euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak InfoEustxe bere bloga bisitatu eta segitzeko gonbitea luzatu du

2011/04/15

Eusketxeren blogaren azala Buenos Airesen euskara eta euskal kulturaren alde diharduen elkarte honek InfoEusketxe bere bloga sarean dagoela gogora ekarri du, eta bertatik segi daitezkeela, esan du, gaur egun egiten dituen eta ikasturtean zehar prestatu eta egingo dituen ekitaldiak. Argentinako hiriburuko Mexiko 1880 helbidean egoitza duen Eusketxek bere euskara eskolak iragartzen ditu aipatu webgunean, baita Aitor Alava zuzendari daukaten euskal dantza eskola eta taldearen berriak ere.

Gehiago irakurri...


Euskaltzaleak elkarteak deia egin du Korrikaren inguruko topaketa eta festa egiteko gaur Buenos Airesen

2011/04/15

Euskaltzaleak-en facebooka. Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegi eta gaueskolak elkarretaratzea antolatu du gaur iluntzean hiriburu argentinarrean, Korrikaren inguruan eratu diren mundu osoko gainerako deiekin bat eginez. 20:00etatik aurrera izango da, Independentzia 1722 kaleko bere egoitzan, eta festa, musa, musika, dantza eta jate-edatekoak iragartzen dira. Horrekin batera elkarteak "Euskara eta Euskal Kulturam murgiltzeko Tailerra" ere iragarri du, eta baita euskara hastapen-ikastaroak ere. Euskaltzaleak-eko abesbatzak hasiak ditu entseioak, eta interesatuentzat, elkarteko elastikoak prest daudela ere adierazi du.

Gehiago irakurri...


Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakurle ikastaroa emango dute Udako Ikastaroetan

2011/04/14

Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutuaren Euskara zuzendaria, izango ikastaro honen zuzendaria (argazkia EuskalKultura.com) Etxepare Euskal Institutuak antolatuta, EHUren Udako Ikastaroetan 'Excellence in Basque Studies' izeneko ikastaroa emango da aurten. Ikastaroaren helburua atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ematea da. Ikastaroa uztailaren 14 eta 15ean emango da eta Mari Jose Olaziregik, Etxepare institutuko Euskara zuzendariak, gidatuko du. da. Matrikularako bekak eska daitezke datorren asteartea arte (apirilaren 19a) .

Gehiago irakurri...


Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia EmpreBask eta Sukalderen aurkezpenean izango da gaur Mexikon

2011/04/14

Guillermo Echenique, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia (argazkia EuskalKultura.com) Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Guillermo Echenique, Mexikon da egunotan Euskadi eta herrialde honen arteko harremanak sendotzeko helburuz. Gaur Echeniquek EmpreBask eta Sukalde elkarteen aurkezpenean parte hartuko du eta Mexiko DFko Euskal Etxeko lehendakari berriarekin, Lourdes Arrechearekin, bilduko da, besteak beste. Etzi Kolonbiara abiatuko da, bere kontaktu birarekin segitzeko.

Gehiago irakurri...


Munduko euskal etxeak Aberri Eguneko ospakizunak prestatzen ari dira: New York, Santiago, Habana...

2011/04/14

Aberri Eguna ospatzen Cancunen, Mexikon Urtero legez munduko hainbat euskal etxetako Aberri Eguneko deialdiak heltzen hasi dira gure erredakziora. Kultur ekitaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, bazkariak eta afariak ari dira prestatzen munduko euskaldunak data berezi hau ospatzeko. Batzuk --Quebeceko eta Cañuelaseko euskal etxeak kasu-- aldez aurretik ospatu dute. Gehienek apirilaren 24ean, Aberri Egunean bertan, egingo dute jaia: New York, Mexiko, Celaya, Sydney, Madril, Habana... Beste batzuetan, hala nola Washingtonen eta Txileko Santiagon, maiatzean ospatuko dute Aberri Eguna.

Gehiago irakurri...


Juan de Garay Fundazioak eta FEVAk kudeatutako standak bermatuko du euskal partaidetza 37. Liburu Azokan

2011/04/14

2010eko Liburu Azokako euskal standa (argazkia EuskalKultura.com) Datorren astean zabalduko ditu ateak. 'Liburu munduari hiri irekia' da aurtengo Buenos Aireseko Liburu Azokaren leloa. Hego Ameriketako liburu arloko kultur ekitaldi nagusiaren 37. edizioa apirilaren 20tik maiatzaren 9ra luzatuko da eta azken hogeita hiru urteotan bezala, euskaldunek beren tokia izango dute milaka idazle, argitaletxe, artista eta literaturzaleak biltzen dituen ekimen honetan. Juan de Garay Fundazioak eta FEVAk antolatuko duten standa pabilioi okrean egongo da aurten, 3056 zenbakian. Lau liburu aurkeztuko ditu Fundazioak, apirilaren 27an, Adolfo Bioy Casares Aretoan.

Gehiago irakurri...


Andrea Moch artista, kulturzale eta feministaz liburua aurkeztuko du Angeles de Martinak Buenos Airesen

2011/04/14

Angeles de Dios Altunak Andrea Moch-ez idatzitako liburuaren azala. Datorren asteko larunbatean aurkeztuko da Buenos Airesko Liburu Azokan. Duela ehun bat urte Argentinan aritu zen Andrea Moch artista, kultura eragile eta feministaz idatzi duen liburua aurkeztuko du datorren asteko larunbatean, Buenos Airesko Liburu Azokaren baitan, Angeles de Martina euskal jatorriko idazle eta ikertzaileak. 'Andrea Moch, andanzas de una artista' du izena liburuak. Moch paristarra zen jatorriz eta 1908an etorri zen Argentinara. Oso aktiboa izan zen kultura eta gizarte mailako mugimenduetan eta euskaldun batekin, Jose Rufo de Uriarte, 'La Baskonia' aldizkari euskaltzaleko fundatzaileetakoarekin maitemindu zen. Baita Euskal Herriarekin ere. Bere engaiamenduen lekukotasuna ematen du bere biziak, euskara eta euskaldunekin zein ezkerrarekin eta feminismoarekin.

Gehiago irakurri...


Londresko Euskal Elkartean aritu ostean, Ibarrako Alurr taldea dantzari truke bateko partaide Galizian

2011/04/14

Alurr Dantza Taldeko kideak Londresen egin zuten emanaldiko une batean (argazkia Alurr) Ibarrako Alurr dantza taldea lanpetu samarra dabil atzerrian hilabete honetan. Apirilaren 2an Londresen emanaldia egin zuten taldeko zortzi dantzarik, London Basque Society elkarteak gonbidatuta. Orain, apirilaren 26an Alurreko Errota taldeko gaztetxoek (11-12 urte bitartekoak) dantzari trukea egingo duten Galizian, hango talde batekin. "Esperientzia aberasgarria izango da, gazteen arteko kultur truke bat ere izango baita, oso baliagarria gure gazteentzat, bi kulturek elkar ezagutzeko, eta bi herrien arteko kultur harremanetan sakontzeko", azaldu digute Alurreko arduradunek.

Gehiago irakurri...


Bartzelona eta Madrildik Shanghaira, milaka kilometro egin ditu Korrika 17k asteburuan zehar (bideoak)

2011/04/13

Euskaltzale andana ibili zen txaloka eta kantari Sants-eko karriketan zehar Bartzelonako Euskal Etxearen Korrika Egunean (argazkia BartzelonaEE) Korrika 17 Euskal Herrian barrena bidea egiten ari da jada, gelditu barik euskararen aldeko mezua zabalduz, eta aldi berean, Diasporako euskal etxeak munduko mapan eta sarean ari dira jartzen lasterketa, euren ekitaldiekin. Larunbatean Bartzelona eta Madrilgo euskal etxeek jendetza bildu zuten euren Korrika jaietan, eta igandean Shanghaiko euskaldunei esker Asiaraino heldu zen lasterketa. Jarraian ekitaldien argazkiak, korrikalarien bideoak eta Bartzelonako Euskal Etxeak grabatu zuen lipdub-aren bideoa jaso ditugu.

Gehiago irakurri...


Txileko euskaldunek elkartasun besarkada bidali zioten euskarari Santiagoko kaleetatik Korrika

2011/04/13

Koloretsua eta alaia izan zen Santiagoko Korrika 17 (argazkia OSanchez) Txileko Santiagora bueltatu zen Korrika iragan larunbatean, aurreko edizioan kale egin ostean antolakuntza arazoak zirela eta. Agian horregatik, Txileko euskaldunek gogo biziz egin zioten harrera eta Santiagoko kaleetatik elkartasun besarkada beroa bidali zioten euskarari eta mundu osoan euskal hizkuntza ikasten eta irakasten ari diren lagunei. Santiagoko Arma Plazan Korrika 17ren aldeko bideoa grabatu zuten, eta euskaldun eta euskaltxiletarrez gain, giro bikaina ikusirik jaiarekin bat egin zuen santiagotarrik ere izan zen. Olatz Sanchez Lamikizek, Santiagoko Euskara eta Euskal Kultura irakurleak, bidali digu eguneko kronika.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia