euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

John eta Grace Mainvil: “Kaliforniak bere etapa historiko guztietan izan ditu euskaldunak partaide”

2014/05/29

John eta Grace Mainvil senar-emazte kaliforniar euskaldunak. NABO Ipar Ameriketako euskal etxeen federazioko diruzaina de Grace (argazkia EuskalKultura.com) Euskaldunen Kaliforniaren eta Ipar Amerika euskaldunaren adibide eta erakusgarri dira John eta Grace Mainvil senar-emazteak. Oraindik porlana eta errepide eta eraikin orojaleak inbaditu gabeko Far West-eko Kalifornian duela 88 eta 80 urte jaioak, euren lekukotasunak euskara bizi-bizirik eta berezko hizkuntza zeukaten hamarnaka arrantxo zeuzkan lurralde batera garamatza.

Gehiago irakurri...


"Ruta 66" taldeko txirrindulariak Chicagora heldu dira, AEB erdia handbikez igaro ostean

2014/05/29

Iñaki Castañeda eta Alfredo Olabegoia txirrindulariak Chicagoko kaleetan (argazkia Ruta66) Estatu Batuetan dabiltza egunotan Iñaki Castañeda eta Alfredo Olabegoia kirolariak, Ruta 66 errepide mitikoan barrena, kirol egokitua sustatzeko helburuarekin. Castañeda arlo honetan goi mailako kirolaria da eta txirrinda egokituan, handbike delakoan, ari da egiten bidaia. Txirrindulariak Kaliforniako Santa Monican, Los Angeles inguruan hasi zuten bidaia eta dagoeneko Chicagora heldu dira. Helmuga, New York.

Gehiago irakurri...


'Buenos Airesek EH ospagai' antolatu ostean, zuzendaritza berria bozkatu du hiriko Laurak Bat euskal etxeak

2014/05/28

Arantxa Anitua, Buenos Aires hiriburu federaleko Laurak Bat euskal etxeko lehendakaria (argazkia JordiMolina.com) Elkartearen araudiak esandakoari jarraiki, Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak egin ditu Buenos Aires bertako Laurak Bat euskal etxeak. Aldaketa handirik gabe, Arantxa Anituak segitzen du lehendakari, berarekin daudela Arantxa Goicoa, lehendakariorde; Miren Arozarena, idazkari; Maria Antonia Barquin, idazkariorde; Miguel Huguet, diruzain; eta Graciela Arce, diruzainorde, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Amagoia Guezuraga, Ameriketara joan ziren zamudioztarren lorratzen bila: "Genealogia bi lekuen arteko zubia da"

2014/05/28

"Orain" herri aldizkarian atzerrira joan ziren zamudioztarrei buruzko artikuluak idazten ditu Amgaoia Guezuragak Genealogian aditua da Amagoia Guezuraga zamudioztarra, hori da bere pasioa eta denbora pasa. Apurka apurka bere herriko familien nondik-norakoak ikertu ditu, eta orain Ameriketara joan ziren zamudioztarren aztarna ari da jarraitzen eta argitaratzen "Orain" herri aldizkarian. Zure familiaren sustraiak aurkitu nahi badituzu, abiapuntu argia aholkatzen du berak: "Hasi etxekoei preguntetan". Eta Aurrekoetxea, Zamudio, Orbea, Aldana, Larragoiti edo Cadalso abizena baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan, zure senideren bat zamudioztarra izan daitekeelako.

Gehiago irakurri...


Euskal gizataldeak bat egin du aberri argentinarrarekin Maiatzeko Iraultzaren 204. urteurrenean

2014/05/28

Argentinako bandera eta ikurrina Saladilloko Maiatzeko Iraultzaren urteurreneko hiriko kabalkadan (argazkiaEE) Maiatzaren 25ean ospatu da Argentina osoan, urtero legez, Maiatzeko Iraultzaren urtemuga. Urtero bezala, hainbat hiritako euskal gizataldeek partaidetza nabaria izan dute ekitaldi ofizialetan eta udalek gonbidaturik ikurrina altxatu dute beste hainbat herritako banderekin batera, txuriurdin argentinarraren lagun. Tauletan, kalean, kabalkadetan eta sukaldaritza standetan… aberri argentinarraren eguna era askotan bizi izan dute pasa den igandean euskal kolektibitatetako ordezkariek.

Gehiago irakurri...


Francisco Alava hil da Brasilen, Sao Pauloko Eusko Alkartasuna EEko sortzaile eta lehendakari anitz urtez

2014/05/27

Francisco Alava joan den abenduan Eusko Alkartasuna euskal etxearen Gernika Kutun egoitzan eginiko omenaldi egunean, hain ongi egiten zekien paelletako bat prestatzen (argazkia EuskalKultura.com) Sao Pauloko Eusko Alkartasuna euskal etxetik datorkigu berri txarra, atzo astelehena hiri horretan hil baitzen Francisco Alava Ugarte, euskal elkartea sortu zutenetakoa eta urte askoan erakundeko lehendakari ere izan zena. Eusko Alkartasunako lagun eta bazkideek omenaldia eskainia zioten joan den abenduan, ENE eguna kari Gernika Kutun etxean eginiko ekitaldien baitan. Beila eta errausketa gaur asteartea maiatzaren 27an egingo dira, 13:00etan.

Gehiago irakurri...


Puerto Madryngo Etorritakoengatik euskal etxeak egoitza propioa izateko lehenengo urratsa eman du

2014/05/27

Puerto Madryngo Etorritakoengatik euskal etxeko kideak (argazkiaEE) Bidea ez da laburra izango baina hasita dago jadanik. Joan den astean aurkezpen formala egin du erakundeko lehendakari Andres Elorriagak Puerto Madryngo Udalean, Euskadi Plazaren aurrean dagoen lur eremu bat eskuratzearren. Bestalde, joan den igandean eta Maiatzaren Iraultzaren 204. urteurrena kari, euskal etxeko dantzariek hiriko kabalkadan hartu zutela adierazi digute euskal puertomadryndarrek. Eta plan gehiago: ekainean ‘Madryn Platerean’ jaialdiko Ekoizleen eta Diseinu Azokara, eta irailean, Gizataldeen Jaira bertaratzera gonbidatzen du euskal etxeak.

Gehiago irakurri...


Alemaniako eskola umeak albokari, Berlingo Euskal Etxearen musika lantegiei esker

2014/05/27

Ezta erraza, ez, alboka jotzea baina Berlingo neska-mutilak jo eta su saiatu ziren (argazkia Berlin EE) Iragan larunbatean Berlingo Euskal Etxeak hiriburu alemaniarreko eskola baten Udako Festan parte hartu zuen eta bertako ikasleentzako txalaparta eta alboka lantegi bat egin zituen. Neska-mutilek pozik hartu zuten musika tresna ezezagun horiekin jolasteko aukera. Baten batek albokari notaren bat ateratzea lortu zuen eta txalapartarekin haurrak ez ezik, gurasoak eta irakasleak ere animatu ziren, instrumentu arrotzak liluratuta.

Gehiago irakurri...


Jendetza polita eta giro polit arrakastatsua Bakersfield-en 2014 NABO bilkura eta Euskal Bestan (I)

2014/05/26

Asteburu luzean zehar, ostiralean hasita eta gaur astelehean segituz, Bakersfield euskaldunen bilgune bilakatu da Kalifornian, NABO Convention, batetik, eta bestetik bertako KCBC euskal etxearen 70. urteurrena ospatuz (argazkia EuskalKultura.com) Leku beroa izanik, eguzkiak ez du joan den asteburuan erabat estutu Bakersfield-en. Hiru egunez besteak beste bertako euskal etxearen --Kern County Basque Club izenekoaren-- 70. urteurrena eta NABOren 2014ko Convention edo Biltzar Nagusia ospatu dituen Kaliforniako euskal komunitate honek ehundaka jende bildu ditu Union Street-eko bere egoitzara, giro polit arrakastatsuan, tartean itsasoz bi aldeetako musikariak, dantzariak, pilotariak, muslariak eta bere euskaltasuna pozez elkarbanatu eta bizitzeko prest agertu den gizatalde aktibo eta aurrerakoia.

Gehiago irakurri...


Euskal artea gerlan: Duela 75 urte Eresoinkak bere europar birako azken saioa eskaini zuen Parisen

2014/05/26

Eresoinka taldeko partaideak, kantari eta dantzariak, Parisen 1939ko maiatzaren 26ko gala amaiera izango zuen birako protagonista izan ziren, hiru mila ikusleren aurrean Gaur betetzen dira 75 urte, Pariseko Chaillot Antzokian egindako gala batek Euskal Herriaren arima, bere kultura, Europan zehar ezagutzera emateko europar bira bati amaiera jarri ziola. Ekitaldi harek Santanderren hasia zen giza- eta arte-alorreko abenturaren apoteosia izan zen. 1937ko abuztuaren 19an, guztiak galdua zirudienean, Agirre lehendakariak borrokari tresna baketsuez eman behar zitzaiola segida pentsatu zuen. Gabriel Olaizolari deitu eta bakearen kultur enbaxadari misioa egotzi zion, faxismoaren oldarraldia bizi zuen Europa batean. Honela sortu zen Eresoinka.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia