euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cospus Christiko Eusko Etxeak igandean banatuko ditu Literatura Lehiaketako sariak, helduen arloan

2012/06/01

Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxearen logoa Literatura, euskal giroa, umore ona eta turismoa eta kultura/historia osagai izango dituen egunpasa antolatu du datorren iganderako Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christin bertako Eusko Etxeak, izan ere aurten laugarren aldiz antolatu duen 'Kontaketa Harrigarriak' Literatura Lehiaketako lan irabazleak adierazi eta emateko, helduen sailari dagokionez bederen. Sarien ekitaldiaz gain, bilduko direnek elkarrekin bazkaldu eta ondoko San Ignacio herriko leku turistikoen bisita gidatua eginen dute, besteak beste jesuiten misioa eta Argi eta Soinu ikuskizuna barne. Eusko Etxeak gogora ekartzen du, bestalde, Lehiaketako gazteen sailean originak aurkezteko epeak ekainaren 30era arte segitzen duela zabalik; eta uztailaren 27-29an San Ignacion egingo duten Euskal-Argentinar Festa Handirako gonbidapena berretsi du.

Gehiago irakurri...


Txistu eta Danbolinari buruzko lau saioko I. mintegia hasiko da bihar Cordoban Gerora elkartearen eskutik

2012/06/01

Txistu eta Danbolinari buruzko mintegiaren afixa Gerora elkarteak, Baietz Musika taldeak eta Tapa-tapa dantza taldeak antolaturik, Txistu eta Danbolinari buruzko lehenengo mintegia burutuko da, bihartik hasita, Argentinako Cordoba hirian. Ekimena ekaineko larunbatetan gauzatuko da, arratsaldeko 4etatik 7etara, Uspallata kaleko egoitzan. Baietz-eko musikariek izango dute ikastaroa emateko ardura eta klase bakoitzean euskal musika tresna hauekin lotura duten hainbat gai garatuko dituzte. Baina musika mintegiarena ez da Gerora-tik heldu zaigun berri bakarra. Izan ere elkarteko arduradunek atzo jakinarazi dute maiatzaren 28tik Gerora-k izaera juridikoa lortu zuela.

Gehiago irakurri...


Emakume bat buru lehendabizikoz Montevideoko Centro Euskaro-n; Lucia Goñi da presidente berria

2012/06/01

Montevideoko Centro Euskaro Euskal Etxea, elkartearen egoitzaren inaugurazio egunean 101 urteko ibilbide luzean, lehen aldiz emakume bat aukeratu dute Montevideoko Centro Euskaro elkarteko bazkideek presidente. Lucia Goñi Spinoglio da bera, eta 2012-2013 jardunaldian euskal etxea gobernatzeko ardura hartuko du. Iragan maiatzaren 26ean egin zituen Centro Euskaro-k hauteskunde "historiko" hauek; izan ere, elkarteko arduradunek EuskalKultura.com-i adierazi diotenez, "presidenteaz gain beste lau emakume hautatu dituzte bazkideek zuzendaritza postuetarako eta, aurrenekoz, gizonek baino emakume gehiagok osatzen dute elkarteko buruzagitza". "Egoerak normaltzen eta aurrera goazen seinale", markatu digute.

Gehiago irakurri...


Buruzagi aldaketa Necocheako Euzko Etxean: Felipe Muguerzak Jose Antonio Alustizari eman dio lekukoa

2012/05/31

Necocheako Euzko Etxea-ko Zuzendaritza Batzordeko zenbait kide joan den apirilean Uxue Etxebeste irakasle alkizarrari, Necocheako Ikastolan irakasle aritu ondoren euskalerriratu aurretik egin zitzaion ekitaldian (argazkia XZ-EuskalKultura.com) Ibilbide luzeko pertsona izan da Felipe Muguerza Necochea bere herriko eta Argentinako euskal gizataldearen barnean. Orain arte Necocheako Euzko Etxea-ko lehendakari izan dena luzaz izan da Euskal Herriko jende askorentzat Argentinako euskaldunen ikur, Necocheako ardurak eta FEVAko presidente gisa izan zituenak ere kari. Aurtengo hauteskundeetara ez da aurkeztu, eta orain arte lehendakariorde zen Jose Luis Alustiza eman dute bozek lehendakari. Batzordekide izango ditu, besteak beste, Jose Luis Picardi, lehendakariorde; Ricardo Esnaola, idazkari; Mirta Garrido, idazkariode; Horacio Yacomini, diruzain; eta Sebastian Laborde, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Bizkaiak 20.000 euro eman dizkio Deustuko Unibertsitateari emigrazio eta itzulera proiektuak tarteko

2012/05/31

Deustuko Unibertsitatea, mende bat pasatxo Bizkaiko eta Euskal Herriko gizartean eragile (argazkia Debalde) Bizkaiko Foru Aldundiak 20.000 euroko dirulaguntza bat emango dio Deustuko Unibertsitateari zenbait proiektu garatu ahal izateko, horien artean emigrazio eta itzulerari buruzko jardunaldi batzuk, hitzaldiak eta ikerlanak. Deustuko Unibertsitateak Euskal Ikasketa Institutu garrantzitsua biltzen du bere baitan, lehen mailako kultur eragile dena Euskal Ikasketen alorreko goi-mailako irakaskuntza bultzatzen baitu, euskara eta euskal kulturaren hedatzaile izanik Bizkaian bertan bizi direnenentzat eta baita kanpoan bizi diren bizkaitarrentzat ere, adierazi du foru erakundeak plazaratu duen ohar baten bitartez.

Gehiago irakurri...


Euskal eta alemaniar artistek "Guernica" margolanaren graffitti bat egingo dute bihar Berlinen

2012/05/31

Picassoren "Guernica" margolan mitikoa graffitti bezala berrinterpretatuko dute Berlinen Berlingo Euskal Etxeak Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurreneko ekitaldiekin darrai, eta horren baitan jarduera berri bat iragarri du biharko: Pablo Picasso artistaren "Guernica" margolan ikonikoaren berrinterpretazio bat egitea, graffitti moduan. Bost euskal eta alemaniar artistek osatuko dute lan hau, Berlingo eskola bateko umeen ekarpenekin. Hasieran graffittia horma batean egitea zen Euskal Etxearen ideia baina, lana hartuko duten auzokideen eskariari erantzunez, egurrezko hormirudi batean egingo da, horrela auzoko puntu desberdinetan erakutsi ahal izango baita.

Gehiago irakurri...


2012ko Hator Hona programako sei partaideen izenak plazaratu dituzte Necocheako Euzko Etxea-ko gazteek

2012/05/31

Hator Hona proiektuaren irudia Hator Hona programaren 9. edizioa uztailaren 13tik abuztuaren 6ra gauzatuko da kostalde argentinarreko hiri honetan. Hiru astetan zehar, Euskal Herritik etorritako sei gaztek euskal kulturarekin lotura duten hainbat ekintza garatuko dituzte bertako Euzko Etxean, tartean euskara, musika, dantza eta kirol eskolak. 2012ko Hator Hona-ko partaideen izenekin batera, beste nobedaderik iragarri du euskal etxe anfitrioiak: uztailaren 26 eta 27an –Argentinako neguko oporren baitan- eta beste euskal etxe batzuetako kideei begira, tailer bereziak antolatuko dituzte Euzko Etxean. Honi buruzko informazio gehiago datozen asteetan ezagutaraziko da ekimenaren blogean.

Gehiago irakurri...


Bihar abiatuko da La Platako Euzko Etxea-ko trinketea, ‘Aaron Sehter’ pilota txapelketaren I. zatia

2012/05/31

La Platako Euzko Etxea-ko trinketea (argazkiaEE) Bihar ostirala hasiko da La Plata hirian larruzko pala modalitateko ‘Aaron Sehter’ pilota txapelketa. Buenos Aires probintziako Pilota Federazioak –FPPBA- eta Argentinako Pilota Federazioak -CAP- antolaturik, lehiaketak nazio osoko pilotari onenak bilduko ditu eta entrenatzeko aukera bikaina izango da Munduko Txapelketan aurkeztuko diren Argentinako selekzioko pilotarientzat. Arratsaldeko 4etan, La Platako Euzko Etxean hasiko den lehia hiru datatan burutuko da, horietako hurrena uztailaren 28a Venado Tuerton eta hondarrekoa abuztuaren 18a, berriro La Platan bertan.

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2012ko deialdia argitaratu da gaur; eskabideak aurkezteko epea, ekainak 30a arte

2012/05/30

Gaztemundu 2011ko partehartzaileak (argazkia EuskalKultura.com) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu du Gaztemundu trebakuntza programaren 2012ko edizioaren deialdia. Egitasmo honen baitan euskal etxeetako 20 gaztek Euskal Herrian trebatzeko aukera izango dute. Aurtengoan programa irailaren 3tik 14a bitartean egingo da eta gaia euskara eta euskal etxeetan euskera irakaskuntza izango da. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 30ean bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Veronica Domingo argentinarrak jaso du Mintza Eguneko saria, berbalagun bezala egin duen lanagatik

2012/05/30

Veronica 2008ko Algortako Mintza Egunean, Patxi Perez dantzariarekin. "2001ean Mar del Platako Euskal Astean ezagutu nuen, eta berriro topo egin nuen berarekin Algortan", dio Veronicak. Euskalgintzak makina bat lagun ekarri dizkio argentinarrari Argentinan jaio eta hazitako euskalduna da Veronica Domingo gaztea, eltze askotako burruntzalia. Euskarari dion maitasun sendoak bultzatuta, Euskal Herrian bizi denez geroztik Mintzalaguna izeneko egitasmoan hizkuntza praktikatzen lagundu dio makina bat bertako euskara ikasleri. Hori dela eta, aurtengo Mintza Egunean saria jaso du Veronicak. Atzera begira, harriduraz gogoratzen du Argentinan euskara ikasteko egin zuen ahalegina eta militantzia; horregatik ezin du ulertu Euskal Herrian hizkuntza eskura izan eta ikasten ez saiatzea. Izan ere, Veronicarentzat euskara "familia da". Berarekin mintzatu da EuskalKultura.com.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia