euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiru Erreka EEak 'Haizearen Jaia' delakoaz ospatu zuen Immigrantearen Eguna, Euskal Plaza izango den orubean

2007/09/01

Euskal Plaza bilakatuko den eremuak barrilete edo kometa erakustaldi bat bildu zuen joan den igandean, familia giroan, Hiru Errekak  eraturik Berez den egunaren baino egun batzuk lehenago, eta bertako 14 eta 15 zenbakidun Eskolak euren mendeurrenean eta aldi berean immigranteak omenduz, Tres Arroyos hiri argentinarreko Hiru Erreka Euskal Etxeak bere aurreneko ekitaldia egin zuen joan den asteburuan Udalak 5705/07 ordenantza medio Euskal Plaza eraikitzeko euskal elkartearen eskuetan utzi duen orubean. 'Haizearen Jaiak' (sic) hiriko eskola ofizial eta ez ofizialetako 1etik 6. maila arterainoko ikasleak deitu zituen, euskal gizataldeko kideekin familia giroan ekitaldian parte har zezaten.

Gehiago irakurri...


Estreinekoz euskal herri kirolak erakutsiko dira Murtziako Iraileko Azokan, bertako Euskal Etxearen eskutik

2007/09/01

Murtziako Euskal Etxearen aurreko ekitaldi bat (argazkia Murtziako EE) Murtziako Euskal Etxeak herri kirolak erakutsiko ditu hiri honetako Iraileko Azokan aurten estreinekoz. Azoka atzo bertan hasi zen, baina euskal ekitaldiok datorren asteburuan izango dira. Harrijasotzaile eta aizkolariek hiru erakustaldi egingo dituzte eta trikitilari talde batek ere beste hainbeste kontzertu eskainiko ditu. Azokak dirauen bitartean Euskal Etxeak standa izango du zabalik eta euskal produktuak saldu eta informazioa banatuko da bertan.

Gehiago irakurri...


Bakezaleek eta artistek hitzordua dute Saran, Lapurdin, urriaren 6tik 13ra eginen den Bakearen II. Jaialdian

2007/08/31

Bakearen jaialdiaren aurreko edizioa 2005. urtean izan zen (argazkia FestiPaix) Jaialdiaren helburua bakeari buruzko hausnarketa bultzatzea da, horretarako bai komunikabideak eta baita artista garaikideen lanak ere baliatuz. Asmo horrekin Bakearen II Jaialdi Europarrak hitzordua egin du Saran 130 musikari, margolari, zizelkari eta poetekin. Aste osoan zehar sortzaile hauek bakearen eskabideari boza, musika eta irudia emanen diote. Roger Etchegaray kardinala izanen da jaialdiaren ohorezko lehendakaria. Etchegaray Ezpeletan jaioa da eta bakearen aldeko ekimen ugari bultzatu ditu, Vatikanoko enbaxadore gisa Irak eta Palestina bezalako lurraldeetan.

Gehiago irakurri...


Argentinako euskal Diasporako artistek euren lanekin parte hartuko dute Sarako Bakearen Jaialdian

2007/08/31

Bakearen jaialdian ikusgai izango den artelan bat (argazkia BakeaBai) 2007ko Bakearen Jaialdiaren ezaugarri nagusienetako bat mezua artearen bidez zabaltzeko apustua da eta deialdia euren lanekin bakearen aldeko eskabidean parte hartu nahi duten mundu osoko artistei irekia dago. Argitxu Noblia antolatzaileak EuskalKultura.com-i aurreratu dionez ekimenera bildu diren artisten artean bada Argentinako euskaldunik: Horacio Marotto Etchezahar eta Javier Duarte. Lanak bidaltzeko epeak urriaren 1era arte dirau zabalik.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeen arteko Munduko Mus Txapelketa Mar del Platan egingo da azaroaren 2tik 11era: egitaraua

2007/08/31

Datetan aldaketak izan ondoren, Mar del Platako Danak Bat Euskal Etxeak jakinarazi ditu Euskal Etxeen arteko Mundu mailako XXX. Mus Txapelketaren xehetasunak. Prest daude azaroaren 3tik 11era arte Buenos Aires probintzia argentinarreko Mar del Platan egingo den mundialerako voucher-ak, txapelketa bertatik ikusi edota euren ordezkariei animoak bertatik helarazi nahi dizkietenek hala egin ahal izan dezaten. Norgehiagokaren egitaraua eta jakingarriak bildu ditugu datozen lerrootara.

Gehiago irakurri...


Saladilloko Itxaropen EEk bere Zuzendaritza Batzordea berritu du Maria Silvina Bordenave baietsiz lehendakari

2007/08/31

Juan Manuel Echevarria, diruzaina, eta Maria Silvina Bordenave, lehendakaria, batzarra bitartean Saladillo herri argentinarreko Itxaropen Euskal Etxeak, Buenos Aireseko probintzian, bere Zuzendaritza Batzordea berritzeari ekin zion joan den asteburuan. Erakundeko Ohiko Batzar Orokorrak erabaki zuen egungo lehendakaria, Maria Silvina Bordenave, bere postuan baiestea eta harekin batera kokatzea zuzendaritzan Héctor Altamira lehendakiorde, Susana Labere idazkari, Bárbara Ugartemendia idazkariorde, Juan Manuel Echeverria diruzain eta Elba Zabala diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Euskadiko Orkestra Sinfonikoak zazpi kontzertu eskainiko ditu datorren astetik aurrera Argentinan eta Brasilen

2007/08/30

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren aurreko emanaldi bat (argazkia EOS) Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere sorreraren 25, urteurrena betetzen du aurten eta hori ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien artean nazioarteko bira bat egingo dute Hego Ameriketara. Bidaia irailaren 9tik 19ra izango da eta euskal musikariak Brasil eta Argentinan arituko dira. FEVAk, Argentinako euskal etxeen federazioak, jakinarazi duenez, herrialde honetako kontzertuak Rosarion eta Buenos Airesen izango dira. Brasilen Sao Paulo, Santos eta Blumenaun arituko da orkestra.

Gehiago irakurri...


Txileko Santiagoko V. Euskal Zinema Zikloa datorren igandean itxiko da, A. Lazkanoren 'Urte ilunak' filmarekin

2007/08/30

Gaur euskal aktore gazte ezagutua den Barbara Goenaga, 'Urte Ilunak' filmean aritu zen 9 urterekin Bihar sartuko da Santiagoko V Euskal Zinema Zikloa azken egunetan. Unibertsitate Katolikoak eta Txileko Euskadiko Ordezkaritzak antolatzen dute zinemaldia eta bost urtetan harrera aparta izan du. Bihar eta igandean Arantxa Lazkano zuzendariaren 'Urte Ilunak' filma izango da ikusgai Unibertsitateko zine aretoan. Etzi eta larunbatean, aldiz, Kimuak 2005 katalogoko euskal laburmetraien emanaldiak egingo dituzte.

Gehiago irakurri...


Bizitza osoa Peruko herritarren aldeko lanean eman zuen Santos Iztueta apezpiku donostiarra hil da Liman

2007/08/29

Santoz Iztueta Mendizabal apezpiku donostiarra Joan den astelehenean hil zen Limako ospitale batean 78 urte zituela Jose Ramon Santos Iztueta Mendizabal euskal apez eta duela hilabete arte Moyobambako elizbarruti peruarreko apezpiku zena. Ezagutzen zutenek 'pertsona atsegin, apal eta adeitsua, eta optimisma, ez baitzegoen berarentzat ezineginik' esaten dute berari buruz. Bere osasuna, ordea, ondatzen hasia zen azken aldi luze batean, eta berak ere ez zuen horretan laguntzen, bere eginbeharrei gehiago erreparatzen baitzien osasun kontuei baino. 'Kexatzea ez zegoen bere hiztegian, ezta betebeharrak ez betetzea bere ideietan'. Beste apez baten opor-hutsunea, Bernardo Marticorenarena alegia, betetzen ari zen, Limara ospitalera joatera behartu behar izan zutenean. Hegazkinetik zuzenean eraman zuten ospitalera eta bertan hil zen hiru egunen buruan.

Gehiago irakurri...


Kalean da Kimuaken uzta berria, euskal laburmetraiak munduan eta euskal etxeetan zehar zabaltzeko prest

2007/08/29

'Río Puerco' laburmetraia 'western' estiloarekin ausartzen da  (foto Kimuak) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sortu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen duen Kimuak programaren azken emaitza, 2007ko uzta, hurrengo Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute, irailaren 22an. Ostean, eta ohi den gisan, katalogoan bildutako film laburrak munduko zinemaldietara eta euskal etxeetara eramango dituzte. Euskal laburmetrai berrienak erakutsi nahi dituzten euskal etxeek Kimuak programaren arduradunekin harremanetan jarri behar dute.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia