euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Barilocheko Mendiko Euzko Etxeak bere egoitzan berrituan egingo du Aberri Eguneko harrera ekitaldia

2014/04/11

Mendiko Euzko Etxeko lagunak Barilocheko 2013ko Gizataldeen Jaian (argazkia Ignacio Ezquerra) Ekimen ofiziala, Barilocheko agintariak partaide, Gizataldeen Pasealekuan burutuko da, urtero bezala; hala ere, lehenengo aldiz, ondoren euskaldunek euren egoitza berrituan errezibituko dituzte hiriko agintariak zein gainerako kolektibitateen ordezkariak. Hitzordua apirilaren 26an izango da. Lehenago, apirilaren 19an, Bazko Igandearen bezperan, hiru kiloko txokolatezko arrautza erraldoia, ikurrinaren kolorez margotua, zozketatuko du erakundeak.

Gehiago irakurri...


Abuztuan Saint Pierre eta Miquelon irletan emanaldiak egiteko musikari bila ari da bertako euskal etxea

2014/04/11

Pilota eta herri kirolak izan ziren eguneko proagonistak Saint Pierre eta Miquelongo Euskal Jaian (argazkia http://www.tourisme-saint-pierre-et-miquelon.com) Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearen webguneak Euskal Herriko musikariei zuzenduriko eskaintza baten berri eman du: Saint Pierre eta Miquelon uharte frantsesetako Euskal Pilota Ligak hiru musikari gonbidatu nahi ditu bertara, elkartearen urteroko euskal jaian aritzeko. Festa abuztuan izango da, 13tik 25era bitartean, eta Ternua aldeko uharte hauetako euskal elkarteak bere gain hartuko ditu hegazkin txartelak eta ostatua.

Gehiago irakurri...


Iñaki Castañeda eta Alfredo Olabegoia txirrindulariek AEBak zeharkatuko dituzte gaixotasun arraroen alde

2014/04/10

"Route 66" errepide ospetsuan barrena egingo dute ibilbidea bi txirrindulariek Bihar abiatuko dira Iñaki Castañeda eta Alfredo Olabegoia txirrindulariak Santa Monicatik, AEBetan barrena abentura aitzindaria burutzeko prest: Estatu Batuak alderik alde zeharkatzea handbike edo esku-bizikletan, laguntza-autorik gabe. Horretarako bi kirolari beteranoek --62 eta 66 urte dituzte-- "Route 66" errepide mitikoa baliatuko dute eta bidean tokian tokiko euskal komunitateekin bildu eta euren bizimodua ezagutzeko gogoa agertu dute. Bidaiak gaisotasun arraroen ikerkuntzan laguntzeko dirua biltzea du helburu. Eurekin kontaktatu edo laguntza eskaini nahi badiezu, artikuluan harremanbideak.

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo euskal erakundeek Aberri Eguna ospatzera gonbidatzen dute

2014/04/10

2013an Argentinan egin ziren Aberri Eguneko hainbat ospakizunen irudiak (argazkia EuskalKultura.com) Badator 2014ko Aberri Eguna eta munduko euskal etxe asko hasiak dira ospakizunak antolatzen. Argentinako erakundeek urtero bat egiten dute euskal hitzordu berezi honekin, baina Europan ez bezala askok ez dute Berpizkunde Igandean bertan ospatzen, aurreko edo ondorengo asteburuetan baizik. Aurtengo edizioari dagokionez, pasa den asteburuan hasi eta apiril eta maiatzean zehar segituko du euskal etxeetan. Datorren artikulu batean, Aberri Eguna munduko gainerako lekuetan; honakoan, Argentinako berri.

Gehiago irakurri...


Eskualdunen Biltzarra Eskual Etxeak 150 lagunentzako Bizikleta Martxa antolatu du Bordeletik Bilbora

2014/04/09

Bordele-Bilbao 2014 Bizikleta Martxaren kartela Bordeleko Eskual Etxeak bizikleta martxa bat antolatu du, Aquitaniako eta Euskal Herriko hiru txirrindulari elkarteekin lankidetzan: Bordeleko Stade Bordelais - ASPTT, Bera Bera (Donostia) eta Urgozo Iturriko Txirrindulari Elkartea (Bilbo). Martxa maiatzaren 8tik 10era bitartean egingo da, Bordelen hasi eta Bilboraino. Jarduerak kirola, kultura eta bi eskualdeen arteko harremana sustatzea du helburu. 150 txirrindularientzako lekua dago eta gutxieneko maila duten kirolarientzako irekia da, nahiz eta talde antolatzaileetako kide ez izan.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak mugikorretarako euskarazko doaneko itzultzaile berria aurkeztu du

2014/04/09

Euskarazko itzultzaile berria Eusko Jaurlaritzak interneten eskura daiteken euskarazko doaneko itzultzaile automatiko berria aurkeztu du. Aplikazioaren hiru bertsioek ordenagailuetarako ez ezik android edo IOS sistema erabiltzen duten mugikorretarako ere balio dute.

Gehiago irakurri...


Zerrenda bakarra FEVAren Urteko Biltzarrean: Hugo Andiazabal lehendakaritzarako hautagai

2014/04/09

Hugo Andiazabal botoa ematen FEVAren 2013ko hauteskundeetan (argazkia EuskalKultura.com) Zerrenda bakarra aurkeztuko da FEVAren buruzagitza berritzeko bi aste barru Buenos Airesen egingo diren hauteskundeetara. Eta zerrendako buru, Hugo Andiazabal lehendakarigai, Javier Ederra idazkaritzarako eta Pedro Mauregui Larranda diruzain. Biltzarra bukatutakoan Eusko Jaurlaritzako Sara Pagola Argentinako ordezkariaren eta Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren bisita jasoko du Biltzarrak. Hitzordua apirilaren 26an izango da, goizeko 9:30etan, argentinar hiriburuko Laurak Bat euskal etxean.

Gehiago irakurri...


Bihar abiatuko dira Polonian Poznango Euskal Egunak: ipuinak, zinea, dantza, euskera eta giro bikaina

2014/04/08

2014ko Poznango Euskal Egunen afitxa Poznango Adam Mickeiwicz unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak urtero legez Euskal Jaia antolatu du, ikasleen partaidetza eta laguntzarekin. Helburua euskal kultura unibertsitatetik atera eta gazteen artean ezagutzera ematea da. Horretarako, egitarau zabala eta gozagarria dute aurtengo "Dni Baskijskie" edo Euskal Egunek: ipuin kontalariak, "Gazta zati bat" dokumentalaren emanaldia, janari beganoa eta euskal pintxoak, euskal kulturari buruzko online lehiaketa, dantza tailerrak eta hitzaldiak, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Euri zaparradek eta partaidetza jaisteak ez dute poza batere urritu Cañuelasko 8. Dantzari Topaketan

2014/04/08

Eguraldi txarragatik, kalejira ez zen asko luzatu baina Buruhandien lilura ez zen faltan bota (argazkia Chivilcoyko EE) Urtero bezala, 2014 honetan ere ospatu du Cañuelasko Denak Bat euskal etxeak bere Aberri Eguneko Dantzarien Topaketa. Jaialdia pasa den asteburuan burutu zen eta eguraldia gorabehera, bi egun eder igaro zituzten herritar eta bisitariek. Euriagatik, Cañuelas Futbol Club elkarteko instalazioetan egin behar izan zen dantza erakustaldia. Aurten aurreko urteetan baino dantza talde gutxiago bildu dira topaketara. Antolatzaileen esanetan, urrun dauden euskal etxeentzat, bertaratzeko garraio gastuen kostu altua da urtero etorri ezin izanaren arrazoia.

Gehiago irakurri...


Boiseko Basque Studies Program-ek Boga aldizkariaren bigarren alea argitaratu eta literatur lehiaketa deitu du

2014/04/07

Boise State Unversity-k abian jarri duen literatur lehiaketaren afitxa Boise State University-ko Euskal Ikasketa Programak udaberrian burutuko diren zenbait ekimen eta deialdiei buruzko informazioa zabaldu du. Batetik, sarean eskuragarri dela dagoeneko Boga aldizkariaren bigarren alea eta, bidenabar, baita datorren alerako artikuluak bidaltzeko epea irekitzen dela ere. Bestetik, Euskal Literatur Lehiaketa jarri du abian Programak: lanek euskal gaia izan behar dute eta ingelesez idatziak izango dira. Garaileak 500 dolarreko saria eta lana argitaratzea irabaziko du.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia