euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mallorkako Artea Euskal Etxeak Euskal Kultur Astearen barruan ospatu ditu elkartearen lehenengo hamar urteak

2007/12/10

Euskal Kultur Astean aritu den Aires Sollerics taldea emanaldi batean (argazkia sollernet.com) Mallorkako Artea Euskal Etxea 1997an sortu zen, sustraiak Euskal Herrian dituzten edota Euskal Herriarekin estimu lotura bat duten Mallorkako herritarrek elkargune bat izan dezaten. Orain, elkarteak hamar urte bete dituela-eta, euskal-mallorkatarren euskal etxeak urtero antolatzen duen Euskal Kultur Astearen baitan ospatu du joan den astean lehenengo hamarkada, bertako gizartean oinarri gero eta sendoagoak ezarririk.

Gehiago irakurri...


Joaquín Orta, Fiamma Quinteros eta Alicia Mariezcurrena irabazle Lapridako Eusko Txokoa-ko euskal lehiaketan

2007/12/08

Aitor Alavak Euskararen Egunean arratsaldez emandako dantza ikastaroko irudia (arg. A. Alava) Rosarioko Euskal Astean, Liburutegi bileran hain zuzen ere, Lapridako Eusko Txokoak 18. Urteurrena zela-eta deitutako lehiaketaz ohartarazi zuen. Bi hilabete joan dira geroztik eta erakundeak hiru irabazleen izenak eman ditu jakitera, Urteurrena eta Euskararen Eguna ospatzeko egindako ekitaldian. Bildutako 138 erantzun zuzenen artean, Joaquin Orta atera da zozketan irabazle, Bigarren Hezkuntzako 1 zenbakidun Eskolako 9.B-ko ikaslea bera; baita ere Fiamma Quinteros, Polimodal HUSOCeko lehenengo mailakoa Hezkuntza Ertaineko 1 zenbakidun Eskolan; eta Alicia Mariezcurrena, Ayacuchoko Euskal Etxeko kidea. Hiruak argitalpen bana hartu dute opari.

Gehiago irakurri...


'Euskal zine zikloa gero eta zale gehiago ari da biltzen, ez soilik euskal kultura zaleengan, zinezaleengan ere baizik'

2007/12/07

Villegas-ko Euskaldunak-ek antolatutako saio bat Maiatzetik azaroa bitartean 'Villegas-ko Euskaldunak' Euskal Etxe argentinarrak euskal zine zikloa eskaini du eta laburmetraien selekzio bat erakusketaren bidez Euskal Herriko egungo zinearen egoeraren berri eman dio komunitate villegastarrari, erantzun arrakastatsua lortuz. Euskal kultura proposamen honek --lehenago euskal etxeetan ez hain zabaldua-- gero eta zale gehiago ari da biltzen, ez bakarrik euskal kultura zaleengan, zinema zaleengan ere baizik. Hilean bi saio eman dira, zazpi hilabete iraun duen esperientzian, eta arduradunek aitortzen dute 'ziklo honek esperientzia eta ikaskuntza berriak jorratzeko aukera' ekarri diela. 'Zalantzarik gabe', diote, 'hurrengo urtean segida emango diogu ekimenari'.'

Gehiago irakurri...


Brasilgo Euskal Etxeak igandean ospatuko ditu Euskararen Nazioarteko Eguna eta Gabonak, Festa do Euskara-n

2007/12/07

Sao Pauloko Euskal Etxearen aurreko ekitaldi bat Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak bat egingo du Brasildik, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta munduan zehar euskaldunak egunotan egiten ari diren ekitaldiekin. Euskal-brasildarren jaiak Festa do Euskara izenburua izango du eta elkarteko kide eta lagunak babarrun jate baten inguruan bilduko ditu. Elkarteko kideek ekitaldi berean ospatuko dute euren Gabonetako jaia.

Gehiago irakurri...


Borja Cobeaga eta Asier Altuna zuzendariek euren lana aurkeztu zuten Frankfurten eta Wiesbadenen, Alemanian

2007/12/06

Asier Altuna zuzendari euskalduna Euskal zinema munduan indartsu dabiltzan zuzendariak dira Borja Cobeaga eta Asier Altuna. Cobeagak Oscar sarietarako izendapena jaso zuen 'Eramos pocos...' laburmetraiarekin iaz eta Asier Altunak Telmo Esnalekin zuzendu zuen 'Aupa Etxebeste!' euskaraz eginiko filmarik arrakastatsuenetakoa izan zen. Biak ala biak Alemanian izan dira egunotan eta euren lana Frankfurt eta Wiesbadenen aurkeztu dute Frankfurteko Euskal Ikasketen Etxeak gonbidatuta.

Gehiago irakurri...


New Mexico Euskal Etxea AEBetako estatu honetako euskal ondare historikoa berreskuratzeko lanean ari da

2007/12/06

New Mexico Euskal Etxeko bi kide Santa Feko Desfile Historikoan New Mexico Euskal Etxea 2004 urtean jaio zen, Suzanne Uberuagak sustatuta. Boisen jaioa eta hezia da Uberuaga eta New Mexicora heldu zenean euskal abizena zuten lagun asko topatu zituen, baina gutxik zekiten euskal jatorridunak zirenik. Euskal ondare --New Mexico-ren historian oso garrantzitsu-- hori ezagutarazteko asmoarekin sortu zen euskal etxea. Urtetik urtera ekintza eta bazkide gehiago biltzen ari dira eta dagoeneko euskal komunitatearen ordezkaritza eraman dute Santa Feko Desfile Historikora. News Bulletin egunkariak bildu du guk laburtu eta euskaratu dugun berri hau.

Gehiago irakurri...


Ordizia, Mexikoko Acapulco eta Peruko El Callao hiriekin senidetuko da Urdanetaren 5. mendeurrenaren barnean

2007/12/05

Andres Urdaneta itsasgizon ordiziarra Gloria Macapagal Arroyo Filipinetako presidentea gaur iritsiko da Ordiziara Ibarretxe lehendakariarekin eta bi agintariek inauguratuko dute bertako seme izan zen Andres Urdaneta itsasgizonaren jaiotzaren Bosgarren Mendeurrena dela-eta antolatutako erakusketa eta urtebeteko egitaraua. Ondoko ekitaldi batean, Ordiziaren eta Filipinetako Urdaneta hiriaren arteko senidetzea gauzatu eta aurkeztuko dute. Urdaneta Urtean zehar Perúko El Callao eta Mexikoko Acapulco hiriekin ere senidetuko da herri gipuzkoarra.

Gehiago irakurri...


Chascomús-eko Euskal Etxeak Euskararen Eguna eta 'Erasmo Astoreca' Mus Txapelketa gauzatu ditu

2007/12/05

Txapelketan parte hartu zuen muslari taldea ekinean (argazkiak Zingirako Euskaldunak EE) Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak Euskararen Nazioarteko Eguneko jaia ospatu zuen joan den larunbatean, bide batez aurtengo euskara eta dantza ikastaroen bukaera ekitaldia ere eginez. Haur eta gazteentzako piknika egin zuten Euskal Etxearen ondoan dagoen parkean. Arratsaldean nagusiek Erasmo Astoreca bazkidearen oroimenez antolatutako Mus Txapelketan parte hartzeko aukera izan zuten. Buenos Aires, La Plata, Mar del Plata, Laprida eta Chascomús bertako muslariak aritu ziren lehian.

Gehiago irakurri...


Aurtengoan 554 titulu berri eskainiko dituen Durangoko Liburu eta Disko Azoka bihar hasiko da, 'umorez'

2007/12/04

Durangoko Azoka egiten den Landakoko pabilioiaren gaineko ikuspegia. Bihar zabalduko ditu ateak 42. edizioak (argazkia Goiena.net) Bihar zabalduko ditu ateak Durangon Euskal Liburu eta Disko Azokaren 42. edizioak. Umorea gai nagusitzat hartu duen edizio honetan 161 argitaletxe, elkarte, disketxe eta erakunde bilduko dira 317 stand-etan banatuta, horietatik 14 teknologia berrien gunean. Hortxe aurkitu ahal izango da Euskalkultura.com eta hortxe eskainiko ditu Diasporako irudiak, materiala eta informazioa. Bisitak oro ongi etorriak izango dira, beraz nahi duenak badaki nora jo dezakeen azokaratzen denean.

Gehiago irakurri...


Maite Iturre, Ikasketa Bukaera Sariduna: 'Hizkuntza ez galtzearren ikasi ditut Zientzia Politikoak euskaraz'

2007/12/04

Maite Iturre euskal argentinarra Euskal jatorriko argentinarra da Maite Iturre eta aurten Espainiar Hezkuntza Ministeritzak ematen duen Ikasketa Bukaera saria jaso du, unibertsitate ikasketak 9,68ko batazbesteko notarekin gainditzeagatik. Meritoa bikoitza da gainera, kontuan izanik euskara La Platako Euskal Etxean ikasten hasi zenak euskaraz egin dituela Zientzi Politikoen ikasketak. Gaur egun, Euskal Herrian bizi da eta Diasporako familiak biltzeko ekimen bat gidatzen du, senarra Jon Bustillorekin batera: Euskaldunak Munduan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia