2013/11/20

Bertako euskal gizataldearentzat garrantzi handia duten hiru ekintza burutuko dira egun hauetan Buenos Aires probintziako Azul hirian. Hasteko, Gure Txokoa-ko lagunekEuskadiko Ordezkaria den Sara Pagolaren bisita jasoko dute gaur, azaroaren 20an. Larunbatean, ordea, Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko dute Immigranteen Plazan, komunitate osoari begirako zeremonia adierazgarri batean. Aste honetako programarekin bukatzeko, Gure Txokoa-k Kolektibitateen Festan ere hartuko du parte, euskal kultura, ohiturak eta gastronomia bultzatzen jarraitzeko.
Gehiago irakurri...
2013/11/19

Iragan larunbatean Ipar Ameriketako umeen euskara irakasleen 3. mintegia egin zen Boisen eta bertako Euskal Museora bildu ziren zenbait euskal etxetatik etorritako lagunak. Mintegiaren ardatza Itxaso Cayerok sortu berri duen gida izan zen: "Umeen Euskara Liburua" delakoa. Lan honetan Cayerok txikei euskara irakasteko kantuak eta jolasak bildu ditu. Mintegian irakasleek ikasleen errola hartu zuten egun batez, umeentzako jolasetan parte hartuz. Liburua AEBetako umeen euskara ikastaroetan erabiliko da.
Gehiago irakurri...
2013/11/19

Donostiako Ibaeta Abesbatzak bi kontzertu eskaini zituen urri hondarrean Parisen, biak ala biak, oso jendetsuak. Bereziki aipagarria Saint Louis de l'Île elizan eman zutena, ia 500 lagun bildu baitziren bertara. Biharamunean koruak Perpetuel Secours elizan abestu zuen, Felix Ibarrondo apaiz musikagile oñatiarrak gidatu zuen elizkizuna lagunduz. Pariseko bidaia Eskual Etxean egin zen anaitasun bazkari batekin amaitu zen, bertako Anaiki eta Gernika koruak partaide.
Gehiago irakurri...
2013/11/19

Proiektuaren helburu nagusia euskal musika erraz lortu ahal izatea da. Webgunean abesti mordo polita dago honez gero eskuragai. Eta, musikarekin batera, dantza taldeen argazki eta bideoak eta euskarazko abestien transkripzioak ere aurki daitezke. Cordobatarrak taldeak kudeatzen duen orriko informazioa erabiltzeko ez dago harpidetu edo ordaindu beharrik. Horrez gain, dagoen materiala erabiltzaileek kanta berriak eskatu ahala zabaltzen joango dela adierazi digute antolatzaileek.
Gehiago irakurri...
2013/11/18

Bruselako "Fenêtre Ouverte" (Lehio irekia) jaialdiak Euskal Herria eta euskal kultura izango ditu aurten ardatz, larunbatean hasi eta datorren abenduaren 4a bitartean. Etxepare Euskal Institutuak eta Bruselako Fédération des Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles elkarteak antolatu dute jaialdia. Egitaraua zabala da eta, besteak beste, zinea, hitzaldiak, lantegiak, dantza ikuskizunak eta bertsoak emanaldiak izango dira ikusgai eta gozagarri bertan. Horrez gain, Mikel Laboari buruzko erakusketa bat egingo da eta Juan Mari Beltran musikariak eskoletan kontzertu eta lantegiak emango ditu.
Gehiago irakurri...
2013/11/18

FEVAk eta Gure Etxea Euskal Etxeak antolaturik, Sukaldaritza Tailerra egingo da Tandilen datorren larunbatean, azaroaren 23an, alor honetan eskarmentu handia duten San Nicolaseko Euzkal Etxea-ko sukaldarien eskutik. Proposamena Tandilgo Gure Etxearen 64. urteurrenaren programaren barruan gauzatuko da, Sara Pagola Euskadiko ordezkariaren bisita eta larunbat gaueko erromeriarekin batera.
Gehiago irakurri...
2013/11/15

Manuel Irujo abokatu eta politikari nafarraren oroimena bizi bizi izango da datozen hilabeteetan Liverpoolgo Unibertsitatean, Erresuma Batuan, haren familiak eta Etxepare Euskal Institutuak sustatu dituzten zenbait ekintza direla medio. Lehenik eta behin, Irujoren ondorengoek euskal politikariaren liburutegia dohaintzan eman diote unibertsitateari, euskal gaietan ikertu nahi dutenek erabil dezaten. Bestetik, Etxepare Euskal Institutuak, unibertsitatearekin elkarlanean, hilaren 27an Irujori buruzko mintegi bat antolatu du. Azkenik, 2014-2015 ikasturtetik aurrerada abian jarriko da Manuel Irujo Fellowship Katedra.
Gehiago irakurri...
2013/11/15

Euskal Astearen 39. edizioa bere bukaerara iritsi zen joan den igandean Cordoba probintziako Villa Maria hirian. Agur bazkaria amaitzean, etxerako bidea hartu zuten partaideek, kasu batzuetan ehunka kilometroko tartea egiteko. Hala ere, euskal egutegia ez da inoiz eten eta instituzio batentzat lan handiko epearen amaiera dena, beste batentzat hasiera daiteke. Bost urte pasa eta gero, Euskal Argentinar Astea Buenos Aires probintziako hiriburura bueltatuko da 2014aren udaberrian.
Gehiago irakurri...
2013/11/14

Joseba Andonik istripu larria izan zuen hamaika hilabetekin: piszina batean itotzear izan zen eta oxigeno ezak kalteak eragin zizkion burmuinean. Harrezkero konbultsioak izan ditu, eta garapenean atzerapena du. 2007an Miamira bizitzera joan zen familia, hango hospital batean tratamendu berri bat jarraitzeko. Han, Eneritz ama harremanetan jarri zenMiamiko Euskal Etxearekin, euskara eta musika klaseak emateko bere burua eskainiz. Orain, laguntza hura bueltatzeko ordua heldu da: Josebak zortzi urte bete dituenez, hospitaleko diru-laguntzetatik kanpo gelditu da eta euskal etxeak diru bilketa kanpaina jarri du abian tratamendu berri eta arrakastatsu baten gastuak ordaintzen laguntzeko.
Gehiago irakurri...
2013/11/14

Dantzariak protagonista dira Euskal Astean eta euren ardura da urtero larunbat gaueko gala emanaldia. 2013 honetan, beste behin, ondo baino hobeto bete dute euren eginkizuna. Azpimarratzekoa da hogeita bost dantza talde bildu zituen agertoki honek hiri eta herrialde mailan daukan garrantzia: anfiteatroan bertan burutzen da urtez urte Villa Mariako Peñen Jaialdia, nazioarteko artistak partaide. Larunbateko galan, kalejira erraldoi batek eta Gozategi Taldearen kontzertuak ekarri zieten amaiera bertako ekitaldiei.
Gehiago irakurri...