euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastatsu 2014ko Poznango Euskal Jaia, euskal kultura maite duten poloniarrek antolatuta

2014/04/15

Entzuleak adi-adi aurtengo Poznango Euskal Jaiko hitzaldi batean (argazkia Luiza Stosik-Turek) "Poloniarrek poloniarrentzako egindakoa" omen da Poznango Dni Baskijskie edo Euskal Egunak izeneko festa eta Amaia Dones irakurlearen esanetan horixe da jaiaren arrakastaren arrazoietako bat. Adam Mickiewicz unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzako ikasleekin batera antolatzen du urtero festa Donesek eta gazte andana erakartzea lortzen dute beti. Dantza, hitzaldiak, gastronomia, musika, bertsoak... euskal kultura Poznango kaleetara ateratzen dute urtero, eta aurten ere erantzun bikaina izan dute.

Gehiago irakurri...


Valparaisoko Eusko Etxeak deia luzatu die euskaldunei suteak kaltetuekiko elkartasunean

2014/04/15

Sutea eraikuntzen ondoko oihan batean hasi zen eta berehala zabaldu zen etxeetara (argazkia LaTercera.com) Kostalde txiletarreko Eusko Etxeak deia luzatu die bere bazkide eta lagunei, euskal gizataldeko lagunei eta baita euskal eta txiletar herritar guztiei ere, lankide eta laguntzaile izan daitezen Valparaiso pairatzen ari den sute larriak eragindako ondorioen aurrean. Horretarako, arropa eta objektu emaitzak ari da biltzen bere egoitzan, eta baita dirua ere, horretarako propio jakinarazi duen kontuaren bidez, EuskalKultura.com-i adierazi dionez.

Gehiago irakurri...


Basque Country marka, Jaurlaritzaren kanpo ekintza eta Diaspora mintzagai Marian Elorzak

2014/04/14

Marian Elorza (Zumarraga, 1967) Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia da (argazkia P.Viñas-Deia) Jaurlaritzaren Kanpo Ekintza eta honen muga eta jokatzeko esparrua, ekonomia eta aukera ekonomikoak, Basque Country marka --eta aldeak Espainia markarekin-- eta beste zenbait puntu ikutu ditu Marian Elorzak gaurkoan Deia egunkariak argitaratzen duen elkarrizketa batean. Urkullu gobernuko Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia da Marian Elorza zumarragatarra. Míriam Vázquez kazetariak sinatzen du elkarrizketa.

Gehiago irakurri...


Parisetik New Orleansera, munduko euskal etxeek Aberri Eguna ospatuko dute igande honetan

2014/04/14

2013ko Aberri Eguna Caracaseko Eusko Etxean (argazkia CaracasEE) Munduko euskal gizataldeetan dena prest dago igandean Diasporako jairik nagusienetako bat ospatzeko: Aberri Eguna. Euskal etxeetan oihartzun zabala izan ohi duen festa da hau eta aurten ere herrialde desberdinetatik makina bat hitzordu eta jardueren berri jaso dugu. Paris, Mexiko, New York, Madril, Miami, Vancouver, Habana, Sydney, Caracas eta Nueva Orleans dira horietako batzuk.

Gehiago irakurri...


Euskal zineko sei klasiko Coronel Moldesko Gure Zainak-en Aberri Eguna ospatzeko proposamena

2014/04/14

Cnel Moldesen egingo den Zine Zikloaren filmak Sei izenburuko Zine zikloa antolatuko du Gure Zainak Euskal Etxeak Aberri Eguna ospakizunaren baitan. Emanaldiak apirilaren 23tik 25era bitartean gauzatuko dira Cordoba probintzia argentinarreko herri honetan Carlos Gabilondo adituaren ardurapean, sarrera urririk. Zineaz gain, gaueko saioen ondoren euskal mokaduren bat ere egongo dela dastatzeko iragarri digu etxeko lehendakari eta ‘Euskal Baserrietako Sukaldaritza (Cocina Vasca Campesina)’ liburuaren egilea den Marita Echavek.

Gehiago irakurri...


Euskal liburu aurkezpenak eta Toti Martinez de Lezea gasteiztarraren hitzaldia Bs Airesko Liburu Azokan

2014/04/11

Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren 40. edizioaren logoa Euskal kulturak leku berezia izango du aurten ere Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokan. Euskal standak liburu aurkezpenak, sinadurak eta hitzaldiak eskainiko ditu, Azokako Areto nagusiarekin batera. Programa barruan, Magdalena Mignaburuk bere Patria Vasca en Argentina aurkeztuko du, Toti Martinez de Lezeak hitzaldi bat emango eta Juan de Garay Fundazioak bere azken argitalpenen berri. Liburua besapean etorriko dira baita ere Kepa Etchandy (Amerikanuak) Ipar Euskal Herritik eta Ana Luiza Etchalus (Alma Basca) Brasildik.

Gehiago irakurri...


Barilocheko Mendiko Euzko Etxeak bere egoitzan berrituan egingo du Aberri Eguneko harrera ekitaldia

2014/04/11

Mendiko Euzko Etxeko lagunak Barilocheko 2013ko Gizataldeen Jaian (argazkia Ignacio Ezquerra) Ekimen ofiziala, Barilocheko agintariak partaide, Gizataldeen Pasealekuan burutuko da, urtero bezala; hala ere, lehenengo aldiz, ondoren euskaldunek euren egoitza berrituan errezibituko dituzte hiriko agintariak zein gainerako kolektibitateen ordezkariak. Hitzordua apirilaren 26an izango da. Lehenago, apirilaren 19an, Bazko Igandearen bezperan, hiru kiloko txokolatezko arrautza erraldoia, ikurrinaren kolorez margotua, zozketatuko du erakundeak.

Gehiago irakurri...


Abuztuan Saint Pierre eta Miquelon irletan emanaldiak egiteko musikari bila ari da bertako euskal etxea

2014/04/11

Pilota eta herri kirolak izan ziren eguneko proagonistak Saint Pierre eta Miquelongo Euskal Jaian (argazkia http://www.tourisme-saint-pierre-et-miquelon.com) Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearen webguneak Euskal Herriko musikariei zuzenduriko eskaintza baten berri eman du: Saint Pierre eta Miquelon uharte frantsesetako Euskal Pilota Ligak hiru musikari gonbidatu nahi ditu bertara, elkartearen urteroko euskal jaian aritzeko. Festa abuztuan izango da, 13tik 25era bitartean, eta Ternua aldeko uharte hauetako euskal elkarteak bere gain hartuko ditu hegazkin txartelak eta ostatua.

Gehiago irakurri...


Iñaki Castañeda eta Alfredo Olabegoia txirrindulariek AEBak zeharkatuko dituzte gaixotasun arraroen alde

2014/04/10

"Route 66" errepide ospetsuan barrena egingo dute ibilbidea bi txirrindulariek Bihar abiatuko dira Iñaki Castañeda eta Alfredo Olabegoia txirrindulariak Santa Monicatik, AEBetan barrena abentura aitzindaria burutzeko prest: Estatu Batuak alderik alde zeharkatzea handbike edo esku-bizikletan, laguntza-autorik gabe. Horretarako bi kirolari beteranoek --62 eta 66 urte dituzte-- "Route 66" errepide mitikoa baliatuko dute eta bidean tokian tokiko euskal komunitateekin bildu eta euren bizimodua ezagutzeko gogoa agertu dute. Bidaiak gaisotasun arraroen ikerkuntzan laguntzeko dirua biltzea du helburu. Eurekin kontaktatu edo laguntza eskaini nahi badiezu, artikuluan harremanbideak.

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo euskal erakundeek Aberri Eguna ospatzera gonbidatzen dute

2014/04/10

2013an Argentinan egin ziren Aberri Eguneko hainbat ospakizunen irudiak (argazkia EuskalKultura.com) Badator 2014ko Aberri Eguna eta munduko euskal etxe asko hasiak dira ospakizunak antolatzen. Argentinako erakundeek urtero bat egiten dute euskal hitzordu berezi honekin, baina Europan ez bezala askok ez dute Berpizkunde Igandean bertan ospatzen, aurreko edo ondorengo asteburuetan baizik. Aurtengo edizioari dagokionez, pasa den asteburuan hasi eta apiril eta maiatzean zehar segituko du euskal etxeetan. Datorren artikulu batean, Aberri Eguna munduko gainerako lekuetan; honakoan, Argentinako berri.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia