euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarari buruzko hitzaldiak Madrilgo Complutensean egingo den hizkuntzalaritza mintegian

2012/11/08

Madrilgo Complutense Unibertsitateko hizkuntz-aniztasunari buruzko jardunaldien afitxa Hil honen hondarrean Madrilgo Complutense Unibertsitatean Iberiar Penintsulako hizkuntz-aniztasunari buruzko mintegia egingo da, unibertsitateko Euskal Filologia sailak antolatuta, Etxepare Institutua laguntzaile. Mintegiaren helburua hizkuntz-aniztasuna gizartea aberasten duen ondarea bezala erakustea da, euskara, katalana, galegoa, gaztelania, portugesa eta immigranteen hizkuntzak hizpide. Euskarari buruzko hitzaldiak Maria Aranzazu Fernandez Iglesiasek eta Karlos Cid Abasolok emango dituzte.

Gehiago irakurri...


Mila umerentzako bazkaria eskainiz ospatu zuten Euzkal Etxeko lagunek hamar urteko elkartasun aldia

2012/11/08

Etxe Nasaiaren X. urtemugaren irudi laburpena (argazkiak Ma. Eugenia Maiztegui) Hamar urte bete ditu aurten San Nicolaseko Euzkal Etxea-ren ‘Etxe Nasaia’ programa solidarioak eta epe horretan, hilero erakundearen egoitzan burutzen joan den ekintzak --beharrean dauden eskolumeei jaten ematea-- kalea hartu zuen urriaren 25ean urtemuga goren ospatzeko: ostegun eguzkitsu batean mila umeri eman zitzaien bazkaria herriko Mitre Plazan. San Nicolaseko euskaldunekin bat eginez, lagun gehiago bertaratu ziren urtebetetzean parte hartzera, tartean Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta Adolfo Perez Esquivel Nobel sariduna eta, besteak beste FEVAko Ricardo Basterra lehendakaria, Marta Abarrategui idazkaria eta Hugo Andiazabal diruzaina ere bertan izan ziren ‘Etxe Nasaia’ programaren ospakizunean.

Gehiago irakurri...


Lapridako Lagunen Etxea-ko lagunek hiriaren 123. urtemugako ospakizunetan hartu zuten parte

2012/11/08

Laprida hiriaren 123. urtemugan euskal dantzariak ere protagonista Urtero bezala, 2012 honetan ere Lapridako Lagunen Etxea-ko kideek Buenos Aires probintziako hiri honen sortze-urtemuga ospatzeko deiari baietz esan eta bertako euskaldunen ordezkari aritu ziren. Mota askotako ekintzak burutu ziren 123. urteurreneko jaialdian, tartean erakusketak, kabalkada, elizkizunak eta ikuskizunak, batzuk aipatzearren solilik. Bertoko euskal gizataldea presente izan zen ekitaldi guztietan, argentinae bandera eta ikurrina eramanez. Bestalde, Lagunen Etxea-ko kide den Maria Esther Arrondok jakinarazi digu abian dagoela jadanik Eusko Txokoa Liburutegiak bultzatutako lehiaketa. X. edizio honetan ‘Argentinako Banderaren bigarren mendeurrena’ da gaia.

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuak euskarari buruzko argazki lehiaketa antolatu du sare sozialetan

2012/11/08

Etxepareko arduradunak eta irakurleak institutuaren egoitzan (argazkia Etxepare) Euskararen Nazioarteko Egunaren karira, Etxepare Euskal Institutuak sare sozialetan argazki lehiaketa abiatu du. Lehiaketa Etxeparek munduko 15 herrialdeetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetako ikasleei eta irakasleei zuzendua da. Eurek bidalitako argazkiak Facebooken jarriko ditu Institutuak eta bozketa bitartez jendeak gustukoen dituenak aukeratuko dira. Ondoren Etxeparek izendatuko duen epaimahaiak irabazlea hautatuko du.

Gehiago irakurri...


Argentina, Uruguai, Estatu Batuak eta Hungariako irakurleek irabazi dute zozketako euskal kultur liburu sorta

2012/11/07

Hasier Etxeberria kazetariaren "Euskal sukaldaritzaz" lana Euskal Kultura Saileko liburuetako bat da Interes handia sortu du gure irakurleen artean Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Kultura Saila bildumako liburuen zozketak, eta asko izan dira parte hartzeko izena eman dutenak. Herrialde askotik heldu zaizkigu partehartzaileak, eta zozketaren emaitzak munduan zehar sakabanatu ditu jokoan zueden bost liburu sortak. Irabazleak Argentinako Lidia Martha Etchart eta Marcial Agostini Zubillaga, Uruguaiko Maria Angelica Irazabal Arrospide, Estatu Batuetako Miren Edurne Rementeria Artiach eta Hungariako Bernadett Hajdu dira. Datozen egunetan etxean jasoko dute euskal kulturari buruzko liburu bilduma bana. Zorionak!

Gehiago irakurri...


Ameriketako kofradia eta anaidien ekarpen historikoa aztertuko du Gasteizen nazioarteko mintegi batek

2012/11/07

Oscar Alvarez Gila (pantailan, bideokonferentzian) eta Jon Ander Ramos (mahaiean) historialariak mintegiaren antolakuntza batzordeko kide dira (argazkia EuskalKultura.com) Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean nazioarteko historia mintegia egingo da hilaren 20 eta 21ean. Topaketaren gaia Espainian eta Ameriketan XVI. mendetik XIX. mendera izan diren kofradia eta anaidien ekarpen historikoa izango da. Bilkuran EHUko adituez ga¡n Mexiko, Argentina, Peru eta Kolonbiako historialariak ere ariko dira, besteak beste. Batzorde antolatzailea EHUko Alberto Angulo Morales, Oscar Alvarez Gila eta Jon Ander Ramos Martinez historialariek osatzen dute.

Gehiago irakurri...


Olatz Gonzalez Abrisketa antropologoa euskal pilotari buruzko dokumentala ari da prestatzen

2012/11/07

Olatz Gonzalez Abrisketa antropologo bilbotarra Azaroaren 16ean Olatz Gonzalez Abrisketa EHUKo Gizarte Antropologia irakasleak AEBetako 'American Anthropological Association' elkartearen laburmetraia onenari saria jasoko du San Frantziskon. "Carmen" laburrarekin lortu du saria, bihurrituak sendatzeko Bizkaian erabiltzen den antzinako erritual bati buruzko lana. Proiektu berri bat du ere badu esku artean antropologoak: euskal pilota-ri buruzko eta pilotarien bizimoduari buruzko dokumentala. Urtarrilean hasiko dira grabazioak eta protagonistak euskal pilotari ezagunak izango omen dira, besteak beste, Aimar Olaizola eta Juan Martínez de Irujo.

Gehiago irakurri...


Arrakastatsu amaitu da Berlingo euskal zinemaldiaren lehen edizioa; 2013ean jarraipena izan dezake

2012/11/06

Asisko Urmeneta marrazkilariak "Gartxot" animaziozko luzemetraia aurkeztu zuen (argazkia BerlinEE) Berlingo Euskal Etxea oso pozik agertu da amaitu berria den Baskisches Kino Fest zinemaldiak izan duen harrera beroarekin, izan ere, elkarteak azaldu duenez, zinema aretoak ikuslez lepo izan dira emanaldietan, eta itxiera kontzertuak ere -Zuloak taldea eta Fermin Muguruza-- jende asko bildu zuen. Bost egunetan lau luzemetraia eta hainbat labur izan dira ikusgai Alemaniako hiriburuan, eta euskal zinemari buruzko mahainguruak eta hitzaldiak ere antolatu ditu euskal etxeak. Antolakuntzan sostengua eman dute Etxepare Euskal Institutuak, Lehendakaritzak, 2012 Euskadi Fundazioak eta Euskadiko Filmategiak. Aurreneko edizioaren emaitza onak animatuta, elkarteak datorren urtean jarraipena eman nahi dio ekimenari.

Gehiago irakurri...


Mugikorrentzako doako aplikazio berri batek Euskadiri buruzko turismo-gida eskaintzen du

2012/11/06

Webgune honetatik doan deskargatu daiteke aplikazioa De Paso Publicaciones enpresa bizkaitarrak duela astebete plazaratu du telefono mugikorrentzako aplikazio berria: Euskadiri buruzko doako turismo-gida, oraingoz soilik gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez, eta ez oraindik euskaraz. Enpresak badu eskarmentua horrelako lanetan, izan ere, 18 urte daramatza Euskal Autonomi Erkidegoko hoteletan doan banatzen den paperezko gida egiten. Orain gida hori --Euskadiessencial-- teknologia berrietara egokitu du eta sarean da jada eskuragarri.

Gehiago irakurri...


Itziar Rekalde Luzarragak Ahozko Kontaerari buruzko tailerra emango du La Platan, azaroaren 21ean

2012/11/06

Tailerra iragartzeko afixa Unibertsitateko Gogoetarako Euskal Katedra Askeak antolaturik, Itziar Rekalde Luzarraga kontalari euskaldunak ‘Ahozko kontaerako teknikei buruzko tailer-laborategia’ eskainiko du La Platako Unibertsitateko egoitzan. ‘Komunikazioaren eta artearen arloan, ahozko kontaeraren garrantzia nabarmentzea’ helburu duen tailerra egun osoko ekintza izango da, bi zatitan banatuta: azalpen teorikoa eta debate/praktika. Hitzordua azaroaren 21ean izango da, 9etatik 12etara eta ordu 2etatik 5etara, Giza Fakultateko 428. ikasgelan. Partaidetza doakoa da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia