euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Santa Agedaren koplak eta danborrada Madrilgo kaleetara heldu dira Euskal Etxeari esker (ikus bideoak)

2011/02/10

Santa Ageda eskean Puerta del Sol-en (argazkia MadrilEE) Madrilgo Euskal Etxeko kideek azken aste hauetako hotzari entzungor egin eta hiriko kaleetan ibili dira bi euskal tradizio ezagun ohoratzen: Santa Ageda eskean eta Danborrada txikiarekin. Elkarteko korua Madrileko erdigunean kantari ibili zen joan den otsailaren 4an eta "Aintzaldu daigun Agate Deuna..." bezalako koplek zur eta lur utzi zuten Puerta del Sol-etik zebilen bat baino gehiago. Aurretik, urtarrilaren 23an, elkarteko txikiak izan ziren protagonista, danborradaren burrunbarekin. Jarraian, bi ekitaldion bideoak ikusgai.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribe idazleak poema irakurraldia egingo du gaur Genevako Nazioa Batuen egoitzan

2011/02/09

Kirmen Uribe Bartzelonako Euskal Etxean irakurraldi bat egiten (argazkia BartzelonaEE) Kirmen Uribe idazle ondarroarrak euskararen hotsak ekarriko ditu gaur Genevako Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen aretora. Miquel Barceloren kupula ospetsuaren pean Uribek eta Manuel Rivas galiziarrak euren lanak irakurriko dituzte, batak euskaraz eta galegoz, besteak. Ama Hizkuntzen Nazioarteko Egunaren karira antolatu dute ekitaldia. Hil honen hondarrean, aldiz, Portugalen izango da Uribe, 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberriaren itzulpena aurkezteko.

Gehiago irakurri...


Joan den abenduan 'Izatez Harro' Euskal Etxea mutualitate gisa onetsi du Buenos Aires Probintziak

2011/02/09

'Izatez Harro' (sic) Euskal Etxearen logoa Gaztea da oso Mar Chiquita partiduko euskal etxea. Izan ere, 'Izatez Harro' erakundeko kideak 2009ko azaroan elkartu ziren lehendabizikoz. Baina euskal etxearen oinarriak ezarri bezain laster, lanari ekin zioten. Oso denbora gutxian, partiduko herrietako ekitaldietan beren presentzia handituz joan dira eta komunitateari begirako proiektuak martxan jarri dituzte. Horietako bat pasa den abenduan Buenos Aires Probintziak elkarteari mutualitate gisa emandako onespena da. Euskal Etxea izateaz gain Mutualitatea ere badira, beraz, eta honen bidez formakuntza alorrari ekin ahal izan diote iaz eta laster, datorren otsailaren 15ean, hornitegi edo denda bat inauguratuko dute.

Gehiago irakurri...


'Mundu guztia Alta Gracian' izeneko ikuskizunean aritu ziren Cordobatarrak-eko euskal dantzariak

2011/02/09

Cordoba Tarrak dantza taldeko kideak pozik erakustaldian jasotako txalo zaparradaren ostean (argazkia CordobaGureTxokoaEE) Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxeko dantza taldeak Alta Gracia hiriko Gizataldeen Azokan parte hartu zuen joan den astean, euskaldunen emanaldia telebista nazionalak eskaini zuelarik. Azokak 'Todo el mundo en Alta Gracia' izenburua zuen eta aurtengo edizioak bisitari marka guztiak hautsi dituela adierazi dute bertaratu ziren euskaldunek: 30.000 lagundik gora izan ziren euskal taldeak parte hartu zuen gauan. Gure Txokoa elkarteko ordezkaritzarekin batera Rio Gallegoseko Hegoalde Argentinarra Euskal Etxeko lagunak ere bertaratu ziren.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak bi euskal etxe berri onartu zituen atzo, Brasilgo Brasilian, eta Uruguaiko Floresen

2011/02/09

Flores-ko Euskal Etxe orain onartua sortu eta gauzatzeko deia egin zuen taldea (argazkia EcosRegionales) Bi euskal etxe berri onartu zituen atzoko Gobernu Bilkuran Eusko Jaurlaritzak aurrerantzean euskal etxeen munduko erregistroan sartzeko. Latinoamerikakoak dira biak, Brasilgo Brasilia hiriburuko Eusko-Brasildar Etxea, lehena; eta bigarrena, berriz, Uruguaikoa, Flores departamenduko Euskal Etxea. Honekin, hiru dira dagoeneko Brasilen onartuta dauden euskal etxeak, eta hamar Uruguaikoak.

Gehiago irakurri...


Faustino Caneva-ren eskutik, Argentina osoko ikusleek Laurak Bat ezagutu zuten, 'Caja Rodante' saioan

2011/02/08

Faustino, bere familiarekin, Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean Telebistako hainbat dokumentaletan urrutik dauden herri eta kulturei buruz hitz egiten da askotan. Askotan ere dokumental horiek aurkezteko arduradunak edadeko adituak dira. Joan den urtarrilaren 4an Argentina Telebista Publikoak igorri zuen saioan, berriz, Euskal Herriaz hitz egiteko aukera izan zuena aditua zen, bai, baina adin gutxiko aditua. 'Caja Rodante' umeentzako saioko 'Historias Rodantes' atalean, Faustino Caneva Anitua txikiak Buenos Airesko Laurak Bat-en instalazioak eta han bertan egiten diren ekintzak erakutsi zizkion ikusleriari (ikus bideoa).

Gehiago irakurri...


Euskara 2013ko Expolangues azokaren hizkuntz gonbidatua izan dadin eskatu dute Parisen

2011/02/08

Azkue Fundazioko arduradunak eta Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etchegoin Pariseko Expolangues azokan Larunbatean bukatu zen Expolangues hizkuntz-azokan Eusko Jaurlaritzak antolatzaileei proposatu die 2013ko edizioan euskara azokako hizkuntza gonbidatua izan dadin. Era berean, Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Hervé Trinquet Pariseko Eskual Etxeko lehendakariak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu zuten. Horrez gain Azkue fundazioak hitzarmena sinatu zuen Parisen Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearekin, bien arteko elkarlana sustatzeko asmoz. Azkenik, Nafarroako Gobernuak ere bere standa zabaldu zuen Azokan, Euskarabidea institutuaren bitartez.

Gehiago irakurri...


Corpus-ko Eusko Etxeak, Argentina iparraldean, helbide elektroniko berria ireki du 'Kontaketa Harrigarrietarako'

2011/02/08

Corpus Christiko Eusko Etxeak, Misiones probintzia argentinarrean 2009ean lehenengo aldiz antolatu zuen Kontaketa Harrigarrien Lehiaketako sari ematea Joan den astean EuskalKultura.com-eko orriotan Misiones probintzia argentinarreko Corpus-ko Eusko Etxeak deitutako 'Kontaketa Harrigarri'en Lehiaketako hirugarren deialdiaren berri ematen genuen. Antolatzaileak gugana zuzendu dira, adierazteko oraingoan, "jasotako eskabideak kontutan hartuz" helbide elektroniko berri bat zabaldu dutela, soilik originalak biltzeko, lehiaketan parte hartzea erraztearren; izan ere asko baitira Buenos Airestik mila kilometro pasexe iparraldera dagoen Corpusetik urrun bizi diren pertsonek egindako kontsultak eta parte hartzeko adierazitako interesa. Originalak bidaltzeko azken epeak martxoaren 30a segitzen du izaten.

Gehiago irakurri...


Zinemaldia'11-ak euskal zinema ekarriko du Bartzelonara otsailaren 16tik martxoaren 9ra

2011/02/07

Euskal filmak Bartzelonan aurkezten dituen 2011ko Zinemaldiaren afitxa Bartzelonako Euskal Etxean gertu dira Zinemaldiaren seigarren edizioari ekiteko. Datorren asteko asteazkenetik hasi eta martxoaren 9an bukatuko da kataluniar hiriburuan egiten den euskal zinema jaialdia. Lehenengo aldiz Zinemaldiko emanaldi guztiak euskal filmak izango dira, eta mahai inguruak egingo dituzte filmeen egile, zuzendari eta aktoreekin. 'Izarren hautsa', Barbara Goenaga aktorearekin, eta '80 egunean', hainbat zinemalditan saritua izan den filmea, dira proposamen hauetariko batzuk, Diasporan, AEBetako Elkoko euskaldunekin errodatutako 'Amerikanuak' dokumentalarekin batera.

Gehiago irakurri...


Oreja-Grande familia argentinarra arbasoen Iruñera etorri eta euskal ereduan eskolatu ditu haurrak

2011/02/07

Veronica Grande eta Martin Oreja euren semeálabekin, 6 urteko Juan Cruz eta 3 urteko Valentina (argazkia MikelSaiz-DiarioNoticias) Gauza jakina da euskararen egoera ez dela onena Nafarroan, eta kasu askotan etorkinek nahikoa lan daukatela bizitzan aurrera egiten, bertako hizkuntza eta kulturari erreparatzen hasi gabe ere. Egoera hori eta integrazioa bera haurrak medio bidera daiteke, seme-alabak D ereduko eskola publikoetara edo ikastoletara bidaliz gurasoek ere etxeratu egiten baitute euskararen presentzia. "Hemen bizi gara eta hemengo gauzak bizi nahi ditugu", diote berez Mar del Platakoak izan arren azken urteotan Iruñean bizi diren Martin Oreja eta Veronica Grande senar-emazteek.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia