euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Estatu Batuetako euskaldunek euren engaiamendua erakutsi zuten Chinon egin zen Euskararen Egunean

2007/12/14

Nere Lete, Boiseko Estatu Unibertsitateko euskara irakaslea, bere esperientziaz  mintzatu zen  North American Basque Organizations (NABO) eta Chinoko Euskal Etxea izan ziren aurtengo Euskararen Egunaren jai iparramerikarreko antolatzaileak. Hitzorduak, gainera, AEBetako euskara irakasleak biltzeko parada eman zuen eta irakaskuntza esperientziak eta bertaratutakoek ideiak partekatu zituzten tailer batean. Hizlari berezi baten bisita ere izan zuten, Bernardo Atxaga idazleak ekimenarekin bat egin baitzuen.

Gehiago irakurri...


Ttarttalo argitaletxeak Eider Rodriguezen “Eta handik gutxira gaur” liburuaren gaztelerazko bertsioa atera du

2007/12/14

Eider Rodriguez "eta handik gutxira gaur" liburua idatzi zuenean (argazkia Lusa) Liburua osatzen duten hamasei kontakizunak euskaraz sortu zirenetik hiru urtera itzuli eta argitaratu da gaztelerazko bertsioa. Y poco después ahora lanean emozioak eta sentimenduak adierazten ditu idazleak eguneroko istorioen bidez. Erbestea, politika eta sexua bezalako gaietan barrena sartzen dira pertsonaiak, geure buruarekin topo egin dezaketenak. Gazteleraz publikatzen duen lehen lana du honakoa eta zertxobait “arraroa” sentitzen dela adierazi du idazleak, izan ere, hasiera batean espero ez zuen publiko batengana iritsiko baita itzulpenarekin, bere gurasoengana besteak beste.

Gehiago irakurri...


Athletic futbol taldea Latinamerikako euskal jatorriko jokalariak fitxatzeko aukera aztertzen ari omen da

2007/12/14

Guilermo Ochoa, mexikar selekzioko atezaina, izan daiteke Athletic-en interesa piztu dutenetako bat Athletic jokalari euskaldunak edo euskal taldeetan trebatutako jokalariak bakarrik fitxatzeko filosofia gainditu eta Latinamerikako euskal jatorriko jokalariak ere begiz jotzeko aukera aztertzen ari da, As kirol egunkariak argitaratu duenez. Taldea aztertzen ari den beste ekimena jokalariak Ameriketan bertan formakuntza eskola bat sortzea da. Aukeratutako lekuak Rosarion (Argentina) edo Montevideon (Uruguay) lirateke.

Gehiago irakurri...


Hegoalde Argentinarrak 2008an euskara klaseak eskaintzeko engaiamendua egin zuen Euskararen Egunean

2007/12/13

Hegoalde Argentinarra Euskal Etxearen desfilea Rio Gallegos hiriko kaleetan zehar (argazkia Hegoalde ArgentinarraEE) Euskararen Egunaren ospakizunak oihartzun nabaria izan zuen Santa Cruz probintziako Rio Gallegos hirian, Hegoalde Argentinarra Euskal Etxearen eskutik. Elkarteko 70 kideek osatutako ordezkaritza batek ikurriña eraman zuen bandera argentinarren jasoera ekitaldira. Ekitaldiak hiriko intendente (alkate edo auzapez) eta agintarien partaidetza bildu zuen. Egunari eskatzen zuen moduko bukaera emateko, Los Vascos tabernan bazkari herrikoia egin zuten.

Gehiago irakurri...


Suipachako Gure Txokoa Euskal Etxeak urte bukaera jaia aurreratu zuen, 2008 zoriontsu baten alde topa eginez

2007/12/13

Zulma Aldabe irakasleak eta euskal etxeko dantzariek hasi zuten jaiko dantzaldia (argazkia SuipachaEE) Ohi duenez Suipachako Gure Txokoa Euskal Etxeak urte bukaerako jaia aurreratu egin zuen, oporren aurretik elkarteko bazkide eta lagunak biltzeko. Aurten jaia Sociedad Rural elkartearen egoitzan egin zuten eta bertan bildu ziren Gure Txokoako zuzendaritza batzordea, bazkideak, senitartekoak eta lagunak. Lagunarteko bazkaria egin eta ondoren euskal musikaz eta dantza erakustaldiaz gozatu ahal izan zuten. Euskaraz egin zen brindisarekin ongi etorria egin zioten urte berriari, aurtengoa bezala ekimenez beteta etorriko denaren esperoan.

Gehiago irakurri...


Aita Tillousek onerako bidea hartu du Baionan ebakuntza jasan ondoren, pankreasen minbizia atxeman baitzioten

2007/12/13

AEBetako omonier den aita Martxel Tillous Iduri du garaiz harrapatu dutela eta onerako bidean hasi dela. Iragan asteartean egin diote ebakuntza aita Martxel Tillous-i Baionako ospitale batean eta emaitza ona izan dela adierazi dute familiako iturriek. Arrengura eta kezka nagusitu ziren pankreaseko minbizia izan zezakeela zabaldu zelarik, baina, nonbait, gaitza hastapenean zen eta kendu ahal izan diote. Eritasuna, medikuarengana joan arazi ondoren atxeman zioten, Xipri Arbelbide bere lagun eta apeza ere badenak ongi ez zegoela antzeman baitzion eta horretara behartu. Ezin izango du lehengo bizimodu azkarra eraman, Ameriketan harat-hunat estaturik estatu, baina bai bizimodu normala Euskal Herrian.

Gehiago irakurri...


XX. mendean Valparaisora emigratu zuten euskaldunei buruzko liburua gaur aurkeztuko da hiri txiletarrean

2007/12/13

Rubila Araya Ariztia (argazkia EuskalKultura.com)

Arrojos, dichas y nostalgias, Vascos en el Valparaíso del Siglo XX (Ausardia, zoriona eta herrimina, Euskaldunak XX. mendeko Valparaison) Rubila Andrea Araya Ariztia kazetari txiletarrak idatzitako liburua gaur aurkeztuko da Valparaison. Liburura 43 euskaldunen lekukotzak jasotzen ditu, lana horietan eta erregistroetan oinarrituz, euskaldunak nola iritsi ziren Valparaisora eta nola finkatu eta hedatu ziren azaltzeko. Obrak Andrés Irujo Saria irabazi zuen 2005eko edizioan eta Urazandi Bilduman agertu da aurten. Ale bat Valparaisoko Santiago Severín Liburutegiari emango zaio, Ivet Oñate Cid zuzendariaren eskuetan. Ekitaldirako deia Archibaldo Uriarte Bosgarren Erregioko Eusko Etxeko lehendakariak eta Jon Erdozia Euskadik Txilen daukan Ordezkaritzako buruak egin dute.

Gehiago irakurri...


Argentinako La Plata hiriko Unibertsitatea Euskara eta Euskal Kultura irakurle posturako irakasle bila dabil

2007/12/12

Euskara eta Euskal Kultura ikastaroa Mexikoko UNAMen, Guruzne Etxeberria irakasle Bihar azken eguna. La Platako Unibertsitate Nazionalak (UNLP) Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroaren ardura hartuko duen irakasle bat kontratatu nahi du. Ikastaroa Eusko Jaurlaritzak eta munduko hainbat unibertsitateek euskara sustatu eta euskal kultura zabaltzeko duen ekimenen barruan sartzen da. Hautagaiek Euskal Filologia edo Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziatuak izan behar dute eta irakaskuntza arloan eskarmentua izan behar dute. Hautagaitzak aurkezteko epea bihar bertan itxiko da.

Gehiago irakurri...


Txinatik euskal sarera: Shanghaiko Euskal Etxeak egoitza birtualaren ateak ireki ditu abian jarri duen blogarekin

2007/12/12

Kunshaneko baserrian egin zen babarrun jana (argazkia ShanghaiEE) Asiako lehen euskal etxea da Shanghaiko elkarte gaztea eta bere kideek aurretik ere aurkeztu zuten sarean euren burua elkartearen webgunearekin. Orain ordea, hura osatzera dator euskal etxearen bloga, mundu osoko internet zaleen partehartzea eta kolaborazioa bultzatu nahi duen medioarekin. Blogaren bitartez elkartekideek euskal etxearen azken ekitaldien berri emango dute eta euskal eta txinatar kulturen arteko topagunea bihurtzea da euren asmoa.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du 'Euskalduna' Carlos Casares-eko euskal etxeak; Javier Oscar Echeberz, lehendakari

2007/12/11

Casareseko EEko lehen Zuzendaritza Batzordea Carlos Casares-eko 'Euskalduna' Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, Zuzendaritza berritu duela adierazi du ohar baten bidez. Agintealdi berria hasiko duen Zuzendaritza Batzorde berriak Javier Oscar Echeberz dauka lehendakari, eta berarekin batera Osvaldo Iriarte, lehendakariorde; Roberto H. Echeberz, idazkari; Marta Zubeldia, diruzain, besteak beste.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia