euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etzi hasiko da Bilbon Gaztemundu programaren 2007ko edizioa euskal diasporako 30 gazteren parte hartzearekin

2007/06/30

Iazko Gaztemunduko jardunaldietako bat, Gasteizen (argazkia BasqueHeritage.com) Etzi hasiko da Gaztemunduko 2007. edizioa. Programako partehartzaile gehienak gaur bertan helduko dira Euskal Herrira, eta azkenak bihar, Bilboko aireportura. Euskal Diasporako 30 gazte dira, Argentina, Uruguai, Peru, Kolonbia y Estatu Batuetatik etorriak, trebakuntza programa honetan parte hartzeko. Aurtengo edizioa uztailaren 2tik 8ra luzatuko da, eta gazteek euskal etxeetako jarduerak dinamizatu eta bultzatzeko trebakuntza jasoko dute.

Gehiago irakurri...


Aitunea, euskal elastiko eta diseinuak egin eta saltzen dituen webgune berria, Argentinatik Euskal Herrira

2007/06/29

Aitunea web gunearen portada Egun batzuk besterik ez dira webgunea zabaldu duela eta aipagarria da honezkero bere disenuek lortu duten arrakasta. Ez dago begiratu besterik konturatzeko zergatik. Elastikoak, katiluak eta eranskailuak dira, euskal diseinudunak, Argentinan euskal arimaz eginak. Begibistakoa dute euskal inspirazioa, eta abilki emendatzen diote horri jatortasuna, xinpletasuna, modernotasuna eta freskotasuna. Lauburuak, ikurriñak eta euskarazko esaldiak ardatz harturik, Maria Virginia Laborde euskal-argentinarrak euskal kultura bizirik eta lanean dela nahi dio iragarri munduari. 'Begi komunikazioa kultura komunikatzeko bide bat da, dantza eta musika izan daitezkeen bezala', azaldu dio BasqueHeritage.com-i.

Gehiago irakurri...


Filipinar egunkari batek Davao hiriaren jatorri euskaldunaz idatzi du: Jose Oyanguren bergararrak sortu zuen 1848an

2007/06/29

Davaoko kostako itsasadarren grabatua Euskaldunek Filipinar irlen historian izan duten eragina handia da eta azken hilabeteetan harreman hori berreskuratzeko asmoz ekimen ugari jarri dira abian. Horietako bat da adibidez Euskal Herriko Unibertsitateak eta Nueva Vizcaya probintzia filipinarreko hiru unibertsitatek sinatu duten lankidetza hitzarmena. Aste honetan, aldiz, Davao hiriko egunkari batek Jose Oyanguren bergararraren historia dakar gogora. Oyangurenek 1848 egun Davao dena Nueva Vergara izenaz sortu eta Nueva Guipuzcoa izena eman zion probintziari.

Gehiago irakurri...


Chaco-ko egunkari batek Fátima Soliz Eceiza gaztea Azkarateko gazteluan arituko dela bildu du artikulu batera

2007/06/29

Diario Norte Chacoko egunkariko aipatu artikulua Chaco probintzia argentinarreko Diario Norte egunkariak artikulu batera bildu duenez, bertako María Fátima Soliz Eceiza kazetari gaztea Argentinatik Euskal Herrira bidaiatu eta Azkarateko (Nafarroa Beherea) gaztelua zaharberritzen arituko da heldu den uztailean, munduko zenbait lekutako 20 gaztek osatutako taldean, besteak beste EuskoSarek egin duen udako gazte lantegi bateko partaide. Gazte chacotarra abiatua da dagoeneko Euskal Herrira eta uztailaren 6an hasiko den ekimen honetan aritzeaz gain, Gipuzkoan kokatzen diren bere arbasoen herria eta sortetxea bisitatu nahiko lituzke. Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko kide da Soliz Eceiza.

Gehiago irakurri...


Diasporatik, AEBetako 'Elko Indar' nesken futbol taldea Euskal Herrira ari da, Donosti Cup-en parte hartzera

2007/06/28

Las componentes de Elko Indar junto a su entrenador, Ramon Zugazaga (foto MartinHarris) Nevadako Elko hiriko 18 futbol jokalari gaztek Euskal Herrirako bidea hartuko dute bihar, Donosti Cup futbol txapelketa irekian parte hartzeko. Topaketa honek 256 talde eta 5.000 jokalari bilduko ditu aurten, bost kontinenteetatik etorriak. Horietako bat izango da Elko Indar. Bere entrenatzailea Ramon Zugazaga euskal amerikarra da, Gernikan jaioa. Jokalari eta entrenatzailearekin batera Elkoko euskal amerikar talde handi bat bidaiatuko da, Euskal Herrian euren familiak bisitatzeko asmoarekin.

Gehiago irakurri...


Edukia berrituta ireki da berriro Donostiako Untzi Museoa, bertako itsas historia 'ezkutua' zabaltzeko asmoz

2007/06/28

Inaugurazio eguneko argazkia Funtzionamenduan zein publikoaren aurrean agertzen duen edukiari dagokionez aldaketa handiz zabaldu ditu berriro ere ateak Donostiako Untzi Museoak. Ekainaren 12an egindako inaugurazioak, Donostiako itsas historiari buruzko ibilbide hautatua ipini du bisitarien begi aurrean, orain arte sekula erakusgai ipini ez ziren 170 pieza tarteko. Hiriak itsasoaren izan duen harreman estua ipintzen du agerian. Aukera ederra honakoa, donostiarrek, eta oro har euskaldunek, itsasoarekin izan duten harreman historikoa hobeto ezagutzeko. Honi buruz dihardu Nagore Irastorzak Irutxuloko Hitza egunkari donostiarrean argitara emandako artikulu honetan.

Gehiago irakurri...


Gustura Venezuelako euskaldunak Euskadiko selekzioaren partidarekin eta Eusko Etxera egin zuten bisitarekin

2007/06/27

Selekzioko jokalariek autografoak sinatu zituzten Eusko Etxeko  bazkideentzat (argazkia Eusko Etxea) Euskadiko futbol selekzioak berriki Venezuelara egin duen bidaiak oroitzapen onak utzi ditu herri honetako euskal komunitatean. Euskal taldeak azken 69 urtetan Ameriketara egiten zuen lehen bidaia zen hau eta oso arrakastatsua izan da kirol alorrean, euskaldunek Venezuelar selekzioa gainditu egin zutelako 4-3ko emaitzarekin. Gizarte alorrean ere oso positiboa izan da bidaia, alde batetik partidak venezuelar komunikabideetan izan duen oihartzunagatik, eta bestetik, euskal selekzioko jokalari eta arduradunek Caracaseko Eusko Etxea bisitatu eta euskal komunitatearekin biltzeko parada izan zutelako. Elkarteko kideek ilusio handiarekin hartu zituzten jokalari euskaldunak eta urrunetik bada ere euskal futbol taldeen zaletu sutsuak direla erakutsi zieten.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak onarpen ofiziala eman zion atzo 'Washington DC Euskal Etxea' elkarteari

2007/06/27

Argia Beristain Daugherty, AEBetan jaiotako euskalduna da elkarte onartu berriko  lehendakaria (BasqueHeritage.com argazkia) Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak asteartero egiten duen bilkuran atzo hartutako erabakien artean Estatu Batuetako Washington hiriburuko 'Washington DC Euskal Etxea' (sic) izeneko Euskal Etxea onetsi eta erregistro ofizialean sartzea deliberatu zuen. Neurri honekin aipatu erakundea nor da aurrerantzean, Jaurlaritzak kanpoko euskal giza-taldeei eskaintzen dizkien programa eta onuren hartzaile eta eskubide-emaile izateko bere bazkideekiko.

Gehiago irakurri...


Asteburu handia Chivilcoyko euskaldunentzat: egoitza berria ireki eta Arantzazuko Amaren irudia jargiratu zuten

2007/06/27

Beti Aurrerako dantzariek Ama Birjinaren irudiaren aurrean dantza egin zuten (argazkia Chivilcoy Blog) Chivilcoyko euskal komunitateak egun zirraragarriak bizi berri ditu. Joan den larunbatean Beti Aurrera Euskal Etxearen egoitza inauguratu zuten. Ekitaldia jendetsua izan zen eta eraikinaren bedeinkapenarekin hasi zen. Ondoren egunaren oroigarri bat jarri zuten eta ohorezko ardo bat zerbitzatu zen egoitza berriarengatik topa egiteko. Igandean Arantzazuko Ama Birjinaren irudia jargiratu zuten, euskal etxean bertan. Eskertza meza eskaini zuten jarraian eta euskal dantza erakustaldi bat ondotik.

Gehiago irakurri...


Rol jokoak eta beste jarduerak FEVAk txikien euskara irakasleentzako antolatu dituen Pedagogi Jardunaldietan

2007/06/27

Marcela Miranda irakaslea taldeen lana gidatuz Argentinako euskal etxeetako haurren euskara irakaskuntzan dabiltzan hainbat irakasle Laurak Baten bildu ziren joan den larunbat eta igandean, FEVAk antolatutako ikastaro espezialduan parte hartzeko. Marcela Miranda eta Yasy Sabbatini adituek eman zuten ikastaroa eta bigarren hizkuntza bat irakasten duten profesionalek jakin beharreko arloak landu zituzten, alderdi teoriko zein praktikoan. Datorren irailean Lavallolgo Euskal Echea Institutuan egingo den Txikien Topaketaren antolakuntza ere jorratu zen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia