euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bozkak Posadaseko Euskal Jatorri Euskal Etxean, Misiones probintzia argentinarrean; Marta Sarasola lehendakari

2007/03/06

Marta Sarasola 'Euskal Jatorri'ko lehendakaria euskal etxearen ekintza batean, artxiboko irudian Bere Zuzendaritza Batzordeko kideak berritu egin ditu Misiones probintzia argentinarreko Posadas hiriburuko 'Euskal Jatorri' Euskal Etxea gazteak. Bertan ekile eta langile fin dabilen Marta Sarasola emakumea izango da agintealdi berrian elkarteko presidente, Zuzendaritza Batzordeko lagun dauzkala, besteak beste, Edgard Urrutia, presidenteorde; Horacio Ochoa, idazkari; eta Hilda Lazcoz, diruzain. Euskal Etxeak urrats sendoz garatu nahi duen programa anbiziotsua finkatu du, elkartea sendotu eta hazteko.

Gehiago irakurri...


Norberaren zuhaitz genealogikoa egiteko doaniko tresnak eskaintzen dizkie CDLibre.org-ek Diasporako euskaldunei

2007/03/06

CDLibre.org web orrialdearen portada nagusia; bertan genealogiari eskeinita dauden programak deskargatu daitezke Interneteko web orrialde batek doaneko programak jaisteko aukera ematen die sareko erabiltzaileei, tartean genealogiari eskainitako hiru programa: GenealogyJ, GenoPro eta Personal Ancestral File. Argentina, Estatu Batuak edota Australia bezalako herrialdeetara emigratu zuten euskaldunek atal berriak zabaldu zituzten euren familien historietan. Geroztik nazio berri horietan sustraituta, euren zuhaitz genealogikoak irauli polita eman die arbasoek anartean bizitutakoari. Aipatutako genealogia programek laguntasuna ekartzen diote bere familiaren historiaren hariari tiratu nahi dion euskaldunari.

Gehiago irakurri...


Arrakastatsu ari da Stanford Unibertsitate kaliforniarreko lehendabiziko Euskal Ikastaroa, ikasleak gustura

2007/03/05

Gloria Totoricagüena irakaslea klasea ematen, John Etchemendy errektorea (ator gorriduna) ere ikasleen artean delarik (argazkia C.Nevitt) Joan den azaroan hasi zen Stanford Unibertsitate kaliforniar entzutetsuan egiten ari den lehendabiziko Euskal Kultura Ikastaroa. Hogei bat ikaslek jarraitzen dituzte klaseak eta gustura dabiltza alde teorikoa eta praktikoa batzen dituen programarekin: historia, euskara, literatura, kirola, gastronomia edota euskal dantza hasi-masiak ikasiz adibidez. Estatu Batuetako euskal komunitatearen ohiturak ezagutzeko aukera ere izan dute, San Frantziskoko Basque Cultural Center-en 25. urteurreneko jaialdian parte hartuz.

Gehiago irakurri...


'Euskaldunen Argentina' euskal emigrazioari buruzko erakusketaren edukiak sarean kontsulta daitezke

2007/03/05

Ikusle bat 'Euskaldunen Argentina' erakusketan, orain sarean ikus daitezkeen edukiak kontsultatuz 'Euskaldunen Argentina-L'Argentine des Basques' erakusketa sarean ikus daiteke, Argentinara joandako euskal emigrazioari buruzko material ugari biltzen duelarik. Erakusketa 2005ean estreinatu zen eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak antolatu zuten, Euskal Argentina eta Nafarroa Behereko Museoak lagunduta. Orduan erakusketa ikusteko aukera izan ez zutenek sarean ikus dezakete orain, euskara eta frantsesezko bertsioetan. Etorkizunari begira, EKEk gazteleraz ere eman nahiko luke, Argentinako interesatuek ere balia dezaten.

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak nazioarteko arauak betetzen dituen trinketea estreinatuko du apirilaren erdialdean

2007/03/05

La Plata hiriko 'Euzko Etxea' barruko trinketea Berritzen ari dira Buenos Aires probintziako hiriburuko Euzko Etxearen trinketea eta egokitzen Nazioarteko Pilota Federazioak dauzkan arauetara. Zaharberritze lanak otsailaren 15ean hasi ziren eta apirilaren erdialdean amaituta egotea aurreikusten da. La Platako euskal etxearen eraikin barnean kokatzen da aipatu trinketea, zaletasun maila esanguratsua biltzen duen inguru batean. Besteak beste bertatik telebista bidezko partida transmisioak egiteko moduan utziko da kirol instalazio zaharberritua.

Gehiago irakurri...


Federico Borras Alcain-ek abokatu berri bezala zin egin du eta Paranán ekingo dio bere kasa profesionalki aritzeari

2007/03/04

Zoriontzeko unea, Entre Ríos-eko Justizia Epaimahai Gorenaren eskutik, zin egitea burututa Paraná-tik emititzen duen 'Presencia Vasca' irratsaioko eta herri argentinar bereko Urrundik Euskal Etxeko lehendakaria da eta urrats garrantzitsua eman du, oraingoan bere bizimodu profesionalean. Izan ere 'lege zina' egin berria du Carlos Federico Borras Alcain-ek Entre Rios-eko Justizia Epaimahai Gorenaren osoko bilkuraren aurrean eta ondotik eta aurrerantzean abokatutzaren jarduera askeari ekingo dio Paranán bertan irekia duen bulegoan.

Gehiago irakurri...


Murtziako Euskal Etxeak errejio horretako 'II Gala del Deporte Vasco Navarro' egingo du datorren astelehenean

2007/03/03

Euskal Etxe murtziarraren baitan lanean ari den Athletic-en Peñak eginiko ekitaldi bat Bigarren urtez segidan Murtziako Euskal Etxeak 'Murtziako Euskal Kirolaren II Jaia' ('II Gala del Deporte Vasco Navarro') antolatu du. Deialdiari erantzunez, berrogeita hamar pertsona baino gehiago --bazkide zein kirolari-- espero dira datorren astelehenean Euskal Etxearen egoitzan egingo den afarira, horien artean Murtziako futbol ekipoetan ari diren jokalari andana bat, euskaldunik badago-eta, seguruenik bertaratuko direnak, Ciudad de Murcia, Real Murcia, Lorca Deportiva, Cartagena, Mar Menor, Mazarrón, Pinatar, Jumilla, Relesa, Sangonera, La Unión eta Dolores bezalako ekipoetan.

Gehiago irakurri...


Iñaki Zugadi, Fermin Basterretxea, Iñaki Guruceaga eta Joseba Arizcorreta oroituko ditu Caracaseko EEko mezak

2007/03/03

Aita Odriozola joan den otsailaren 4eko Caracasko Eusko Etxeko mezan (argazkia PJ Arriaga) Hileroko ohiko meza egingo du bihar Caracaseko euskal komunitateak bertako Euskal Etxearen egoitzan. Goizeko hamaiketatik aurrera garatuko den elizkizuna Iñaki Zugadi, Fermín Basterretxea, Iñaki Guruceaga Goñi eta Joseba Arizcorreta Guruceaga bazkide difuntuen arimen alde eskainiko da. Euskal meza tradizional honen aurreko --otsaileko-- hitzordura hirurogei bat persona bildu ziren eta, lehen aldiz Caracaseko Euskal Etxean, San Blaseko kordoien bedeinkazioa burutu zen bertan, kordoien egile Adriana Lobascio izan zela, aita Odriozola apaiz jesuita meza-emaile.

Gehiago irakurri...


'Martín Fierro' euskaratu zuen Txomin Jakakortexarena zenaren biografia, Bidegileak bildumaren azken aleetan

2007/03/02

Txomin Jakakortexarena apaizaren biografiaren azala, Xabier Kintanak idatzia, Bidegileak sailean Bidegileak bilduma 1987. urtean sortu zen eta harrez gero euskara eta euskal kulturari berebiziko ekarpena egin dioten pertsonaien 200 biografiatik gora argitaratu ditu. Bildumak kontuan izan du beti Diaspora eta bertatik aritu ziren euskaltzaleak, euren lanak garrantzi handia izan zuelako, frankismo garaian euskarazko aldizkariak eta liburuak argitaratzen, adibidez. Azkeneko aleetara Argentinan euskal kulturaren alde hamaika lan egindako aita Txomin Jakakortexarenaren biografia bildu du Xabier Kintanak, paperean ezezik dagoeneko internetez ere irakur daitekeena.

Gehiago irakurri...


Japoniako euskaldun batek bertako berri kontatzen du Txapela buruan eta... Japoniatik albiste kaskarrak blogean

2007/03/02

Kota-Chan, 'Txapela buruan eta... Japoniatik albiste kaskarrak' blogaren egilearen semea, aitaren azken post-aren protagonista izan zen Japoniako tradizioak eta kultura ezagutu nahi dutenek badute non begiratu. Lekesan bezala sinatzen duen euskaldun batek Japoniako eguneroko istorio bitxiak kontatzen ditu Txapela buruan eta... Japoniatik albiste kaskarrak izeneko blogean. 2006ko azaroan jarri zuen abian eta harrez gero hamaika pasadizo agertu dira bertan: Japoniako etxeen berezitasunak, moda-modan dauden marrazki bizidunak edo bertako arte eta kulturari buruzko informazioa. Istorioen artean, hauxe: japoniar telebistan euskal musika entzuten da sarri, Alaitz eta Maider trikitilarien abestiek girotzen baitute egunero emititzen duten sukaldaritza saio bat.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia