2014/04/07

Gurera dakarkigu gaur Miren Perez Eguireunek Conde Nast "Traveler" aldizkarian idatzi duen artikulu bat, Idahoko euskaldunei buruzkoa. Gaztelaniaz eman da argitara, baina guk euskarara itzuli dugu zati bat: "Idaho, Estatu Batuetako barnekaldeko iparmendebaldean, batasuneko estatu ezezagunenetariko bat da, eta euskal komunitate dinamiko eta arrakastatsua du. Euren jatorriaz harro, bost urtero euskal jaialdi handi bat egiten dute eta mundu osoko euskaldunak biltzen dira euskal Mecca antzeko honetara. Hain da eraginkorra euskal komunitate hau, ezen 2002an Idahoko Legebiltzarra, euskal lobbyak sustatuta, AEBetako Espainiako Enbaxadarekin liskar diplomatiko batean sartu zela eta orduko Etxe Zuriko Estatu Segurtasunerako Aholkulariak, Condoleezza Ricek, parte hartu behar izan zuela. Welcome! Edo, agian hobe, ongi etorri!".
Gehiago irakurri...
2014/04/07

Argentinako euskal erakunde ugariko agintariak bertaratu ziren hiriburuko Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxera erakundearen 119. urteurrenean parte hartzera. Topaketa egoitzako kintxoan burutu zen, ‘giro informalean’, etxeko kide eta lagunak partaide. Gonbidatuen artean, aipa daiteke Eusko Jaurlaritzaren Ordezkari Sara Pagolak bat egin zuela, eta hitz batzuk egin zituela euskal etxekoen aurrean euren urtebetetze jaian.
Gehiago irakurri...
2014/04/04

Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza saioak eskainiko dizkiete munduko unibertsitateetako euskara eta euskal kultura ikasleei bihartik aurrera Sei idazle, unibertsitateko bi aditu eta bertsolari bat zuzenean solastuko dira Etxepare Euskal Institutuak Paris, Boise, Poznan, Brno, Bartzelona, Leipzig, Berlin, Konstantza eta Bologna hirietan dituen irakurletzetako ikasleekin. Mark Kurlansky, Eider Rodriguez, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia eta Karmele Jaio idazleak, Iván Igartua eta Iñaki Martinez de Luna irakasleak eta Miren Amuriza bertsolaria izango dira aurtengo hizlariak.
Gehiago irakurri...
2014/04/04

Menu tentagarria eskainiko du Buenos Aires probintziako Olavarria herriko Gure Etxe Maitea Euskal Etxeak Aberri Eguna ospatzeko bihar burutuko duen festan. Aktibitatea elkarteak otsailean hasitako programa oparoaren barruan gauzatuko da. Izan ere, proposamen berriak ditu aurten euskal etxeak, batez ere txikienei begira. Urtean zehar, bestalde, Udalak antolatutako ekitaldi ofizialetan parte hartzeko konpromisua hartua du instituzioak euskal gizataldearen ordezkari; hori dela eta etxeko talde bat Malvinen Monumentura bertaratu zen apirilaren 2an, Malvina Irletako Gerrako Beterano eta Hildakoen omenezko zeremonian euskaldunen presentzia bermatzeko.
Gehiago irakurri...
2014/04/03

Giro ederrarekin ospatu zuten joan den martxoaren 29an New England-eko Euskal Etxekoek (duela gutxi izena aldatu zuen arte, Rhode Island Basque Club Euskal Etxea zena) Aberri Eguna, Middletown-eko Knight Columbus Center-en. Aizkolarien erakustaldia, Ismael Biurrun-ek prestatutako bazkaria eta Mikel Aramberrik kantatutako euskal abestiekin gozatu ahal izan zuten bertara joan zirenek.
Gehiago irakurri...
2014/04/03

‘Gure esku dago’ Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika da; proiektuak euskaldunon erabakitzearen eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea du helburu, aniztasuna eta partaidetza ezaugarri, tokian tokiko ekimenei aterkia eskainiz. 2013ko ekainean sortu zenetik, hainbat ekintza antolatu ditu herri mugimenduak baina dudarik gabe garrantzitsuena datorren ekainaren 8koa izango da. Egun horretan Durango eta Iruñea elkartuko dituen Giza Kate bat gauzatzera deitzen du. Euskal Diasporatik hainbat jendek bat egingo du deialdiarekin eta Kateari lotuko zaio hainbat herri eta hiritan.
Gehiago irakurri...
2014/04/03

Gaur eta bihar euskarari buruzko mintegia hartuko du Pariseko Sorbonne III unibertsiateak, bertako Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak antolatuta. Gaurko saioan, Udane Atutxa eta Eneko Zuloaga EHUko ikerlariek Ipar Euskal Herriko euskara irakaskuntzaren historia izango dute hizpide. Bihar, aldiz, "Euskararen jatorria: enigma europar bat" dokumentalaren emanaldiarekin hasiko da eguna eta, jarraian, bideokonferentzia bitartez Ivan Igartua EHUko irakaslearekin solasaldia egingo da.
Gehiago irakurri...
2014/04/02

Hil honetan jarriko da abian Nevada-Renoko unibertsitate estatubatuarrean Jon Bilbao Katedra, Center for Basque Studieseko Euskal Liburutegiaren sustatzaile izan zen ikerlariaren omenez. Katedraren aurreneko irakaslea Pedro J. Oiarzabal historialaria eta Diasporan aditua izango da. Honekin, dagoeneko bost katedra sustatzen ditu Etxeparek munduko beste hainbeste unibertsitatetan: New York, Chicago, Frankfurt, Liverpool eta, orain, Reno.
Gehiago irakurri...
2014/04/02

Urtealdi berri bat hasiko da laster Buenos Aireseko Eusketxe eta Ekin Argitaletxearen eskutik. Ekintzen programa apirilean jarriko da martxan, publiko orokorrari zuzenduta. Eskainiko diren aktibitateen artean, euskara klaseak, musika, dantza, literatura eta historia tailerrak, eta urtero garatzen den ‘Euskal Herria ezagutzen hasteko tailerra’ aipa daitezke. Horiez gain, Eusketxe-ko Arte Galerian erakusketak antolatzera gonbidatzen dute erakundeek, eta parte hartzera baita ere Ekin Dantzari Taldean. Gogora dezagun, Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea eta Ekin Argitaletxea Lizarraenea egoitzan daudela, Mexiko kaleko 1881. zenbakian.
Gehiago irakurri...
2014/04/01

Joan den asteburuan Bartzelonan egin ziren euskal etxe bileren argazki kronika ekarri dugu hona. Ostiral gau eta larunbatez, Europa eta Asia-Australiako euskal etxeek eginiko bileraren txanda izan zen; eta igandean, berriz, Estatu espainiarreko euskal etxeen federazioarena. Bertan izan ziren eta talde-argazkia jaitsi nahi dutenentzat, testuaren eskuinean dagoen argazkian klik egin eta bereizmen handiko bertsioa lor daiteke, bertatik jaisteko. On egin!
Gehiago irakurri...