euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diaspora euskal eskoletako ikasketa gaien artean izango da, irailean abian jarriko den curriculum berrian

2007/07/31

Euskal gazte taldea, Ameriketara artzain joan aurretik (argazkia Paroles des Bergers) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila Euskal Curriculum berria prestatzen aritu da azken hilabeteetan, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Euskal Herriko ikastoletako haurrek 2007-2008 ikasturtean ikasiko dituzten gaiak bilduz. Aurten lehenengo aldiz euskal Diaspora eta emigrazioaren esperientzia curriculum horren parte izango dira. Iraila hasieran eduki berri hau eta beste asko irakasteko material lagungarria bilduko duen web gunea jarriko du abian Hezkuntza sailak.

Gehiago irakurri...


Elhuyar Fundazioaren BasqueResearch webguneak azala eta mamia eraberritu ditu bere eskaintza hobetzeko

2007/07/31

BasqueResearch web gunearen irudia Basque Research webgunea Euskal Herriko zein kanpoko komunitate zientifikoari, ikertzaileei eta orohar publiko interesatuari zuzenduriko ataria da eta bertan ikerkuntza eta berrikuntza arloko ekimen eta aurkikuntzei buruzko informazioa argitaratzen da. Bost urtetako ibilbidean arlo honetako berri iturri bezala bere lekua lortu du webguneak eta orain diseinu eta edukin aldetik eraberritua datorkigu, beti ere eskaintzen duen zerbitzua hobetu eta erabiltzaileen parte hartzea bultzatzeko asmoarekin.

Gehiago irakurri...


Espero zen arrakastarekin bukatu zen 2003-2007ko Argentinan Euskaraz programako azken barnetegia

2007/07/30

Kinku Zinkunegi HABEko teknikaria Rosarionko barnetegiko klase bat ematen (argazkia BASqueHeritage.com) Irakasle taldearen jarduerak larunbaterainon luzatu baziren ere, joan den ostegunan bukatu zen ofizialki Argentina Euskaraz programako 2003-2007 laurtekoaren irakaskuntza zikloa. Programaren arduradunak, José Francisco 'Kinku' Zinkunegik ekimenaren balantze oso positiboa egin zuen eta programaren barruan lau urte hauetan trebakuntza jaso duten iraksleen etorkizunari buruz mintzatu zen BasqueHeritage.com-ekin.

Gehiago irakurri...


Ingalaterrako Eastleigh herriak 'gerrako haurrak' hartu zitueneko 70. urteak ospatuko ditu hainbat ekitaldirekin

2007/07/30

Eastleigh-en (Ingalaterra) datorren urrian egingo den gogoratze asteko afitxaren irudia Duela 70 urte 36ko gudako bonbardaketetatik ihesi 4.000 euskal haur heldu ziren Ingalaterrako hegoaldean dagoen Eastleigh herrira. Ezer gutxi zekarten eta herri txiki honetako bizilagunak buru belarri aritu ziren laguntzen euren egonaldia ahalik eta atseginen izan zedin. Orain, Eastleigh-ek esperientzia hura gogoraraziko du datorren urrian egingo den kultur aste batekin. Ingalaterra eta Euskal Herriko artista, musikari eta dantzariak arituko dira bertan, horien artean Kukai dantza taldea eta Tanttaka, '1937' antzezlanarekin.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Alkartasuna koralak inguruko kantuzaleak, euskaldunak izan ala ez, inguratzera gonbidatu ditu

2007/07/29

Buenos Aireseko Alkartasuna abesbatzako kideak euskal dantzariekin, jardunaldi bat elkarrekin burutu ondoren eginiko argazkian Buenos Aireseko Alkartasuna euskal koralak gonbidapena luzatu die kantuzale direnei --'euskaldunak, euskaldunen ondorengoak edota beste edozein nazionalitateetakoak izanik'-- abesbatza ezagutu eta, hala nahi balute, bere kordetara bil daitezen, batez ere kontralto, tenore eta baxuen kasuan. Alejandra Blech-ek zuzentzen duen Buenos Aireseko koral honek asteartero egiten ditu errepikak hiriburuko Gure Echea Euskal Etxean, bi orduz arratsaldeko zazpiak eta laurdenetatik aurrera. Xehetasun gehiago entsaioetara bilduz edota telefono bidez.

Gehiago irakurri...


Euskal festa giroko asteburua atzodanik Boisen (AEB), San Inazio jaiak bizi baititu hiri estatubatuarrak

2007/07/28

Boiseko Basque Block delakoak atzo arratsaldez agertzen zuen itxura (arg. EuskalKultura.com) Iritsi gara beste urte batez uztail hondarrera eta horrekin batera San Inazio egunera. Beste hamaikatxo herri eta hiriren artean euskal diasporako hainbat tokitan indar bereziz bizi den festa hau, Estatu Batuetako Boise Idahoko hiriburuan ospatzen da modu partikularrean. Izan ere, Boisen atzo arratsaldean eman zitzaion hasiera aurtengo edizioari, hiriaren erdigunean dagoen Basque Block delakoan. Kaleak festetarako moztuz, Grove karrika kolore estatubatuar eta euskaldunez bete zen. Gaurko eta biharko egitarauak musika emanaldiak, dantza ikuskizunak, euskal meza Saint John katedralean eta bi berbena ere biltzen ditu jende orori zabalik.

Gehiago irakurri...


Mendiguren familiak bere 4. Topaketarako deialdia egin du: Amurrion, Araban, izango da 2008ko apirilaren 13an

2007/07/28

Mendigurentarrek egin zuten azken bilkura Gernikan izan zen, apirilean Mendiguren familiak bere laugarren topaketa ospatuko 2008ko apirilaren 13an Amurrion, Araban. Bilkuraren helburua 'familia arteko harremanak estutzea eta elkar ezagutzea' izango da, antolatzaileek adierazi dutenez. Xabier eta Fernando Mendiguren dira bileraren antolatzaileak eta abizen hau dutenei bertaratzeko gonbitea egiten diete. Familiaren azken topaketa Gernikan izan zen, joan den apirilaren 22an, eta 130 lagun bildu zituen guztira.

Gehiago irakurri...


Nevadako Unibertsitateak Robert Laxalten Sweet Promised Land elaberriaren 50 urteak ospatuko ditu

2007/07/27

'Sweet Promised Land' udako irakurgai izango dute Nevadako Unibertsitateko ikasleek aurten 'Nire aita artzaina zen, eta mendiak ziren bere etxea'. Esaldi soil baina emozioz betearekin hasten da Sweet Promised Land elaberria, Robert Laxalt euskalamerikarrak 1957an argitaratua. Estatu Batuetako euskal Diasporaren literaturaren erreferentzia da gaurdaino lan hau eta bere orrialdeetan ameriketaratu ziren artzainen bizimodu gogorra islatzen du, baina baita amerikar Mendebaldeko naturarenganako miresmena ere. Bere argitalpenaren 50 urteak betetzen diren honetan Nevadako Unibertsitateko ikasleek omenaldi onena egingo diote elaberriari: udan zehar irakurriz eta unibertsitate bizian debuta egiteko liburuari buruzko eztabaidak eta lanak eginez ikasturte hasieran.

Gehiago irakurri...


Oier Araolaza, dantzaria: «Ihesean korrika doan elefante talde baten modukoa da euskal dantza tradizionala»

2007/07/27

Oier Araolaza soka-dantzan joan den ekainean (argazkia Kezka Dantza Taldea) Pertsona ezaguna da Oier Araolaza eibartarra euskal dantza munduan. Kazetaritza eta Gizarte eta Kultura Antropologia ikasketak egindakoa, Dantzing blog pertsonalarekin batera dantzan.com webguneko kudeatzailea eta azken honi lotutako posta zerrendako animatzailea ere bada. Eibarko Kezka Dantza Taldeko dantzari, Elgoibarko Haritz eta Donostiako Argia dantzari taldeetan ere ari da. Elkarrizketa Berriako Aritz Ibañezek egin eta joan den asteburuan eman zuen argitara euskal egunkariak.

Gehiago irakurri...


Manizalesko Teatro Jaialdiak, Kolonbian, Euskal Herria gonbidatu du teatroa, dantza eta musika topagunera

2007/07/26

Manizalesko Teatro Jaialdira euskal ordezkaritza sendoa doa, horien artean Tanttaka teatro taldea Manizalesko Teatro Jaialdian Euskal Herria izango da ohorezko gonbitua. Urte honetakoa XXIX. edizioa da eta askotariko kultur ekintzak antolatu dituzte urritik 5etik hil bereko 15era egingo den jaialdian. Horietako batzuk teatroarekin dute zerikusia, baina beste batzuk gehiago jotzen dute beste arte batzuetara, hala nola, arte plastikoak, musika, dantza, gastronomia edo kulturaren beste alor batzuei dagozkien arteetara. Jaialdian Euskal Herriko kulturari erreparatuko zaio eta baita munduko lurralde ezberdinen arteko kultur elkartrukeari ere.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia