euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Edozein Euskal Etxek antolatzeko moduko Gabonetako opari berezia prestatu du Boiseko Oinkarik

2015/12/16

Etxez etxe arituko dira Oinkariko dantzariak bihar (Argazkia: E.K.)

Bihar egingo dute Boiseko (Idaho, AEB) Oinkari dantza taldekoek inoizko lehenbiziko ‘Oinkari-Gram’-a. Alegia, zoriontze-telegrama dantzatuak, aurretik eskaera egin duten lagunen etxeetan dantza emanaldi pertsonalizatuak. Dantza taldeko bozemailea den Lael Uberuagak xehetasun guztiak azaldu dizkio EuskalKultura.com-i, bai eta aholkuak eman antzeko programak antolatzeko interesa luketen beste euskal etxe eta elkarteei.

Gehiago irakurri...


"Memoria(s) y Futuro(s)" zinemaldiak gaur egungo Euskal Herria erakutsiko du Montevideon igandea arte

2015/12/16

Erakustaldiaren kartela

Bilboko Zinebi jaialditik Uruguaiko Zinematekara jauzi egingo dute Euskal Herrian eginiko 8 luzemetraia eta 8 laburmetraiek, Montevideo Euskal Herriaren egunerokotasuna erakutsiko duen zinema ziklo batean. Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan antolatua da zinemaldia eta igandea arte luzatuko da. Ikusgai izango dira, besteak beste, Asier eta Biok, Lasa eta Zabala, Umezurtzak, El otro mapa de Abauntz, Gure sorlekuen bila, Errautsak, Distantziak eta Bilbao-Bizkaia. Exterior-día.

Gehiago irakurri...


Ekintza ugari Uruguain Euskararen Eguna ospatzeko, tartean Ameriketako euskal argitaldarien bilera

2015/12/16

2015eko Euskaren Eguna Montevideoko Euskal Erria-n

Programa oparoa garatu da aurten Uruguaiko hiriburuan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Deialdi nagusia Euskal Erria Euskal Etxeak luzatu zuen eta Ameriketako zein Euskal Herriko hainbat lagun batu zituen. Haize Hegoa Euskal Etxean ere bildu ziren euskara ikasleak, tartean Montevideokoak eta baita San Josekoak ere. Azkenik, Salto herriko Euskararen Eguneko jaia abenduaren datorren asteburuan izango da. Beste artikulu batean ekarriko dugu Aldaxkakoen  berri.

Gehiago irakurri...


Olentzero, Gabonetako euskal pertsonaia, Diasporako batzuentzat ezezaguna izateko arrazoiak

2015/12/15

Pipa ortzetan eta irribarretsu, opariak eramaten dizkie Olentzerok euskal umeei (Irudia: E.K.)

Gabonak hurbildu ahala, planak antolatzen hasiak dira munduko Euskal Etxeak eta, horietan gehienetan, haurrentzako programa berezi bat egon ohi da: Aita Noel, Santa Klaus edo Olentzeroren bisita. Baina, zein da Olentzero? Gabonetako euskal pertsonaiarik ezagunena, Diasporako kide batzuei ezezaguna zaie oraindik. Horren arrazoiak azaltzen saiatu da EuskalKultura.com, Estatu Batuetako bere korrespontsaliatik.

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguneko bideo gehiago: Diasporako euskaldunak -eta euskaldun ez direnak ere- euskarari hatsa ematen!

2015/12/15

Valentziako Euskaltzaleok-en Euskararen Eguneko bideoko irudi bat

Diasporatik Euskararen Eguneko bideo gehiago ari gara jasotzen, eta esan beharra dago kalitate eta originaltasun handia dutela denek. Hona hemen horietako bi: aurrena, Valentziako Euskaltzaleok elkarteak hiriko kaleetan antolatu zuen ekitaldiarena (euskaraz ez dakitenak ere partaide egiteko ideia bikaina dela iruditu zaigu, kopiatzeko modukoa), eta bestea, Argentinako Euskaltzaleak euskaltegitik, abestien bidez nor-nori-nork ikasteko halamoduzko saiakera. Kementsu eta umoretsu, bikain biak!

Gehiago irakurri...


Zirrara handia Viedma eta Patagonesko Euskal Etxeak antolatutako ‘Patagonian ere bai!’ jaialdian

2015/12/15

Bahia Blancako eta Viedman-Carmen de Patagonesko Euskal Etxeetako laguna prest jaiarekin hasteko

Jaialdi hunkigarria egin zuten joan den igandean Beti Aurrera Aberri Etxea Euskal Etxeko kideek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta 2015ean zehar euskal etxean garatu diren ekintzen zikloari amaiera emateko ‘Patagonian ere bai!’ izenpean, Bahia Blancako ordezkaritza bat lagun. “eguna ederra izan zen; eta oso esperientzia ona ohartzeko elkarrekin lan eginez ezer ez dela ezinezkoa” esan dio EuskalKultura.com-i bertako lehendakari Maria del Carmen Elzaurdiak.

Gehiago irakurri...


Argentinako euskara ikasleak euskaraz egiten entzun nahi? Buenos Airesetik datozkigu "Taldeka"

2015/12/14

Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiaren "Taldeka" bideoko irudi bat

Euskal Herriko euskaltegietan ikasten ari diren ikasleentzat, hona Argentinako ikaskideen klase batean sartzeko aukera! Buenos Aireseko Euskaltzaleak euskaltegiko ikasleek bideo eder hau prestatu dute, Sabrina Otegui irakaslearen zuzendaritzapean, eta munduarekin  partekatu dute Euskararen Eguna ospatzeko. Hango ikasleek azento porteñorik izango al dute? Zerorrek ikus, che!

Gehiago irakurri...


Osteguneko planaren ostean, gero eta hurbilago Nashville-ko lehenbiziko euskal etxearen sorrera

2015/12/14

Ezkerretik hasita, Tom, Vincent, Nicole, Amaya eta Bibi txikia, klubeko lehenbiziko bileran (Argazkia: N.W.)

Nashville-ko (Tennessee, AEB) lehen euskal etxea izan litekeenak baditu, dagoeneko, zortzi kide; tartean, bi haur txiki. Lehen aldiz batu ziren ostegunean, hiriko kafetegi batean. “Ederra izan zen eta gogoa indartuta atera gara”, esan dio Nicole Wilbur-ek EuskalKultura.com-i. “Hasierako urratsa, Internet bidez jendea topatzea izango da”, gehitu du bozeramaile lanetan dabilen musikariak.

Gehiago irakurri...


Bere 25. urteurrenaren baitan, Argentinako Diputatu Ganbararen zoriona jaso du ‘Presencia Vasca’ irratsaioak

2015/12/14

Federico Borrás, Presencia Vasca irratsaioaren 2015eko lenenengo programan

Argentinako Diputatuen Ganbarak onespen-agurra adierazi dio Entre Rios probintziako Parana hiriburuan astero aireratzen den ‘Presencia Vasca’ irratsaioari, programaren 25. urteurrena dela eta. Gogora dezagun urte berezi honetan, Federico Borras aurkezle eta arduradun duen saioak Argentinako Senatuaren aitortza ere jaso zuela, joan den maiatzean.

Gehiago irakurri...


Literatura, zinea, ikastaroak eta bazkariak Euskararen Eguna ospatzeko Berlinen, Sao Paulon eta Sydneyeko euskal etxeetan

2015/12/11

Ainhoa Añorga, Berlingo Euskal Etxeko presidentea eta Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Berlingo Euskararen Eguneko ekitaldietan (argazkia Berlin EE)

Munduko euskal etxeek pozez eta jarduera ugarirekin ospatu dute azken egunotan Euskararen Eguna. Berlinen, esaterako, literatura izan zen protagonista, Irati Elorrieta eta Danele Sarriugarte idazleen hitzaldi batekin eta "Euskal Herria-Alemania" multimedia egitasmoaren aurkezpenarekin. Sao Paulon Casa Basco Brasileiroko euskara ikasleek festa egin zuten eta Sydney-en Gure Txoko elkartean bazkaria egin zen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia