euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Quebec-eko Euskaldunak elkarteak ekimen eta proiektu berriez jantzia datorren 2008 urteari ongi etorria egin dio

2007/12/28

Olentzerok itxi zuen urtea Quebec-eko Euskal Etxean, baina ekimenez eta ilusioz betetako 2008ari ireki zizkion ateak (argazkia EuskaldunakEE) Quebec-eko Euskal Etxeak joan den abenduaren 9an egin zuen bere Eguberri jaia eta elkarteko kide eta lagunak 2007ari agur esan eta ekimenez eta ilusioz josia datorren 2008ari ongi etorria egin zioten. Elkarteak bultzada handia eman nahi die bere jarduerei datorren urte honetan eta horretarako euskara klaseak berriz era abian jarriko ditu, webgunea berrituko du --ari da, dagoeneko-- eta Quebec-eko beste kulturetako taldeekin lankidetza eta ekimen amankomunak sustatuko ditu. Maiatzean gainera Quebecen kontzertuak ematera datorren Euskal Herriko koral bat hartuko dute.

Gehiago irakurri...


Euskara jolasetan erabiltzeko aukera urtetik urtera hazten ari da; sei adibide berri kaleratu ditu Ikastolen Elkarteak

2007/12/28

"Hitzen lotoa" da sorta berriko jokoetako bat Ikastolen Elkarteak 1991-1992 ikasturtean abian jarri zuen euskaraz jolastu eta euskaraz bizitzeko egitasmoa. Joko didaktikoak medio, ikastolei euren Hezkuntza Proiektua eta Curriculum Proiektua osatzen laguntzea da egitasmoaren helburua. Olentzero pertsonaiari lotutako lehen materialak atera zirenetik joko berri ugari kaleratu ditu elkarteak. Aurtengo Gabonetan ere, sei jolas berrik aberastu dute katalogoa.

Gehiago irakurri...


Euskara irakasten Poloniako Unibertsitatean: 'Euskal kultur ekitaldi gehiago antolatzeko aukera izan nahi dugu'

2007/12/27

Ezkerretik eskubira, Aitor Arruza irakaslea, ikasle bat eta Lorea Bilbao Eusko Jaurlaritzako hizkuntz politika saileko aholkularia Aitor Arruza bilbotarra Varsoviako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakaslea da. Zazpi urte egin ditu abentura honetan eta orain, ikasleei euskal mundua ezagutzeko bidea eman nahian, euskal idazle eta artistekin ekitaldiak antolatzeko asmoa darabil buruan. Horietako lehenengoa, Kirmen Uribe idazleak eman zuen mintzaldia, arrakastatsua izan zen oso eta entzulegoak interes handiarekin jarraitu zuen, euskal kulturari buruzko galdera andana eginez.

Gehiago irakurri...


Mundu osoko 25 herrialdeko telebistek eskainiko dute egunotan 'Olentzero eta subilaren lapurreta' euskal filma

2007/12/27

Olentzero-eta munduko beste hamaika hizkuntzatan mintzatzeko gauza izango dira orain Mundu osoko 25 herrialde eta kulturatako haur eta helduek --Argentinatik hasi eta Errusiaraino, tartean Alemania, Polonia, Txekia, Kosovo, Saudi Arabia, Serbia eta Mexiko-- ikusi ahal izango dituzte euskal ikazkinaren gabonetako abenturak, beste hainbeste telebistek Baleuko ekoiztetxe bizkaitarraren marrazki bizidun filmaren emisio eta DVD eskubideak erosi eta gero. Olentzerori buruzko trilogia baten bigarren emaitza da honakoa, euskarazko eta gaztelaniazko bertsiotan ekoitzia. Euskal Herrian egundoko arrakasta lortua dute lehenengo biak eta hirugarren emaitza, 'Olentzero eta oparien ordua' izenpean, 2008rako dago aurreikusia.

Gehiago irakurri...


Munduko hainbat euskal etxetan ibili da aurten ere opariak banatzen Olentzero, Argentinan, Mexikon, AEBetan...

2007/12/27

Olentzero Zingirako Euskaldunakeko umeekin Euskal Herriko kale eta bazterrak jostailu berriak probatzen ari ziren umeez josita agertu dira egunotan, baina Diasporan ere antzeko zerbait gertatu da, Olentzero gero eta euskal etxe gehiagotara heltzen delako. Euskaldunen Gabonetako pertsonaia maitagarrienetakoa inoiz baino lanpetuago ibili da aurten eta opariak eraman ditu Argentina, Mexiko, Estatu Batuak, Australia eta beste hamaika bazterretaraino.

Gehiago irakurri...


Datorren igandea da azken eguna 'Manual de genealogía en Euskal Herria' liburuaren zozketan parte hartzeko

2007/12/27

Juan Carlos Moraren 'Manual de genealogía e historia de la familia en Euskal Herria' (Ttarttalo argitaletxea, 2007) liburuaren azala Zabalik dago datorren igande gauerdira arte EuskalKultura.com-ek bere irakurleen artean antolatu duen 'Manual de genealogía e historia de la familia en Euskal Herria' liburuaren zozketan parte hartzeko epea. Hala nahi duenak, aski du email bat bidaltzea, argi adieraziz bere izena eta posta helbide arrunta, herrialdea barne. Orain artean honako herrialdeetatik ari dira parte hartzen: Argentina, Uruguai, Txile, Mexiko, AEB, Brasil, Alemania, Kolonbia, Peru, Brasil, Katalunia, Galizia, Espainia eta Frantziatik, eta Euskal Herria, jakina. Emaitzak abenduaren 31ean argitaratuko dira.

Gehiago irakurri...


Harkaitz Canok, Miren Agur Meabek eta Rikardo Arregik poesia irakurraldia egingo dute urtarrilaren 14an Vienan

2007/12/26

Harkaitz Cano idazle eta poeta Euskal literatura munduratu eta beste herrialdeetan ezagutzera emateko makina bat lan egiten ari dira idazle eta aditu asko azken urteotan. Bide horretan hiru aste barru Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe eta Rikardo Arregi idazleak Austrian izango dira, Viena hiriburuan hain zuzen ere, euren poesiak irakurri eta 'Montañas en la niebla' poesia antologia aurkezteko. Cervantes Institutuaren egoitzan izango da irakurraldia eta eurekin batera Jon Kortazar kritikoa eta liburuaren koordinatzailea egongo da.

Gehiago irakurri...


New Yorkeko Eusko Etxea euskara irakasle bila ari da, Boga sistemapeko eskolen ardura hartzeko Sagar Handian

2007/12/26

Itziar Albisu, New Yorkeko EEko lehendakaria Estatu Batuetako euskal etxeen artean dekanoa den Eusko Etxea of New York erakundea euskara irakasle bila ari da eta deialdi bat plazaratu du bere babespean eskaintzen diren euskara eskolen ardura hartuko lukeen pertsona baten bila. Euskara irakasle honek New York, New Jersey, Connecticcut edo edonola ere Eusko Etxeak Brooklynen daukan egoitzatik hurbil bizi beharko luke eta bere ardurapean egongo litzateke HABErekin elkarlanean bertatik ematen diren Boga sistemapeko eskolen ardura.

Gehiago irakurri...


Euskal Deiturei buruzko online ikastaroa Juan de Garay Fundazioak bere Ikasketa Zentruaren bidez emana

2007/12/26

Juan de Garay Fundazioaren Buenos Aireseko egoitzaren artxiboko irudia (arg. EuskalKultura.com) Euskal Ikasketa Zentrua, Juan de Garay Fundazio Euskal-Argentinarraren interneteko gunea da eta online ikastaroak eskaintzeko sortu berria da 2007ko urrian, sortu ere Buenos Airesetik kanpo egonik Fundazioak antolatutako ikastaroetan parte hartu nahi zutenei erantzun nahirik sortua. Euskal Deituren Mintegia da, Jorge Beramendiren eskutik, on-line eskaintzen duen aurreneko ikastaroa. Hogei ikasle dauzka orain arte izena emanda Argentinatik, bakarra Kubatik, eta beste bat Estatu Batuetatik.

Gehiago irakurri...


Gure agiantza onenak

2007/12/25

Heldua da berriz ere Eguberria. Aukera ederra maite ditugunak bereziki gogoan hartu eta agiantza edo desiorik onenak bidaltzeko. Beste urtebete eta hemen segitzen dugu, irakurle. Urtebete emendatu diogu elkar ezagutuz daramagun denborari eta pozez ikusten dugu EuskalKultura.com-eko txokotik hazten doazela Euskal Herriari, munduko bazter guztietatik, bere seme-alabek eskaintzen ari zaizkion ekarpenak. Handituz baitoa munduko euskaldunen familia...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia