euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara praktikatu nahi duzu? Sar zaitez Mintzanet webgunean eta hasi kalakan munduko euskaldunekin

2012/12/04

Mintzanet.net webgunearen azala Donostiako Udalak eta Mara Mara Hizkuntza Zerbitzuak enpresak euskara praktikatzen laguntzeko webgunea jarri dute abian eta atzo aurkeztu zuten, Euskararen Nazioarteko Egunaren karira. Webguneak Mintzanet.net du izena eta bertan euskaraz egiten duten hiztunak eta euskara praktikatu nahi duten ikasleak jarriko dituzte harremanetan. Sistema oso erraza da: izena eman eta Skype plataformari esker solasaldia hasi ahalko dute erabiltzaileek. Mintzanet mundu osoko euskara hiztun eta ikasleei zuzendua da.

Gehiago irakurri...


HABEren Euskara Munduan-ek 75 euskal etxetan euskara eskolak sustatuko ditu 2012/2013 ikasturtean

2012/12/04

Unai Sanchez Doral, Murtziako Euskal Etxeko presidentea, eta Iñaki Uribe, HABEko zuzendaria, hitzarmena sinatu ostean (argazkia HABE) HABEk itxi berria du Euskal Etxeetako euskara-eskolak diruz laguntzeko deialdia eta 2012/2013 ikasturtean 75 elkartetan euskara eskolak emango direla iragarri du. Laguntza horien bitartez 22.000 eskola-ordu baino gehiago emango dira eta 2.000 ikasle heldu inguru arituko dira euskara ikasten zentro horietan. Horiekin batera, 1.000 umetik gora aritzen da eremu horretan euskara ikasten. Orotara, ikasturte honetan 230.000€ banatuko ditu HABEk Euskal Etxeen artean, Euskara Munduan programaren baitan, adierazi dute erakundetik. Bestalde, euskal etxe berri bat gehitu zaio aurten programari: Vancouverreko Zazpiak Bat Basque Society, Kanadan.

Gehiago irakurri...


Mar del Platako Zinemalditik pasa ondoren Fermin Muguruzaren 'Zuloak' Buenos Airesen ikus daiteke

2012/12/04

'Zuloak'en neskak: Tania de Sousa, Ainhoa Unzueta eta Naiara Goikoetxea Fermin Muguruzaren hirugarren proiektu zinematografikoa da 'Zuloak' eta aurreko ‘Libano’ eta ‘Marruecos’ bezala, hau ere estreinatu da Argentinan. Mar del Platako Zinemaldian izan ondoren, ‘Zuloak’ Buenos Airesera iritsi zen joan den ostegunean astebeterako geratzeko, eta beste hainbeste luzatzeko aukerarekin. Muguruzak berak aurkeztu zuen dokumentala ostiralean, hiriburuko Constitucion auzoko Arte Cineman burututako emanaldi berezi batean. Muguruzaren ‘Libano’ eta ‘Marruecos’ filmak, bestalde, Buenos Airesko Arabiar Zinemaldiaren II. edizioan proiektatu dira eta "Bondi a Palestina" jaialdian hartu du parte Muguruzak, kontzertua ere eskainiz.

Gehiago irakurri...


Edorta Jimenezek "Baleen berbaroa" aurkeztu zuen Berlinen; gaur, Euskararen Eguneko afaria

2012/12/03

Edorta Jimenez idazlea (erdian) "Die Stimmer del Wale" liburuaren irakurraldian Berlin (argazkia BerlinEE) Munduko beste euskal elkarte askok bezala, Berlingo Euskal Etxeak Euskararen Eguna ospatuko du gaur, eta bazkideak urtea itxiko duen afari batean bilduko dira. Horrez gain, iragan azaroaren 29an elkarteak gonbidatu berezia izan zuen: Edorta Jimenez idazle mundakarra. Jimenezek Berlinen aurkeztu zuen "Baleen berbaroa" eleberriaren alemanierazko itzulpena: "Die Stimmer der Wale". Hans Joachim Wilke izan da itzultzalea eta Mohland argitaletxeak plazaratu zuen lana Alemanian iragan udaberrian.

Gehiago irakurri...


Non hitz egiten da euskaraz munduan zehar? Jar ezazu zure euskal etxea Mintzatu webguneko mapan

2012/12/03

North Queenslandeko euskal etxe australiarra Mintzatun dago jada Azkue Fundazioak Mintzatu webgunea jarri du abian, euskara teknologia berrien bitartez sustatzeko eta zabaltzeko asmoarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Webgunea munduko euskaldunen ekarpenekin osatzen ari da eta erabiltzaileak apurka apurka ari dira jada leku euskaldunak mapan jartzen. EuskalKultura.com-etik ekimenean parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diegu Diasporako euskal etxeetako euskara ikasle eta irakasleei eta munduko euskaldun orori. Erabiltzaileen artean sariak banatuko dira, gainera!

Gehiago irakurri...


Antzokia inauguratuta, Florencio Constantinoren gorpuzkinak ikurrinaren babesean geratu dira

2012/12/03

Florencio Constantino Kultur Gunea martxan dago berriro joan den azaroaren 21etik (argazkiak EE) EuskalKultura.com-ek jakinarazi bezala, azaroaren 21etik 25era gauzatu ziren Argentinako Bragado hirian Florencio Constantinoren (1889-1919) omenezko hainbat ekitaldi, tartean, tenore ortuellatarraren izena daraman Antzoki-Kultur Gunearen ber-estreinaldia eta musikariaren gorpuzkinak egin berria den Mausoleora eramatea. Bragadoko herri osoak hartu zuen parte Argentinako zein Euskal Herriko agintariak bildu zituen zeremonietan. Bertako euskal etxea ere izan zen protagonista eta harrotasun handiz adierazi digute "orain Constantinoren gorpuzkinak Argentinako banderaren eta ikurrinaren babespean daude"la.

Gehiago irakurri...


Badator Euskararen Eguna! Diasporan hasi dira hainbat ekitaldirekin astelehenerako giroa berotzen

2012/11/30

Txantxangorriak musika taldeak konztertua eman zuen Boisen iaz Euskararen Eguneko jaian (argazkia IKortazar) Datorren astelehenean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute munduan zehar euskaldunek. Diasporan eta Euskal Herrian hasiak dira jada ekitaldiak, egun handirako giroa berotzen hasteko asmoz. Hala, Gasteizen Mintzodromo bat egin zen Artium museoan azaroaren 28an, ia 500 lagunekin, eta Madrilen Euskal Etxeko Euskaltegia Euskararen Eguna dela eta bertso-afaria egin zuen Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita bertsolariekin. Eta datozen eguneratako zer? Hemen dira Euskal Herrian eta Diasporan egingo diren hitzordu batzuk.

Gehiago irakurri...


2012ko azken ekintzak egitearekin batera, 2013koen berri aipatzen hasi da Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxea

2012/11/30

Carlos de Urquiza eta Lalo M. Larrazabal musikariek opari bana jaso zuten Angel Baraybar lehendakariaren eta Dora Valcechi Zarratea kultur idazkariaren eskutik (argazkiakEE) Erakundearen hogeigarren urtemugan ekintza bereziak gauzatu dituzte Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxea-ko kideak 2012 honetan. Eta proposamenen arrakastak bultzatuta, proiektu berri askorekin ekingo diote 2013ari. Azaroaren 18ko bazkarian omenaldi bat egin zien euskal erakundeak La Pampa probintziako Lalo Molina Larrazabal eta Carlos de Urquiza musikariei; eta euren kantekin hasi ziren urte zaharrari adio esaten. Abenduaren 14an Nestor Mazzolo Cazanoveren liburu bat aurkeztuko da euskal etxean. Datozen hilabeteei begira, berritze lanak egingo dituzte instituzioaren egoitza hobetze aldera. Hauek eta Zelaiko Euskal Etxearen beste berri batzuk segidako artikulu honetan.

Gehiago irakurri...


"Apalabrados", mugikorrentzako joko ezaguna, euskaraz ere arrakastatsu

2012/11/29

"Apalabrados" jokoaren partida bat euskaraz (argazkia Sustatu) Iragan abuztuan aurkeztu zen "Apalabrados" jokoaren euskarazko bertsioa eta harrezkero asko dira jolasarekin engantxatuta gelditu diren euskaldunak. Mugikorretan eta Facebook bidez jokatzen da "Apalabrados" eta euskaraz gain gaztelaniaz, ingelesez, eta katalanez ere badago, beste zenbait hizkuntzen artean. Jokoaren sortzaileak, Maximo Cavazzani argentinarrak, euskaraz dagoeneko 25.000 partida jolastu direla dio eta euskal erabiltzaileen komunitateak gora egiten jarraitzen duela.

Gehiago irakurri...


Ekin Argitaletxearen eta Eusketxeren egoitzak Buenos Airesen Lizarraenea izena hartuko du bihartik aurrera

2012/11/29

Buenos Aireseko Lizarraenea (argazkia EuskalKultura.com) Bihar, azaroaren 30ean eta San Andres Lizarrako patroiaren egunean, Lizarraenea izenarekin bataiatuko dute Ekin Argitaletxeko eta Eusko Kultur Etxea-Eusketxeko kideek Buenos Airesko Mexico kalean dagoen euren egoitza. Izenaren hautaketa esanguratsua da oso euskal etxeko lagun eta agintarientzat, izan ere, argitaletxearen sortzaile eta euskal kulturaren bultzatzaile handia izan zen Andres de Irujo Ollo Nafarroako herri horretan jaiobait 1907ko azaroaren 29an. Bihartik aurrera izango du lekuak izen berria. Hala ere izendatzeko ekitaldia abenduaren 1ean, larunbat honetan izango da, gaueko 9etan, Lizarraenea Etxean, hiriburuko Mexiko kaleko 1880.ean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia