euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lehendakariak Selma Huxley sarituko du, Lagun Onari bereizgarria emanez gaur Gasteizen

2014/03/11

Selma Huxley bere seme Michael Barkham-ekin (argazkia Gipuzkoako museoak.net) Lehendakariak Selma Huxley ikerlaria sarituko du, Lagun Onari bereizgarria emanez gaur arratsaldean Gasteizko Lehendakaritzan egingo den ekitaldian. Selma Huxley ikerlari anglokanadatarraren izena euskal arrantzale eta bale harrapatzaileek XVI. mendetik aurrera Kanada iparraldeko Labradorren utzitako arrastoei lotua da, Amerika eta Euskal Herriaren historia uztartzen dituen garai eta leku hari buruzko ikerketetan ekarpen garrantzitsuak egin baititzituen, zenbait bale-estazio eta untzi --San Juan izenekoa bereziki-- argitara ekarriz. Ekitaldia arratsaldeko bostetan izango da eta Irekiak zuzenean eskainiko ditu bertako irudiak.

Gehiago irakurri...


"Erbesteratuen oroimenak" liburua, gerrako haurren taldeek 1982-2012an eginiko lanaren lekuko

2014/03/11

"Erbesteratuen oroimenak" liburuaren azala "Erbesteratuen oroimenak-Memoria y exilio" liburuarekin Gregorio Arrien historialariak erbesteratuen oroimena berreskuratzeko azken 30 urteetan egin diren ekimen eta jardueren testigantza jaso nahi izan du. Ekimen horietako asko erbesteratuek eta gerrako haurrak izan zirenek sustatu zituzten, bai Euskal Herrian zein atzerrian, 1982az geroztik. Arrienen esanetan elkarte hauek aitzindariak izan dira erbestearen oroimena berreskuratze prozesu horretan.

Gehiago irakurri...


Euskal musika eta dantzak indartsu sartu ziren San Telmo auzoan, Buenos Airesko II. Triki-poteoan

2014/03/11

Argentinako euskal gizataldearen eskutik iritsi da Triki-poteoaren ohitura Rio de la Platara (argazkia EuskalKultura.com) Iazko arrakastaren ondoren, Triki-poteo berri bat antolatzeko erronka hartua zuen aurten ere bere gain Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiak. Deialdiak erantzun ezin hobea izan zuen joan den larunbatean eta euskaltegiarekin bat eginez euskal instituzio gehiagoko kideak atera ziren hiriburuko kaleetara, tartean Laurak Bat, Nafar Etxea eta Iparraldeko Euskal Etxea erakunde hiriburutarren artean. Barnealdeko euskal etxeek ere izan zituzten ordezkariak ekitaldi berezi honetan, tartean Arrecifes, La Plata, Mar del Plata, Necochea eta San Nicolas hirietakoek. Iaz bezala, gainera, "Buenos Aires Tartan Army" elkarte eskoziarrak ere hartu zuen parte ekimenean.

Gehiago irakurri...


Fermin Muguruzak "No More Tour" dokumentala aurkeztuko du ostiralean San Frantziskon

2014/03/10

"No More Tour" dokumentalaren afitxa Ostiralean South San Francisco-ko Basque Cultural Center euskal etxea zine emanaldi berezia egingo da, Basque Educational Society elkarteak antolatzen duen euskal zinema sailaren baitan. Fermin Muguruza musikaria bertan izango da "No More Tour" dokumentala aurkezteko. Irundarraren azken bira jasotzen du lanak: 55 kontzertu bost hilabetetan, egileen esanetan "erresistentzia eta elkartasun mapa bat".

Gehiago irakurri...


Paraná-ko Presencia Vasca irratsaio argentinarrak ehun mezu jasoz hasi du bere 24. denboraldia

2014/03/10

Federico Borras eta 'Presencia Vasca' saioaren kolaboratzailea den Mikel Ezkerro Martxoaren hasierarekin batera, kaskoak jarri ditu berriro ere Federico Borras-ek 'Presencia Vasca' irratsaioaren 24. denboraldiari ekiteko. Entre Rios probintzia argentinarreko Parana hiritik, harrera paregabea izan zuen emanaldiak entzuleen artean. Izan ere ehun bat lagun jarri ziren kontaktuan programarekin agurtu eta ziklo berrian zorte ona opatzeko. Borrasek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, saioak bere ohiko formatuaei eutsiko dio, Mikel Ezkerroren zutabea, elkarrizketak, berriak eta euskal musika barne; eta nobedade gisa, euskara zabaltzeko proposamen berri bat ere egongo da.

Gehiago irakurri...


Blogetan! Sarien banaketa ekitaldia euskal "blogosfera"-ren topagune izan zen

2014/03/07

Saridunak lehiaketaren antolatzaileekin (argazkia AzkueFundazioa) Azkue Fundazioak, Argia astekariaren laguntzarekin antolatu duen "Blogetan!" lehiaketaren sari banaketak euskal blogosferako adituak eta zaletuak bildu zituen atzo Bilboko Euskararen Etxean. Ekitaldian, saridunen izenak iragarri ziren eta sari banaketaz gain, euskarazko blogen egoerari eta etorkizunari buruz solastu ziren partehartzaileak.

Gehiago irakurri...


Eskual Etxeko Lamina eta Basajaun erraldoiek kolorez eta euskal giroz bete zituzten Pariseko Inauteriak

2014/03/07

Basajaun erraldoia buru, Eskual Etxeko lagunak dantzari ibili ziren Pariseko Inauterietako desfilean, aurrenekoz. A ze debuta! (argazkia ParisEE) Iragan martxoaren 2an, Pariseko Eskual Etxeak (PEE) Inauterietako desfilean parte hartu zuen lehen aldiz eta nola! Elkartearen ordezkaritzak kolorez eta giro bikainez bete zuen kalejira, Basajaun eta Lamina erraldoiak buru zituelarik. Elkarteko kideak jo eta su ibili dira azken asteetan lantegi batean erraldoi hauek sortzen, Pariseko kaleetara euskal mitologia apur bat ekartzeko. Eurekin batera elkarteko bazkideak, Gazteria taldeko dantzari eta musikariak eta lagun asko, denak ala denak goitik behera mozorroturik. Euskal Etxeak jai egun eder honen argazkiak sareratu ditu bere Facebook orrian; jarraian, horietako batzuk.

Gehiago irakurri...


Hilosteko omenaldian Emakume Nabarmena izendatuko du La Plata Hiriak Mari Lazcano de Aramayo

2014/03/07

Mari Lazcano de Aramayo (argazkiaEE) Lan isila baina ezinbestekoa egiten duten andreei omentzea helburu duen La Platako 'Emakume Nabarmena' saria Maria Josefa “Mari” Lazcano Aramayori emango diote aurten. “Hilosteko saria izango da baina duela gutxi Mariren jaiotzaren ehun urte bete direnez, oso egokia iruditu zaigu bere izena proposatzea”, azaldu diote Euzko Etxea Euskal Etxetik EuskalKultura.com-i. Sari-emanaldia datorren astelehenean izango da, martxoaren 10ean, Emakumearen Nazioarteko Eguneko ekitaldien baitan.

Gehiago irakurri...


Itziar Aguirre, sukaldari euskal-argentinarra: "Arzakek magia egiten du sukaldean"

2014/03/06

Rosarioko Zazpirak Bat Jatetxea zuzentzeaz gain, Aguirrek sukaldaritza saioak aurkeztu ditu Argentinako telebistan Rosarioko Zazpirak Bat jatetxeko sukaldetik, Euskal Herrira etorri da Itziar Aguirre argentinarra aspaldiko amets bat betetzera: euskal gastronomia "master" bat ari da egiten Arzak eta Azurmendi jatetxeetan. Abegikor hartu dute Juan Mari Arzak eta Eneko Atxa sukaldariek; izan ere, Itziarren ibilbidea berezia da: euskaraz ederki mintzatzen da rosarioarra eta Argentinako bihotzean euskal jatetxea zuzentzen du. "Zu ez zara bakarrik ikastera etorri, irakastera ere etorri zara", esan zion Arzakek. Orain, bertan ikastakoa Argentinako euskal etxeetako jatetxeetan zabaltzea eta irakastea da Itziarren asmoa.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en sari berriak: liburuak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eta 'Zerutik sua dator' DVDa

2014/03/06

Zozketa berria antolatu du EuskalKultura.com-ek eta gaur zabalduko da bertan parte hartzeko epea. Zozketagai, hiru liburu eta DVD bat: euskaraz, Diasporaren eta euskal emigrazioaren lekukotasun zuzena ematen duen 'Urruneko mendebalean artzain', Mattin Etchamendyren liburua; ingelesez, Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', San Frantziskoko euskal komunitateaz; gaztelaniaz, 'Vascos en Buenos Aires' liburua, hiriburu horretako Udalak bertako euskaldunez argitaratua; eta DVD bat, 'Zerutik sua dator', 1937an Bizkaiko zenbait herriren bonbardaketen lekuko izan zirenen hitzarekin.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia