2007/11/21

Károly Morvay doktorea Budapesteko ELTE (Eötvös Loránd Tudományegyetem) Unibertsitateko irakaslea da eta 1982az geroztik euskara klaseak eman ditu bertan. Datorren abenduan euskal gramatika bat argitaratuko hungarieraz, DUK. Euskal gramatika llaburra Rövid baszk nyelvtan izenburuarekin. Argitaldaria Budapesteko LHarmattan etxea izango da. Lanak Fagor-en babesa ere badu, euskal enpresak ordezkaritza baitu Hungarian. 'Gramatikaren aurkezpen ofiziala 2008 hasieran izango da Budapesteko Cervantes Institutuaren egoitzan', azaldu dio Morvay-k EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2007/11/21

Argentinako Ezpeleta Buenos Aireseko probintzian dago eta joan den asteburuan bere sorreraren 135. urteurrena ospatu zuen. Hiriak Lapurdiko Ezpeleta herriaren izen bera du baina bere jatorria abizen hori bera zuen familia oiartzuar bati zor zaio. Salbador Joakin Ezpeleta XVIII mende hondarrean heldu zen Ameriketara. Bere seme Mariano izan zen 1828an Ezpeleta izango zen lursaila erosi zuena eta azkenik 1872 sortu zen hiria, trenaren etorrerarekin.
Gehiago irakurri...
2007/11/20

Nola etekinik handiena atera Donostiarako bidaia bati, egun t'erdi baino ez duzunean? The New York Times egunkari estatubatuarrak Easo Ederra bisitatu nahi duten bere irakurleei gako eta pista sorta bat eskaini die joan den igandean argitaratu duen artikuluan. Dena 36 ordutan. Donostia 'munduan Michelin izar gehien biltzen dituen lekua' dela argitzen du egunkariak, baina 'jateaz aparte ere egiteko asko dago bertan'. Jarraian artikuluaren laburbilpena.
Gehiago irakurri...
2007/11/20

Donostiako Saturraran Argitaletxeak interneten jarri du bere publikazioen katalogoa. Liburu gehienek euskal erbestea eta erbesteratuen lana dute gai nagusi. Halaber, katalogo bera paperezko formatoan ere argitaratu du argitaletxeak. Webgunearen helburu nagusia Saturraranek argitaratutako lanen berri hedatzea eta mundu osoko irakurleei eskuratzeko bideak erraztea izan da.
Gehiago irakurri...
2007/11/20

Urtero legez, Chascomús-eko Euskal Etxeko kideek ohiko euskal festa nagusia antolatu zuten bertako Bochístico klubean eta 800 pertsona baino gehiago bertaratu ziren ospakizunetara. Hitzordu hau zinez errotuta dago herrian eta aukera ematen die euskal jatorrikoak ez diren chascomustarrei euren auzo eta lagun euskaldunekin biltzeko euskal kutsuko ekitaldi batean eta, baita ere, Euskal Etxearen baitan lanean ari diren taldeen lana hurbilagotik ezagutzeko, urtean zehar egindako hamaika saio eta ahaleginen emaitza baita EEko haur eta gazteen taldeek bertara ikusgai daramatena.
Gehiago irakurri...
2007/11/19

Ekimenaren helburua Ameriketako egunkarietan azken 100 urteetan euskal Diasporari buruz agertu diren albisteak bildu eta digitalizatzea da. Asmo hori nola burutu finkatzeko Eusko Jaurlaritza, FEVA, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Argentinako Hegoaldeko Unibertsitatea bildu ziren iaz. Orain Buenos Aires, La Plata, Rosario, Tandil, Mar del Plata eta Cordobako Unibertsitateek eta beste zenbait euskal etxeek ekimenean parte hartzeko gonbitea jaso dute. Erakunde hauetako gazteak izango dira bildutako materiala euskarri digitalera pasatzeko arduradunak eta horretarako trebakuntza ikastaro bat jasoko dute bi aste barru.
Gehiago irakurri...
2007/11/19

Abenduaren 5etik 9ra bitartean irekiko ditu aurten ateak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka eta, iaz bezala, EuskalKultura.com-ek stand-a zabalduko du bere baitan, Diasporaz eta Pirineo magaleko Euskal Herritik kanpoko euskaldunei buruzko irudiak, materiala eta informazioa eskuragai ipiniz. Euskal etxeei eta Diasporako ekimenei eskaintza egin die EuskalKultura.com-ek, hala nahi badute stand-a euren produktu eta ekintzen erakuslehio gisa erabil dezaten, beti ere Diasporako euskaldunen lana Euskal Herrian gero eta ezagunagoa izan dadin laguntzearren.
Gehiago irakurri...
2007/11/19

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Paquita Sanvicén, Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikako Planifikazio eta Sustatze zuzendariak, eta Marisol Lopez Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikako idazkari orokorrak parte hartu dute hizkuntzen nazioarteko azokaren itxiera-ekitaldian, asteburuan Alemaniako hiriburuan. Carlos Perez-Nievas Hezkuntza kontseilari nafarra ere Berlinen izan da, Euskararen Nafar Institutu sortu berriak Expolinguan ipinitako euskararen standa bisitatzen.
Gehiago irakurri...
2007/11/19

Iñaki Abendibar eta Angel Rivero bikoteak, Euskadi ordezkatuz, irabazi du Mar del Platan egin berria den Nazioarteko XXX. Mus Txapelketa. Guztira hamaika herrialdetako ordezkariak bildu dituen norgehiagoka azaroaren 3tik 11ra gauzatu da Buenos Aires probintzia hegoaldeko bainutegi-zentru den hiri honetan. Txapeldunordeak Kanadako Txomin Azpiri eta Pedro Onaindia izan dira. Partehartzaileak zein antolatzaileak pozik agertu dira astebetean bizi izan duten giro eta esperientzia aberatsarekin.
Gehiago irakurri...
2007/11/17

Tandileko Euskal Etxeak bere sorreraren 58. urteurrena betetzen du egunotan eta data hau ospatzeko prestatu dituzten ekitaldien artean, euskal elkarteak bosgarrenez antolatzen duen Abesbatz Topaketaren txanda heldu da gaur. Topaketan lau euskal etxetako koruek hartuko dute. Hauek dira: Tandileko Gure Abestiak, Coronel Pringleseko Eusko Alaiak abesbatza, Cañuelaseko Denak-Bat korua, eta Azuleko Euskal Bihotzak.
Gehiago irakurri...