euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafar eta Euskal Etxeek kalean, elizan, hondartzan edota egoitzan ospatu dituzte 2013 San Fermin jaiak

2013/07/17

Mar del Platako Nafar Etxeko txupinazoa, itsasoari begira (argazkiaNE) Sanferminak direla eta Argentinan eta Txilen antolatu diren ekitaldien berri ari zaigu iristen, oraindik ere, erredakziora. Izan ere, instituzio batzuetan joan den asteburuan bukatu da festaren egitaraua agur-afariarekin eta ‘Gaixoa ni’ abesten. Iruñeko kaleetatik, ordea, Amerikara ere bidaiatu zen Sanferminetako giroa Andeen bi aldeetara eta, zer esanik ez, bereziki ospatu da nafar etxeetan. Azken bi asteetan zehar egin diren ekitaldietako irudi batzuk bildu ditugu hona.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxeak, Martin Adrian lehendakari

2013/07/16

Martin Adrian (ezkerra) eta Cesar Arrondo (eskuina) artxiboko irudi batean (argazkia Maria Ester Arrondo) Elkartearen Ohiko Biltzar Orokorra egin zuen uztailaren 9an Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxe Euskal Argentinarrak eta, besteak beste, estatutuen araberako kargu-berritzeari ekin zion. Hona euskal etxearen gobernu-batzorde berriaren osaketa: Martin Adrian, lehendakari; Abel Larraza, lehendakariorde; Ana Miquelarena, idazkari; María Ester Arrondo, prosecretaria; Federico Vara, diruzain; eta Ileana Peralta, diruzainorde, beste zenbaiten artean.

Gehiago irakurri...


Mariasun Landa euskal idazlea hizlari haur eta gazte literaturari buruzko ikastaro batean Santiago de Compostelan

2013/07/16

Mariasun Landa mahai inguruan (argazki Etxepare Institutua) Santiago de Compostelak bi mintegi hartu zituen uztailaren 8an eta 9an: batetik, “Immigrazioa/Emigrazioa eta identitatea haur eta gazte literaturan. XXI Mendea” eta, horren barruan, “Literaturas Infantiles y Juveniles en el Marco Ibérico e Iberoamericano” urteroko topaketa. Mariasun Landak, Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionalak, mahai inguru batean parte hartu zuen Maite Carranza eta Rita Borda idazleekin.

Gehiago irakurri...


Habanako euskaldunek aurreneko San Fermin Eguna ospatu zuten, tradizio berria sortzeko asmoz

2013/07/16

Kubako euskaldunak San Fermin eguneko ospkizunean zapi gorriak erakusten (argazkia Goitia) Aurtengoa lehenengo aldia izan du Kubako Sanfermin Egunak, eta bertan izan zen giroa ikusita, antolatzaileak zalantzarik ez dute datozen urteetan jarraipena izango duen jaia sortu dutela. Izan ere, horixe da Kubako Euskal Etxeak ekitaldia antolatu zuenean gogoan zuen helburua: irla honetan euskal jai eta ospakizunak egiteko ohitura berpiztea. Halatan, festa ederra izan zen Habanan bizi izan zena: Sanfermin tropikala. Giro bikaina izan zuen festak eta, bertan izan zirenen esanetan, faltan bota zuten gauza bakarra zezenak izan omen ziren.

Gehiago irakurri...


Egoitza eraikitze lanekin jarraitzeko, udalaren diru-laguntza jaso zuen Itxaropen EEak 15. urteurren jaian

2013/07/16

'Zorionak Zuri' abestu ondoren, urtebetetze tarta dastatu zuten festara bildutako lagunek (argazkiaEE) Berrehun bat lagun bildu ziren Los Robles Jatetxean Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen 15. urtebetetzea ospatzeko. Topa egiteko momentuan, ordea, Sanferminak eta Independentziaren Eguna ere ekarri ziren gogora eta zapi gorri eta ikurrinen artean Argentinako banderak ikusi ahal izan ziren aretoan. Ikuskizuna inguruko euskal etxeetako ordezkarien eskutik iritsi zen: dantzak, Cañuelasko dantzariekin, eta musika, Arrecifeseko Maral Taldearekin. Jaiaren baitan herriko alkate Carlos Gorositok 50.000 pesoko txekea eskuratu zien euskal etxeko agintariei egoitzaren lanekin jarraitzeko ekarpen.

Gehiago irakurri...


Gazte Alai taldeko dantzari argentinarrek Bankan hasi zuten Euskal Herrian egiten ari diren emanaldi bira

2013/07/15

Necocheako Gazte Alai dantza taldeko kideak eta Euskal Herrian harrera egin dieten lagunetako batzuk (argazkia HatorHona) Euskal emigranteek aspaldi Argentinara eraman zituzten dantzak hil honetan Euskal Herrira bueltatu dira, Necocheako Gazte Alai taldeari esker. Belaunaldiz belaunaldi, sorterritik urrun gordetako eta landutako dantzak arbasoen etxean erakutsiko dituzte gazte hauek, Hator Hona kultur truke egitasmoaren baitan. Gazte Alairen bira larunbatean hasi zen Bankan eta, besteak beste, Irurtzunen, Donostian, Tolosan, Pasaian, Bergaran eta Lemoan ere arituko dira.

Gehiago irakurri...


Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutua: "Euskararen etorkizunerako funtsezkoa da nazioarteko unibertsitateen sarean egotea"

2013/07/15

"Excellence in Basque Studies" ikastaroaren hirugarren edizioko saio bat (argazkia Etxepare) Aurten ere harrera oso ona izan du Etxepare Institutuak sustatzen duen "Excellence in Basque Studies" ikastaroak. Mintegiaren helburua Etxeparek atzerriko unibertsitateetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetarako irakasleak trebatzea da eta 150 partehartzailetik gora izan ditu azken edizioak. Etxepare Institutuko Euskararen Sustapenerako zuzendari Mari Jose Olaziregiren esanetan, euskararen etorkizunerako funtsezkoa da nazioarteko unibertsitateen ikasketa eta ikerketa sarearen baitan izatea, eta irakurletza programak helburu horrekin dihardu lanean. Alabaina, egoera ekonomikoa dela eta, datorren ikasturtean hiru irakurletza itxi egingo dira (Stanford, Bahia Blanca eta Mexikoko Iberoamericana unibertsitatekoa) eta bakarra irekiko da, Irlandako Cork Unibertsitatean.

Gehiago irakurri...


Nafarroako ohiturari jarraituz Argentinako hamaika euskal etxetan ospatu da aurten ere San Fermin Jaia

2013/07/15

La Platako Euzko Etxea-ko balkoitik ere bota zen txupinazoa. 2013ko Sanferminetan Claudio Gil Najerak eta Mirentxu Torres etxeko alkateak izan zuten ohorea (argazkiaEE) Iskanbilatsu bezain tradizionalak, bukatu berriak ditugu 2013ko Sanferminak. Argentinako euskal etxeak ez dira giro honetatik kanpo geratu eta hainbat ospakizun egin dituzte bertako era berezira: entzierrorik gabe baina zahatoa eskuz esku pasatuz eta zapi gorriak astinduz. Euskal erakunde ugarik uztailaren 7an bertan gauzatu zituzten ekitaldiak; beste batzuek, eta bi festak batze aldera, uztailaren 9an –Argentinako Independentziaren Egunean- ospatu zituzten.

Gehiago irakurri...


Zazpirak Bat Euskal Etxearen eskutik Euskara Rosarioko Unibertsitateko Hizkuntza Institutura sartuko da

2013/07/12

Iaz ehun urte bete zituen Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen egoitza (argazkia EuskalKultura.com) Zazpirak Bat Euskal Etxeak eta Unibertsitateak sinatutako hitzarmen bati esker Euskara eta Euskal Kultura orokorrari buruzko katedra bat sortuko da Rosarioko Humanitate eta Arteen Fakultatean. Proposamena komunitate osoari dago zuzenduta eta bi urteko ikastaroa bukatzean Fakultateak emaniko ziurtagiriak jasoko dituzte partaideek. Katedraren inaugurazioa uztailaren 20an izango da, Unibertsitateko, euskal etxeko eta FEVAko hainbat agintari partaide. Larunbat horretanxe hasiko den Euskara Munduan proiektuaren Neguko Barnetegiko ikasleei ere luzatu die gonbitea erakunde anfitrioiak.

Gehiago irakurri...


Juan Jose Ibarretxe: "Euskadiren arazoa ez da independentzia, Espainiarekiko dependentzia baino"

2013/07/12

Ezkerretik eskuinera, Josu Legarreta, Jose Vicente Katarain, Juan Jose Ibarretxe, Jon Azua eta Juan Jose Alvarez atzo, liburu aurkeztu aurretik (argazkia Fernando Domingo Aldama-El País) Atzo osteguna aurkeztu zen Bilbon Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia partaide argitara eman den "Euskadi, estatu berri bat? Katalunia, estatu berri bat?" liburua, Bogotako Euskal Etxeko lehendakari den Jose Vicente Katarain buru duen Oveja Negra argitaletxe kolonbiarrak plazaratua. Liburuan eta ekitaldian partaide, Ibarretxez gain, Jon Azue lehendakariorde ohia, Josu Legarreta Euskal Gizataldeentzako zuzendari ohia eta EHUko Nazioarteko Eskubide katedradun Juan Jose Alvarez. Erredakzioan euskaratu dugu El Paisen Ilargi Izar de la Fuentek idatzi berria.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia