2012/11/05

Euskal literatura, zinea, bertsolaritza, dantza, gastronomia, historia, kantagintza edo arteari buruz gehiago jakin nahi duzu? Oraintxe duzu aukera gai horiek guztiak --eta gehiago-- jorratzen dituen liburu sorta eskuratzeko, EuskalKultura.com-ek egingo duen zozketarekin. Etxepare Euskal Institutuak argitaratu duen Euskal Kultura Saila bilduma honetan orain arte argitaratu diren hamar aleak zure etxean eskura ditzakezu. Ale bakoitzeko testuak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez datoz. Gaur duzu azken eguna zozketan izena emateko!
Gehiago irakurri...
2012/11/05

Aurrera darrai Argentinan EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarri egiten ari den bisitaldia, azaroaren 26, 27 eta 28an Argentinako Euskal Aste Nazionaleko ekitaldietan parte hartu eta gero. Etxarrik hitzaldiak eman ditu joan den astean Parana eta Victoria herrietan, Entre Rios probintzian, bertako Urrundik eta Hariz euskal etxeen eskutik, hurrenez hurren. Gaur iluntzean, berriz, Andeen magaleko Mendozan, hitzaldia Denak Bat euskal etxearen egoitzan emango du, "Euskaldunak munduan" izenburupean.
Gehiago irakurri...
2012/11/05

Quebeceko Euskaldunak elkarteak konferentzia gaua egin zuen iragan urriaren 25ean eta arkeologia eta Ipar Amerikako kostaldeko euskal baleazaleen aztarna historikoak izan ziren hitzorduko ardatza. Gauari hasiera emateko, euskal etxeak "Apaizac Obeto" dokumentala eskaini zuen. Dokumental honek Labrador kostaldean XVI. mendeko baleazaleen bideak errepikatuz 2006an bidaia egiten zuten euskaldun talde baten abentura jasotzen du. Ondoren Robert Grenier ur-azpiko arkeologoak hitzaldia eman zuen Kanadako kostaldean dauden euskal txalupa hondoratuei buruz.
Gehiago irakurri...
2012/11/05

Ikasle, ikasle izandako, ahaide eta eskolako irakasle eta agintariak bildu dira urriaren 13an Euskal Echea Institutuko 'Euskal Jaia'n. Hitzordua Buenos Aires probintziako Llavallolgo elkartearen egoitzan gauzatu zen eta urtero bezala, elkarretaratzearen helburua "dantza eta kirolen bidez, Euskal Herriko eta Argentinako kulturen fusioa" erakustea izan da. Begoña Muñiz eta Aitor Alava Zurimendi dantza irakasleen zuzendaritzapean, mila ikaslek hartu zuten parte azken ‘Euskal Estanpa’n, eskolako kirol zelaiak "benetako herriko jaia" bihurtzen.
Gehiago irakurri...
2012/11/02

Data kontuetan atzerapen batzuk suertatu eta gero --ekitaldiak normalean hemengo udan izan ohi dira, otsail aldean askotan-- gaur hasiko ditu Minas-en, Lavalleja departamentuan, FIVU euskal uruguaitar erakundeen federazioak bere urteroko Udalekuaren 2012ko saioak. Hirurogei bat partaide espero dira, haurrak eta begiraleak barne, datorren igandera arte, azaroaren 2rik 4ra bitartean, egingo diren jardunaldietan. Hamaikagarren aldia du hau Uruguaiko Udalekuak.
Gehiago irakurri...
2012/11/02

Euskararen Egunaren ospakizunetara begira, Eusko Ikaskuntzak euskararen aldeko internet kanpainia berezia jarri du abian. Oraingoan euskal kultura eta zientzia elkarteak Google bilatzailea ipini du jomugan eta sinadurak biltzen ari da interneteko atari erraldoiari euskarari buruzko "doodle" bat egiteko eskatuz. Kanpainan izena ematen dutenen artean HABEren 2013ko agendak eta egutegiak zozketatuko dira.
Gehiago irakurri...
2012/11/02

Mugimendu handiko asteburua bukaerara iritsi zen Rosarion, igande arratsaldean. Eguraldia lagun, dantzariak, euskara ikasle eta irakasle, euskal erakundeetako ordezkari eta Euskal Herriko zein Argentinako politikari eta agintariak Rosarioko Oroño bulebarrean bildu ziren jaiaren programako azken ekintzez disfrutatzeko. Bazkariaren, Zazpirak Bat-ekoek, hunkituta, esker beroak eman zizkieten bertaratutako guztiei eta Villa Mariako Euzko Etxeari pasatu zioten 2013ko edizioa antolatzeko lekukoa. Hona 2012ko Euskal Asteari buruzko argazki kroniketako azkena.
Gehiago irakurri...
2012/11/01

Dantzak eta omenaldiak. Trebezia eta zirrara. Zazpirak Bat euskal etxearen Mendeurreneko Euskal Astean hogeita zazpi dantza taldek ospatu zuten etxe anfitrioiaren ehungarren urtebetetzea. Ikuskizunean zehar, ‘Zazpi’-ko garai guztietako dantzariak ekarri ziren gogora hitz eta bideoekin. Izen handiko El Circulo antzokia gorriz, berdez eta zuriz jantzi zen Argentinako euskal gizataldea hartzeko. EuskalKultura.com-ek aurrera darrai artikulu honekin Rosarioko ekimenaren berri ahalik eta osatuen emateko egin duen ahaleginarekin: hona larunbateko dantza emanaldiaren argazki erreportajea.
Gehiago irakurri...
2012/11/01

Azaroaren 3, 4, 10 eta 11an burutuko da aurten Bariloche hirian, Argentinako Patagonian, Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdia. 33. edizio honetan, eta aurreko urteetan bezala, Mendiko Euzko Etxea-ko kideek partaidetza handia izango dute festan, ikuskizun eta sukaldaritzaren arloetan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euskaldunarekin batera, beste hamaika kolektibitatek aurkeztuko dituzte dantzak eta plater tipikoak lau egunetako jai honetan. Horrez gain, beste talde batzuen artean, udaletxeko Tolkeyén izeneko balet folklorikoak ere bere emanaldia eskainiko du agertoki nagusian. Hitzordua azaroaren lehenengo bi asteburuetan izango da, klub danimarkarreko instalazioetan.
Gehiago irakurri...
2012/10/31

Ardurakizuna eta parranda oso ondo uztartzen dira Euskal Asteak irauten dituen hiru egunetan. Jaia erakargarria egiten zaie gonbidatu guztiei baina bilerek, hitzaldiek eta debateek ez dute interes gutxiago pizten. 2012ko Euskal Asteak hori guztia izan du: larunbateko ekintzak FEVAko bilerarekin hasi ziren goizeko 9etan eta ordu txikietan bukatu, Ruralean, Maral, Urko, Naia Robles, Natxo Knörr eta Itxartu Dantza Taldearen ikuskizunekin. Tartean, alderdi politiko abertzaleen mahai-ingurua burutu zen euskal etxean, danborrada kalean, eta emanaldi artistikoa antzokian. Hona hemen Rosario 2012ko hirugarren argazki erreportajea.
Gehiago irakurri...