euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Aita Madinaren 'Orreaga' suitearekin bukatu du bere amerikar bira Buenos Airesen

2007/09/20

Bruno Leonardo Gelber pianojolea entzulegoa agurtzen (argazkia EOS) 'Oso gustura' amaitu du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Brasil eta Argentinan zehar egin berri duten bira, joan den asteartean, Buenos Aireseko Coliseo Antzokian emandako kontzertuarekin. Emanaldia oso berezia izan zen, batez ere bertara bildu ziren euskaldunentzat, orkestrak Aita Madinaren 'Orreaga' jo baitzuen, Buenos Airesen idatzi eta estreinatu zenetik 53 urte bete diren honetan.

Gehiago irakurri...


Hamaika Bide elkarteak Erbesteari Buruzko 8. Mintegia antolatu du Donostian urriaren 17tik 20ra bitartean

2007/09/20

Begoña Eguiluz, María Esther Etxebarrieta eta Arantza Ametzaga 2005ean Donostiako Udal Liburutegi zaharraren egoitzan, 'Erbestea eta Emakumea' mintegian Euskal Erbesteari buruzko Nazioarteko Mintegiaren edizio berriaren egoitza izango da Donostia datorren urrian, Hamaika Bide elkarteak antolatuta. Aurtengoan 'Erbestea: Historia eta Kulturarako eztabaida bat' hertuko du mintegiak izenburu. Jardunaldiak irekiak izango dira eta Deustuko Unibertsitatearen egoitza donostiarrean eta Udal Liburutegian egingo dituzte. Diasporak leku nabaria izango du mintegian eta Sebastian Amorrortu edota Martin Ugalde bezalako pertsonaien lana aztertuko dute.

Gehiago irakurri...


Antzinako eta GHFPBAM elkarteek genealogia topaketak antolatu dituzte Biriatun, Lapurdin, urriaren 13 eta 14ean

2007/09/19

Topaketak urriaren 13 eta 14an Biriatuko Xoldo frontoian izango dira Euren sustraiak eta familia jatorriei buruz jakinmina izan baina sekula genealogia munduan sartzeko pazientzia edo astia izan ez dutenek aukera bikaina izango dute urriaren 13 eta 14ean Biriatun, Lapurdin, egingo diren I Genealogia eta Tokiko Historia Topaketetan. Antzinako eta GHFPBAM elkarteek antolatu dute 'genealogia azoka' hau eta hasiberri zein adituentzat eskainiko dituen proposamenen artean artxiboetan datuak bilatu eta genealogia software berrienak erabiltzen ikasteko doako tailerrak egongo dira.

Gehiago irakurri...


Gaztelupe koruak bat egingo du larunbatean bere kantuen doinuez Mexikoko Euskal Etxearen Mendeurrenarekin

2007/09/19

Gaztelupe koruko kideek Queretaron eman zuten bapateko kontzertua (argazkia Vascosmexico) Gipuzkoako Gaztelupe Korua Mexikon da egunotan, Queretaro, Guanajuato, Zacatecas, Guadalajara, Morelia eta Mexiko DFan barrena bira turistiko-musikala eginez. Hiriburuan izango dute larunbat honetan birako hitzordu nagusia, Euskal Etxearen Mendeurrena dela eta emango duten konztertuarekin. Joan den astean kantariak Queretaron izan ziren eta agerian utzi zituzten bertan eurekin daramatzaten giro alaia eta ahots ederrak, Vascosmexico.com webguneko kamarak bideoan bildutako bapateko kontzertu batek azaltzen duenez.

Gehiago irakurri...


Sarean dira La Platako 'Matxin Burdin'ek antolatu zuen Gizataldeetako Liburutegien II Bilkurako emaitzak

2007/09/19

Bilkura egin zen aretoko ikuspegia, gizatalde judutarreko hizlaria ari zela (arg. CentroVasco.com) La Plata euskal etxe argentinarreko 'Matxin Burdin' Liburutegitik jakin arazi dutenez, sarean dira dagoeneko, La Platako Euzko Etxea-ren webgunean, joan den uztailean bertan antolaturiko Gizataldeetako Liburutegien II Bilkurako emaitza eta azken ondorengoak, elkarretaratzeari dagozkien jakingarri guztiekin, 'Martxin Burdin'eko Maria Fernanda Astigarraga eta Gladys Medina liburuzain arduradunek aurreratu dutenez, bestalde, III Bilkura datorren urtean egingo da, Buenos Airesen, bertako Liburutegi Galegoak antolaturik.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko ordezkariek lan bikaina egin dute San Frantziskon bukatu berria den I. Euskal Pilota Txapelketan

2007/09/18

Euskal Herriko eta Mexikoko ordezkariak txapelketako partida bat hasi aurretik  (argazkia EuskoSare.org) San Frantziskoko Basque Cultural Centerek euskal pilotaz beteriko egunak bizi izan ditu: I. Euskal Pilota Txapelketaren finalak jokoan izan ziren larunbatean, eta igandean sari banaketa egin zuten bertan. Kirol arloan txapelketak Euskal Herriko ordezkarien sasoin ona erakutsi du, eurak irabazi baitute kategoria gehienetan. Txapelketak giro bikaina ekarri du San Frantziskoko BCCra eta pilotazale asko bildu da bertan partidak ikusteko.

Gehiago irakurri...


Erroibarreko seme-alaba eta ondorengo amerikanoen zuzi biziak indar berriak hartu zituen Nevadako Gardnervillen

2007/09/18

Joan den iraileko 8an Gardnervillen bilduriko erroibartarretako batzuk (ikus beherago argazki osoa) Orrialde hauetan iragarri bezala, bildu ziren irailaren 8an Nevadako Gardnervillen, bertako Carson Valley Country Club-eko euskal jatetxean, Estatu Batuetako erroibartarrak. Umore ona nagusi eta lagunarteak dakarren txantxa giro jatorra zeriola, ekitaldia sorleku berekoak sustraien inguruan batzeko aukera ederra izan zen, hango eta hemengo kontu zahar eta berrien kontaketan, doaike bihotzak alaitzeko balio izan zuen elkarretaratze politean. Laugarren deialdia eginik, bosgarrena heldu den urterako adostu da, Gardnervillen, iraileko bigarren asteburuan.

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko da Gasteizen Kobeko Unibertsitateak eta EHUk antolatu duten euskal eta japoniar topaketa

2007/09/17

Japonian ere euskal sokatiraren antzekoa egiten dute Gasteizeko Estadio Fundazioaren egoitzak hartzen du aste honetan zehar egingo den I. Mintegi Zientifikoa, EHUk eta Kobeko Unibertsitateajk antolatuta. 'Erritoak, Jokoak, Jolasak eta Kirola Ekialde eta Mendebaldean: Zerua eta Lurra' da mintegiaren izenburua eta bertan euskal eta japoniar kulturek kirolari buruz dituzten ikuspuntu et aohiturak aztertuko dituzte. Topaketak bi unibertsitateen arteko elkarlanerako lehen pausu bat dira. Mintegiaren arduradunetako bat Joseba Etxebeste (EHU) da, aurreko edizioetan Gaztemundu programako irakasle izan dena.

Gehiago irakurri...


Arkaitz Mendoza pianistak Buenos Airesko Euskaltzaleak-en eman du bere itzuli amerikarreko lehen kontzertua

2007/09/17

Arkatz Mendoza Eusketxeko kontzertuan Pianojole gipuzkoarrak joan den larunbatean Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkartearen egoitzan eskaini zuen Argentina-Uruguain barrena ia hilabetez egingo duen birako lehenengo kontzertua, arrakastaz eta kontent topatu zuen giroagatik. Hamar bat lekutan eskainiko ditu egunoatan kontzertuak, Rosarioko Euskal Astean amaituz, urria hasieran, beti ere Aita Donostia, Ginastera eta Chopin eta Liszt-en piezak eskainiz. Larunbatean estreinatu zuen birako programa, México 1880 kaleko euskal egoitzan.

Gehiago irakurri...


Izarrak eta nazioarteko filmerik berrienak hartuko ditu Donostiak ostegunetik aurrera Zinemaldiaren 55. edizioan

2007/09/17

Aurtengo Donostiako Zinemaldiaren afitxaren irudia Richard Gere eta Liv Ullmann aktoreen bisita izango da aurtengo Donostiako Zinemaldiaren gertakari nagusienetakoa, filmeen artean ikusleak liluratzen dituen harribitxi hori agertu bitartean, behintzat. Bederatzi egunetan zinea izango da nagusi Donostian, Zinemaldiak prestatu duen egitarau mardulari esker. Sail Ofizialeko lehian ariko diren filmeez gain, Zinemaldian bere tartea izango dute Europako iparraldeko zineak; Henry King eta Philippe Garrel zuzendarien lanen atzerabegirakoak edota finantziazio bila dabiltzan 'En Construcción' saileko luzemetraiak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia