euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Izaskun Bilbaok, Euskal Legebiltzarreko presidenteak, Argentina, Paraguai eta Txilerako bidaia hasiko du gaur

2007/05/11

Izaskun Bilbao (esk) eta Euskadiko ordezkaria Argentinan, Marieli Díaz de Mendibil, 2006ko irailean argentinar parlamentuak Bilbao 'ohorezko hiritar' izendatu zuenean (arg. Diasporavascarg) Berdintasun politika, emakumeen lidergoa eta bake prozesua izango dira Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko presidenteak Argentina, Paraguai eta Txilera gaur hasiko duen bidaiaren ardatzak. Hamaika eguneko iraupena izango du birak eta Bilbaok gai horiei buruzko mintzaldiak eman eta bilerak egingo ditu. Euskal komunitateekin ere bilduko da eta bidaia bukaeran Michele Bachelet Txileko lehendakariaren gonbidatua izango da Iquiqueko Itsas Guduaren urteurren ekitaldian.

Gehiago irakurri...


Boiseko ikastolak haurrentzako irakasle bat kontratatu nahi du, egun osoko lanaldian datorren abuztuan hasteko

2007/05/11

Boiseko Ikastolako haurren saio bat Boiseko Ikastolak, 'Euskal Herritik kanpo murgiltze sistemari jarraiki euskara hutsean klaseak ematen dituen eskolaurreko zentru bakarrak', bere irakasle taldeko kide izan nahi duten hezitzaileei zuzenduriko lanpostu eskaintza argitaratu du. Lanpostua lanaldi osokoa da, 40 ordu astero, datorren abuztutik hasita 2008 ekainerarte. Interesatuek Mara Davies Boiseko Ikastolako zuzendariari bidali behar diote kurrikuluma.

Gehiago irakurri...


Ana Idigoras, lehendakari; O. Gorostidy, lehendakariorde; Marta Abarrategui, idazkari, Arrecifes-eko Euskal Etxean

2007/05/11

Arrecifeseko 'Euskaldunak Danak Bat' (EDB) elkartearen egoitzeko detailea (arg. BasqueHeritage.com) Pare bat aste ez dira orrialde hauexetan aipatu genuela Arrecifeseko Euskal Etxe argentinarrean apirilaren 21ean egin zuten Batzar Nagusia 2006ko txostena eta kontuak onartu eta bertako Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritzearren. Bilkuraren ondotik, afari herrikoi batek agertokia ipini zien Aberri Eguneko ospakizunei (ikus hemen ). Hona Buenos Aires probintziako herri honen Zuzendaritza Batzorde berria osatzen dutenen izenak.

Gehiago irakurri...


Hiru Erreka Euskal Etxeak 'Patrimonio Tresarroyense' sariarekin omendu zituen herriko bost bizilagun

2007/05/10

'Tres Arroyoseko ondarea' sarien banaketa (argazkia Hiru ErrekaEE) 'Patrimonio Tresarroyense' edo 'Ondare tresarroyostarra' saria emateko ideia 2004an sortu zen, anonimotasunean eta ezagunak izan gabe herriko kulturaren edo ongizatearen alde lan egiten duten pertsonei omenaldia egiteko. 'Ohartu ginen jende asko dagoela gizartearen toki desberdinetatik ingurukoen eta komunitatearen alde gogor ari dena lanean. Gure asmoa pertsona horiei errekonozimendua eskaintzea, euren ekarpen solidarioa eta gure herriaren alde egiten duten lana sarituz', azaltzen du José Luis Artuch, Hiru Erreka Euskal Etxeko lehendakariak. Aurten, Euskal Etxean jaio baina Tres Arroyos osorako den sari honek herriko bost bizilagun saritu ditu: Miguel Ángel Sandez, Claudia Adelina Cinalli, Miguel Zotarelli, Honorino Pellitero eta Mirta Bertide. Agian beste euskal etxe batzuk bilduko dute idea euren komunitateetara egokitzeko.

Gehiago irakurri...


Omenaldia Gernikari Pergaminon, eta 'Guernica'ren erreprodukzio baten inaugurazioa José C. Paz, Argentinan

2007/05/10

Pergamino hiriko eta 'Lagun Onak' Euskal Etxeko buruzagiak, Gernikako urteurrena  gogoratuz Arbolaren kimu ondoan eginiko ekitaldi ostean Segitzen dute iristen gure erredakziora mundu osoan zehar hamaika euskal etxek Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrenarekin bat antolatutako ekitaldien berriak. Argentinakoak dira honako biak: Pergamino hirian, 'Lagun Onak' Euskal Etxearen eskutik, meza eta ekitaldi nagusi bat egin ziren, azken hau Merced Plazan, Gernikako Haritzaren kimuaren aurrean, alkatea eta Euskal Etxeko zuzendariak bertan zirela. José C. Paz herrian, berriz, 'Toki Eder' Euskal Etxeko bazkide batek Picassoren 'Guernica'z eginiko erreprodukzio bat inauguratu zen.

Gehiago irakurri...


Nevadako Estatuak omenaldia egin dio CBS-ri bere 40 urteurrena dela eta: 'Zorionak eta urte askotarako'

2007/05/09

Renoko CBSren omenez Nevadako erakundeetan eginiko ekitaldiko une bat (argazkai CBS) Euskarazko hitz horietxekin zoriondu zuten Nevadako Estatu Batzarreko kideek Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentrua-Center for Basque Studies bere 40. urteurrenean. Zentruko ordezkari taldea izan zen Estatu Batzarraren asteleheneko bilkuran, eta Gloria Totoricaguena CBSko zuzendariak hartu zuen errekonozimendua jasotzen zuen ebazpena. Alta, Totoricaguenak William A. Douglass-i, CBSren sortzaileari, pasa zion dokumentua, Douglassek zentruaren sorreran eta garapenean izan duen garrantzia aitortuz.

Gehiago irakurri...


Juan Antonio Urbeltz antropologoak jasoko du Jimeno Jurio sariaren III. edizioa, igande honetan Artaxoan

2007/05/09

Juan Antonio Urbeltz antropologo eta dantza aditua Nafarroako Artaxoa herrian astebeteko kultur ekitaldiak egiten ari dira egunotan, Jimeno Jurio Sarien 3. edizioa dela eta. Sari hauek Artaxoan jaiotako Jose Maria Jimeno Jurio etnografo eta historialariaren omenez antolatuak izan dira, eta aurtengoa Juan Antonio Urbeltz dantza aditu eta antropologoak jasoko du. Sariak Artaxoako udaletxeak eta Nabarralde aldizkariak sortu dituzte, besteak beste, Artaxoa eta Nafarroako kultura, historia, hizkuntza edota tradizioaren alde lan egin duten pertsonak omentzeko.

Gehiago irakurri...


Maria Elena Etcheverry Argentinako euskaldunen herriminaz aritu zen, haien abesti eta poesiak aztertuz

2007/05/09

Maria Elena Etcheverryk Eusketxen eman zuen mintzaldia (argazkia BasqueHeritage.com) Arrakastaz bukatu zen apirilaren 27an 'Euskal Aztarna Argentinan' erakusketak Eusketxen, Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxean, eman duen denbora tartea. Apiril osoan izan da ikusgai Argentinako euskaldunen historian zehar eginiko ibilbide sakona eta hunkigarria eskaintzen duen erakusketa. Eusketxek, gainera, mintzaldi eta ekitaldi osagarriak antolatu ditu erakusketa dela eta. Horietako bat Maria Elena Etcheverryk eman zuen mintzaldia. Bertan, abesti eta poesiak oinarri hartuta Argentinako euskaldunek sentitzen zuten herrimina aztertu zuen.

Gehiago irakurri...


IV. Mundu Biltzarrak mundu osoko euskal etxeen ordezkariak bilduko ditu Bilbora uztailean: Egitaraua

2007/05/08

IV. Biltzarraren egitarauaren diseinua Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarrera deitu du datorren uztailaren 9tik 13ra Bilbon Eusko Jaurlaritzak. Biltzar hau lau urtean behin legeak hala finkaturik egiten den elkarretaratzea da eta Jaurlaritzaren aurrean ofizialki erregistratuta dauden mundu osoko euskal etxeetako ordezkariak biltzen ditu. 160 dira gaur egun izaera horretan dauden etxeak. 'Zubigintza' da aurtengorako hautatu den eslogana, 'gizabanakoen, elkarteen, enpresen eta gobernuen arteko komunikazio era berriak irekitzeko eta bultzatzeko', 'Euskal Herriaren eta bere diasporaren arteko lotura sendotu' eta 'norabide askotako zubiak' eraikitzeko. Behin-behineko programa ekarri dugu hona.

Gehiago irakurri...


Etzi osteguna bukatuko da Euskal Etxeen IV. Biltzarrerako agiriak lortzeko epea; Biltzarra, uztailaren 9-13an, Bilbon

2007/05/08

Azkeneko Mundu Biltzarreko lan saioetako irudi bat, AEBetako ordezkari Anita Anacabe hizlari, euskaraz (argazkia EuskalKultura.com) Etzi osteguna bukatuko da datorren uztailaren 9tik 13ra Bilbon egingo den Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarrerako partaidetza agiriak aurkezteko epea, Eusko Jaurlaritzatik adierazi denez. Euskal Etxerik duen herrialde bakoitzak hiruna ordezkari bidaltzeko eskubidea dauka. Ordezkariek, gonbidatuek eta laguntzaile gisa parte hartu nahi dutenek euren datuak bidali behar dituzte e-mailez heldu den osteguna baino lehen. Eskabidea, jarraipideak eta loturak, artikulu honen hondarrean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia