: Sold Out bikoitza bi kontzertu oroigarritan

2015/12/11

Juantxo Skalari & La Rude Band 2015eko azaroaren 28an Mexiko Hiriko Sold Out-ean, "Rude Station Tour" itzuliaren baitan (argazkia Magenta Martinez-Juantxo Skalari Kluba)

Bozkario eta asebetea Juantxo Skalari eta La Rude Band-en, Errepublika Mexikarrean "Rude Station Tour" itzuliaren baitan emaniko bi kontzertuetan, izen bereko euren albuma sustatzeko azken zatian, aurretik espainiar estatuko eta Europako zenbait herrialdetan ibili ostean. Musikari nafarrak txartelak agortu eta bete-bete jarri zituzten Mexiko Hiriko eta Guadalajara-Jaliscoko bi aretoak. Hona musikarien blogean Mexikoko emanaldiez eginiko kronika, Mexikon barrena egin duten lehenengo bidaian.

Gehiago irakurri...


Erbesteko heterodoxoei hitza emango die Hamaika Bideren XIV. Mintegiak: emakumeak, homosexualak, bisionarioak...

2015/12/10

"Erbesteko heterodoxoak eta heterodoxiak" mintegiaren afitxeko irudi bat

Tolosan hasiko da gaur Hamaika Bide elkartearen erbesteari buruzko XIV. Mintegia. "Erbesteko heterodoxoak eta heterodoxiak" izenburupean, aurten bost eguneko luzera izango du mintegiak eta bertan diskurtso ofizialetik kanpo gelditu ziren sektoreak aztertuko dira: erbesteratutako apaizak, homosexualak, emakumeak, bisionarioak... Gaurko jardunaldian Cecilia Garcia de Guilarte idazle eta kazetari tolosarrari omenaldia egingo diote. Ondorengo saioetan, mintegia Donostian egingo da. Saioak irekiak dira.

Gehiago irakurri...


Ana Etxaburu, BEE: ”Olentzero Badator festa egingo dugu Bruselan datorren larunbatean”

2015/12/10

27 urteko Ana Etxaburu Mancisidor Bruselako Euskal Etxeko zuzendaritza taldeko kide da (argazkia EuskalKultura.com)

Sei urte pasexe daramatza Bruselan Ana Etxaburu mutrikuarrak. Lehenik Erasmusekin joana, gero frantsesa hobetzera itzuli zen, azkenean bertako batekin ezkondu eta lana zerbitzu sozialetan topatzeko. BEEko (Bruselako Euskal Etxea) kide ere bada.

Gehiago irakurri...


Boca taldeko teknikari ‘el Vasco’ Arruabarrenak Chacabucoko Guillermo Larregui EEa bisitatu zuen

2015/12/09

Euskal Etxeko Boca zaleak, euren saltsan!

Euskal Etxeko kide eta lagunei zuzendutako hitzaldian futbolari buruz ez ezik, bere sustraiez ere mintzatu zen amaren aldetik ere abizen euskalduna –Aristegui– duen Rodolfo Arruabarrena zuzendari teknikoa. Chacabucuko inguruko herrietako euskal etxeetako futbol zaleak bertaratu ziren topaketara, besteak beste, Junin eta Pergaminokoak.

Gehiago irakurri...


Euskal dantza Sanfilippo Sindromearen aurka Madrilen, Korrontzi eta Euskal Etxeari esker

2015/12/09

Korrontzi taldea Madrilgo Sustrai dantza taldearekin, igandeko emankizuna prestatzen (argazkia Sustraia Dantza Taldea)

Igande honetan, abenduaren 13an, Korrontzi musika taldeak eta Madrilgo Euskal Etxeko Sustrai dantza taldeak ikuskizun berezia eskainiko dute Arte Ederretako Zirkuluko Antzokian Stop Sanfilippo elkartearen alde. Sanfilippo sindromea gaisotasun genetiko larria da, nagusiki haurrei eragiten diena. Emanaldian bildutako dirua eritasun honen aurkako ikerketarako erabiliko da.

Gehiago irakurri...


Argentinako euskaldunek Euskararen Eguna ospatu dute, euskal etxeetan, kultur guneetan eta kalean

2015/12/09

Euskara ikasle eta irakasleei esker, euskararen koloreak zabaldu ziren San Nicolaseko kaleetan

Deialdi ugari luzatu zituen Argentinako euskal diasporak 2015eko Euskararen Nazioarteko Eguna behar bezala ospatzeko: euskararen garrantzia gailenduz eta jai giroari eutsiz. Hori dela eta euskal etxe askotan ikasleen lana saritu zen ikasturteko agiriekin baina zeinbat festa eta topaketa ere antolatu ziren. Hona, abenduaren 3tik hona egin diren euskararen inguruko ekitaldiak.

Gehiago irakurri...


Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak ‘urte bikain bati’ eman dio amaiera 120 lagunentzako bazkari batekin

2015/12/08

Urte oparo bati amaiera emateko, jai ederra antolatu zuten Zelaiko Euskal Etxea-ko kideek

Kideen engaiamenduari esker, gero eta mugimendu handiagoa dago La Pampa probintziako hiriburuko Zelaiko Euskal Etxean. Izan ere, hileroko topaketez aparte, euskara klaseak, abesbatza tailerra eta instituzioko buletina hasi dira aurten Santa Rosako euskal erakundean. Euskal Etxeko komunitatea pozik dago, eta erreki eder batekin, dantza eta omenaldiekin esan zion ‘agur’ 2015 emankorrari.

Gehiago irakurri...


Mondragon Unibertsitateak "Amerikanuak" liburuaren 40. urteurrena ospatuko du William Douglass egilea partaide

2015/12/07

William A. Douglass antropologoa 2013an Durangoko Azokan (argazkia Durangoko Azoka)

Asteazken honetan "Amerikanuak" liburuaren 40. urteurrena ospatuko du Mondragon Unibertsitateak, Aretxabaletako kanpusean egingo den ekitaldi berezi batekin. 1975an idatzi zuten liburu hau William Douglassek eta Jon Bilbaok, Ameriketako euskal diasporaren historia azalduz. Lanak euskal kulturarentzako duen garrantziaz mintzatuko dira William Douglas idazlea bera, unibertsitate desberdinetako ikerlariak eta diasporako ordezkariak.

Gehiago irakurri...


Aiko Taldeak EHUren Arabako kanpusean zabalduko du euskal musika eta dantza tradizionala

2015/12/07

Aiko Taldeko Sabin Bikandi musikaria eta EHUren Arabako kanpuseko errektoreorde Javier Garaizar lankidetza-ituna sinatzen

Musikari eta dantza-maisu kolektiboak unibertsitate esparruan musika eta dantza tradizionala sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu du EHUrekin, baina taldearen jarduerak irekiak izango dira parte hartu nahi duten guztientzat. Aiko Taldeko musikari eta dantza-maisua den Sabin Bikandi, Londresko Unibertsitatean Etnomusikologian doktoratu eta 2015ean Max Saria eskuratutako pertsona, arduratuko da eskolak emateaz. Lehenengo ekitaldia, abenduaren 15eko dantza-tailerra izango da, EHUskARABAnda-ko jardueren barruan

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia