euskal diaspora eta kultura

2005/01/27
Hamasei urtez Euskaltzaindiko buru izan ondoren, Jean Haritxelhar baigorriarrak gaur esango dio agur lehendakaritzari, Andres Urrutia bilbotarrak gaur hartuko baitu haren lekua ofizialki. Bilboko egoitzan egingo duten ekitaldiak oroitzapen bat baino gehiago ekarriko dio Haritxelharri; izan ere, lorpen asko izan ditu hamasei urteotan. «Euskaltzaindia kate handi bat da eta gu, horretan zati txiki bat» aitortu dio baxenabartarrak Ainize Butron-i, Gara egunkariaren gaurko aleak biltzen duen elkarrizketan.
2004/12/20
'Euskal Herriko enbaxadoreak' eta Udalbiltza, distantziarik gabeko harremana izenpean, artikulu luzexka eman du gaur argitara Gara egunkariak Euskal Herriaren eta bere Diasporaren arteko harremanak aipagai. Hego Euskal Herrian deslegeztatua egon arren, Diasporarekiko kontaktu eta harremanak ez ditu batere eten Ezker Abertzalearen Udalbiltzak eta, are gehiago, harreman horiek indartzen, eta datozen hilabete/urteotan plazaratuko dituen proiektu berriak ari da garatzen.
2004/10/22
2003/09/08
Elizabeth Macklin (Estatu Batuak, 1952) eta Kirmen Uribe (Euskal Herria, 1970) poetak elkarrekin solasean paratu eta haiekin mintzatu da Harkaitz Cano jatorriz Berriak argitaratu elkarrizketa honetan. Elizabeth Macklin: "Orijinala izatea ez da inolako erronka; erne egotea, bai"; Kirmen Uribe: "Euskaldunok kanpotik hartzen dugu gure lapiko txikian ez duguna"
2003/06/17
Plazaratu berriak dira 2003ko National Endowment for the Arts delako saria jasoko dutenen izenak, eta aitortza garrantzitsu hori jasoko duten estatubatuarretako lau euskaldunak dira: Jesus Arriada, Johnny Curutchet, Jesus Goñi eta Martin Goicoechea bertsolariak.
2002/08/22
Ederki ezagutzen ditu Estatu Batu Mendebaldeko rodeo plazak Johnny U country kantariak. Gizasemeari goitik behera ongi begiratuta ere, amerikar itxura eta tankera besterik ez zaio antzematen. Eta halaxe da bera, Idahoko arrantxu batean jaiotako cowboya. Bere kantu eta gitarra doinuetan ere, rodeo giroa, amodio gaiak eta Oesteko molde erruralen isla baizik ez da ageri. Amerikarra izanik, ordea, euskaldunen seme da Johnny hau. John Urrutia du benetako izena eta bizkaitarrak zeuzkan aiton-amonak.
2002/03/25
Bere bizitzako hogeita hamar bat urtetik gora Afrikan misiolari igaro zituen apez zuberotar honek, bere nagusi apezpikuaren manatuari jarraiki Pariserainoko bidea hartu zuen ondoren, frantses hiriburuko euskal etxekoen kapelau edo omonier izateko, eta Estatu Batuetarainokoa urte batzuen buruan, AEBetako euskal apez ibiltaria izateko, hor ere euskal komunitatearen zerbitzuko.
0999/12/31
0999/12/31
Xabier Harlouchet euskaldunak Brasilen ezagutu zuen Cristina, bere emaztea. 2000. urtean elkarrekin abiatu ziren Quebec-era eta bost urtez egon ziren han bizitzen. Gaur egun, bi seme dauzkate --Unai eta Daia-- eta duela bi urte itzuli ziren Euskal Herrira, Irisarrira. Hemen Aire Berria izena duen proiektua martxan ipini dute; herrian zegoen etxe zahar bat berritu dute landa-etxea edo hotela irekitzeko.0999/12/31
Amerika, Asia eta Afrikara bidaia egin dituzten hainbat euskal gizonen abenturak kontatzen ditu bere liburuan Angel Martinez Salazar idazle eta kazetariak: Euskal bidaiarien memoria. Esplorazioa eta abentura. Lehen begiradan badirudi euskal gizonek oso bidaia gutxi egin dituztela, baina istorio hauek guztiek kontrakoa esaten dute. Arrantzale eta marinelak izan dira munduan zehar bidai gehienak egin dituztenak, baina funtzionariek, abenturazaleek, piratek, soldaduek, geografoek edota biologoek ere abenturak izan dituzte eta idazlearen helburua hori izan da: hauen berri ematea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus