2010/06/14
Gehiago irakurri...
2010/06/14

Aurtengo urrian Argentinako Euskal Aste Nazionala antolatzen ari den Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere Urteko Ohiko Biltzar Nagusia egin du, Jose Martin Azarloza buru duen zuzendaritza taldeari konfidantza berretsiz euskal elkartearen gidaritza agintealdi berri batez segi dezan. Estatutuek esandakoaren arabera Zuzendaritza Batzordea berritzeko hautes prozesua egin ondoren, berrautatua izan da erakundeko lehendakari Jose Martin Azarloza, eta berarekin, besteak beste, Ana Maria Irigoyen, lehendakariorde lehen; Horacio Ayesa, lehendakariorde bigarren; Gustavo Elichiribehety, idazkari; Adriana Hernandorena, idazkariorde; Francisco Javier Valencia, diruzain; eta Juan Gonzalez, diruzainorde.
Gehiago irakurri...
2010/06/11

Eusko Jaurlaritzak 2010eko 'Kultur Birak' deialdiari dagokion onuradunen zerrenda aurreratu du, tartean Hego eta Ipar Ameriketarako zein Europarako bidaiak egin behar dituzte artista eta onuradunak daudela. Datozen egunotan buletin ofizialean (EHAA delakoan) argitara emango den zerrendak mota ugaritako kantari, bertsolari, antzerkilari eta musikariak biltzen ditu. Uztail-abuztuan Idahoko Boisen (AEB) egingo den Jaialdin parte hartuko duten artista eta taldeak dira diru kopuru handiena jasoko dutenak, birek AEB, Ingalaterra, Argentina, Katalunia, Espainia, Uruguai eta Mexiko ikutuko badituzte ere. Hona onuradunen zerrenda.
Gehiago irakurri...
2010/06/11

Aurten oztoporik gabe, hitzorduari leial agertu ahal izan zuten Mexikoko baztandarrak Euskal Etxean urtero maiatzaren hasieran egin ohi duten Baztango Egunera. Euskal etxearen ondoko eraikineko obrak direla eta aurten leku murritzagoa izan zuten bildutakoek. Maiatzaren hasierako urteroko hitzorduan Mexikora etorri eta okindegietan lanean aritu zirenen ondorengoak bertan izan ziren beren sustraiak zeintzuk diren gogoan hartuta. Iaz A gripearen ondorioz festa atzeratu bazen ere, aurten zegokion egunean egin da, eta meza, bazkaria eta ondorengo musika eta jolasak giro bikainean burutuz, eguraldi ona lagun.
Gehiago irakurri...
2010/06/11

Giroa Gipuzkoan gori-gorian dabil. Bertako taldea, Reala, Espainiako lehenengo dibisiora itzuliko da datorren igandean, Celta ekipoaren aurka jokatu behar duen partida berdindu edo irabazten badu. Hamar edo ehun milaka dira partida noiz amaituko zain dauden realtzaleak, eta baita realtzaleak ez direnak ere, puntu hori lortzea oro har euskal futbolaren eta euskaldunen aurrerapentzat hartuko bailitzateke. Gipuzkoa eta Euskal Herritik ezezik, partida kanpoko hamaika lekutatik ere segituko da, tartean zenbait euskal etxetatik. Estatu Batuak, Mexiko, Venezuela, Australia, Txile, Argentina eta Ingalaterra bezalako herrialdeetatik zaleak Anoetara begira egongo dira. Espainiako estatuko euskal etxeetan ere partida elkarrekin telebistaz edo irratiz segitzeko deiak egin dira, hala nola Bartzelonan eta Madrilen; eta antzeko biltzeak emango dira Murtzia, Valladolid, Salou eta realtzaleek dagoeneko txanpaina freskatzen ipini duten beste hainbat lekutan (ikus bideoa).
Gehiago irakurri...
2010/06/11

Gaur hasiko da Hegoafrikan 2010eko Futbol Mundu Txapelketa. Hilabete batez jende askok munduan, parentesia zabalduko du bere bizitzan, eguneroko arazo askotan larriez ahaztu eta norgehiagoka honetan murgiltzeko. Denbora asko pasatuko dute pantailari begira, maiz samar loari ere orduak kenduz, maiteago duten selekzioaren ibilbidea eta txapelketa oro har segitzearren. Txapelketan ez du euskal selekzio batek jokatuko, baina Venezuelako geure lagun Pedro Arriagak, euskal selekzio berezi bat osatu du Caracasko Euko Etxetik, Hegoafrikan bateko eta besteko selekzioetako parte arituko diren euskal jokalariekin.
Gehiago irakurri...
2010/06/10

Basque Culinary Center Shanghain izango da, 70 milioi pertsonen bisita espero duen Erakusketa Unibertsalean. Irailaren 27tik urriaren 3ra arte Euskadiren Astea izango da bertan eta horri helduta, nazioartean izen handia duten zenbait sukaldarik euskal produktuekin egindako menuak aurkeztuko dituzte.
Gehiago irakurri...
2010/06/10

'Gizataldeen liburutegiek emigrazioaren historiari buruzko zati garrantzitsu bat gordetzen dute eta herri bakoitzaren kultura hedatzen dute txertatuta dauden komunitatean' dio Kolektibitateen Liburutegien V. Topaketan parte hartzeko gonbidapenak. Ardatz honi jarraituz, urtero antolatzen da Kolektibitateen Liburutegien Topaketa, erakunde hauek egiten duten lana komunitate osoari ezagutarazteko asmoz. Aurten, Argentinako Bigarren Mendeurrena dela eta, Liburutegi Nazionala izango da Topaketaren egoitza, Cortazar aretoa hain zuzen, ekainaren 26an, La Platako Euzko Etxea-ko Matxin Burdin Liburutegiak, Biblioteca Galega de Bos Aires-ek, Fundación Centro de Estudos Brasileiros-'Guimarães Rosa' Liburutegiak eta Argentinako Liburutegi Nazionalak berak antolaturik.
Gehiago irakurri...
2010/06/10

Odriozola deitura baduzu berria interesatuko zaizu: Uztailaren 4ean munduko Odriozolatar guztiak gonbidatuta daude familia zabal honek --Ameriketako hainbat euskal etxetan kideak ditu-- Azpeitian egingo duen bilerara. Aitzakia edo zergatia, familiak Loiolako San Inazioren zaindaritzapean daramatzan lau mendeak. Izan ere, duela laurehun urte, 1610ean, Odriozola etxeko burua zen Juan Odriozolak San Inazioren beatifikazio festan parte hartu zuen, santu euskalduna auzokoa zuenez. Ekitaldi hartan, Juan Odriozolak Loiolako San Inazio, familiaren patroi, babesle eta abokatu berezi izendatu zuen, Felipe II.a erregearen eskribauak agirian jaso zuenez. Geroztik, zenbaitetan egin dira familia bilkurak San Inaziori lotutako urteurrenen karietara.
Gehiago irakurri...
2010/06/09

Gipuzkoako museo, espazio museistiko eta interpretazio guneen eskaintza garrantzitsu eta anitza eskaintzea helburu duen Gipuzkoako museoen web orrialdea jarri du abian Foru Aldundiak. www.gipuzkoakomuseoak.net webgunea, bisitarientzat zuzenduta dago alde batetik, gaika (historia, artea, gastronomia, itsasoa...) aurkitu daitezke museoen inguruan dauden informazioak. Bestetik, atal pribatua dauka webguneak, museoak elkarren artean koordinatzeko lan tresna gisa
Gehiago irakurri...