2021/06/24

Asteburu lanpetua izango dute datorrena Salt Lake Cityn egoitza duen Utah-ko Euskal Etxeko kideek eta bertako Utah-ko Triskalariak dantza taldeko lagunek. Izan ere, gure agendan bildu dugun bezala, larunbatean, urtero partaide diren Taste of Living Traditions jaialdian arituko dira partaide, ohiko janari salmenta saltokia muntatuz eta dantza emanaldia eskainiz; eta igandean, berriz, euskal elkartearen Urteroko ...
Gehiago irakurri...
2021/06/24

Ikasturte bat bukatzear da eta berria (ipar hemisferioko) uda ondoren hasiko da. Madrilen bizi bazara, agian bururatu zaizu inoiz zure euskara hobetzea hiriburu espainiarrak euskara eskoletan eskaintzen duen eskaintza anitza baliatuz. Maila guztiak eskaintzen baititu. Aurrez aurre zein online. Tentatu nahi zaitugu (zu, edo zuk informazio hau beste norbaiti pasatzea lortu, hura tentatzeko). Ea datorren ikasturtean ...
Gehiago irakurri...
2021/06/24

Eta oraingoan Berastegi/Verastegui familiaren txanda da. Izan ere, Verástegui, honela idatzia, deitura ezaguna da Perun. Ez bakarrik bertan. Jakina da Berastegi, Verastegui eta antzeko bertsioak (ikus beherago) Gipuzkoako Berastegi herria izan dezaketela erreferentzia, edo izen bereko baserrian izan dezaketela jatorria, hala baitaude esaterako Zizurkilgo Akezkoa auzoan edo Azpeitiko ...
Gehiago irakurri...
2021/06/23

Minden-Gardnervilleko (Nevada) "Mendiko Euskaldun Cluba" 40 urte betetzen ari da aurten, 1981ean Anita Izoco eta Jeannette Fernandezek sortu zutenetik euskal ondare eta tradizio handikoa den eskualde honetan. 1988tik aurrera, urteroko Piknikarekin batera NABO "Kantari Eguna" ospatzen hasi ziren, eta gaur egun Rocklin-eko Iparreko Ibarrarekin partekatzen dute. Pandemiaren ...
Gehiago irakurri...
2021/06/22

Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak ez ditu alferrik pasatzen utzi pandemia hilabeteak, eta hara non agertu zaigun bertako idazkari Norma Beatriz Rios bi liburu argitaratu berri besapean. Lehenengoak EEak antolatu ohi duen literatur lehiaketan saritutako lanak biltzen ditu. Bigarrenean, berriz, Norma Riosek berak erakundearen barne-historiaren errepasoa egiten du, bazkideei buruzko akta eta ...
Gehiago irakurri...
2021/06/21

Sacha Miro San Nicolaskoa da baina Buenos Airesen bizi da. Bertan Oihankide Taldeko kide da, euskara ikaslea eta dantzaria, eta euskal kulturarekin lotura estua duenez, berehala onartu zuen Aiko Dantza Eskola Digitalak diasporako dantzariei luzatutako proposamena: euskal dantzetan trebatzea, modalitate birtualean. Gogora dezagun ‘Dantza Munduan’ programa birtuala iaz abiatu zuela Aiko taldeak, Eusko ...
Gehiago irakurri...
2021/06/18

Garaiz zaude apuntatzeko, joan den asteleheneko lehenengo saioan parte hartu ez bazenuen ere. Izena emateko aski da emailez eskatzea geroracordoba@gmail.com helbidera. Irakasle dira Fernando Zabalza, Noé Fernández eta Santiago Chamorro, Cordobako 'Gerora' euskal elkarteko 'Lurra eta Haizea' musika taldeko hiru musikari gazte bezain aditu eta ekimentsuak. Hemen irakur ditzakezu ...
Gehiago irakurri...
2021/06/18

Concordian bertan jaioa, Miguel Angel Etcheverry sendagileak (1905-1974) Buenos Airesen Medikuntza ikasi eta Histologia eta Hematologiako erreferente bihurtu zen Argentinan eta nazioartean. 1970an Medikuntza Akademia Nazionaleko kide izendatu zuten, batez ere odol-taldeen eta RH faktorearen inguruan egindako ikerketengatik. Gai honi buruzko hainbat ikerlan argitaratu zituen, tartean “RH faktorea ...
Gehiago irakurri...
2021/06/17

Azken asteetan aldaketa handia gertatu da Estatu Batuetan pandemiari dagokionez. Ez bakarrik bertan, baita munduko beste leku batzuetan ere, kasu batzuetan tunel amaierako argia oso gertu ikusiz (hala nola Europan), baina beste batzuetan tunelean iluntasuna oraindik nagusi (Latinoamerikan adibidez). Munduan, ordea, sasoi hau urtero Udako Euskal Besta eta elkarretaratzeen sasoia denez AEB eta ...
Gehiago irakurri...
2021/06/17

Duela 500 urte, Magallaes-Elkano espedizioak lehen aldiz lotu zituen ontziz bost kontinenteak ozeanoak zeharkatuz. Gaur, bostehun urte pasa eta gero, Europa eta Amerikako bi ertzek 'Postalak mundubiran' ekimena tarteko bat egingo dute berriro, mundubira berri bat ematearren, oraingoan postal trukearen eta gaztetxoen begiradaren bidez. Izan ere, 250 postal Txiletik Euskal Herrira joango dira eta ...
Gehiago irakurri...