euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Axular Lizeoko danborradak Sarriegiren doinu donostiarrak zabaldu zituen atzo Londresen

2011/06/06

Axular Lizeoko danborrada atzo Londresko Regent Street-en (argazkiaEfe) Danbor eta barrilek, Donostiako tradizioak agintzen duen erara jantziak, entzulego berria topatu zuten atzo, lekua eta urteko garaia ere aldatu baitzituzten, urtarrilaren 20a eta Donostia, Londres eta ekainaren 5agatik trukatuz, Axular Lizeoko danborrada medio danborren hotsak Euskadirako turismo iragarle eta turisten erakargarri izan baitziren atzo hiriburu britainiarrean egin zen 'A Taste of Spain' turismo ekimenaren barnean. Basquetour, turismorako euskal agentziak, 3.000 gilda pintxo banatu zituen, Gamarrako (Araba) Ostalaritza eskolako sukaldariek prestaturik.

Gehiago irakurri...


Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat'en Urteko Batzarra, Maria Magdalena Boveda lehendakari

2011/06/06

Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat' Euskal Etxearen egoitzak irudian dauden bi eraikinak biltzen ditu (argazkia EuskalKultura.com) Argentinako Arrecifes-en, Buenos Aires probintzia iparraldean, bertako 'Euskaldunak Denak Bat' Euskal Etxeak egin berria du bere Urteko Batzar Nagusia eta, besteak beste, berritzea zegokien kideak berritu ditu Zuzendaritza Batzordearen baitan. Bozketa egin ostean, honakoek osatzen duten Zuzendaritza Batzordeak gobernatuko du elkartea datorren urteko epean: Maria Magdalena Boveda, lehendakari; Maria Ines Paz, lehendakariorde; Marta Abarrategui, idazkaria; Maria Angelica Lugaro, idazkariordea; Omar Gorostidy, diruzaina; eta Maria Laura Angel Echaniz, diruzainordea.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeak: Arantxa Anitua da lehendakari berria

2011/06/03

Buenos Airesko 'Laurak Bat' euskal etxerako sarrera, elkartearen izenarekin (argazkia EuskalKultura.com) Munduko euskal etxeetan zaharrena, dekanoa, den euskal etxeak, Buenos Airesko 'Laurak Bat'ek, elkarteko araudiak agintzen duen Ohiko Batzar Nagusia egin zuen maiatzaren 7an, eta Zuzendaritza Batzordea berritu zuen, Arantxa Anitua hautatuz lehendakari berri. Berarekin batera arituko dira Arantxa Goicoa, lehendakariorde; Gabriela Mendia, idazkari; Antonia Barquin, idazkariorde; Eduardo Lizaso, diruzain; eta Maite Anitua, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Asier Mendizabal artista euskalduna partaide bihar hasiko den Veneziako Bienaleko erakusketa nagusian

2011/06/03

Asier Mendizabal Aizpea Goenaga eta Blanca Urgellekin atzo Venezian Asier Mendizabal euskal artistaren lau obra egongo dira bihar larunbata ekainaren 4tik hasita azaroaren 27raino luzatuko den Veneziako Bienaleko erakusketa nagusian. Artista ordiziarrak Etxepare Euskal Institutuaren eta Acción Cultural Españolaren (AC/E) babesa izan du Bienalaren 54. edizio honetan parte hartzeko. Halaxe adierazi zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari lotua den Etxepare Euskal Institutuko prentsa bulegotik, ohar baten bidez.

Gehiago irakurri...


San Nicolaseko 'Euzkal Etxea' Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroen egoitza joan den asteburuan

2011/06/03

Joan den asteburuan San Nicolaseko euskal etxean Udako Euskal Unibertsitateko irakasleek euren hitzaldiak eskaini zituzten (argazkia UEU) Teknologia berrien garai honetan sareak ez dira birtualak soilik. Argentinako euskal etxe eta erakundeen artean sortzen diren loturak bene-benetakoak dira eta gero eta sendoagoak. Jakintza banatzeak jakintzaren ugalketa bermatzen du eta hori da Argentinako Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) arduradunen helburua euren ikastaroak euskal etxeetara eramaten dituztenean. Maiatzaren 27 eta 28an San Nicolasko euskal etxeak jaso ditu bere baitan Unibertsitateko hizlariak eta hauek proposatutako gai eta hitzaldiek lagun anitz erakarri dituzte euskal etxeko egoitzara.

Gehiago irakurri...


'Kanpoan diren Nafarren Eguna'ren 23. edizioa ospatuko dute bihar Nafarroako Funes herrian

2011/06/03

2011ko Kanpoan diren Nafarren Eguna iragartzen duen afixa Nafarroako Funes-en izango da, Argentinan, esaterako, badago-eta beste Funes bat, Santa Fe probintzian, eta bertan dauka kantxa eraikia Rosarioko Nafar Etxeak. Urtero antolatzen dute jai hau Nafarroako Gobernuak, Espainiako Nafar Etxeen Federazioak eta aldian aldiko Udalak, aurten Funesko Herriko Etxeak. Egunpasa bat da, erakundeek eratua, kanpoan bizi diren nafarrei eskainia, jai giroan ospatua.

Gehiago irakurri...


Atzerritar arbasoen etxean: Retbask elkartea sortu dute EHra bueltatu diren euskaldunen ondorengoek

2011/06/02

Izar Errandonea euskal uruguaitarra, RetBaseko eleduna Atzerritarrak arbasoen etxean; horrela sentitzen dira Euskal Herrira bueltatzen diren euskal emigranteen ondorengo asko eta asko. Eurena bezala sentitzen duten lurraldea eta kultura da, baina kanpotar gisa hartuak dira. Egoera hau aldatzeko asmoarekin sortu da berriki RetBask elkartea eta hasi da jada euskaldunen ondorengo hauen egoera sustatzeko neurriak eskatzen. "Euskaldun izatea mugak gainditzen dituen zerbait da, ez gara euskaldun leku jakin batean jaio garelako, euskaldun sentitzen garelako baizik", azaldu dio EuskalKultura.com-i elkarteko kide den Izar Errandoneak.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak EuskalTerm hiztegi eta datu-basearen bertsio berria jarri du sarean

2011/06/02

EuskalTerm datu-basearen webgunea Sarean da EuskalTerm hiztegi eta datu base terminologikoaren bertsio berria, zenbait aldaketa eta eguneratzekin. Berritasun horien artean terminoen fidagarritasuna adierazteko mailakatze bat eskaintzen du orain EuskalTerm-ek. Eusko Jaurlaritzak joan den astelehenean aurkeztu zuen Bilbon, beste hamalau hiztegirekin batera. Euskalbar aplikazioan EuskalTerm zaharra kontsulta zitekeen oraindik, informazio hau idatzi dugunean behintzat.

Gehiago irakurri...


Astelehenean bukatuko da FEVAk gazte buruzagientzat eratutako tailerrean izena emateko epea

2011/06/02

Euskal etxeetako gazte arduradunen bilera Rosarioko Zazpirak Bat-en, artxiboko irudian Datorren astelehenean, ekainaren 6an, bukatuko da FEVAk Buenos Aires probintziako Laprida herrian ekainaren 11 eta 12an bere baitango euskal etxeetako gazteentzat antolatutako Buruzagi Formakuntzarako Tailerrean izena emateko epea. Euskal Etxe bakoitzak bi partaide bidal ditzake, eta bertara joateko bidaia baino ez du ordaindu behar izango. Garrantzizkoa jo du FEVAk gazteek honelako ikastaroetan parte hartzea, "formakuntza duten gazteek bermatuko baitute gure euskal etxe eta euskal elkarteen geroa. Ahaleginak merezi du".

Gehiago irakurri...


Gastronomia eta larunbatean hasiko den Euskal Historia ikastaro bat, Geroraren proposamen berriak

2011/06/02

Cordobako Gerorak antolatutako "Euskal Herriaren Historia. Mito eta errealitateak euskal historia nazionala eraikitzean" mintegiaren afixa "Historia ikertzea kontu erraza ez bada, Euskal Herriko historian murgiltzeak zailtasun hori asko handitzen du". Hau da, behintzat, Argentinako Cordoba hiriko Gerora euskal elkarteko kideek diotena. Hori dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateko Asier Artola lizentziatuaren eskutik, Euskal Herriko Historiari buruzko ikastaro bat, bi zatitan antolatua, eskainiko diote komunitateari. Kurtsoaren lehenengo zatia hiru larunbatetan emango da, ekainaren 4tik aurrera; bigarrena, udazkenean seguruenik. Bestalde, elkarteko sukaldariek urteko bere lehenengo topaketa gauzatu zuten maiatzaren 29an. 'Sutondo' gastronomi taldeko partaideek arraina pil-pilean partekatu zuten elkarteko egoitzara hurbildu ziren lagunekin.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia