2013/07/25

Hiriburu paraguaitarreko Sheraton hotelak Euskal Sukaldaritza Jaialdi bat baitaratuko du gaurtik aurrera eta abuztuaren 3a bitartean, bigarrez urtez segidan berau antolatzeko gonbidatu dutrelarik Iker Gonzalez Ayerbe chef donostiarra, iaz Asuncionen euskal sukalde moldeen aurkezpen orokorra eginez aurkeztu zuen jaiak lortu zuen arrakasta kari. Euskal sukaldaritza tradizionala lantzen duen Iker Gonzalez chefa Donostiako Maria Cristina hoteleko sukaldeburua da eta EuskalKultura.com-i azaldu dionez, pintxo barra itzelarekin batera honako platerak prestatuko ditu, besteak beste: Marmitako, Porrusalda, Zurrukutuna, Bakailaoa Pil-pil erara, Legatza saltsan, Arrainzopa, Txipiroiak Pelaio erara, Pantxineta, Intxaursaltsa... Asunciongo Euskal Etxeak gaurko eguna ezarri du euren kide eta lagunen bilgarri.
Gehiago irakurri...
2013/07/24

Macachingo (Argentina) Euzko Alkartasuna hoteleko egonaldiaren zozketako sariduna Montevideoko Andrea Bella suertatu da. Andreak parte hartzeko bidali digun emailean Balmaseda hautatu du Euskal Herriko bere herri gustukoen.
Zorionak berari! Bi pertsonarentzako luxuzko bi gau irabazi ditu, gosariak eta afari bat barne, aurten nahi duenean erabiltzeko. Egon hadi, berehala deituko baitugu hurrengo zozketa!
Gehiago irakurri...
2013/07/24

Bizi-bizi eta osasuntsu dabil Boisen, bertako Boise State University (BSU) unibertsitateko 'Basque Studies Minor' delakoa. Izan ere, unibertsitatetik heldu zaizkigun datuek diotenez, 611 ikasle izan dira 2012-2013 ikasturtean 'Basque Studies Minor'ek eskaintzen dituen euskal ikastaroetara hurbildu direnak; eta azpimarratzekoa, BSUko euskal adar honek unibertsitateko hamalau departamenturekin lankide eskaini dituela ikastarook, bertako zuzendari Nere Lete irakasleak EuskalKultura.com-i adierazi dionez.
Gehiago irakurri...
2013/07/24

Necocheako Euskal Etxeko Gazte Alai dantza taldea Euskal Herrian da hil honetan, Hator Hona kultur trukearen aurtengo edizioaren baitan. Euskal etxeak sustatzen du egitasmoa eta horri esker azken urteotan 60 bat euskal gazte izan dira Necochean euskal kultura irakasten. Orain, hango gazteen txanda heldu da eta hona etorri dira bisitari. "Hogei neska-mutil etorri gara, bi urtez bidaia honetarako aurreztu eta gero", azaldu dio EuskalKultura.com-i taldeko Marcial Agostini Zubillagak.
Gehiago irakurri...
2013/07/23

Aurten ere Bordeleko Euskal Etxeak Place des Basques-en egin zuen Musikaren Festa jaia eta giro bikaina izan zen bertan, aurrekoetan bezala. Elkarteko koruek euskal musika jarri zuten eta Iparraldeko Mizpirarrak taldeak eta Alain Selvaren bandak goizaldera arte luzatu zuen dantzaldia. Azken orduan musika entzun eta euskal etxera inguratu ziren musikari batzuk ere bildu ziren festara: Bretainiako hiru neska musikari eta Afrikako djembe perkusioa jotzen zuen lagun bat. "Zinez entzutekoak ziren euskal kantuak djembea lagun!", esan dio EuskalKultura.com-i Euskal Etxeko presidente David Mugicak.
Gehiago irakurri...
2013/07/23

Union Vasca-k gonbidaturik, Euskal Herriko ekoizpen zinematografikoari buruzko bideo eta hitzaldi bat aurkeztuko ditu Carlos Gabilondo zinemazaleak Bahia Blancako Langile Kooperatibako Kultura Aretoan. Hitzordua ostegunean izango da, arratsaldeko 6etan, Zelarrayan kaleko 560. zenbakian. Gonbite honekin batera, euskal etxeak jakinarazi du arrakastaz burutu dela bere egoitzan FEVAren buruzagientzako formakuntza tailerra.
Gehiago irakurri...
2013/07/22

Munduan euskara irakasleak formatzea xede duen HABEren 'Euskara Munduan' egitasmoaren baitan, ekimen horretako koordinatzaile den Kinku Zinkunegik bidaia egin ohi du Hego Ameriketara, programa barneko barnetegietan parte hartzeko. Aurten ere honela egin duelarik, Argentinako Rosarioko barnetegian parte hartzeko, egun batzuk lehenago Brasilen egon da, eta hitzaldia eman du bertan euskarari buruz Sao Pauloko Cervantes Institutuan, hiri honetako Euskal-Brasildar Etxetik adierazten zaigunez.
Gehiago irakurri...
2013/07/22

Euskadiko hamar pertsonatik seik baino gehiagok euskarazko ezaupideak ditu, hala adierazten du EUSTATek “2011ko biztanleria eta etxebizitza zentsua” txostenean. Ikerketa honek 2006tik 2011ra 14.400 lagun gehiagok euskaraz hitz egiten dutela islatzen du, eta “ia-euskaldunen” kopurua 82.600 pertsonatan igo dela. Pertsona euskaldunen lurraldearen araberako azterketa eginez gero, 2011n Gipuzkoa mantendu da euskaldunen kopuruaren ehuneko handiena duen lurralde gisa, eta hari jarraiki, Bizkaia eta Araba.
Gehiago irakurri...
2013/07/22

Garrantzi handiko ekintza bi burutu dira larunbatean Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean. Alde babetik, HABEk sustatzen duen Euskara Munduan proiektuko 2013ko Neguko Barnetegia hasi zen goizean, Brasil, Txile, Uruguai eta Argentina bertako ikasleak partaide. Bestalde, Zazpirak Bat-ek Rosarioko Unibertsitatean emango duen Euskara eta Euskal Kulturari buruzko ikastaroaren inaugurazio zeremonia gauzatu zen arratsaldean. FEVAko goi mailako partaidetza bildu zuten bi ekitaldiek.
Gehiago irakurri...
2013/07/22

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen iragan ekainean Red Bay badia kanadatarra, bertan dauden euskal baleazaleen arrasto historikoen garrantzia dela eta. Berria pozez hartu zuen Selma Huxley historialariak, 1977an gunea aurkitu zuen adituak. Kanadatar kostako inguru hauetan aurkitu diren euskal baleontzi hondoratuak eta bale arrantzaren aztarna arkeologikoak Red Bay National Historic Site gunean dira ikusgai gaur egun, eta izendapenak bultzada emango dio 200 laguneko herri honi, arrantzak beherakada latza izan zuen unean. Huxleyren ustez bai Kanadarentzat eta baita Euskal Herriarentzat ere onuragarria izango da.
Gehiago irakurri...