euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bira Argentina eta Uruguaiko 9 euskal etxetara Kortajarena eta Celayak, azkenak Txile eta Brasil ere bisitatuz

2010/06/01

Julian Celaya eta Elvira Kortajarena FIVUko ordezkariekin Jaurlaritzako Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendari Julian Celayak eta Elvira Kortajarena Argentina, Brasil, Paraguai eya Uruguairako Euskadiko Ordezkariak Argentina eta Uruguaiko bederatzi euskal etxe bisitatu berri dituzte. Bidaia Celayak Ameriketako Hego Konoko herrialdeetara bere bulegoko Andoni Martin teknikaria lagun eginiko osteraren baitan kokatzen da, aurretik Txile eta Brasil ere bira bereko parte gisa bisitatu dituela, jakin arazi du euskal gobernuak ohar baten bidez.

Gehiago irakurri...


Eder Montero bilbotarra, New Yorkeko 'Txikito' jatetxekoa: «Euskal kultura sustatu nahi dugu Sagar Handian»

2010/05/31

Alexandra Raij eta Eder Montero, Txikito jatetxearen atean (argazkia El Correo) Euskal sukaldaritzaren enbaxadari da, zentzu askotan munduaren hiriburua kontsideratua den New Yorken. New York Times egunkarian patata tortilla on bat egiteko sekretua erakutsi zuen. Eta pintxoak eskaintzen dizkie Txikito jatetxera azaltzen zaizkion bezeroei, amerikarrak gehienbat, tartean baita bertako edo bisitan den euskaldun bat edo beste ere. Zalantzarik gabe euskal jatetxea da berea, eta Euskal Herrian arrain, jaki, pintxo eta platerak dastatu dituztenak ez dira batere kexu ateratzen bertako menua dastatu ondoren. Hamaika urte daramatza Etxeorratzen Hirian Eder Montero bilbotarrak, eta gustura bizi da, lankide emazte Alexandra Raij argentinar jatorriko estatubatuarra duela.

Gehiago irakurri...


Ikurrina eta Argentinako bandera jaso dira herrialdeko hainbat euskal etxetan Maiatzeko Iraultza ospatuz (I)

2010/05/31

Santa Feko Gure Etxea Euskal Etxeko kideek hiriko kabalkadan hartu zuten parte Egun ahaztezinak bizi izan dituzte hil honetan Argentina osoko lagunek. Espainiako kolonia zen herri honek menpekotasun harreman hori haustea erabaki zuen duela berrehun urte, eta duela bi mendeko maiatzaren 25ean independentziaren hazia loratzen hasi zen. Iraultzaren oinarriak ezarrita, hasia zen askatasunerako bide geldiezina. Egunotan, argentinarrek, desadostasunak baztertuz, jai abertzale erraldoian hartu dute parte. Euskal etxeetako kideak ez dira festa honetatik kanpo geratu eta ikurrin eta Argentinako banderekin kaleetara irten dira aberriarekiko engaiamenduari eusteko. Hona ospakizunen kronika laburtuaren lehenengo zatia, Santa Fe, Jose C. Paz, Pehuajo eta Saladilloko euskal komunitateen ekitaldiak aipatuz.

Gehiago irakurri...


Kepa Junkera, Boisen grabaketak egiten: "Erabat harritu nau jendearen eskuzabaltasunak eta harrera onak"

2010/05/31

Kepa Junkera musikari eta trikitilaria Kepa Junkera Estatu Batuetan ari da bizitzen zenbait hilabetez, familia eta guzti, grabatzen, emanaldi batzuk eskaintzen eta datorren diskorako materiala prestatzen. Aurretik ere euskal diasporarekin aritu izan bada ere, oraingo egonaldia, Estatu Batuetan, bertako euskal komunitatea askoz hobeto eta sakonago ezagutzeko parada ari zaio ematen. Duela oso gutxi astebetez aritu zen lanean Boisen, hor ere materiala biltzen, grabatzen eta euskaldunekin harreman estuan. Karia horretara honako lerroak idatzi eta eman zituen argitara maiatzaren 20ean Deia egunkarian.

Gehiago irakurri...


Athletic-en Kubako Peñak giro ezin hobean ospatu du bere lehen urteurrena, Biltzarra eta bazkariaz

2010/05/28

Biltzarreko talde-argazkia, Kubako peña athleticzalearen lehenengo urtebetetze biltzarrean Atletic-en Kubako Peñak joan den larunbatean, maiatzaren 22an, ospatu zuen sortu zeneko lehen urteurrena, izan ere bere bazkideen Biltzar Nagusia eginez eta ondoren oso giro atsegineko lagunarteko bazkaria gauzatuz. Txurigorrien sostengu talde kubatarrak 32 bazkide arrunt dauzka, kubatarrak edota euskal egoiliarrak eurak, eta beste 48 ohorezko bazkideren laguntza biltzen du Euskal Herritik. Peñaren lehenengo urtebetzearekin bat antolatutako Biltzarrean, aurreneko urte honetan egindako ibilbidea gainbegiratu eta hamabi hilabeteok eman dutena aztertu zuen txostena irakurri zuen lanean nekaezin ibili den Astigarraga elkarteko idazkariak.

Gehiago irakurri...


Dolua Villegasen, Elsa Alzuri, EEaren sortzaileetakoa eta Nieves Castilloren ama, hil dela zabaldu denean

2010/05/27

"Nabarituko dugu bere hutsunea", esan diote General Villegasen EuskalKultura.com-i joan den maiatzaren 23an Elsa Alzuriri buruz galdetutakoan. Tristezia eta dolua heldu dira Buenos Aires argentinar probintziako General Villegas herrian zabaldu denean joan den igandean, maiatzaren 23an, Elsa Alzuri hil zela. Izatez eta sentimenduz euskal-argentinarra eta euskaltzale saiatua, Elsa Alzuri 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxea fundatu zutenetakoa izan zen, eta egunero segitzen zuen eta laguntzen zuen euskal etxearen ibilbide eta lanetan. Bere galera arras sentitu dute ugari zeuzkan lagunek. Oso jende aktibo, engaiatu, eskuzabal eta langilea zen, bere euskal erroak ezagutzen eta lantzen ahalegindutakoa. Duela mende bat baino gehiago Arantza herri nafarretik argentinaratu zen Matias Alzuriren alaba zen. Besarkada tinki bat Elsaren seme-alabei, modu berezian alaba Nieves Castillori, ama bezala euskal etxearen aldeko langile porrokatua. Harro esan dezake Nievesek bere familian 'katea ez dela eten', amaren engaiamendu eta segidak beste bi belaunaldi ukitzen baititu dagoeneko. Goian Bego, Elsa Alzuri, eta euskal kultura eta erroek jarrai dezatela Argentinan eta Villegasen berak ezarritako sendotasunaren bidetik. Mila esker, izeba Elsa (hala deitzen diote euskal etxean eta Villegasen hamaikanaka dauzkan lagun eta diskideek].

Gehiago irakurri...


Euskal giroa eraginez ospatu zuen bere 115. urtemuga Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak

2010/05/27

Iparraldeko Euskal Etxeko kide eta lagunek etxeko 115. urtemuga ospatu zuten afari batekin Iparraldeko euskaltzale talde batek sortu zuen 1895eko apirilaren lehenean Buenos Airesen 'Centro Vasco Francés' izeneko euskal etxea, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal tradizioak Buenos Aires hirian mantendu eta zabaltzeko asmoz. Urtero bezala, aurten ere etxeko arduradunek eta lagunek gogora ekarri dute garrantzi handiko data hori meza eta afari batekin. Hitzordua joan den maiatzaren 20an izan zen, eta euskal komunitateko anitz ordezkari bertaratu ziren Moreno kalean dagoen egoitzara jaian parte hartzeko. “Aurreko jaietan ez bezala, aurten kideentzako aretoan egitea erabaki dugu”, komentatu dio Norma Ríos Kultur Azpibatzordeko kideak EuskalKultura.com-i. “Lagunen eta euskaldunen arteko elkartzea nahi genuen, euskal giroa lagun ospatu nahi genuelako”, azaldu du.

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak sortu zeneko 66. urteurrena eta Aberri Eguna ospatu zituen hitzordu jendetsu batez

2010/05/26

La Platako dantzari txikienen taldeak 'Ipurdi dantza', fandango eta arin-arin dantzatu zituen, Elena Bilbao zuzendari eta Xabier Aramayo akordeoijole, bildutako berrehundik gora pertsonen makina bat txalo eraginez La Platako Euzko Etxea erakundeak euskal etxea sortu zeneko 66. urteurrena ospatu zuen joan den maiatzaren 8an, ekitaldi berean --urtero bezala-- Aberri Eguneko ospakizuna ere egin zuelarik. Eguneko ekitaldiak 'Oroimena astinduz: geure iraganeko oroitzapen eta pasadizoak' ekimenaren saio berri batekin abiatu ziren, segidan eta Bixente Ibarguren Aretoan Euskal Etxeko Abesbatza aritu zelarik, Maite Unzurrunzaga pianojole. Javier Clua EEko lehendakariak hitz batzuk zuzendu zizkien bildutakoei, ondoren ohorezko aurreskuari txanda emanez eta ondotik berrehun jendetik gora bildu zituen afariari. Edergarri gisa Etxeko dantza talde guztiak aritu ziren, esan nahi baita txikiak, zaharrak, ertainak eta helduak, gauari solas lasaian, musikak eta erromeriak lagundurik behar bezalako amaiera ipintzeko.

Gehiago irakurri...


Atzerriko Euskal Gizataldeetan egoera larrian daudenentzako 2010eko laguntza deialdia zabalik da

2010/05/26

Atzoko EHAAren alea,  Euskal Gizataldeetan egoera larrian dauden pertsonentzako 2010eko laguntzak deitu eta zehazten dituena (argazkia EuskalKultura.com) Atzo eman zuen argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) Atzerriko Euskal Gizataldeetako kide izanik egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko 2010eko deialdia. Zenbatekoari dagokionez, 207.854 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak zeregin honetara, iaz bideratu zuen kopuru berdina. Laguntzak pertsona behartsua bizi den herri edo eremu geografikoari dagokion euskal etxea bitarteko bideratzen dira, eskabideak aurkezteko epea [euskal etxeak egin behar duen bitartekaritza lanarentzat, eskatzaile den pertsonak epe horren aurretik gauzatu behar baitu guztia] 2010eko ekainaren 28a izango delarik. Jakingarriak, xehetasunak eta informazio gehiago datozen lerroetan.

Gehiago irakurri...


Viña del Mar: aurrenekoz antolatuko da Txilen, uztailaren 17-24era, 'Euskara Munduan'eko barnetegi bat

2010/05/25

Viña-Valparaisoko Eusko Etxeko lehendakari Archibaldo Uriarte, FEVAko lehendakari Ricarso Basterra, eta Francisco Pinedo, Euskara Munduan programako Valparaisoko partaidea, Basterrak bertara eginiko bisitaren karietara Lehenik urte askotan Argentinan; iaz Uruguain, eta aurten Txilen. Emeki zabaltzen ari da euskararen irakaskuntza Hego Ameriketan, gehienbat 'Euskara Munduan' programa medio. Izan ere, programa ikasle/irakasleak Argentina, Peru, Kolonbia, Brasil, Uruguai, Txile eta herrialde gehiagotakoak lortzen doazen neurrian hedapena alde guztietatik datorkio. Datorren uztailaren 17tik 24era bitartean Viña del Mar-en egingo duen Neguko Barnetegiarekin, lehenengo aldiz ari da gisa honetako ikastaro bat egiten Txilen. Bertan aurreratuak daude dagoeneko gauzak partaideak errezibitzeko. Lehenago, FEVAko lehendakari Ricardo Basterrak bisita luzatu du Viñara, Viñako Eusko Etxeko lehendakari Archibaldo Uriarterekin biltzeko. Azkeneko barnetegia, Udakoa, joan den urtarrilean, Uruguaiko Montevideon egin zen, FIVUren eskutik.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia