euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Orleanseko euskal etxeak Aberri Egunerako egitarau zabala prestatu du: zinea, afari eta dantzaldia

2014/04/01

Labasco (Louisiana Basque American Society & Cultural Organization) de New Orleanseko euskal etxearen izen ofiziala Louisiana Basque-American Society & Cultural Organization (LABASCO) euskal etxeak Aberri Eguna ospatzeko egitarau oparoa prestatu du aurten. New Orleans hirian egingo da topaketa, apirilaren 20an eta bertara bilduko dira estatuko euskaldunen ondorengoak eta gonbidatuak. Euskal etxeak zine emanaldiak, dantza erakustaldiak eta Louisianako euskaldunei buruzko hitzaldia eskainiko ditu, afari eta ikuskizunarekin batera.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en 2014/03 zozketa: 237 partaide, sariak EHra, Argentina, AEB eta Alemaniara

2014/04/01

EuskalKultura.com-en martxoko zozketako sariak: Mattin Etchamendyren 'Urruneko mendebalean artzain', Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', askoren arteko 'Vascos en Buenos Aires'; eta Egoitz Rodriguez Olearen 'Zerutik sua dator' DVD-dokumentala Hamaika herrialdetako 237 pertsonak hartu dute parte 2014ko martxoan EuskalKultura.com-ek antolatutako euskal kultur produktu zozketan. Kasu honetan sariak hiru liburu, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz hurrenez hurren --'Urruneko mendebalean artzain', 'Gardeners of Identity, Basques in the San Francisco Bay Area' eta 'Vascos en Buenos Aires'-- eta dokumental bat DVDn, 'Zerutik sua dator', izan dira. Datozen lerroetan ematen ditugu xehetasunak, baina aurrera dezagun lau sariok Euskal Herrira, Argentinara, Alemaniara eta Estatu Batuetara abiatuko direla.

Gehiago irakurri...


Bolivar herri argentinarreko Nafar Etxeak bere 60. urteurrena ospatu du garai guztietako dantzariak bilduz

2014/04/01

Bolivarreko Nafar Etxeko edade guztietako dantzariak elkartu ziren erakundearen 60. urteurrenean (argazkia Nafar Etxea) Buenos Aires probintziako Bolivar herriak bat egin du bertako Nafar Etxearekin erakundearen 60. urtemuga ospatzeko. Kari horretara berrehun bat lagun bildu ziren instituzioaren egoitzan urteurreneko jaian parte hartzera, tartean bertatik pasatutako garai guztietako dantzariak. Aipagarria da, baita ere Mar del Platako Nafar Etxeko ordezkariak ere bildu zirela ospakizunera. Berri honekin batera, erakundearen datozen ekintzak iragarri ditu Nafar Etxeko lehendakari Mirta Morionesek.

Gehiago irakurri...


Balioespen baikorrak Bartzelonan, asteburuan Europa eta Asia-Australiako EEk eginiko bileran (I)

2014/03/31

Europa eta Asia-Australiako Kongresuarteko Euskal Etxeen Bilkura. Atzean, interpretazio-kabinak. Partaide gehienak euskaldunak zirenez, bilera euskaraz izan zen gehienbat, interpretaritza zerbitzuekin gaztelera eta frantsesera (argazkia EuskalKultura.com) Bi izan dira euskal etxeek joan den asteburuan Bartzelonan eginiko bilerak. Batetik, mundu-kongresu arteko bilera bat, Europa eta Asia-Australiako euskal etxeak partaide, larunbatean. Esku hartu duten euskal elkarteak, Paris, Berlin, Erroma, Shanghai, Londres, Bordele, Brusela, Bartzelona, Townsville, Valentzia, Madril, Zaragoza, Paue, Sydney, Mallorca, Quart de Poblet, Salou eta Valladolid. Bestetik, estatu espainiarreko euskal etxeen bilera, igandean, eta baita mus-txapelketa ere, Salouko bikotea txapeldun (bihar argazki bidezko kronika).

Gehiago irakurri...


Boiseko Ikastolako umeentzako baserritar jantzi zaharrak biltzen ari dira Abadiñon

2014/03/31

Ander Cimas, Bagoaz Bidaiak agentziaren bulegoan. Bertan jasoko dituzte baserritar jantziak, gero Boiseko Ikastolara bidaltzeko (argazkia Iban Gorriti/Mugalari) Boiseko Ikastolan irakasle den Maria abadiñoarrari esker sortu da ekimena. Mariak Ander Cimasi kontatu zion ideia, eta honek bere gain hartu zuen ideia eder hori gauzatzeko ardura. "Mariak esan zidanez Ikastolan baserritar jantziak behar dituzte, Gabonak eta Santa Ageda bezalako jaiak umeekin ospatzeko. Euskal Herriko etxe askotan horrelako jantzi zaharrak jasota edukiko zituztela bururatu zitzaigun eta agian norbait horiek ematera animatuko zela", azaldu du Anderrek. Biltzen diren arropak Boisera bidaliko dituzte eta han Ikastolako neska-mutilek urtero urtero erabiliko dituzte.

Gehiago irakurri...


Argentina-Mexikoko 250 Zavaletatar euren 5. Topaketan partaide Buenos Aires probintziako Ramallo herrian

2014/03/31

2014ko 'Zavaleteada'-ko talde argazkia ‘Zavaleteada’ da bilerari familiak paratu dioten izena eta bere bosgarren edizioan 250 bat partaide bildu ditu Buenos Aires probintzian joan den martxoaren 23an, Argentina osotik eta Mexikotik etorriak. Topaketa Ramallo hirian burutu zen eta Soraluzen jaio eta XIX. mendean Argentinara emigratu zuten Bartolome, Agustin, Josefa, Antonio eta Jose Maria de Zavaleta anai-arreben zenbait belaunaldi bildu zituen. Ondo baino hobeto baliatu zuten eguna elkarren berri izan eta informazioa eguneratzeko; bazkari ederraz eta dantza eta musikaz ere gozatu zuten. Kopak altxatzeko momentuan, "gure artean jadanik ez daudenak" ere ekarri zituzten gogora.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com zozketa: gaur duzu azken eguna DVD eta liburu ederrak opari etxeratu ahal izateko

2014/03/28

EuskalKultura.com-en martxoko zozketako sariak: Mattin Etchamendyren 'Urruneko mendebalean artzain', Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', askoren arteko 'Vascos en Buenos Aires'; eta Egoitz Rodriguez Olearen 'Zerutik sua dator' DVD-dokumentala Gaur duzu azken eguna EuskalKultura.com-en martxoko zozketan parte hartu ahal izateko. Hona zozketagai ditugun sari ederrak, hiru liburu eta DVD bat: euskaraz, Diasporaren eta euskal emigrazioaren lekukotasun zuzena ematen duen 'Urruneko mendebalean artzain', Mattin Etchamendyren liburua; ingelesez, Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', San Frantziskoko euskal komunitateaz; gaztelaniaz, 'Vascos en Buenos Aires' liburua, hiriburu horretako Udalak bertako euskaldunez argitaratua; eta DVD bat, 'Zerutik sua dator', 1937an Bizkaiko zenbait herriren bonbardaketen lekuko izan zirenen hitzarekin.

Gehiago irakurri...


Bartzelona Europa-Asia eta Estatu espainiarreko euskal etxeen biltoki izango da gaurtik igandera

2014/03/28

Iragan azaroan Argentinako Villa Marian egin zen Latinoamerikako euskal etxeen Kongresuarteko bilerako irudia (argazkia EuskalKultura.com) Bartzelonako Euskal Etxea biltoki eta anfitrioi izango da datorren asteburu honetan Europa-Asia (larunbatean) eta Espainiako Estatuko (igandean) euskal etxeei dagokienean. Ingalaterra, Txina, Italia, Belgika, Frantzia, Espainia, Alemania eta Australiako euskal elkarteen ordezkariak larunbatean batuko dira Euskal Mundu-Kongresu arteko eskualde-bilera batean, Eusko Jaurlaritza antolatzaile eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Asier Vallejo Kanpoko Euskal Komunitatearentzako zuzendaria buru. Igandean, berriz, Espainiar Estatuko euskal etxeak bilduko dira, euren urteroko batzarrean.

Gehiago irakurri...


Argentinako Euskal Aste Nazionala azaroaren 2tik 9ra izango da 2014an, La Platako Euzko Etxea antolatzaile

2014/03/28

2008ko La Platako Euskal Astearen Plaza Dantzak (argazkia EuskalKultura.com) La Platako Euzko Etxea-ko Zuzendaritza Batzordeak baieztatu duenez, Buenos Aires probintziako hiriburua izango da 2014 honetan Euskal Aste argentinarraren egoitza. Elkarretaratzea azaroaren 2tik 9ra bitartean burutuko da, bertako euskal etxearen 70. urtemugaren programa barruan antolaturik, urtean zehar garatuko diren beste hainbat ekintza bezala. Voucherren prezioak, aste osoko programa eta Festan hartuko duten parte artisten zerrenda konfirmatu ahala adieraziko dira.

Gehiago irakurri...


Apirilean euskal jarduerak Boisen: Amuma Says No, Herria Dantza eta Gernikako bonbardaketako lekuko bat "Berbetan"

2014/03/27

Boiseko Euskal Etxea euskal jarduera askoren gunea da; iruditan 2012an egin zen Korrika Fun Run lasterketa (argazkia IKortazar) Apirila euskal kulturaz gozatzeko makina bat aukerarekin jantzita dator aurten Boisera, Basque Museum and Cultural Center-ek eta euskal komunitateak antolatu dituzten ekimenei esker. Besteak beste hauek izango dira: Cyrus Jacobs/Uberuaga euskal ostatu historikoa doan ikusteko aukera, Amuma Says No taldearen kontzertua Leku Onan, Annual Benefit Dinner and Auction jaia, euskal dantza ikastaroa eta "Berbetan" hitzaldi sailean Mari Carmen Totoricak Gernikako bonbardaketaren lekukotasun zuzena emango du.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia