2013/10/01

Bartzelonako Euskal Etxeak aditzera eman du dagoeneko aurtengo Euskal Herria Sona! musika jaialdiaren kartela zein izango den, eta aurreko edizioetan bezala, euskal talde puntakoak bildu ditu bertan. Urriaren 25etik abenduaren 5a bitartean luzatuko da jaialdia eta musika estilo desberdinek lekua izango dute bertan: rock, ska, pop, country, blues, elektronika, reggae... Berri Txarrak, Gose, Gatibu, Bide Ertzean, Kokein, Korrontzi eta Sutagar izango dira, besteak beste, Bartzelonan.
Gehiago irakurri...
2013/10/01

Astebete egon da ikusgai Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea-n Gernikaren bonbardaketaren 75. Urtemugarekin batera iazko apiriletin euskal etxerik etxe ikusgai dabilen erakusketa ibiltaria. Zazpi egunetan zehar instituzioko kideak ez ezik, herriko jende ugari ere bertaratu da euskal etxera erakusketaren inguruan burututako ekitaldietan parte hartzera. Lagunak biltzeaz gain, Bizkaiko herrixkan gertatutako sarraskiaz hausnarketarako guneak ere sortu ditu proposamen kulturalak. Eusko Aterpeak jakinarazi du, bestalde, iragan asteburuan arrakastaz muntatu zutela ohiko euskal stand-a hiriko Expodel ekitaldian.
Gehiago irakurri...
2013/09/30

'Euskaldunen txapelduna' (the champion of the Basques) ere deitu izan zioten Idahoko Carey herriskako arrantxu batean euskaldunen seme euskaldun sortu eta bizi izan zen Pete Cenarrusari. Euskaldun jaio, euskaldun bizi, bere euskaldun sentimentua 95 urte luzetan gidari izan eta euskaldun hil da Idahoko Boise hiriburuan, hiru urtez minbiziaren kontra aritu izan ondoren, Freda emaztea beti lagun. 1950ean hasi zuen karrera politikoa, estatuko Ordezkarien Ganberan lehenik kide eta ondoren buru eta, azkenik, 36 urtez Idahoko estatu-idazkari izan zelarik, 2003an 85 urte zituela hauteskundeetara ez aurkeztu eta lekua egungo estatu-idazkari Ben Ysursari utzi zion arte. Francoren eta ondoren Aznarren pean, berak mugitu zituen Idahoko instituzioak euskaldunen aldeko aho batezko proposamenekin. Euskaldun bat joan da eta lagun bat.
Gehiago irakurri...
2013/09/30

Asteburu honetan inauguratu da Renoko Nevada Museum of Art delakoan Carmelo Ortiz de Elgea margolari arabarraren erakusketa, eta urtarrila arte izango da bertan ikusgai. Ortiz de Elgea euskal margolari ezagugunenetarikoa da eta 1966an Orain izeneko talde berriztatzailearen sustatzaile izan zen. 2011n Nevada eta Kalifornian barrena bidaia egin zuen, Bill Douglass antropologo eta euskaltzale amerikarrak gonbidatuta. AEBetako paisaiek liluratu egin zuten eta bidaia horretan ikusitakoa Nevadan aurkeztu den erakusketako margolanetan bildu zuen.
Gehiago irakurri...
2013/09/30

Etorkinen omenez irailean zehar haien ohorez egiten ari diren ekitaldien baitan, Gizataldeen Jaia ospatu da joan den asteburuan Buenos Aireseko Immigranteen Hotelean, Argentinako Barne Ministerioak antolaturik. Beti bezala, Euskal Herriko kolektibitatea ondo baino hobeto egon da ordezkatuta berrogeitik gora herri bildu zituen festa honetan. Izan ere, hiriburuko hiru euskal elkarte izan ziren partaide: Ekin Dantzari Taldea, Euskaltzaleak euskaltegia eta Iparraldeko Euskal Etxea. Kulturen arteko integrazioa bultzatzeko egiten den ekimenean, une berezienetako bat euskaldun eta eskoziarren elkarretaratzea izan da, musika lagun.
Gehiago irakurri...
2013/09/27

Euskal etxe gaztea da "Casa Basca do Rio Grande do Sul" elkartea, baina azken bi urteotan oso aktiboa izan da, eta sare sozialen bitartez estatu brasildar honetako euskal gaiei buruzko berriak eta ikerketak zabaltzen dihardu. Horien berri eguneratua izan nahi duenak euskal etxearen Facebook orrira edo taldera jo dezake, eta, aldiz, genealogia alorrean inguruotako euskaldunen berri izan nahi duenak, elkartearen blogean topatuko ditu hainbat ikerketa; gaztelaniaz eta portugaleraz.
Gehiago irakurri...
2013/09/27

2013ko Folklorearen Mundu-Eguneko ospakizunek euskaldunak ere bildu zituzten euren baitan Txileko Santiagon. Bertan egoitza duten 'Hilario Olazaran Txileko Dantzari eta Txistu Taldea'k, 'Colectividad Vasca de Chile' euskal etxeak eta 'Gure Etorkia' kultur taldea izan ziren, ikurriña lagun, euskal ordezkaritza ekarri ziotenak Santiagoko Udalak eta Txileko 'Antumapu' Ballet Folkloriko Nazionalak antolatutako ekitaldiari.
Gehiago irakurri...
2013/09/27

Mugimendu handiko egunak bizitzen ari da Buenos Aires probintzia argentinarreko euskal etxe hau eta erritmo onean jarraituko du urte amaierara arte. Azken asteburuan, euskal kulturaren partaidetza bermatu du hiriko 23. Kolektibitateen Jaian; datorrenean, berriz, FEVAko Umeen Topaketa izango da hitzordua. Villa Mariara ere joango dira Gure Etxeak-eko kideak Euskal Asteaz gozatzera; eta azaroan ere ‘Antzinako erromeria’ bat antolatuko dute “garai bateko bertako euskal jaien izpiritua berreskuratzeko”. Data azaroaren 23an izango da, iluntzeko 7:30etan, eta danborren burrunbarekin hasiko da.
Gehiago irakurri...
2013/09/26

Labetik atera berria da "Joanes or the Basque Whaler" komikiaren hirugarren atala eta berarekin itxiko da New Yorken euskal gai bati buruz egin den aurreneko eleberri grafikoaren trilogia. Guillermo Zubiaga marrazkilaria da pertsonaia honen sortzailea eta berak marraztutako orrietan barrena Ternuako XVI. mendeko bale arrantzan munduan murgilduko da irakurlea. Eta ingelesez gainera! New Yorken aurkeztuko da ofizialki aurki "Priest of Pirates" izenburua duen hirugarren ale hau eta, agian, aurki trilogia osoa euskaraz irakurri ahalko da.
Gehiago irakurri...
2013/09/26

Boiseko Estatu Unibertsitateko (BSU) Euskal Ikasketek euren izaera eta ekimenen berri emateko ate ireki eguna antolatu dute datorren astelehenerako, irailaren 30ean, partaide diren Munduko Hizkuntzen eta Historiako departamentuak lagun. Ekitaldiak Euskal Herritik biran etorritako Kalakan hirukotearen partaidetza izango du, 'Boise River Mural' delakoa estreinatuko dute, eta baita bulego berriak ere unibertsitateko alde zentralean.
Gehiago irakurri...