euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Donostiak gastronomi zientzia fakultate aitzindari bat izango dute 2011an: Basque Culinary Center-a

2009/03/25

Euskal sukaldari nagusiak eta arduradun politikoak proiektuaren aurkezpenean Aste honetan aurkeztu dute Donostian Basque Culinary Center proiektua, Europan egiten den bigarrena izango den gastronomia zientzien fakultatea (Italiako Piamonten dago lehena). Zentru berriak 2011. urtean irekiko ditu ateak eta bi arlo izango ditu: alde batetik ikerketa gunea bat eta bestetik fakultatea bera. Donostiako Miramon Parke Teknologikoan egongo da. Euskal Herriko sukaldari nagusiek babesa eman diote proiektuari eta arduradunek ekimen honek Euskal Herria 'nazioarteko goi mailako sukaldaritzaren meka' bihurtuko duela uste dute.

Gehiago irakurri...


Sandra Ott Nevadako CBSko irakasleak AEBetako Giza Zientzien Fondo Nazionaleko beka bat jaso du

2009/03/24

Sandra Ott irakaslea (argazkia Jean Dixon /Nevada News) Sandra Ott ikerlariak, Nevadako Unibersitateko Center for Basque Studies-eko irakasleak, 6.000 dolarretako dirulaguntza jaso du National Endowment for the Humanities erakundeak emandako beka bati esker. Ott euskal kulturan eta euskaldunek Frantzia, Espainia eta Alemaniarekin 1930 eta 1940 artean izan zuten harremanetan aditua da. Beka honi esker bi hilabete oso erabili ahal izango ditu bere azken ikerketa prestatzen. 'Unibertsitatearen ordezkari izateaz oso harro nago', azaldu dio Ott-ek Nevada News aldizkariari. 'Sari hau jasotzeak asko pozten nau eta onena ematen jarraituko dut nire ikerketak eta unibertsitateko argitalpenak garatu ahal izateko'.

Gehiago irakurri...


Juan Alberto Gobbi diputatuak bisita egin zion Chascomuseko Zingirako Euskaldunak elkarteari

2009/03/24

Gobbi diputatua, zutik eta zuriz jantzita, euskal etxeko kideekin (argazkia ChascomusEE) Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzian, Juan Alberto Gobbi diputatuaren bisita jaso zuen joan den martxoaren 13an. Gobbi medio dirulaguntza bat eman zitzaon euskal-argentinar elkarteari eta euskal etxeko instalazioak ikusteko interesa zeukan. Elkarteko Zuzendaritzak eta talde desberdinek (dantzariak, bazkideak) egin zioten harrera; bildutakoak datozen hilabeteetan Zingirako Euskaldunakek eskainiko dituen jarduera eta ekitaldiei buruz mintzatu ziren.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeentzako 2009ko laguntzak eskatzeko epea apirilaren 1etik maiatzaren 5a bitartean izango da

2009/03/23

Lehendakaritzaren egoitza Gasteizen Diasporako euskal etxe eta elkarteek azaldu duten jakinminari erantzunez Eusko Jaurlaritzak euskal etxeentzako diru laguntzen deialdiak martxoaren 31an argitaratuko dituela iragarri du. Laguntza hauek eskatzeko epea apirilaren 1etik maiatzaren 5a bitartean egongo da irekita. Premia larrian dauden pertsonei zuzenduriko laguntzen kasuan, argitalpena apirilaren 4ean izango da eta laguntzak eskatzeko epea apirilaren 5etik maiatzaren 5a bitartean luzatuko da. Data horietan laguntzak eskatu nahi dituzten lagun eta elkarteek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aurkituko dituzte oinarri eta imprimakiak (eta betiko legez EuskalKultura.com-en ere).

Gehiago irakurri...


Berasuetarrak: euskal argentinar emigrante familia bati buruzko bideoa, askoren istorioa sarean ikusgai

2009/03/23

Buenos Aires probintziako Balcarce herriko Berasueta-Zaharrea familia (argazkia Oier Gorosabel) Sarean, nahi duenarentzat ikusgai ipini du Oier Gorosabel Larrañaga internauta euskaldunak bere familiaren istorio argentinarra. Lekeition bizi den eibartarra da Gorosabel, eta bere familiaren zati bat Baztandik eta Euskal Herriko beste leku batzuetatik Argentinara pasatu zen. Lekukotasun interesgarria eskaintzen duen bideoa da, partikular batek egina, dokumentazio lan aipagarri batez eta egileak berak Argentinara eginiko bidaia baten ondotik landua. Bere herenaitona Hilario Berasueta Meaka eta ondorengoen historia eta istorioak kontatzen ditu.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Euskal Etxearen Korrika Kulturala bizi-bizi dabil, Korricursaren bezperatan

2009/03/20

Euskal Etxeak 2006ean, Korrika 15 zela eta, antolatu zuen Korricursa (argazkia BartzelonaEE) Bartzelonako Euskal Etxeak antolatu duen Korrika Kulturala azken egunetan sartu da, datorren asteko larunbatean egingo den 'Korricursa' edo lasterketaren bertsio euskal-kataluniarraren zain. Euskal Etxeko arduradunak oso pozik agertu dira orain arte egindako ekitaldiek erantzun bikaina izan dutelako. Hurrengoak elikaduraren inguruko solasaldia, .EUS domeinuaren proiektuaren aurkezpena eta Mikel Laboari eskeiniko zaion omenaldia izango dira.

Gehiago irakurri...


Korrika 16 Mexikora ere helduko da: lasterketa, txikientzako euskal rally-a, zinea, hitzaldiak eta gehiago

2009/03/20

Euskararen Eguna ospatzen Mexikoko Euskal Etxeko Haur Txokoan (argazkia MexikoEE) Korrikaren 16. edizio honetan AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa erantzun ezinhobea izaten ari da Diasporako euskaldunen aldetik. Londres, Madril, Shanghai eta Bartzelonako euskal etxeek iragarri dituzten ekimenei, orain Mexikoko Euskal Etxearen proposamena batu behar zaio, izan ere, arduradun mexikarrek diotenez 'aurten Korrika Mexikotik pasako da!'. Jarduera egitaraua oparoa da eta asteartean hasiko da afari batekin. Hurrengo egunetan mintzaldiak, zinea eta aurkezpenak izango dira; eta larunbatean jai handia: Korrika hiriko kaleetan zehar, txikientzako rally-a, bazkaria, txalaparta eta gehiago.

Gehiago irakurri...


UNED-eko euskal literatur klub birtualak mundu osoko irakurleei ateak ireki dizkie

2009/03/19

Iker Azkue, Brasileko bandera eskutan duela, Sao Pauloko euskara ikasleekin (argazkia I.Azkue) Euskal literatura zaleek eta Diasporan euskara ikasten ari diren lagunek topagune berria dute UNED-eko euskal literatura klub birtualean. Bertan euskal idazleen lanak komentatu eta aztertzeko beta dute, doan eta era erraz batean. Iker Azkue, Brasilgo Euskal Etxeko euskara irakasle ohia eta egun UNED-eko euskara ikastaro birtualen koordinatzaile, da klubaren gidaria eta hilabetean behin elaberri bat proposatzen du irakurgai bezala. Orain Juan Kruz Igerabideren 'Hauts bihurtu zineten' lanarekin ari dira.

Gehiago irakurri...


Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak astebeko kultur ekitaldiekin ospatuko du bere 25. urteurrena

2009/03/18

Harrijasotzaileak izango dira ikusgai Gure Txokoren 25. urteurreneko ekitaldietan Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxea bere sorreraren 25. urteurrena ospatzen ari da aurten eta hori dela eta kultur aste bat antolatu du martxoaren 28tik apirilaren 4a bitartean. Baina ospakizunak hasiak dira jada Gure Txokon, eta joan den otsailaren 27 eta 28an elkarteak bazkideentzako afaria, eskertza meza eta hiriko bizilagunei irekitako jardunaldia eta hamaiketakoa egin zituen. Hil honen 28tik aurrera, gehiago: herri kirol erakusketak, harrijasotzaile eta aizkolariekin, gastronomia topaketa eta elkarteko koruaren emanaldiak, besteak beste.

Gehiago irakurri...


London Basque Society etorkizunera begira jarri da jarduera eta finantziazio bide berrien proposamenekin

2009/03/18

Txalapartariak Londreseko Korrikaren aurreko edizio batean London Basque Society elkarteak etorkizunerako berebiziko garrantzia zuen bilkura berezia egin zuen joan den martxoaren 8an. EuskalKultura.com-ek orduan azaldu zuenez, elkartea arazo ekonomiko larria bizitzen ari da eta bazkideek arazo horri irtenbidea bilatu nahian dabiltza. Datozen hilabeteetan elkarteak hartuko dituen neurrien artean besteak beste bazkideek urtean 15 liberatako kuota ordaintzea proposatu zuten bileran. Momentuz, elkartean bizitzak indartsu darrai eta apirilaren 3 eta 4ean laburmetrai emanaldia eta Korrika 16 lasterketaren jaia egingo dituzte.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia