euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sara Pagola eta Hiriko Kabinete burua euskal standeko bisitari Buenos Airesko Gizatalde Patioan

2014/03/18

2014ko Gizataldeen Sukaldaritza Gunea martxoaren 15ean burutu zen (argazkia EuskalKultura.com) Berrogeitik gora kolektibitatek hartu zuten parte joan den larunbatean hiriburu argentinarreko Mayo Etorbidean Sukaldaritza Patioaren edizio berri batean. Azken bi urteetan bezala, euskal kolektibitateak bi ordezkari izan zituen ekitaldian, Laurak Bat eta Euskaltzaleak erakundeak. Ehunka lagunek bisitatu zuten gunea eta ehunka ere bertaratu ziren euskal txokora janariaren usain gozoak eta musika eta dantza ikuskizunek erakarrita. Bisitarien artean, Hiriko Kabineteko Burua den Horacio Rodriguez Larreta eta Eusko Jaurlaritzaren Ordezkari Sara Pagola.

Gehiago irakurri...


DJ Tania: Renotik euskal musika zabaltzen asteartero asteartero "Basque Roots" irratsaioan

2014/03/17

Tania Arriaga-Azkarate, 2011n San Frantziskoko Basque Cutural Center-en Nafarroako Erresumaren historiari buruzko hitzaldia eman zuenean (argazkia SFBCC)

Tania Arriaga-Azkarate iruindarra doktorego ikasketak egiten ari da Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies-en. Antropologia eta komunikazioa uztartzen dituen ikerketak libre uzten dion tartetxoa euskal musika zabaltzeko baliatzen du, unibertsitateko irratiko "Basque Roots" saioaren bidez. Euskal diasporarekin maitemindua dagoela dio, eta pozik dagoela Nevadan, bere esanetan Reno euskalduna delako!

Gehiago irakurri...


Pergamino hiriak Lagun Onak EEko lehendakariorde Alicia Ruiz Moreno saritu du Emakumearen Egunean

2014/03/17

Alicia Ruiz Moreno Emakumeraren Eguna dela eta Pergaminon egindako ekitaldian (argazkiaEE) Herriaren alde lan egiten duten andreen esfortzu eta ardura saritu zituen Pergaminoko Udalak joan den martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunaren baitan. Lagun Onak Euskal Etxeak ordezkari berezi bat izan zuen omenaldian; izan ere, Alicia Ruiz Moreno instituzioko lehendakariordeak jaso zuen diplometako bat, osasun arloan, Terapia Okupazionalean hain zuzen, izan duen ibilbideagatik. Euskal Etxeko kideek zinez txalotu dute euren buruzagi eta lagunari eginiko omenaldi hunkigarri hau.

Gehiago irakurri...


Irekita euskal kultura atzerrian sustatzeko Etxepare Institutuaren laguntzak eskatzeko epea

2014/03/14

Arte azoketan parte hartzeko diru-laguntzak arte galeriei zuzenduak dira (argazkia Etxepare.net) Etxepare Euskal Institutuak martxoan ireki berri ditu euskal hizkuntza eta kultura atzerrian sustatzeko laguntza deialdi berriak. Hiru dira deialdiak orotara: zine eta literatura atzerrian sustatzeko laguntzak; atzerrian antzerki birak egiteko laguntzak; eta, azkenik, nazioarteko arte azokatan parte hartzeko diru-laguntzak. Eskabideak aurkezteko epea batetik bestera aldatu egiten da; jarraian, deialdi bakoitzari buruzko informazioa.

Gehiago irakurri...


Apirilean hasiko ditu aktibitateak Rosarioko Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kulturaren Katedrak

2014/03/14

Euskara eta Euskal Kulturaren afixa Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak eta hiriko Humanitate eta Arteen Fakultateak sinatutako hitzarmenaren baitan, datorren apirilaren 4an jarriko da abian Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kulturaren Katedra. Zikloari ekiteko, Hizkuntza Minorizatuen Topaketa burutuko da hilaren 4ean, ostirala Fakultatearen egoitzan. Euskara klaseak, berriz, 8an hasiko dira eta astearte eta ostiraletan gauzatuko dira. Gaia aldatuta baina oraindik Rosarion, Zazpirak Bat euskal etxea bere burua gogoz ari da prestatzen mozorro-jai bat ospatzeko datorren asteko larunbatean.

Gehiago irakurri...


"Disappearing West" dokumentalean agertu nahi duten Oesteko euskaldunen ondorengoen bila ari dira

2014/03/13

"Disappearing West" dokumentaleko egileak Kalifornian, Nevadan, Arizonan eta Idahon izango dira elkarrizketak egiten Kaliforniako Bakersfield hiriko hiru zinemagile dokumentala egiten ari dira Ameriketako Oesteko euskaldunei buruz. "Disappearing West" izenburua du filmak eta Estatu Batuetako historiaren parte hau argitara ekarri nahi du, nahiko ezezaguna delako euskaldunen gizataldeetatik at. Beaux Mingus, Philippe Duhart eta Gina Napolitan dira lanaren zuzendariak. Une honetan euskaldunen ondorengoak elkarrizketatzen ari dira Kalifornian, eta aurki Nevada, Idaho eta Arizonan ere izango dira. Zuzendariek gonbitea luzatzen diete dokumentalean parte hartu eta euren familiaren historia kamara aurrean kontatu nahi duten euskaldunei.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako EE koordinatzaile bila ari da, elkartearen kultur jarduerak eta antolakuntza kudeatzeko

2014/03/13

Bilera bat Bartzelonako Euskal Etxearen txokoan (argazkia BartzelonaEE) Koordinatzaile postua bete nahi du Bartzelonako Euskal Etxeak eta lan honetan jardun nahi dutenei lehenbailehen CVa bidaltzeko deialdia egin die. Koordinatzailea Euskal Etxearen programaketa kulturalaz arduratuko da, eta horrez gain elkartearen ekonomiaren, kanpo harremanen, komunikazioaren zein juntaren koordinazioa ere hartuko du bere gain. Horrekin batera, Euskal Etxearen ekitaldi, ziklo eta jaialdien programaketa, produkzio eta posprodukzioa ere bere kargu izango ditu. Hautagaiek antzeko lanetan eskarmentua izatea eta titulazio egokia izatea eskatzen da.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Dekorazio-Arte Museoan Gure Arropa euskal erakusketa inauguratuko dute gaur

2014/03/13

Gure Arropa Erakusketa Buenos Airesko Dekorazio-Arte Museoan erakutsiko da martxoaren 14tik apirilaren 27a bitartean Iluntzeko 7etan egingo da gaur Gure Arropa-Nuestra Ropa euskal erakusketaren irekitze ekitaldia Argentinako hiriburuko Dekorazio-Arte Museo Nazionalean. Laurak Bat-ek antolaturik, Magdalena Mignaburu-ren bilduma apirilaren 27ra bitartean egongo da ikusgai, arratsaldero. Erakusketaren baitan, Euskal Herriko kultura ezagutarazteko beste proposamen batzuk eskainiko zaizkio publikoari, hala nola saio artistikoak, Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko ekintzak eta Aberri Eguneko ospakizuna. Gaurko ekitaldian parte hartu nahi dutenek, euren izenak eman ditzateke Laurak Bat-eko idazkaritzan.

Gehiago irakurri...


"Discover your Basque Roots", euskal sustraien bila Boise State University-ko genealogia mintegian

2014/03/12

"Discover your Roots" mintegia igandean eta astelehenean egingo da Boiseko Estatuko Unibertsiteak genealogiari buruzko mintegia egingo du datorren igandean eta astelehenean, martxoaren 16 eta 17an, alegia. "Discover your roots" izena du topaketak eta bertan euskal, irlandar eta eskoziar genealogiaz arituko dira hainbat ikertzaile eta aditu. Hizlarien artean izango da, besteak beste, Lisa Corcostegui historialaria, The Basque Branch egitasmoaren sustatzailea eta Ontarioko Euskal Etxeko kidea.

Gehiago irakurri...


Argentinan euskal kultura irakatsi nahi duzu? Eman zuren izena Hator Hona programaren 10. edizioan

2014/03/12

Aurten Hator Hona programaren 10. edizioa burutuko da 2013ko edizioa Euskal Herrian burutu ondoren, Necocheako Euzko Etxea-ko gazteek sortutako Hator Hona programa Argentinara bueltatuko da aurten uztailaren 18tik abuztuaren 10ra bitartean. Hiru aste horietan, hainbat euskal kultur adierazpen konpartituko dituzte Euskal Herritik bertara joandako zenbait gaztek euskal etxeko komunitatearekin, tartean, dantzak, musika, euskara, kirola eta sukaldaritza. Hator Hona 2014ko edizioan izena emateko epea apirilaren 20an bukatuko da; animatu, esperientzia bikaina baita!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia