euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eskualdunen Biltzarra Eskual Etxeak 150 lagunentzako Bizikleta Martxa antolatu du Bordeletik Bilbora

2014/04/09

Bordele-Bilbao 2014 Bizikleta Martxaren kartela Bordeleko Eskual Etxeak bizikleta martxa bat antolatu du, Aquitaniako eta Euskal Herriko hiru txirrindulari elkarteekin lankidetzan: Bordeleko Stade Bordelais - ASPTT, Bera Bera (Donostia) eta Urgozo Iturriko Txirrindulari Elkartea (Bilbo). Martxa maiatzaren 8tik 10era bitartean egingo da, Bordelen hasi eta Bilboraino. Jarduerak kirola, kultura eta bi eskualdeen arteko harremana sustatzea du helburu. 150 txirrindularientzako lekua dago eta gutxieneko maila duten kirolarientzako irekia da, nahiz eta talde antolatzaileetako kide ez izan.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak mugikorretarako euskarazko doaneko itzultzaile berria aurkeztu du

2014/04/09

Euskarazko itzultzaile berria Eusko Jaurlaritzak interneten eskura daiteken euskarazko doaneko itzultzaile automatiko berria aurkeztu du. Aplikazioaren hiru bertsioek ordenagailuetarako ez ezik android edo IOS sistema erabiltzen duten mugikorretarako ere balio dute.

Gehiago irakurri...


Zerrenda bakarra FEVAren Urteko Biltzarrean: Hugo Andiazabal lehendakaritzarako hautagai

2014/04/09

Hugo Andiazabal botoa ematen FEVAren 2013ko hauteskundeetan (argazkia EuskalKultura.com) Zerrenda bakarra aurkeztuko da FEVAren buruzagitza berritzeko bi aste barru Buenos Airesen egingo diren hauteskundeetara. Eta zerrendako buru, Hugo Andiazabal lehendakarigai, Javier Ederra idazkaritzarako eta Pedro Mauregui Larranda diruzain. Biltzarra bukatutakoan Eusko Jaurlaritzako Sara Pagola Argentinako ordezkariaren eta Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren bisita jasoko du Biltzarrak. Hitzordua apirilaren 26an izango da, goizeko 9:30etan, argentinar hiriburuko Laurak Bat euskal etxean.

Gehiago irakurri...


Bihar abiatuko dira Polonian Poznango Euskal Egunak: ipuinak, zinea, dantza, euskera eta giro bikaina

2014/04/08

2014ko Poznango Euskal Egunen afitxa Poznango Adam Mickeiwicz unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak urtero legez Euskal Jaia antolatu du, ikasleen partaidetza eta laguntzarekin. Helburua euskal kultura unibertsitatetik atera eta gazteen artean ezagutzera ematea da. Horretarako, egitarau zabala eta gozagarria dute aurtengo "Dni Baskijskie" edo Euskal Egunek: ipuin kontalariak, "Gazta zati bat" dokumentalaren emanaldia, janari beganoa eta euskal pintxoak, euskal kulturari buruzko online lehiaketa, dantza tailerrak eta hitzaldiak, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Euri zaparradek eta partaidetza jaisteak ez dute poza batere urritu Cañuelasko 8. Dantzari Topaketan

2014/04/08

Eguraldi txarragatik, kalejira ez zen asko luzatu baina Buruhandien lilura ez zen faltan bota (argazkia Chivilcoyko EE) Urtero bezala, 2014 honetan ere ospatu du Cañuelasko Denak Bat euskal etxeak bere Aberri Eguneko Dantzarien Topaketa. Jaialdia pasa den asteburuan burutu zen eta eguraldia gorabehera, bi egun eder igaro zituzten herritar eta bisitariek. Euriagatik, Cañuelas Futbol Club elkarteko instalazioetan egin behar izan zen dantza erakustaldia. Aurten aurreko urteetan baino dantza talde gutxiago bildu dira topaketara. Antolatzaileen esanetan, urrun dauden euskal etxeentzat, bertaratzeko garraio gastuen kostu altua da urtero etorri ezin izanaren arrazoia.

Gehiago irakurri...


Boiseko Basque Studies Program-ek Boga aldizkariaren bigarren alea argitaratu eta literatur lehiaketa deitu du

2014/04/07

Boise State Unversity-k abian jarri duen literatur lehiaketaren afitxa Boise State University-ko Euskal Ikasketa Programak udaberrian burutuko diren zenbait ekimen eta deialdiei buruzko informazioa zabaldu du. Batetik, sarean eskuragarri dela dagoeneko Boga aldizkariaren bigarren alea eta, bidenabar, baita datorren alerako artikuluak bidaltzeko epea irekitzen dela ere. Bestetik, Euskal Literatur Lehiaketa jarri du abian Programak: lanek euskal gaia izan behar dute eta ingelesez idatziak izango dira. Garaileak 500 dolarreko saria eta lana argitaratzea irabaziko du.

Gehiago irakurri...


"Basques in the Far West", Idahoko euskaldunei buruzko artikulua, Traveler aldizkarian

2014/04/07

Euskal Etxea, Boiseko Basque Block delako topagunea (argazkia Flickr / Chenutis (CC)) Gurera dakarkigu gaur Miren Perez Eguireunek Conde Nast "Traveler" aldizkarian idatzi duen artikulu bat, Idahoko euskaldunei buruzkoa. Gaztelaniaz eman da argitara, baina guk euskarara itzuli dugu zati bat: "Idaho, Estatu Batuetako barnekaldeko iparmendebaldean, batasuneko estatu ezezagunenetariko bat da, eta euskal komunitate dinamiko eta arrakastatsua du. Euren jatorriaz harro, bost urtero euskal jaialdi handi bat egiten dute eta mundu osoko euskaldunak biltzen dira euskal Mecca antzeko honetara. Hain da eraginkorra euskal komunitate hau, ezen 2002an Idahoko Legebiltzarra, euskal lobbyak sustatuta, AEBetako Espainiako Enbaxadarekin liskar diplomatiko batean sartu zela eta orduko Etxe Zuriko Estatu Segurtasunerako Aholkulariak, Condoleezza Ricek, parte hartu behar izan zuela. Welcome! Edo, agian hobe, ongi etorri!".

Gehiago irakurri...


Iparraldeko Euskal Etxeak bere 119. urtemuga ospatu zuen, Euskadiren ordezkari Sara Pagola lagun

2014/04/07

Iparraldeko Euskal Etxeko lagunak 119. urteurrenean (argazkiaIEE) Argentinako euskal erakunde ugariko agintariak bertaratu ziren hiriburuko Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxera erakundearen 119. urteurrenean parte hartzera. Topaketa egoitzako kintxoan burutu zen, ‘giro informalean’, etxeko kide eta lagunak partaide. Gonbidatuen artean, aipa daiteke Eusko Jaurlaritzaren Ordezkari Sara Pagolak bat egin zuela, eta hitz batzuk egin zituela euskal etxekoen aurrean euren urtebetetze jaian.

Gehiago irakurri...


Euskal sortzaileak sarean: Mintzanet bidez hitzaldiak eskainiko dituzte atzerriko euskal kultur ikasleentzat

2014/04/04

Karmale Jaio idazlea (argazkia etxepareinstitutua.net) Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza saioak eskainiko dizkiete munduko unibertsitateetako euskara eta euskal kultura ikasleei bihartik aurrera Sei idazle, unibertsitateko bi aditu eta bertsolari bat zuzenean solastuko dira Etxepare Euskal Institutuak Paris, Boise, Poznan, Brno, Bartzelona, Leipzig, Berlin, Konstantza eta Bologna hirietan dituen irakurletzetako ikasleekin. Mark Kurlansky, Eider Rodriguez, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia eta Karmele Jaio idazleak, Iván Igartua eta Iñaki Martinez de Luna irakasleak eta Miren Amuriza bertsolaria izango dira aurtengo hizlariak.

Gehiago irakurri...


Malvinetako Gerra gogoan, bihar Aberri Eguneko jaia Argentinako Olavarriako Gure Etxe Maitea EEan

2014/04/04

Gure Etxe Maitea Euskal Etxeko kideak Malvina Irletako Gerrako Beterano eta Hildakoen omenean egindako zeremonian (argazkia El Popular) Menu tentagarria eskainiko du Buenos Aires probintziako Olavarria herriko Gure Etxe Maitea Euskal Etxeak Aberri Eguna ospatzeko bihar burutuko duen festan. Aktibitatea elkarteak otsailean hasitako programa oparoaren barruan gauzatuko da. Izan ere, proposamen berriak ditu aurten euskal etxeak, batez ere txikienei begira. Urtean zehar, bestalde, Udalak antolatutako ekitaldi ofizialetan parte hartzeko konpromisua hartua du instituzioak euskal gizataldearen ordezkari; hori dela eta etxeko talde bat Malvinen Monumentura bertaratu zen apirilaren 2an, Malvina Irletako Gerrako Beterano eta Hildakoen omenezko zeremonian euskaldunen presentzia bermatzeko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia