euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Timmie (Yraguen) Echanis, 96, a reference for the local Basque community, passed away in Ontario, Oregon

2008/03/13

Timmie (Yraguen) Echanis passed away on Wednesday, March 12, 2008. She will be greatly missed by everybody whom she had contact She was born Basque in Oregon. In one of her life's proudest moments, Timmie was inducted into the Basque Hall of Fame on November 11th, 2007. Timotea “Timmie” Echanis was born to Jose “White Horse” and Claudia Yraguen on April 3, 1912, in a stone house with a mud floor on the Antelope Ranch located in Malheur County on the Oregon-Nevada border. She was delivered by a 'horse' doctor. Timmie started attending school in McDermitt when she was seven years of age and, as was true of all of her siblings, couldn't speak a word of English.

Gehiago irakurri...


Haizeak eta olatu erraldoiek kalte handiak sortu dituzte Euskal Herriko kostetan: irudi eta bideo ikusgarriak

2008/03/13

Irudian, Zumaiako kai-muturra olatuen azpian Euskal Herriko kostako herri eta hirietako kaleak kalte ikaragarriekin esnatu ziren asteartean Kantauri itsasoko haize eta olatu erraldoiek sortutako hondamendiarengatik. Donostia eta Zarautz, herri batzuk aipatzeagatik, arras kaltetuak izan ziren, baina Bizkaian (Bermeo, Getxo, Ondarroa...) eta Lapurdin ere (Donibane Lohizune, Hendaia, Baiona...) kalteak eta material galtzeak agerikoak izan ziren. Zorionez, ez zen biktima pertsonalik egon gertaera natural ikusgarri honetan.

Gehiago irakurri...


'Zazpiak ta Bat': Xiru, Zuberoako musika eta sorkuntza jaialdia, Diasporari so etzi hasiko duen bere 19. edizioan

2008/03/12

Mixel Etxekopar, jaialdiko sustatzaileetarik bat eta 'Euskamerikan artzain' pastoralaren egilea San Frantziskotik internet bidez kantuan ariko diren bertsolariak, kantari euskal argentinar bat eta Ameriketako euskal artzainen esperientzia kontatzen duen 'Euskamerikan Artzain' pastoralaren estreinaldia dira, besteak beste, etzi hasiko den Xiru jaialdiaren 19. edizioak proposatzen dituen 'gutiziak'. Gotainen, Zuberoan, ospatzen da Xiru eta aurten 'Zazpiak ta Bat' izenburupean dator, euskal Diasporari begira. Jaialdiak Joseba Sarrionandiaren poema hartu du inspirazio iturri: "Itsasoaz bestaldera joan ziren, eta ez dira egundo itzuliko... Eta inoiz itzuliko balira ere, jadanik ez dira joan zirenak izango".

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak munduan hegoaldeen dagoen Euskal Etxea, 'Hegoalde Argentinarra' EEa, onetsi zuen atzo

2008/03/12

Santa Cruz probintziako 'Hegoalde Argentinarra' EEko kideak ikurriña eta bandera argentinarra marraztuta daramatzan tarta zatitzen joan den uztailean eginiko elkarretaratze batean Eusko Jaurlaritzak ofizialki onetsi zuen atzo eta, beraz, Euskal Etxeen Erregistroan sar araziko du datozen egunetan 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxea, Argentinako Santa Cruz probintzia patagoniarreko Río Gallegos hiriburuan egoitza duen ezkero bere burua 'munduko euskal etxerik australena' gisa aurkezten duen euskal erakundea. 'Hegoalde Argentinarra'ko bazkideak munduko gainerako euskal etxeetako kideei onartzen zaizkien eskubide eta obligazio berberen jabe izango dira aurrerantzean. Zorionak erakunde onetsi berriari.

Gehiago irakurri...


Chacoko Kotoiaren Lurra euskal etxe argentinarrak haur eta gazteentzako dohaineko pilota ikastaroa jarri du abian

2008/03/12

Parte hartutako neska-mutil eta irakasleak Chaco probintzia argentinarreko Euskal Etxeak pilota ikastaro bat antolatu du, Club de Regatas Resistencia elkartearekin lankinde. Ikastaroa haur eta gaztetxoei zuzenduta dago eta doakoa da. Ikastaroko klaseak delako estropada klubeko trinketean egiten ari dira, astean bitan. Momentuz ekimenak izan duen erantzuna oso ona izan da eta dagoeneko neska-mutil talde polit bat ari da pilotako lehen pausoak ematen.

Gehiago irakurri...


Zarautz Abesbatzak bi kontzertu emango ditu Buenos Airesen, Laurak Bat Zentroan eta San Frantzisko Basilikan

2008/03/12

Zarautz Abesbatza osatzen duten kideak Bere sorreraren 25. urteurrena ospatzeko, Zarautz Abesbatzako kideak larunbatean abiatuko dira Argentinarantz, Buenos Airesen bi kontzertu emateko. Lehena, martxoaren 18an, argentinar hiriburuko Laurak Bat Euskal Etxean eskainiko dute eta bigarrena, martxoaren 19an, San Frantzisko Basilikan. Bi emanaldi horietan batez ere euskal folkloreko kantak kantatuko dituzte, baina ez dute folklore argentinarra ahaztuko. Nahiz eta baieztatzeke egon, hirugarren kontzertu bat emateko aukera ere eduki dezaketela adierazi dute abesbatzatik.

Gehiago irakurri...


Suipatxako Gure Txokoa Euskal Etxeak 2007. urtean egindako kultur ekintzei buruzko aldizkaria argitaratu du

2008/03/12

Aldizkariaren logoa Suipatxako Gure Txokoa Euskal Etxeak, bere aldizkariaren 15. zenbakian, euskal etxearen kultur ekintzei buruz informatzen die bere bazkide eta lagunei. Azken buletinak Gure Txokoako 8. urteurrena ospatzeko --350 pertsonatik gora partaide-- egindako festari buruzko informazioa ematen du, Euskal Aste Nazionalaz, San Juan Gaueko euskal ekitaldiez, Euskaria Fundazioaren bisitaz, eta Hiriaren Urteurrenari buruz ere ari delarik, beste hainbat gairen artean, hamasei orrialdetan zehar. Argazkiz hornituta, artikuluek Suipatxako makina bat denda eta enpresaren iragarkien sostengua ere badakar, euskal etxeak herria dinamizatzearen alde egiten duen ahalegin garrantzitsuarekiko esker ona adieraziz.

Gehiago irakurri...


Fredi Paya, Ameriketan bira hasteko bezperan: 'XXI mendeko bertsolaritza eraman nahi dugu Diasporara'

2008/03/11

Paya anaiek eta Wilson Saliwoncyk argentinarrak Bizkaian iaz egin zuten emanaldiaren afitxa Etzi Sao Pauloko bidean izango dira Paya anaiak --Fredi eta Xabi-- eta Maialen Lujanbio bertsolaria Brasil, Argentina eta Uruguaien bira egiteko asmoz. Hilaren 22tik 29ra emanaldiak eskainiko dituzte herri hauetako inprobisatzaileekin batera, horien artean Wilson Saliwoncyk payadore argentinar gaztearekin. Musikaz girotutako ikuskizun moderno eta dinamikoa eskaintzeko asmoa dute, tradizio desberdinak uztartuz: euskaldun batek bertsoa euskaraz bota, besteak gaztelerara itzuli eta payadoreek erantzun egingo diote. Bertsolaritzaren munduan sartzeko aukera aparta, euskaraz egiten ez dutenentzat ere.

Gehiago irakurri...


Josetxo Silguero Irungo saxofonistak Buenos Aires eta Rosarion egingo duen bira argentinarra hasiko du bihar

2008/03/11

Josetxok zenbait jarduera egingo ditu Buenos Aires eta Rosarioko argentinar biraren barruan Josetxo Silguero euskal saxoak Argentinara egiten duen bigarren bisita izango da oraingoa. Bihar hasi eta martxoaren 16ra bitartean Buenos Aires eta Rosariotik luzatuko den 2008ko biran, musikariak mintegiak, hitzaldiak, tailerrak eta kontzertuak eskainiko ditu, besteak beste. Emanaldietan, Gabriel Erkoreka, Alberto Posadas, Giacinti Scelsi edo Christian Lauba konpositoreen lanak eramango ditu. Klaseetan, bertako konpositore den Jorge Sadekin batera, teknika eta azterketa-lana eskainiko du.

Gehiago irakurri...


Sao Pauloko Euskal Etxeak bere zuzendaritza berritu eta azken bi urteko ekimenenen balioespen ona egin du

2008/03/11

Azken bi urtetan Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko zuzendaritza osatu duten kideak Sao Pauloko Eusko Alkartasuna elkarteak Batzar Orokorra egin zuen joan den igandean zuzendaritza berria aukeratzeko. Kideek Jon Andoni Lizarzaburu lehendakari gisa eta Francisco Alava lehendakariorde postuan hautatu zituzten. Bestalde elkarteak Estebe Ormazabal lehendakari izan duen aurreko zuzendaritzaren lanaren baliospen oso baikorra egin du, 'elkartea biziago eta konektatuagoa baitago orain, Euskal Herriarekin zein Sao Paulo, Brasil eta gainerako euskal etxeen inguruarekin'.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia