2014/06/06

Caracasko euskal komunitatetik dator berria, tupustean hil baita hiriburu venezuelarrean Jon Bengoa Renteria, dirudienez burmuineko aneurisma batek jota. Jon, Jose Maria Bengoa eta Amaia Renteriaren semea zen, Igone San Sebastian zeukan emaztea eta Eneko eta Naiaren aita zen, baita, besteak beste, Jaurlaritzako Osasun sailburu ohi Rafael engoa Rentreriaren anaia ere. Berri lazgarriak Venezuelako euskal komunitatea eta Euskadiko euskal-venezuelar ingurua hunkitu ditu. Caracastik, beste heriotz baten berri ere dakarkigu Jazoerak, Josu Calvorena.
Gehiago irakurri...
2014/06/06

Literatura egonaldia da, baina oraingo honetan zientzilari batek irabazi du, bitxia badirudi ere. Aitzol Lasa matematikalari nafarrak proposamen berezia aurkeztu zuen bekaren laugarren edizio honetan, letrak eta zientziak uztartzea, eta berarentzat izan da Nekatoenea etxean proposatutako lana gauzatzeko hilabeteko idazle-egonaldia. Beka aurtengo urriaren 6an hasi eta azaroaren 2a arte iraganen da.
Gehiago irakurri...
2014/06/06

Lehenengo urratsa emanda, taldea sendotzeko helburua jarri dio bere buruari Buenos Aires probintziako Pigüe herriko euskal gizataldeak. Hilean behin gauzatzen dituzten afariez aparte, buletin txiki bat ere prestatzen dute elkarretaratzeetan banatu eta arbasoen herria eta historia hobeto ezagutzeko. Afariak hiriko ‘Cafe-Resto Navarra’ jatetxean egiten dira, hilabete bakoitzeko hirugarren astelehenean eta datorrenean, ekainaren 17koan, euskal zinea ere eskainiko zaie gonbidatuei.
Gehiago irakurri...
2014/06/06

Igandean bere 18. urtemuga ospatuko du Buenos Aires probintziako Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeak, hiriko alkate Carlos Urquiaga ere tartean, eta Gure Esku Dago dinamikaren aldeko bideo bat egingo dutela iragarri dute antolatzaileek. Honekin batera, euskal etxetik jakinarazten dute Brasilgo Munduko Futbol Txapelketako partidak emango direla euskal etxean pantaila erraldoian: “lagun artean ikusi nahi dituenak Toki Eder-en ikus ditzake, kantina zerbitzuko etekinak, dantza taldearentzat izango dira”, gonbidatu dute erakundetik.
Gehiago irakurri...
2014/06/05

Igande honetan giza kate bat osatuko dute ia 50.000 euskaldunek, Durangotik Iruñaraino, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Gure Esku Dago herri ekimenak antolatu du giza-katea, eta Diasporatik asko eta asko dira bere babesa agertuko dioten euskal etxe eta elkarteak. Bihar bertan hasiko dira ekitaldian, esaterako Buenos Airesen Euskaltzaleak-ek egingo duten gizakatearekin. Igandean Londres, New York, San Frantzisko, Boise, Txileko Santiago, Montevideo eta Mexiko bilduko dira, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2014/06/05

Boise State University-n (Idaho, AEB) Idahoko historia eta politika ikertzen duen sailak liburu berria aurkeztuko du bihar: ‘Becoming Basque: Ethnic Heritage of Boise’s Grove Street’ (Euskaldun bihurtzen: Boiseko Grove kaleko oinordetza etnikoa). Idahoko hiriburuaren erradiografia etnikoa egiten du ikerlanak, gaur egungo gizartea osatzen dutenen jatorri anitzak kontutan hartuta, baina euskaldunenengan modu berezian zentratuz.
Gehiago irakurri...
2014/06/05

Proiektua Chascomuseko Zingirako Euskaldunak eta Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxeetako pilota eskolen baitan sortu da eta helburu bikoitza du: Esku Pilota eta Xare modalitateak irakasteko eskolak sortzea euskal etxeetan eta, honi lotuta, kirolari esker, euskal kultura zabaltzea. FEVAko kirol sailak kudeatuko du proiektua eta aktibitate hau euren ekintzen eskaintzan sartu nahi duten euskal etxeei dago zuzenduta.
Gehiago irakurri...
2014/06/05

Gaur osteguna, ekainaren 5ean, "Uruguai Euskal Herriko Bakearen Alde" elkarretaratzea egingo da Uruguaiko Parmentuan, Montevideoko Euskal Erria euskal etxeak bultzaturik, ganbera legegilearekin batera. Hizlari izango dira Ordezkari-Ganberako lehendakaria, Uruguaiko alderdi politiko guztietako ordezkariak, Lucia Topolansky senadorea, Julio Mª Sanguinetti lehendakari ohia, Nazioarteko Kontaktu Taldeko kide den Alberto Spectorowsky eta, Lokarriren izenean, Paul Rios koordinatzailea.
Gehiago irakurri...
2014/06/04

Omenaldia egingo diote igandean Elgeta jaioterrian Martin Elorza pasiotar erlijio-gizonari (Elgeta, 1899-Lima 1966). Elorzak bizitzaren parte handi bat Peruko Amazonian eman zuen, pasiotar ordeneko hainbat kideekin, hango biztanleen eta, bereziki, herri indigenen bizi baldintzak hobetu nahian. 1953an Balianako Apezpiku eta Moyobambako Prelatu izendatu zuten. Gaur egun beatifikazio prozesua irekia du Elorzak.
Gehiago irakurri...
2014/06/04

Astelehenean hasi zuten Boisen (Idaho, AEB), euskara irakasleak prestatzeko aurtengo udako barnetegia. “Ameriketako euskaldunak beren komunitateetan euskara eskolak eman ahal izateko prestatzea” du helburu barnetegiak, Aitor Inarra NABOko euskara arduradunak EuskalKultura.com-i esan dionez. Gogoratu, Aitor Inarrak eta Itxaso Cayerok, hainbat urtez Izaskun Kortazarrek egindako lanaren lekukoa hartu zutela joan den urtarrilean. Barnetegia, igandean, hilaren zortzian, bukatuko da.
Gehiago irakurri...