euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadi's Juan Mari Beltran entertained guests at Cenarrusa Foundation Fund Raiser last weekend in Boise

2007/09/13

Freda and Pete Cenarrusa enjoy their evening on the Basque Block. He is Idaho's former Secretary of State (photo EuskalKultura.com) Members of Boise's Basque Community gathered for the 3rd annual Pete and Freda's Family Style Lamb Barbecue on Boise's Basque Block. With sheep wagons, music and dancing, the dinner raised money for the Cenarrusa Foundation for Basque Studies. More than 100 people, including Boise's Mayor David Bieter dined on the lamb dinner. Music was provided by the Basque County's own, Juan Mari Beltran. Following dinner, the guests danced jotas in the street on Boise's Basque Block.

Gehiago irakurri...


Townsvilleko Euskal Etxea euskaldunen ordezkari berriz ere hiri australiar horretako Cultural Fest izeneko azokan

2007/09/12

Townsvilleko Euskal Etxeak bertako 'Cultural Fest' delako azokan ipini zuen stand-aren ikuspegia Arrakasta polita Australia ipar-ekialdeko Townsville hirian egoitza duen North Queensland Basque Club delako euskal etxeak lortu duena bertan urtero antolatu ohi den Cultural Fest izeneko kultura eta jatorri desberdineko gizataldeen biltoki den azoka edo elkarretaratzean. Jaialdi hau, bertako biztanleen artean topa daitekeen jatorri aniztasuna eta kultura aberastasunaren adierazgarri da eta hirian eta eskualdean dauden elkarte etniko eta kulturzaleen erakuslehio bihurtua da azken urteotan, beti ere publikoaren laguntzaz, aurtengoan 70.000 bisitari lortu dituztela jakinarazi baitute antoilatzaileek, stand-etan eskaintzen ziren argazki, informazio, ikuskizun eta janari mota ugarien dastatzaile.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko gazteek naturaz gozatu ahal izango dute Udalbidek Urbasan antolatu dituen Natur Eskolekin

2007/09/12

Natur Eskolak kanpamentuen afitxa Udalbide Elkarlan Elkartea sustatzen duen ekimena dira 'Natur Eskolak' eta joan den abuztuan zehar Urbasan egin ziren 'Urbasan Bagara' udalekuen jarraipena izango dira. Hiru egunetako egonaldiak egingo dituzte gazteek oraingoan eta helburuak euskal herrialdeetako gazteen arteko elkarbizitza eta naturaren ezagutza bultzatzea dira. Urritik ekainera egin ahal izango dira egonaldiak, lekua hartu nahi duenak izena emateko epea irekia du jada.

Gehiago irakurri...


Pariseko Eskual Etxeak Euskal Jaia egin zuen asteburuan 2007ko Rugby Mundialaren hasiera ospatzeko

2007/09/12

Saint Oueneko kaleetan zehar kalejira egin zuten Pariseko Eskual Etxeko kideek Jai handia antolatu zuen Pariseko Eskual Etxeak joan den asteburuan, 2007ko Rugby Mundiala dela eta. Frantzian jokatzen da txapelketa eta Eskual Etxeak partida dexente eskainiko ditu elkarteko pantaila erraldoian. Rugby zale asko dago elkarteeko kideen artean eta euskal etxeak bere talde propioa ere badu: PEER izenekoa. Mundiala dela eta antolatu dituzten ekitaldiei iragan ostiralean eman zitzaien hasiera, baina urriaren 20a bitartean egongo da zer ikusi eta zer bizi Eskual Etxean, ez Parisen bakarrik, Bordelen ere, esaterako.

Gehiago irakurri...


Musikari ziburutarraren 70. urteurrenean: «Maurice Ravelen musikan euskal dantzaren erritmoak nabari dira»

2007/09/11

Etienne Rousseau-Plotto eta Andoni Agirre, idazlea eta pianista, hurrenez hurren (Gara argazkia) Etienne Rousseau-Plotto historialari eta musikari baionarra da. «Stravinsky Biarritzen» ondoren, «Ravel, euskal jatorriak» liburua argitaratu zuen 2004an. Andoni Agirre 23 urteko pianista baionar gaztea da. Lucien Alfonso biolin-jotzailearekin, Ravelen gutun eta konposizioetan oinarritutako kontzertua sortu du. Musikari ziburutarra zendu zela 70 urte bete diren urte honetan, hainbat omenaldi biltzen ari da han-hemenka Ravel, baita 'Musika euskal kostaldean' jaialdiarena ere. Eneritz Zabaletak egin die gaiaz elkarrizketa Garan Etienne Rousseau-Plotto eta Andoni Agirreri.

Gehiago irakurri...


Bi euskal ordezkari, Noelia Diaz Etxepare, V. Mercedesen, eta Gimena Ibarra, Concordian, 'Miss Atsegin' hautatuak

2007/09/11

Concordiako Gimena de Ibarra (ezk) eta Villa Mercedeseko Noelia Diaz Etxepare (esk), bi euskal ordezkari 'Miss Atsegin' Biak Argentinan bertan, baina mila kilometroko tartearekin, amankomunean daukate euren bizilagun eta herritarrek 'Miss Atsegin' hautatu dituztela San Luis probintziako Villa Mercedeseko Immigrantearen Eguneko lehiaketan, eta Entre Ríos probintziako Concordiako bere parekoan, hurrenez hurren. Noelia Diaz Etxepare eta Gimena de Ibarra dira euren izenak, eta biak ohore handitzat hartu dute honelako agertoki batean euren euskal etxeko eta euskal gizataldeko ordezkari izatea, soin gaineko xingolan 'Euskal Herria' eramanez.

Gehiago irakurri...


Pozik dira Puerto Ricoko Euskal Etxean Uharteak lehenengoz errezibitu baitu lehendakari baten bisita

2007/09/11

Puerto Ricoko Euskal Etxeko kideak Ibarretxe lehendakariarekin (argazkia J.Bernardez)

Puerto Ricoko Euskal Etxeak Juan Jose Ibarretxeren bisita jaso zuen joan den asteburuan eta elkarteko kideak oso pozik agertu dira, hauxe baita lehendakari batek herri karibear honetara egiten duen lehen bidaia. Lehendakaria euskal komunitatearekin bildu zen eta euren bizimodu eta egoerari buruzko galderak egin zizkien hango euskaldun eta euskaldunen ondorengoei. Lehenago Ibarretxe Dominikar Errepublikan izan zen eta bilerak egin zituen bertako agintariekin eta euskaldunekin ere.

Gehiago irakurri...


Sei beka Kanpo Harremanetan eta Mexiko, Txile, Argentina, Venezuela eta AEBko ordezkaritzetan aritzeko

2007/09/10

Rafael Kutz donostiarra da aurten sortu duten Venezuelako ordezkaritzako buru Kanpo Harremanen arloan eta Mexiko, Txile, Argentina, Venezuela eta AEBtako Euskadiko ordezkaritzetan lan egin nahi duten gazteek aukera polita dute Jaurlaritzak aurkeztu duen espezializazio beken deialdi honetan. Sei beka dira guztira. Horietako bat Gasteizeko Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian bete beharrekoa da eta beste bostak Eusko Jaurlaritzak Mexikon, Txilen, Argentinan, Venezuelan eta AEBtan dituen ordezkaritzetan. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 4ean itxiko da.

Gehiago irakurri...


Ia laurehun jende bildu ziren Viña del Mar-eko (Txile) Arte Antzokian 'Kutsidazu bidea, Isabel' filmaren emanaldian

2007/09/10

Maria Luisa Sáiz Aguirrezabal, Viña-Valparaísoko Eusko Etxeko lehendakari Archibaldo Uriarte, Txileko Euskadiko Ordezkari Jon Erdozia eta bere emazte Irene  Villarreal, Viñako emanaldi egunean Ia laurehun jende bildu ziren Viña del Mar hiri txiletarreko Arte Zineman 'Kutsidazu bidea, Ixabel' filme euskaldunaren emanaldira, Bosgarren Erregioko Euskal Etxeak entolatutako ekitaldian, lankide Txileko Euskadiko Ordezkaritza, Euskal Filmategia eta baita ere Viña del Mar-eko Udala eta Kultura Partzuergoa. Saiora bertaratu ziren besteak beste Txileko Euskadiko Ordezkari Jon Erdozia eta Viña-Valparaísoko Euskal Etxeko lehendakari Archivaldo Uriarte Araya.

Gehiago irakurri...


'Diasporako Herri Kirolak 2007' (sic) izeneko ekimena gauzatu da San Nicolas, bertako euskal etxearen eskutik

2007/09/10

Sokatiran ere ibili ziren parte hartzaileak 'Diasporaren Herri Kirolak 2007' izena --halaxe, euskaraz-- daraman egitasmoaren lehenengo saioak OHOko1, 31 eta 16 eskola publikoetako 70 bat ikasle bildu zituen Argentinako San Nicolás herrian, Buenos Aires probintzian, bertako Euskal Etxeak antolaturik. Egunean zehar partaideek Lihue Qimlu-ren baserria bisitatzeko aukera izan zuten --arazo fisiko eta sikikoak edo gaisotasun terminalak dauzkaten neska-mutikoekin lan egiten duen elkartea da berau--, baita ere euskal herri kirolak egiteko eta Euskal Herria, bere kultura eta hizkuntzari buruzko jakingarriak eskuratzeko, horretarako propio ateratako orrialde batzuk medio.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia