euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asuncion hiriburuko Euskal Etxeak Paraguaiko lehenengo Euskal Astea antolatu du ekain hasierarako

2011/04/22

Jasone Euskal Etxeko zuzendariak, erdian, ikurrinaren eta Paraguaiko banderaren artean, Galo Eguez elkarteko presidentea dagoela Paraguaik ofizialki antolatzen duen lehenengo Euskal Astea egingo da datorren ekainean, Asunciongo Jasone Euskal Etxea antolatzaile. Euskal elkarteak ekainaren 1etik 4era luzatuko den progama prestatu du, Mercosur-eko herrialdeentzako Euskadiko Ordezkaritzaren laguntzarekin. Elvira Cortajarena ordezkaria bertan izango da, eta baita Euskal Herritik etorritako bi gonbidatu ere: Julian Celaya, Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria, eta Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko zuzendaria.

Gehiago irakurri...


John Bieter 'Euskal migrazioa Ameriketako Mendebaldean' gaiaz aritu zen Boiseko Euskal Museoan

2011/04/22

John Bieter Boiseko Euskal Museoan emandako hitzaldian Hitzaldia eskaini zuen joan den astelehenean Boiseko Euskal Museoan John Bieter historialari eta 'Boise State University'ko Historia Saileko kideak 'Euskal migrazioa Ameriketako Mendebaldean' gaitzat harturik. Hirurogei bat pertsonak hartu zuen parte saioan, gehienak euskal komunitateko kideak, giro hurbilean eta hamaika irudiz hornitutako emanaldian. Joan den otsailean Buenos Airesko euskal ikastaro batean irakasle ibilitako Bieter-ek euskaldunen emigrazioaren ezaugarri orokorrak eman zituen, euskaldunek munduan euren pausoak nora bideratu zituzten aipatuz.

Gehiago irakurri...


Harrera ezinhobea egin dio Mountain Home-k, Idahon, Korrika-ri, estatura iristen zen lehenengo aldian

2011/04/21

Joan den asteburuan Korrika 17an parte hartu zuten norbanako eta familien argazkia, bertako 'Basque Park'eko Ikurrinaren muralaren ondoan, lasterketa abiatu baino minutu batzuk lehenago Tipi-tapa eta erritmoari tamaina harturik, lehenengo aldiz iritsi da azkeneko igande honetan Korrika AEBetako Idaho estatura. Estatuko hiriburura ere, beranduago iritsiko da, hilaren 30ean. Harro errezibitu dute, beraz, Mountain Home-ko euskaldunek, ohore hau. Bost bat kilometro egin zituzten euskararen alde, bertako 'Euskal Lagunak' antolatutako ekitaldian. Partaideen arteam adin guztietako pertsonak, umeak, helduak zein gazteak. Lasterketaren ondoan, famili giroko piknika egin zen. "Korrika hemen egin dugun lehenengo urtea izan da, eta pozik gaude, erantzun polita jaso dugu", azaldu diote Euskalkultura.com-i antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


Apirilean euskaraz Txekian: Korrika 17 eta poesia gaualdia Harkaitz Cano eta Asier Serranorekin Brnon

2011/04/20

Harkaitz Canok eta Asier Serranok Brnon eskaini zuten irakurraldi musikatua (argazkia AMaya) Brnoko Masaryk unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura ikastaroak euskaraz jantzi nahi izan du txekiar hiria udaberri honetan eta urtero legez Euskal Kultur Astea antolatu du. Joan den apirilaren 14ean Harkaitz Cano eta Asier Serrano poetak izan ziren Brnon, Kristalezko Zelaia izeneko aretoan ilunabar poetiko-musikala eskaintzeko. Horrez gain, joan den asteburuan unibertsitateko euskara ikasleek eta Brnon bizi diren euskaldunek Korrika 17rekin bat egin eta hirian zehar ibilaldia egin zuten.

Gehiago irakurri...


Ainara Maya, Brnon irakurle: "Euskara munduratzen oso gustura sentitzen naiz, betetzen nau lan honek"

2011/04/20

Ainara Maya, Brnoko Masaryj Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurlea (argazkia AMaya)

Maiteminak eraman zuen Ainara Maya irundarra Txekiara. Ahazteko, bizimoduz aldatzeko. Euskal Herrian zuen euskara teknikari lana utzi eta 2008az geroztik Brnon bizi da, Masaryk Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura irakasle. Hasieran txekieraz ez jakin arren, txekiarrak jator portatu omen dira berarekin hasieratik eta Ainarak habitxoa egin du jada Europa Ekialdeko herrialde honetan. Bere ikasleek ezer gutxi dakite Euskal Herriari buruz, baina 'dena' ikasteko gogoarekin etortzen omen zaizkio klaseetara. "Ikasle zenbait gure hizkuntzarekin maitemindurik utzi ditut, eta ni ere itxaropenik gabe maitemindu naiz", dio berak. Euskara, bihotz hautsien sendagarri?

Gehiago irakurri...


Futbola eta 2x4 La Platako 'Bilbao Athletic Tango Club' Laguntaldearen lehenengo urtebetetzean

2011/04/20

Juan José Umarán Iza, Felipe Ochotorena eta Roberto Alicastro “Athletic-ek gauzatzen dituen ekintzak, lortutako tituluak, eusten dion futbolari buruzko kontzeptua eta oro har klubaren historia ezagutu eta zabaltzeko asmoarekin” jaio zen duela urtebete Euzko Etxearen baitan 'Bilbao Athletic Tango Club' Laguntalde argentinarra. Joan den apirilaren 1ean elkarteak bere lehenengo urtemuga ospatu zuen Argentinako bertako erara. Futbol eta tangoaz gain, 'Asadoa' edo errekia, enpanadak eta ardo ona konpartitu zituzten kirol-laguntaldeko kideek La Platako euskal etxeko Lagun Artean txokoan.

Gehiago irakurri...


Coronel Pringles-ko Eusko Biltzar Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu du; Juan Jose Olasagastia, lehendakari

2011/04/20

Coronel Pringlesko Euskal Etxeak bere egoitzako hormetan eskegia duen euskal esaera zaharra: 'Izan zirelako, gara, izan garelako izango dira' (argazkia EuskalKultura.com) Erakundearen Araudiak dioen prozedurari segituz, Coronel Pringles-ko Eusko Biltzar Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, Zuzendaritza Batzordea berritu du bere azkeneko Urteroko Batzar Nagusian, epe berri honetan Juan Jose Olasagastia itzuliko delarik lehendakaritzara. Berarekin batera arituko dira, besteak beste, Abel de Uriarte, lehendakariorde; Veronica Iriarte, idazkari; Marta A, Arruti, idazkariorde; Miriam Zabala, diruzain; eta Maria del C. Goicoechea, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Santa Fen ekainean egingo den Gizatalde Azokari begira, bere azken ekintzen berri eman du Gure Etxeak

2011/04/20

Argentinako Santa Feko Gure Etxea Euskal Etxearen lehendakari Catalina Villanueva, ikurriña eskuetan duela, apirilaren 2an, hirian Beteranoen Eguna zela-eta antolatutako ekintzetan Argentinako Santa Fe-ko 'Gure Etxea' Euskal Etxea, hirian ekainean egingo den urteroko Gizataldeen Azokari begira dabil, bertako egutegian oihartzun eta garrantzi berezia duen ekimen horren aurreko hilabeteetan. Izan ere, Santa Feko Gizataldeen Elkarteko kide da eta lana egiten du urtean zehar hitzordu horrek ahal eta arrakastarik handiena izan dezan. Apiril honetan, bi ekitaldi berezitan izan da partaide Gure Etxea, euskaldunen ordezkari: TC 2000 auto lasterketan, eta Beteranoaren Eguneko ekitaldietan, azken honetan elkarteko lehendakaria, Catalina Villanueva, ikurrin handi baten eramale edo banderari.

Gehiago irakurri...


Diasporako 'euskalakari'en babesa izan zuen Korrika 17k bai Donostiako helmugan eta baita munduan ere

2011/04/19

Eguraldia makurra izan bazen ere, New Yorkeko Korrilakariek tinko eutsi zioten Korrikaren lekukoari (argazkia Koitz) Igandean heldu zen Korrika 17 Donostiako helmugara, eta azken kilometroetan bertatik bertara jaso zuen Diasporako euskaldunen babesa, izan ere Europako bost euskal etxek lekukoa eraman baitzuten kilometro batez Kontxako pasealekuan. Baina Donostiara ez ezik, munduko beste zenbait bazterretara ere heldu zen Korrika azken txanpa honetan: asteburu honetan Korrika ekitaldiak egin dira New Yorken, Mexiko hirian eta Buenos Airesen, besteak beste. Jarraian ekitaldi desberdinen argazkiak eta Frantziako Tolosako euskaldunek egin zuten bideo bat jasotzen ditugu. Segituko dugu berri ematen, datozen bi asteotan Necochea (Argentina) eta Boise (AEB) bezalako Korrikako ekitaldiak gelditzen baitira.

Gehiago irakurri...


Euskal Jatorri EEak omenaldia egin dio Ramon Madariaga doktoreari bere heriotzaren mendeurrenean

2011/04/19

Euskal Jatorri elkarteko kideek Ramon Madariaga doktorearen omenezko plaka oroigarri bat desestali zuten (MisionesEE) Posadas hiri argentinarrak, Misiones probintziako hiriburuak, omenaldia egin dio joan den igandean, apirilaren 17an, Ramon Madariaga doktore plentziarrari. Madariaga 1888an iritsi zen Argentinara eta XX. mende hasieran izurri bubonikoaren aurka lan eskerga egin zuen. Posadasko Euskal Jatorri elkarteak antolatu zuen omenaldia, Madariagaren heriotzaren mendeurrena dela eta. Ekitaldian Madariagaren omenez plaka oroigarri bat desestali zuten sendagile euskaldunaren izena duen ospitalean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia