euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorkeko Euskal Etxeak bigarren Euskal Azoka egingo du datozen egunetan, arrain azoka eta guzti

2014/03/27

New Yorkeko Euzko Etxeak Manhattaneko Bostgarren Etorbide famatuan desfilea egin zuen bere Mendeurrenean (argazkia EuskalKultura.com) Euskal Azokaren bigarren edizioa egingo du datorren apirilaren 5ean New Yorkeko Euzko Etxeak. Elkarteak bazkideei hainbat euskal ekoizle eta artisauei euren produktuak zuzenean erosleei eskaintzeko aukera emango die. Besteak beste Izaskun Zabala diseinatzailearen bitxiak jarriko dira salgai azoka honetan. Merkatuarekin batera arrain merkatu bat ere egingo da, MMMediterranean Seafood Co. enpresaren lankidetzari esker. Bihar afari bat egingo da Euzko Etxean arrain azokako produktuak dastatzeko.

Gehiago irakurri...


Euskadiren Ordezkari Sara Pagolak Patagoniako Santa Cruz probintziako Hegoalde Argentinarra EEa bisitatu du

2014/03/27

Sara Pagola, Euskadiren Argentina-Mercasurrerako Ordezkaria hitzaldia ematen Patagoniako Santa Cruz probintziako Comandante Luis Piedrabuena herriko udaletxean, Euskadi eta euskal kanpo harremanak aurkezten. Euskadiren Argentina eta Mercosur-erako Ordezkari Sara Pagolak Hegoalde Argentinarra euskal etxea bisitatu du joan den asteburuan, Santa Cruz probintzia australean. Euskal elkarteko Cesar Arizmendi lehendakariak eta bertako euskal komunitateko zenbait kidek errezibitu zuten Pagola, baita ere, bakoitza bere herrian, Comandante Luis Piedrabuena-ko alkate Jose Ramon Bodlovic-ek, eta El Calafate-ko alkate Javier Bellonik.

Gehiago irakurri...


Euskaraz eta valentzieraz, irakurketa batek amaituko ditu gaur 'Estelles euskaraz' liburuaren aurkezpenak

2014/03/27

'Estellés euskaraz' joan den azaroan Godellan aurkeztu zelarik, besteak beste musika ekarpenak ere tarteko (argazkiaAjuntamentGodella) 'Estellés euskaraz' liburura, jatorriz valentzieraz ziren bere poemak euskarara ekarriz omenaldia egin zioten iaz Valentziako Vicent Andrés Estellés poetari (1924-1993) eta liburuak aurkezpen elebidunak izan ditu geroztik Valentziar Erkidegoan zein Euskal Herrian. Gerardo Markuleta euskaratzaile, Bostezo etxea argitaratzaile, liburuko testuekin aurkezpen zikloko azken saioa egingo da gaur arratsaldean, Valentzia hirian, partaide, besteak beste, Quart de Poblet-eko Euskaltzaleok Valentzia euskal etxeko kideak.

Gehiago irakurri...


Garikoitz Mendizabal txistulariak bira arrakastatsua burutu berri du Hego Korean

2014/03/26

Hego Koreako birako kontzertu bat prestatzen. Ezkerrean Garikoitz Mendizabal, eta berarekin, Iñaki Letamendia eta Jexux Mari Garmendia (argazkia IMendizabal) Txistua munduan zehar ezagutzera ematea da Garikoitz Mendizabal zestoarraren ametsa, eta bide horretan da, "Txistu Symphonic" izeneko diskoa grabatu eta gero. Disko horretan txistua orkestrarekin lagunduta jo daitekeela erakutsi zuen eta lan horrek nazioartean kontzertuak emateko atea ireki dio. Hego Koreako ateak, esaterako: itzuli berria da handik, bost kontzertu eta ostean, harrerakin kontent. "Musikak badu desberdinen arteko zubiak eraikitzeko ahalmena eta euskal kulturak bere osotasunean asko du kanpoan eskeintzeko. Hau guztia txistuaren eskutik egin daitekeelakoan nago modu erraz eta dotore batean", esan digu berak.

Gehiago irakurri...


Bere aldizkariaren 2. zenbakia aurkeztuko du Mar del Platako Nafar Etxeak elkartearen 4. urtemugan

2014/03/26

Mar del Platako Nafar Etxeko dantzariak  Hego Amerikako belaontzien topaketan (argazkiaNE) Lau urte pasatu dira Mar del Platako nafarren ondorengoen talde batek bertako Nafar Etxea birsortu zuenetik. Epe honetan bizkor lan egin du taldeak, euren sustraietako kultura ezagutarazi eta hedatzeko. Horregatik, izan ere, atsegin handiz hartu zuen erakundeak ‘Hego Amerikako Belak’ jaialdian parte hartzeko gonbitea. Beste hainbat gizatalderekin batera, nafar dantzariek ere parte izan ziren hiriko kostaldean ibili zen desfilean. Berri honekin batera, Nafar Etxeak jakinarazi digu berehala, apirilaren 6an, ospatuko duela instituzioaren 4. urtebetetzea, ospatu ere elkartearen aldizkariaren bigarren zenbakia plazaratuz.

Gehiago irakurri...


Lan eskaintza: sei euskara irakurle hautatzeko deialdia egin du Etxepare Euskal Institutuak

2014/03/25

Etxepare Euskal Institutuak sei irakurle hautatzeko deialdia egin du Etxepare Euskal Institutuak sei Euskara eta Euskal Kultura irakurle hautatzea hautatzeko deialdia argitaratu du. Irakurleak honako unibertsitateetan arituko dira: Bartzelonan, Bartzelonako Unibertsitatea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan; Madrilen, UHUN-UNED unibertsitatean; Berlinen, Freie Universität unibertsitatean; Brnon, Masaryk Unibertsitatean; Moskun, Lomonosov Unibertsitatean eta Kalifornian, Santa Barbara Unibertsitatean. Hautagaien betekizunak eta hautagaitzak aurkezteko dokumentazioa, jarraian.

Gehiago irakurri...


Euskal Venezuelarren 19. Topaketaren deialdia egin dute: apirilaren 12an izango da, Galdakaon

2014/03/25

2013ko Euskal Venezuelar Topaketa oso jendetsua izan zen (argazkia EuskalKultura.com) Euskal Herriko euskal-venezuelarrek hitzordua dute aurten ere apirilean, talde honen bilgune nagusi bihurtu den topaketan. Hemeretzigarrena izango da aurtengoa, eta Venezuelako euskal Diasporako lagun taldeak gero eta harreman estuagoa du. Batzuk Euskal Herritik hara joandako --eta gero itzulitako-- euskaldunak dira; beste zenbait Venezuelan jaiotako euskaldunen seme-alabak. Denek ala denek lotura estua mantentzen dute herrialde harekin eta bilera honetan aspaldiko lagunak agurtzeko eta hango kontuak gogoratzeko aukera izaten dute. Aurten, gainera, Venezuelako egoera dela eta, ekitaldi bereziren bat egitea hausnartzen ari dira taldekoak.

Gehiago irakurri...


Ostirala azken eguna parte hartzeko euskal liburu eta CDak sari dituen EuskalKultura.com-en zozketan

2014/03/25

Datorren ostirala da azken eguna. Sariak ederrak dira eta parte hartzea erraza eta doan: email bat bidaltzea baino ez duzu. Zozketagai: euskaraz, Diasporaren eta euskal emigrazioaren lekukotasun zuzena ematen duen 'Urruneko mendebalean artzain', Mattin Etchamendyren autobiografia; ingelesez, Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', San Frantziskoko euskal komunitateari buruzko liburua; gaztelaniaz, 'Vascos en Buenos Aires' liburukia, hiriburu horretako Udalak bertako euskaldunez argitaratua; eta DVD bat, 'Zerutik sua dator', Egoitz Rodriguez Olea zuzendari, 1937an bonbardatu zituzten Bizkaiko hainbat herrietako 50 bat lekukoren hitzarekin. Bidali emaila!

Gehiago irakurri...


Euskadiko finantza publikoak eta autogobernua aztergai Renoko 13. Urteroko Mintegian

2014/03/24

CBSren 13. Urteroko Mintegiaren afitxa Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek 13. Urteroko Mintegia egingo du asteazkenean eta ostegunean. Aurtengo topaketaren gaia "Zerga-sistemak eta krisia" da eta aztergai izango ditu Euskadiko, Kataluniako eta Nevadako finantza publikoak eta autogobernua. Mintegiaren antolakuntzan parte hartu du Joseba Agirreazkuenaga EHUko Historia katedradunak. Azkuenaga 2013-2014ko "William Douglass Distinguished Visiting Scholar" irakasle gonbidatua da Renon.

Gehiago irakurri...


Kepa Etchandy euskal argazkilariaren “Amerikanuak” liburua Buenos Airesko Liburu Azokan aurkeztuko da

2014/03/24

"Amerikanuak" liburuaren azala Egileak berak aurkeztuko du liburua Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren 40. Edizioan. “Amerikanuak” Amerikanuek, -hau da, Amerikan diru dezente egin zuten eta gero euren herrietara bueltatu ziren euskaldunak- eraikitako baserrien argazki eta kontakizunen bilduma da. Argentinako egonaldian, gainera ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospatzen du’ delako jaian hartuko du parte Kepa Etchandy argazkilariak eta euskal etxe batzuk bisitatuko ditu, bere lanak erakusteko asmoz. Buenos Aireseko Liburu Azoka apirilaren 24tik maiatzaren 12ra arte luzatuko da aurten.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia