2011/10/10

Herrialdean zehar sakabanatuta dauden euskal etxeen sareari etekinik onena ateratzea du helburu Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak, FEVAk, abian jarri nahi duen proiektu honek. 'Bidaiariak hartzeko euskal sarea' ekimenaren muina, lana edo ikasketak direla eta hiri batetik bestera joan behar duten lagunei bertoko euskal etxean harrera beroa ematea da. Sarea abian jartzeko, bi motako informazioa baino ez da behar. Alde batetik, bidaiatu behar duen pertsonaren datuak, eta bestetik euskal etxeekin nolabaiteko lotura duten zerbitzu enpresenak.
Gehiago irakurri...
2011/10/10

Donostiako danborrada ospetsuenetako bat, Gaztelubide elkartearena, Argentinara joango da datorren hilean, Necocheako Euskal Etxeak gonbidatuta, Euskal Argentinar Astean parte hartzera. Hiri honetan joko duten bigarren aldia izango da, 2.000 urtean hantxe egin zen Euskal Astean ere izan zirelako. "Guretzako ohorea izango da Gaztelubidek gure danborradan jotzea", azaltzen du Xabier Zubillaga euskal etxeko kideak. Donostiarrentzat ere une oso berezia izango da: "Sarri datorkigu gogora 2.000. urteko esperientzia, oraindik aipatzen dugu soziedadean", gehitzen du Gaztelubideko Xabier Madariagak.
Gehiago irakurri...
2011/10/07

Montxo Armendariz eta Jabi Elortegi zuzendariak, Arantxa Urretabizkaia idazlea eta Xabier Elorriaga aktore eta zuzendaria izango dira, besteak beste, euren filmeak aurkezten, Madrileko Universidad Complutenseko euskal ikastaroen sailak antolatu duen 'EuskalKonplu' zikloaren edizio berrian. Horrez gain, Donostiako zinemaldian estreinatu zen 'Bertsolari' dokumentalaren zuzendari Asier Altuna ere izango da Madrilen filmari buruz hitz egiteko. EuskalKultura.com-i Karlos Cid Abasolo Unibertsitateko euskara irakasle eta ekimeneko arduradunarekin mintzatu da.
Gehiago irakurri...
2011/10/07

Madrilgo Euskal Etxeak balioespen baikorra egin du oso iragan igandean hiriburu espainiarren antolatu zuen 2. Euskal Jaiaz. Retiro parke ezagunean egin zen jaia eta, eguraldi ona lagun, elkarteko kide asko eta bertan egun pasa ari ziren ikusle ugari bildu ziren ekitaldietara. Eguna estropadekin hasi zen eta Madrilgo ontziak izan ziren garaile, Euskal Herritik hurbildutako eskifaiei nagusituz. Jose Inazio Ansorena txistulariak eta Mielotxin talde nafarrak ikusleak dantzan jartzea lortu zuten. Txikiek ere izan zuten tarterik eta Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoen ikuskizunarekin gozatu zuten.
Gehiago irakurri...
2011/10/06

Iragan asteburutik eta hil honetako 15a arte ikusgai da New Yorkeko Eusko Etxean 'Geroa eta Itxaropena' erakusketa. Angela Mejias argazkilari euskal-extremadutarraren lana da erakusketa eta bertan euskal kultura eta eguneroko bizitzaren 60 irudi biltzen dira. Erakusketa New Yorkera heldu aurretik Quebec-en izan zen ikusgai, bertako Euskaldunak Euskal Etxearen 15. urteurrenean. Iparraldeko Euskal Kultur Elkarteak lagundu du argazki sorta Ameriketara ekartzen eta, orain, Atlantikoaz beste dagoela probestuz, AEBetako beste euskal etxeetan ere erakutsi nahi dute.
Gehiago irakurri...
2011/10/06

Asteburu luzea da datorrena Argentinan zehar eta azken urte hauetako ohiturari jarraituz Gizataldeen Jaia ospatuko da San Pedro hirian. Hiru egunetako jaialdi honetan sanpedrotarrek ez ezik, hara hurbiltzen diren turistek ere herri askotako adierazpen kulturalez gozatzeko aukera izango dute. Bertoko euskaldunek aurreko edizioetan bezala, partaidetza nabaria izango dute festan. Euskal dantza ikuskizuna eskainiko da agertoki nagusian, laburmetraiak ikusi ahal izango dira ekintza kulturalen unean eta plater tipikoak dastatu ahal izango dira 'Ongi Etorri' Euskal Etxearen standean.
Gehiago irakurri...
2011/10/05

Duela bost urte Mendozako Denak Bat Euskal Etxeko gazte talde batek elkartearen sotoan zegoen espazio txiki bat 'okupatzea' erabaki zuen. Hantxe jaio zen Lurraren Azpian gaztetxea, neska-mutil hauek kudeatu eta finantzatzen duten elkartea. Gaztetxeak bilgunea eman die euskal etxeko gazteei, eta euskal etxetik aldentzen hasiak ziren gazteak ere bere jardueretara biltzea lortu du. Ospakizun handia ari dira prestatzen bostgarren urteurren hau dela eta. EuskalKultura.com-ek gaztetxeko kide den Jaier Salvarredirekin hitz egin du.
Gehiago irakurri...
2011/10/05

Euskaldun ugari daude Buenos Aires probintzian, hiri partean eta baita zelaian ere. Mar Chiquita partidukoak Izatez Harro euskal etxean biltzen hasi ziren duela bi urte eta harrezkero Euskal Herriko kultura ezagutarazi eta hedatzeko asmoari eutsi diote bizkor. Komunitatearekiko engaiamendu handiak gidatzen du erakundea, egiten ari den bide honetan, eta lotura estuak ditu eskualdeko herrietako instituzioekin. Gauzak honela, poz handiz hartu zuten Izatez Harro euskal etxeko kideek Gral. Piran-eko 5 zenbakidun Zelaiko Eskolara biltzeko gonbitea. Edade guztietako umeek osatutako ikasleriari euskal etorkinei buruzko hitzaldia eman zioten Fernando Mandagaran eta Elsa Bazan euskal etxeko ordezkariek Immigrante Asteko ekitaldien testu-inguruan.
Gehiago irakurri...
2011/10/04

Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa (BEHA-AHEB) Boisen izango da hilaren 12tik 16ra, Cenarrusa Foundation elkarteak gonbidatuta, genealogia tailer bat emateko. Tailer honetara biltzen diren lagunei BEHAko datubasean euren arbaso bizkaitarrei buruzko informazioa (bataio-agiriak, ezkontz-agiriak...) aurkitzen lagunduko diete. Baina Artxibategiaren asmoa zabalagoa da, Anabella Barroso zuzendariak EuskalKultura.com-i azaldu dionez: "Artxiboa nola erabili azaldu nahi dugu; izan ere, guretzako oinarrizkoa da erabiltzaileek artxiboari etekina ateratzea". Horretarako, Diasporako euskal etxe eta elkarteetan lantegi praktikoak emateko prest agertzen da.
Gehiago irakurri...
2011/10/04

Hilaren hasieratik eta datorren larunbata arte Bogotan da Joxemari Carrere ipuin kontalari gipuzkoarra, 'Quiero Cuento' izeneko jaialdian parte hartzeko. Jaialdiaren hamaikagarren edizioa da aurtengoa eta bertan Kolonbiako, Mexikoko, Estatu Batuetako eta Costa Ricako narratzaileekin batera ariko da Carrere. 'Todo lo que se nombra existe. Los vascos en el País de las Maravillas' izenburupean, euskal kultura eta ipuinak dakartza Karrerek Karibeko herrialdera.
Gehiago irakurri...