2011/05/30

Beasaindarra da Gorka Larrañaga, baina orain dela lau urte irakasle dabil Mexikon, Santa Feko Universidad Iberoamericanako Euskara eta Euskal Kultura irakurletzaren buru. Urtetik urtera euskararen inguruan zaletu talde xume baina fidela sortzen ari dela dio, eta bere aburuz etorkizunean euskal kulturaren alde jardungo duenik izango da bertan. Berak, baina, ez du irakurle bezala jarraituko; margolari arloan sakonduko du, Casa Galería kultur egitasmoaren bidez.
Gehiago irakurri...
2011/05/30

Jaioterriko ohitura eta kultura babestu eta hedatzea da diasporaren helburuetako bat. Hala ere, immigranteak jaso zituzten herrialdeak ezinbestekoak dira diasporaren kontzeptua ulertzeko. Diaspora ez da eraikitzen beren jaioterrian bizi ez direnekin soilik; nortasuna bi etorburutatik eraikitzearen ideia abesgarria da oso fenomeno honen nozioaren garrantzia argitzeko. Duela hilabete, Aberri Eguna ospatu zen hainbat euskal etxetan. Joan den astean, eta izpiritu berarekin, maiatzaren iraultzaren urtemuga ekarri zen gogora Argentinan euskaldunen erara. Hona hemen, ospakizun batzuetako laburpena.
Gehiago irakurri...
2011/05/30

Euskal etxearen araudiak dioenari jarraiki, Zuzendaritza Batzordea berritua du epe berri baterako Pehuajoko 'Etxe Alai' Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian. Ondorioz Alejandro Maggio Curutcher sartu da lehendakari eta berarekin batera dauzka batzordekide Maria del C. Bevilacquia Escudero, idazkari, eta Maria Elena Azurabarrena, diruzain, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2011/05/27

Ez dago batere argi noraino hel daitekeen elkarri mokoka aritze hau, baina egia dena da, b este urrats batean Bogotako Euskal Etxeko lehendakariorde den Jose Vicente Katarainek gutun ireki bat bidali diola lehendakariari --EuskalKultura.com-i eta beste hedabide batzuei ere bidali digu--, aurretik salatutakoa berriro salatuz eta ikerketa bat eskatuz Euskadiren Kolonbiako ordezkari den Iñaki Martinezi buruz. Bere aldetik, Jaurlaritzak, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ahotik, berretsi egin du bere erabateko konfidantza Martinezengan, eta honek, aldi berean, Kolonbiako euskal gizataldeko berrogeita hamarretik gorako kideren sostengu idatzia jaso du, euren artean herrialde honetan oihartzun eta historia sendoa daukaten izen eta deiturak daudela.
Gehiago irakurri...
2011/05/27

Musika bidaia proposatzen du "Checkpoint Rock: Songs from Palestine" dokumentalak, Palestinako errepideetan sarri agertzen diren kontrol postuek (checkpoint) oztopatu nahi duten bidaia. Fermin Muguruza eta Javier Corcuera zuzendarikide dituen filme honek, baina, kontrol horiek gainditzea lortzen du eta palestinar musikarien bitartez euren egoeraren lekukotasuna ematen du. Filmean kantari tradizionalak zein hip-hop taldeak agertzen dira, palestinar kulturaren mosaiko aberatsa islatuz. Filma Berlinen izango da ikusgai, ekainaren 6ean.
Gehiago irakurri...
2011/05/27

Iñaki Urlezagak eta Ballet Concierto konpainiak asteazkenean aurkeztu dute Bilbon La Traviata operaren balleterako lehenengo bertsioa. Urlezagak berak egin du koreografia eta 40 dantzarik osaturiko taldearekin ari da aurkezten Europan. La Platan euskaldunen biloba jaiotako dantzariak La Traviatak jorratzen dituen sentimenduak oso ondo ulertzen dituela azaldu dio Euskalkultura.com-i, eta horregatik erabaki zuela koreografia egitea.
Gehiago irakurri...
2011/05/27

Ayacuchoko 'Euskal Odola' Euskal Etxeko lehendakaria, Fermina Mariezcurrena, eta banderaria, Micaela Varela, izan dira aste honetako asteazkenean Argentinan bertako jai abertzale handia den Maiatzaren 25eko ekitaldietan euskal komunitateko ordezkari. Data berezi honen karietara, Euskal Etxeak mahai-joko tailer bat ere antolatu zuen, txokolate-askaria barne, komunitate osoari zuzendua. Bihar, bestalde, bazkide guztiei luzatu die gonbita Mus Txapelketan parte hartzeko, Necocheako finalerako bidean. Eta gogora ekarri du baita ere zabalik dagoela uztailaren 16an egingo den zozketarako txartelak erosteko aukera. Azkenekoan Beatriz Gonzalez de Martiarena izan zen garaile, 499 zenbakiarekin.
Gehiago irakurri...
2011/05/26

'Suomitar' elkartea 2000 urteaz geroztik ari da lanean euskal eta finlandiar kulturen arteko zubiak eraikitzen. Donostian du gunea elkarteak eta bere baitan finlandiar euskaradunak zein Finlandiak liluraturiko euskaldunak biltzen dira. Elkartea euskara-suomiera (finlandiar hizkuntza) hiztegi bat egiten ari da, apurka-apurka, bazkideen ekarpenekin. Joseba Ossa elkartekideak bi kulturen arteko sintonia ona azpimarratzen du: "suomiera hizkuntza txikia eta zaharra da eta, hori dela eta, finlandiarrak identifikatuak sentitzen dira euskal kulturarekin". Horren adibide da Tytti Thusberg, Donostian bizi den diseinatzaile finlandiarra. Josebak eta Tyttik ematen digute elkartearen jardunaren berri.
Gehiago irakurri...
2011/05/26

"Zer izan hura jantzi" dio Itxaso Uzkanga euskal-venezuelarrak sortu duen Ekin Harriari markaren webguneak. Eta, izan ere, izenak dioen bezala, harria da Uzkangaren diseinu askoren inspirazioa: Santimamiñe leizeko historiaurreko margoak, Argiñetako hilarriak edo naturak berak euskal kostaldean sorturiko formak hartu eta eguneratzen ditu Uzkangak. Emaitza, bitxietan, elastikoetan, galtzatan... erakusten du. Ikus eta salgai www.ekinharriari.com webgunean.
Gehiago irakurri...
2011/05/26

Aurreko urteetan bezala aurten ere euskal etxeen kudeaketarekiko engaiamendua bultzatu nahi du FEVAk gazteen artean. Kari horretara, Lapridako Lagunen Etxean burutuko den elkarretaratzean parte hartzeko gonbitea plazaratu du euskal federazioak. Hitzordua ekainaren 11 eta 12an izango da. Erakunde bakoitzaren gehienez bi ordezkariren partaidetza hartuko du bere gain FEVAk eta izena emateko epea ekainaren 6an bukatuko da.
Gehiago irakurri...