2012/10/18

Urriaren 19an, bihar ostirala, aurkeztuko diote Villa Mercedeseko Euskal Etxeko arduradunek proposamena probintzia eta hiriko agintariei. ‘Amancaya’ izeneko proiektuaren helburua hirian dagoen ur tankeari eta tankearen inguruari Ordiziako enparantzaren itxura ematea da. Zaharberritzearekin batera, Goierriko tradizio handiko plazan burutzen diren ekitaldien antzeko aktibitateak ere bultzatu nahi dituzte euskal gizataldeko ordezkariek. Azpimarratu behar da, gainera, planaren oinarriak Magdalena Mignaburu lizentziatuak idatzi zituela euskal etxeak eskaturik. Mario Merlo alkatea eta Jorge Diaz gobernadoreordea bertan daudela egingo da aurkezpena bihar iluntzeko 7etan.
Gehiago irakurri...
2012/10/18

Resistenciako UCASALek (Saltako Unibertsitate Katolikoa), Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak eta FEVAk elkarlean antolaturik, "Euskal Nazioari buruzko Mintegia" egingo da bihar osteguna Chacoko hiriburuan, Cesar Arrondo irakaslea eskolaemaile. Berez, bi hitzaldi izango dira, eta hala eskatzen duten ikasleei partaidetza-agiriak emango zaizkie. Nafarroako Erresumaren bostehun urteak eta euskal nazioa izango dira aipagai hartuko diren bi gaiak. Izenemateak kitorik da eta unibertsitatean egin daiteke lanegunetan bulego-orduetan.
Gehiago irakurri...
2012/10/17

Ostiralean eta larunbatean euskarak bere lekua izango du Londresko The Language Show azokan, Etxepare Euskal Institutuak antolatu dituen hainbat ekitaldien bidez. Urtero bezala euskal standa jarriko du Institutuak azokan eta horrez gain, hitzaldiak, topaketak eta bertsolaritzari buruzko saio bereziak egingo ditu. Xabi Paya bertsolaria --Birmingham-eko Unibertsitateko euskara irakurlea-- ariko da kantari bertso-saio berezi hauetan, eta Ivan Igartuak eta Juan Aranak hitzaldi bat eta euskara klase bat emango dute, hurrenez hurren.
Gehiago irakurri...
2012/10/17

Giro berezia biziko da datozen egunotan Argentinako euskal diasporan Euskal Astea dela eta. Jaiaren egitarauari jarraituz, ekitaldiak hasita daude Rosarion; aldi berean eta Euskal Asteko asteburu nagusiaren aurretik, beste proposamen batzuk gauzatuko dira Buenos Airesen Euskadin Legebiltzarrerako hauteskundeak gertatuko diren asteburuan berean. Honela, bezperan, urriaren 20an, ‘Denak Bat’ Kamerata aurkeztuko da argentinar hiriburuko Nuestra Señora de la Consolación parrokian. Egun berean, eta hiriburuan baita ere, Argentinara egingo duen biraren baitan, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak hitzaldi bat eskainiko du Laurak Bat euskal etxean. Orotara bost hitzaldi emango ditu Ibarretxek Argentinan.
Gehiago irakurri...
2012/10/17

Argentinan herririk herri dabil Itziar Aguirre sukaldari rosariotarra, euskal sukaldaritza erakustaldiak eginez eta etekinak oro elkartasun proiektuei emanez, 'Keinu txikiak lorpen handiak' Fundazioa medio. Argentina osoko hainbat euskal etxe eta egoitza ibili ditu dagoeneko Aguirrek euskal sukaldaritza hedatzearekin batera lagungarri izanik beharrean dauden familia eta jendeentzat. Izan berria da Buenos Aires probintziako Saladillon, bertako Itxaropen Euskal Etxea tarteko, eta gaur arratsaldean bertan, bere herrian, Rosarion, arituko da, 2012ko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren egitarauaren baitan.
Gehiago irakurri...
2012/10/17

Zinea, musika, dantzak, hitzaldiak, sukaldaritza, musa, erakusketak, paseoak, bazkariak, kirola… oparo baino oparoagoa da Zazpirak Bat Euskal Etxeak aurkeztutako Aste Nazionalaren egitaraua. Parte-hartzaileen zerrenda ere ez da laburra eta Euskal Herritik propio etorriko diren zenbait gonbidatuk hartuko dute parte Diasporaren jai handi honetan, tartean, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Urko, Naia Robles eta Natxo Knörr abeslariak eta Itxartu Dantza Taldea daudela, besteak beste. Hauekin batera hainbat artista argentinar ere pasatuko dira Euskal Asteko tauletatik. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, jaiaren azkeneko egitaraua eta vocher-ei buruzko informazioa.
Gehiago irakurri...
2012/10/16

Ingelesez euskal ikasketak egin nahi dituzten irakurleek aukera berri aparta dute orain Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitateari esker. Diana Palenzuela irakurleak irakasten dituen bi ikasgai -- Basque Studies eta Basque Language and Culture-- online ikas daitezke aurten, unibertsitateko beste hainbat ikasgairekin batera. Palenzuelak EuskalKultura.com-azaldu dionez, ikastaroak kredituen truke burutu nahi badira matrikula 1200 dolar ingurukoa da, baina bada beste aukera ekonomikoago bat: kredituak lortu nahi ez badira, matrikulak 210 dolar balio du. Zabalik dago matrikula.
Gehiago irakurri...
2012/10/16

Hitz hauekin deskribatu zuen HABEko teknikari den Kinku Zinkunegik joan den asteburuan Buenos Airesen izandako esperientzia. Laurak Bat-en egoitzan, eta lehenengo aldiz Amerikan, Argentina, Txile eta Uruguaiko hainbat euskara irakasle/ikaslek HABEren euskara maila egiaztatze-frogak egin zituzten. "Azterketak hemen egiteak jauzi kualitatiboa dakar Euskara Munduan proiektuan. Alde batetik, trebatutako irakasleak azterketak egiteko maila daukatelako; bestetik, aztertzaile aritu diren beste bi irakasleak –Gabriel Arce eta Sabrina Otegui, hain zuzen- Euskara Munduan proiektutik sortuak direlako. Hau abiapuntu, ez dugu baztertzen azterketak berriro egitea etorkizunean eta euskal etxeetako ikasleak ere barne’, adierazi dio Zinkunegik EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2012/10/16

Iragan urriaren 6ean egin zuen bere urteroko Euskal Jaia Madrilgo Euskal Etxeak eta, aurtengoan ere erantzun ona izan zuen hitzorduak. Elkarteko presidente Julio Elejaldek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, antolatzaileak pozik dira jaiara bildu ziren lagunen partehartzearekin eta, eguraldia ere lagun, giroa oso atsegina eta alaia izan zen. Egun osoan zehar jarduera ugari egin ziren Retiro parkean: euskal dantza tradizionala eta modernoa, estropadak, eta Euskal Etxeko Orfeoiaren kontzertu bat, besteak beste. Elkarteak sarean jarri ditu eguneko argazki eta bideoak.
Gehiago irakurri...
2012/10/15

Datorren astean, Paraguaiko euskal komunitateak bertan bigarren urtez antolatzen den Euskal Astea egingo du Asuncion hiriburuan, orain arte herrialdean bakarra izan den Asunciongo Jasone Euskal Etxea medio. Euskal Asterako giroa berotuz, ordea, ekitaldi berezi bat egingo da latunbatean, urriaren 20ean, San Juan Bautista hirian, hiriko eta departamentuko euskal jatorrikoen komunitatea, Asunciondik gerturatutako euskal ordezkaritza eta bateko eta besteko gonbidatuak ere, tartean Buenos Airestik propio bidaiatutako Eusko Jaurlaritzako ordezkari Elvira Kortajarena, lekuko izateko San Juan Bautistako euskal etxe berriaren sortze-agiriaren sinaduran.
Gehiago irakurri...