euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara eta hizkuntza politikak ardatz Complutense Unibertsitateko Eleaniztasunari buruzko saioetan

2013/12/02

Complutense Unibertsitateko eleaniztasunari buruzko jardunaldietan, Kike Amonarrizek "Tribuaren Berbak" saiorako Madrilen grabatutako erreportajea izan zen ikusgai (argazkia Etxepare) Iragan azaroaren 25 eta 26an Madrilgo Complutense Unibertsitatea hizkuntzalari eta filologoen topagune bihurtu zen, Euskal Filologia sailak antolatutako Iberiar Penintsulako Eleaniztasunari buruzko Jardunaldiei esker. Lehen egunean portugalera izan zen ardatz, eta bigarrenean euskarak leku nabarmena izan zuen, Arantzazu Fernández Iglesiasek eta Karlos Cid Abasolok eskaini zituzten hitzaldiekin. Topaketaren aurkezlea Kike Amonarriz hizkuntzalari eta umorista izan zen. Amonarrizek "Tribuaren berbak" saioa aurkezten du ETB1-en eta Madrilgo egonaldia erreportaje berezia grabatu eta jardunaldietan erakusteko baliatu zuen.

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxeak urtarrilaren 20tik 25era deitu ditu bere Danborrada eta Aste Nagusia

2013/12/02

Necocheako danborradako kideak, 2011ko San Sebastian Jaian (argazkia EE) Ezer gutxi falta da urte berrian sartzeko eta Hego Amerikako euskal etxe gehienak oporraldiaren aurreko azken ekintzak burutzen ari dira. Ez da hau izango Necocheako euskal etxearen kasua, ohiturari jarraiki ez baitu atsedenaldirik hartuko urtarrilean, San Sebastian Aste Nagusia ospatuko baitu ekitaldi andanarekin, aurten urtarrilaren 20tik 25era gehienbat. Euzko Etxeak Necocheara etortzeko gonbitea luzatzen die Argentina eta Diaspora osoko euskaldunei, oporrak bertan pasatu eta Donostiako danborradaz eta jai giroaz goza dezaten.

Gehiago irakurri...


Bat egin #mundiala kanpainarekin eta lagundu munduko euskaldunen mapa bat sortzen Euskararen Egunerako!

2013/11/29

#mundiala egitasmoaren webgunean ikus daiteke nondik bidali diztuzten txioak mundu osoko euskaltzaleek Abian da #mundiala egitasmoa eta traola hori munduan alderik alde dabil Twitter euskaraz erabiltzen duten milaka euskaltzaleri esker. Azaroaren 22an aurkeztu zenetik 15.000 bat lagunek bat egin dute kanpainarekin eta www.mundiala.net webguneko mapan ikus daiteke nondik bidali diren eta non jaso dituzten haien mezuak: Euskal Herria, Argentina, Uruguai, AEB... Zurea ere behar dugu, Diaspora euskalduna --eta #mundiala-- dela erakusteko!

Gehiago irakurri...


“Vascos en Buenos Aires” liburua argitaratu du Hiriko Udalak eta abenduaren 4ean aurkeztuko du

2013/11/29

“Vascos en Buenos Aires” (Euskaldunak Buenos Airesen) liburuaren azala Argentinako hiriburuan bizi diren kolektibitateen nortasuna azaleratzea du helburu Buenos Aireseko Gobernuak sustatzen duen liburu bildumak eta euskaldunak dira, 2008an sortu zenetik, aurkezgai hartu duen bosgarren kokektibitatea, japoniarrak, italiarrak eta judu eta armeniar genozidioei eskainitako bi ale berezien ondotik. Aurkezpena abenduaren 4an egingo da Hiriko Kultur Etxean. Zeremonian –liburuaren isla bezala – hiriburuko euskal erakunde guztiek hartuko dute parte, tartean Euskadiko Ordezkaritzako eta FEVAko ordezkariek. Euskal Herrian, urtarrilean jendaurretuko da.

Gehiago irakurri...


Itxaso Cayero eta Aitor Iñarrak jasoko dute Izaskun Kortazarren lekukoa NABO Euskara teknikari gisa

2013/11/28

Astero NABOren astekaria da. Gaur goizean eman du argitara euskara koordinatzaileen izenen berri Teknikari berria hautatzeko elkarrizketa eta prozedurak bukaturik, NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen batasunak erabakia hartu du eta Itxaso Cayero (Boisetik) eta Aitor Iñarra (San Frantziskotik) izango dira NABOko Euskara alorreko teknikari berriak, Martin Goicoecheak segitzen duela alor horretako arduradun (Euskara chairperson). Hala eman du gaur aditzera NABOk Astero bere astekariaren bidez. Biak eskarmentudunak dira euskararen alorrean eta lekukoa hartuko diote Izaskun Kortazarri urtarrilaren lehenean.

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguneko ospakizunak abian Diasporan zehar, abenduaren 3rako giroa berotzen

2013/11/28

Sydneyko Gure Txokoko Euskararen Eguneko ekitaldien afitxa Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da abenduaren 3an eta, urtero legez, Diasporan zehar euskaldunek ekitaldi eta jarduera ugari antolatu dituzte. Zenbait gaur bertan hasiko dira euskal hizkuntzaren festa ospatzen, horien artean Madrilgo euskal etxea, esaterako. Abenduaren 3an Etxepare Euskal Institutuak Bruselan egingo du ekitaldi nagusia, "Fenêtre Ouverte" jaialdiaren baitan, eta munduko hainbat unibertsitatetako Euskara irakurletzetan ere egingo dira jarduera bereziak. Euskal etxeen bitartez munduko beste hainbat hirietara ere helduko da euskararen aldeko deia: Sydney, Valentzia, Boise, Cordoba, Necochea, Berlin...

Gehiago irakurri...


Datorren asteburuan hasiko dituzte Argentinako euskal etxeek 2013ko Euskararen Eguneko ospakizunak

2013/11/28

Bahia Blancako ikasleen aurtengo Euskararen Eguneko diseinua Urteko azken hilabetean sartzeko egun batzuk baino ez dira geratzen eta munduan barreiatutako euskal etxe ugarik San Frantzisko Xabier egunarekin batera Euskal Herrian eta Diaspora osoan abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguneko (ENE) programak helarazi dizkigute. Argentinan, uda atarian, ikasturte amaierako festekin bat eginik ospatu ohi dute erakunde batzuetan. Hainbat euskal etxetan datoreen asteburura aurreratu dituzte ekitaldiak. Hona ospakizun euskal-argentinar horietako batzuk.

Gehiago irakurri...


Miamiko Euskal Etxeak diru-bilketa festa egingo du igandean Bakioko Joseba Andoni mutikoari laguntzeko

2013/11/27

Musika zalea da Joseba Andoni gaztea (argazkia Larrazabal familia) Miamiko Euskal Etxeak jo eta su darrai Joseba Andoni Larrazabal Bakioko zortzi urteko mutikoari laguntzeko kanpainarekin. Gazteak istripua izan zuen txikitan --itotzeko zorian egon zen-- eta horrek garunean kalteak eta garapenean atzerapena eragin zizkion. 2007an familia Miamira joan zen bizitzera, tratamendu berezi bat jarraitzeko, eta euskal etxeko kideak dira. Orain, Joseba Andonik ama-zelulekin egiten den terapia garesti baten beharra du eta elkarteak kanpaina jarri du abian dirua biltzen laguntzeko. Igandean festa egingo dute dohaintzak jasotzeko, baina Miamitik kanpo lagundu nahi dutenek euskal etxearen webgunean ere eman dezakete diru-laguntza.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak atzerrian egoera larrian dauden euskaldunak laguntzeko 2013ko deialdia ebatzi du

2013/11/27

Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxea, Uruguain, deialdi honetako onuradunak dituen euskal etxeetako bat da (argazkia EuskalKultura.com) Eusko Jaurlaritzak "atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonak laguntzeko" xedez euskal etxeei diru-laguntzak ematen dizkien ebazpena plazaratu du. Orotara 202.00 euro banatu ditu, iazko kopuru bera. Eskabideak guztira 92 izan dira eta horietarik 35 baztertuak izan dira eskatzen ziren baldintzetakoren bat betetzen ez zutelako; onuradunak, berriz, 57 izan dira, bost herrialdetakoak (Argentina, Txile, Kolonbia, Uruguai eta Venezuela) eta hogei euskal etxeren bitartez bideratuko dira.

Gehiago irakurri...


Lapridako EEaren Lehiaketaren gaia Argentinako Ereserkiaren bigarren mendeurrena da aurten

2013/11/27

Euskal Asteko Liburuzainen bileran aurkeztu zuen Eusko Txokoa Liburutegiaren erreferentea Maria Ester Arrondok Kultur Lehiaketa (argazkia LOEE) Urtero bezala, eta Eusko Txokoa liburutegiaren bitartez, Galdera Lehiaketa batean parte hartzera gonbidatu du Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak. Instituzioaren 24. urteurreneko programa barruan burutuko den lehiaketak Argentinako ereserkiaren bigarren mendeurrena ospatzeko helburua ere badu. Kari horretara, Argentinako eta Euskal Herriko ereserkiak ezarri ditu norgehiagokako gai nagusi. Erantzunak bidaltzeko epea abenduaren 3an, Euskararen Egunean, amaituko da. Garaiz zaude!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia