2007/12/31

Trenaren proiektua aspalditik zegoen ahoz aho Irati ibaiaren ertzean dauden herri guztien biztanleen artean. Merkatura etxeko produktuak saltzera joateko eta batez ere mendietan zuten egurrari aterabidea emateko ezinbestekoa zela argi zuten udaletan, ordurarte bi egun behar baitzituzten hiriburura joateko. Iruñearen eta Zangozaren arteko trenbidearen proiektua 1896an aipatu zen lehen aldiz baina garestiegia zen eta diru sarrerak eskasak ziren. 1901ean Argentinara emigratutako Domingo Elizondo Cajen Nafarroara itzuli zen dirutza ederrarekin eta bere finantziazioari esker 1911ko apirilaren 23an Irati trenak bere lehen ibilbidea osatu zuen.
Gehiago irakurri...
2007/12/31
Urte Berri Ona opa dizugu, lagun irakurle, EuskalKultura.com-eko orrialdeetatik egunero zure zerbitzuan berrigintzan zubigile ari garenok. 'Esanak egin, eginak esan'ek segitzen du izaten gure leloa. Bestetik, urte hasiera honetan, iaz bezala, egun batzuk hartuko ditugu etxe barruan lan egiteko eta, beraz, datozen ia bi astetan etxea txukuntzen eta 2008ko jarduna prestatzen arituko gara, albisteak argitaratu gabe eta webgunean agenda bakarrik berrituz, Argentinan, Uruguain, Txilen-eta udako oporren sasoin betea den honetan. Beraz, buletina, egunero eta normaltasunez datorren 14an, astelehena, itzuliko da. Segidan, gure erredakziora bidali dizkiguzuen azkeneko christma eta zorion-mezuen berri.
Gehiago irakurri...
2007/12/29

'Gu ta Gutarrak' liburuaren arduradunak Argentinako hainbat euskal etxeetan aurkezpen bira ekitaldiak egiten ari dira, Pedro Mari Otaño euskal poeta omentzen duen lanean sakonduz. Izan ere, Otañoren ondorengoen asmoa da familiarekin harremana izan zuten euskal etxe guztiek idazlanaren ale bana izatea. Paperezko gorazarre honek Otañoren lana oinarritzat hartuta bere ondorengoek idatziriko testu eta ilustrazioak jasotzen ditu, bertsolariaren hiru bertso paperekin batera.
Gehiago irakurri...
2007/12/29

Urtero Kolonbiako Medellin hiriak Gabonetako argiztapen ikusgarriarekin edertzen ditu kaleak. Aurtengo argiak egiteko aukeratu duten gaia munduko Gabonak izan dira eta Olentzerok bere lekua izan du, Santa Claus, Papa Noel, Hiru Erregeak eta beste pertsonaia eta ohituren artean, Medellingo euskaldunei esker. Olentzeroren irudiak tamaina erraldoia du, umeentzako opari zakua dakarren ikazkinaren itxurarekin. Argiztapena urtarrilaren 7a bitartean ikusi ahal izango da, baina Antioquiako Euskal Ikasketa Zentruko John Alejandro Ricaurt-i esker, EuskalKultura.com-eko irakurleek jarraian datozen argazkien bidez ideia txiki bat hartu ahal izango dute.
Gehiago irakurri...
2007/12/29

Aurtengoa urte garrantzitsua izan da Argentinan Arantzazuko Amarentzat. Zenbait herri eta euskal etxeek omenaldiak egin dizkiote eta gehiago dira orain Ama Birjina honen aldareak . Berriki Lujaneko Euskal Etxeak omenaldi ederra egin zion herri argentinar honetako Basilikako Arantzazuko Ama Birjinaren irudiari. Lehenengo aldiz kriptatik atera eta, prozesioan eraman ostean, aldare nagusian meza eskaini zioten Lujaneko Ama Birjinaren irudiaren ondoan, euskal eta argentinar banderak aldamenean.
Gehiago irakurri...
2007/12/29
Gehiago irakurri...
2007/12/28

Venezuelako familia euskaldun batean jaio eta duela pare bat hamarkada aldatu zen Estatu Batuetara Ricardo Arambarri kazetaria, bere bizitza profesionala bertan arrakastaz garatzeko. Profesional laudatua eta Univision kanaleko 'Primer Impacto' saioko aurkezle den Arambarrik Julian Arrambide (irakurri Iulian Arranbaid) detektibe euskaldunarena egingo du HBO kable kanala datorren abuztutik aurrera emititzeko prestatzen ari den telesailean. Soap opera ('kulebroi') berriko zati bat Euskal Herrian gertatzen da, bertakoak baitira protagonistaren arbasoak. Bizitza errealean euskara, ingelesa eta espainola mintzo dituen Ricardo Arambarrik aurreratu duenez, kapituluetako batean bere pertsonaia Euskal Herrira bidaiatu eta 'bertan aurkituko ditu Floridan zabalik duen kasuari irtenbidea emateko beharrezkoak izango dituen kemena eta balioak (values)'.
Gehiago irakurri...
2007/12/28

Quebec-eko Euskal Etxeak joan den abenduaren 9an egin zuen bere Eguberri jaia eta elkarteko kide eta lagunak 2007ari agur esan eta ekimenez eta ilusioz josia datorren 2008ari ongi etorria egin zioten. Elkarteak bultzada handia eman nahi die bere jarduerei datorren urte honetan eta horretarako euskara klaseak berriz era abian jarriko ditu, webgunea berrituko du --ari da, dagoeneko-- eta Quebec-eko beste kulturetako taldeekin lankidetza eta ekimen amankomunak sustatuko ditu. Maiatzean gainera Quebecen kontzertuak ematera datorren Euskal Herriko koral bat hartuko dute.
Gehiago irakurri...
2007/12/28

Ikastolen Elkarteak 1991-1992 ikasturtean abian jarri zuen euskaraz jolastu eta euskaraz bizitzeko egitasmoa. Joko didaktikoak medio, ikastolei euren Hezkuntza Proiektua eta Curriculum Proiektua osatzen laguntzea da egitasmoaren helburua. Olentzero pertsonaiari lotutako lehen materialak atera zirenetik joko berri ugari kaleratu ditu elkarteak. Aurtengo Gabonetan ere, sei jolas berrik aberastu dute katalogoa.
Gehiago irakurri...
2007/12/27

Aitor Arruza bilbotarra Varsoviako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakaslea da. Zazpi urte egin ditu abentura honetan eta orain, ikasleei euskal mundua ezagutzeko bidea eman nahian, euskal idazle eta artistekin ekitaldiak antolatzeko asmoa darabil buruan. Horietako lehenengoa, Kirmen Uribe idazleak eman zuen mintzaldia, arrakastatsua izan zen oso eta entzulegoak interes handiarekin jarraitu zuen, euskal kulturari buruzko galdera andana eginez.
Gehiago irakurri...