euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EiTBek sarean jarri ditu bere edukiak Nahieran atarian: nahi duzuna, nahi duzunean ikusteko aukera

2011/06/17

Nahieran atarian ikus daitezkeen saio batzuen zerrenda Munduko edozein bazterretik Euskal Irrati Telebistaren programa aukera zabala ikusteko bidea ematen du Nahieran webgunea berriak. Telebista zein irratiko saioak, kirolak, albistegiak, telesailak, dokumentalak, haurrentzako programak, dibulgazioa, gastronomia...; iikusleak aukeratzen du zer noiz ikusi eta klik egite hutsarekin saioa hasi egiten da. Hala ere, oraindik ere EITBren artxiboaren zati bat besterik ez dago igota. Datozen hilabeteetan, gehiago.

Gehiago irakurri...


VIII. Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegirako lanak bidaltzeko epea ireki dute: uztailaren 15era arte

2011/06/17

Bakersfield-en (AEB) egin zen V. Euskal Herria Mugaz Gaindiko partaide batzuk (argazkia EuskalKultura.com) VIII. Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegian parte hartu nahi duten historialariek eta ikerlariek oraintxe dute aukera euren lan proposamenak bidaltzeko, antolatzaileek uztailaren 15era arte ireki dutelako horretarako epea. Aurtengo mintegia Donostian egingo da, azaroan, Euskal Gizataldeeen Mundu Biltzarrarekin batera. Euskal emigrazioari buruzko mintegi honetan hizlari bezala parte hartu nahi duenak gai proposamen laburra bidali behar die antolatzaileei. Behin betiko testuak urriaren 1ean entregatu beharko dira.

Gehiago irakurri...


Erakundearen buletinak Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxearen azken berriak plazaratzen ditu

2011/06/17

Gure Ametza euskal etxearen buletinaren azala Mugimendu handiko bolada ari da bizitzen Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxea herri bertako komunitateari begirako ekintzetan zein mundurako proiekzioa dutenetan. Elkarteko lau kide --Cecilia Irusta, Iñigo Landera, Pablo Cufre eta Gustavo Echandia-- partaide izan ziren atzo, bideo bat tarteko, "Hamaika Pauso" eleberriaren pasarte bat irakurtzen Bilboko Arriaga Antzokian, 'Klasikoen IV. Irrakurraldian'. Historia, politika, hizkuntza, kirola... Euskal Herriko hainbat kultur adierazpenek leku berezia dute Cordoba probintziako euskal etxe honetan; bere kide eta lagunek guztiekin konpartitzen dituzte elkartearen buletina dela medio.

Gehiago irakurri...


Bost orduz etenik gabe dantzan izan ziren Berlingo EEko kideak Karneval der Kulturen jaian (argazki kronika)

2011/06/16

Berlingo Euskal Etxeko dantzariak gogotsu aritu ziren dantzan; irudian, beltzez jantzita, Ainhoa Añorga presidenta (argazkia Berlin EE) Nekatuta baina pozik, horrela amaitu zuten eguna Berlingo euskal etxeko dantzariek 'Karneval der Kulturen' jaialdian. Eguerdiko ordu batean hasi eta arratsaldeko seiak pasatxo arte aritu ziren hiriko kaleetan dantzan, jaialdi hau ikustera bildu ziren milaka lagunen aurrean. Euskal taldean lagun alemaniarrak, turkiarrak eta estatubatuar bat ere aritu ziren; elkartearen eta hiriaren kultur aniztasunaren erakusgarri. Berlingo Euskal Etxea dantza arloko urteko bigarren ekimen handia prestatzen hasiko dira hurrena: Euskal Koreografoen 2. Jaialdia.

Gehiago irakurri...


Madril, BCN, Valentzia eta Mallorcako 40 ikaslek egin dituzte HABEren egiaztatze probak; gaur ahozkoak

2011/06/16

Euskara ikasten Bartzelonako Euskal Etxean (argazkia Ikasbil) Ikasturte osoan lanean aritu ondoren, euskara maila egiaztatzeko ordua heldu da eta aurten, lehen aldiz, HABEk euskal etxeetako ikasleentzako proba deialdi bereziak egin ditu Madrilen eta Bartzelonan. Orotara 40 ikasle aurkeztu dira, zazpi Bartzelonan eta 31 Madrilen (bertakoak, gehi Mallorcako eta Valentziako ikasleak). Emaitzak EAEkoen parekoak edo hobeak izan ohi dira, "horrek adirazten du euskal etxe horietako jardunaren seriotasuna eta profesionaltasuna; izan ere, Euskal Herritik kanpo euskara ikasteak dituen zailtasunak kontuan eduki behar dira", azaldu dio EuskalKultura.com-i 'Euskara Munduan' programako koordinatzaile Kinku Zinkunegik. Madrilgo taldeak gaur du ahozko froga. Zorte on guztiei!

Gehiago irakurri...


Lau urterekin Hegoalde Argentinarra euskal etxeak irmo jarraitzen du euskal kultura zabaltzen Patagonian

2011/06/16

Hegoalde Argentinarra euskal etxeko lagun batzuk zozketaren egunean (argazkia La Opinion Austral) Argentinara heldu zirenean, herrialde osoan sakabanatu ziren euskaldunak. Euskal Herrian utzitako lurraren antza zuen paisaiaren edo hobeto bizitzeko aukera baten bila, nazio berriaren herri askotan kokatu ziren europatarrak, Buenos Airesetik hurbil baina hiriburutik oso urrun ere. Urratsak Santa Cruz probintziako Rio Gallegos hirira bideratu zituztenek ez zuten arbasoekiko lotura ahaztu nahi izan. Karia horretara 2006an biltzen hasi ziren euskal etxe bat sortzeko eta 2007an Hegoalde Argentinarra izenarekin, nortasun juridikoa lortu zuen Patagoniako euskal etxeak. Joan den igandean eta bandera argentinarraren herriko jasoera ekitaldian euskal erakundearen urtemuga oroitu zuen Gallegosek.

Gehiago irakurri...


Rhode Island-eko Euskal Etxeko lagunek Txitxiburduntzi 2011 festa ospatu dute AEBetan

2011/06/16

Rhode Island Basque Club-aren 2011ko Txitxiburduntzi-ra bildutakoen argazkia (RIEE argazkia) Euskal Herrian ohi dena baino beranduago, baina Rhode Island-eko Euskal Etxeko lagun talde bat Txitxiburduntzi festa ospatzeko bildu zen joan den maiatzean AEBetako Ekialde Kostan. Rhode Island-eko Euskal Etxea NABOk kide gisa onartu duen azkeneko euskal elkartea da, federazioak otsailean Salt Lake Cityn egin bileran onartua. Bere bazkideetako asko pilotarekin zerikusia izanak dira, Rhode Island eta ondoko Connecticutek jaialai kantxa profesionalak izan baitzituzten. Elkartea 2003an sortu zen, eta geroago, 2010ean etekin asmorik gabeko erakunde gisa legeztatu. Bertako lehendakari Roberto Guerenabarrenarekin mintzatu da EuskalKultura.com.

Gehiago irakurri...


Australiatik Brasilera, hamabost euskal etxek bat egingo dute bihar Klasikoen IV. Irakurraldiarekin

2011/06/15

"Hamaika Pauso" eleberriaren irakurraldiaren afitxa Bilboko Arriaga Antzokian euskal literatura igoko da taulagainera bihar, Klasikoen IV. Irakurketa ozen eta etenik gabeari esker. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen ekitaldi honetan Ramon Saizarbitoriaren "Hamaika Pauso" eleberria irakurriko dute aurten euskal kultur munduko ordezkariek, euskara ikasleek eta literatur zaleek, goizeko zortzietatik arratsaldeko zortziak arte. Diasporak ere bat egingo du ekimenarekin, eta hamabost euskal etxeetako lagunek grabatutako pasarteak ikusi ahal izango dira egunean zehar. Ekitaldi osoa internet bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.

Gehiago irakurri...


Erromako neska-mutilek euskaraz sorturiko abestiak biltzen ditu Euskanta 2011 egitasmoaren CDak

2011/06/15

Euskanta 2011 CDak Alfieri eskola publikoko ikasleek egin dituzten kantuak biltzen ditu Associazione Culturale Euskarak (ACE) eta UPTER Unibertsitateko Euskara Sailak joan den ostiralean aurkeztu zuten Erromako Alfieri eskola publikoan Euskantak 2011 CDa. Aretoa jendez mukuru egon zen; izan ere, eskolako ikasleak ziren CDan bildutako abestien sortzaile eta kantariak. Eta euskaraz kantatuz gainera! Euskal kultura italiar gaztetxoei ezagutarazteko egitasmo honen baitan ikasleek italieraz poema bat moldatu, eta laguntzarekin euskaratu ostean, musika jarri eta grabatu egin dute. Ekimenaren emaitza Euskanta 2011 CDan biltzen diren 25 kantu eder eta orijinalak izan dira.

Gehiago irakurri...


Genealogia, kantu, dantza eta lagun anitz Euskaltzaleak-ek antolatutako urteko hirugarren topaketan

2011/06/15

Euskaltzaleak-ek gonbidaturik, Laura Nobilek hitzaldia eman du Buenos Airesen genealogiaz (argazkia EuskalKultura.com) Euskara klaseak emateaz gain, Euskal Herriarekin lotura duten beste ekintza batzuk ere eskaintzen dizkie Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiak bere kideei. Independencia kaleko egoitzara mugitu direnetik, Euskaltzaleak-ek hileroko topaketak egiten ditu ikasleak euskaltzaleen mundura hurbildu, eta elkar ezagutu dezaten. Ekaineko elkarretaratzean, Laura Nobile genealogistaren bisita hartu zen. Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxeko ordezkariak ikerketa genealogikoa egiteko nondik hasi azaldu zien bildutako lagunei. Hitzaldia bukatuta, eta afalostean, euskaraz abestera eta fandango bat dantzatzera animatu ziren gonbidatuak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia